(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

38/2024 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 2KOA, KULTURA, KIROL ETA TURISMOKO KONTSEILARIAK EMANA, KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUAREN EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA BULEGOEN MAILAN

BON N.º 102 - 17/05/2024



  I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA


  II. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA


  III. KAPITULUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEAKULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA

  1. ATALA. ONDARE HISTORIKOAREN ZERBITZUA

  2. ATALA. ARTXIBOEN ETA DOKUMENTU ONDAREAREN ZERBITZUA

  3. ATALA. MUSEOEN ZERBITZUA

  4. ATALA. LIBURUTEGI ZERBITZUA

  5. ATALA. BALIABIDEEN ETA GARAPEN ESTRATEGIKOAREN ATALA


  IV. KAPITULUA. TURISMO ZUZENDARITZA NAGUSIA

  1. ATALA. TURISMOAREN LURRALDE GARAPEN JASANGARRIKO ZERBITZUA

  2. ATALA. TURISMOKO MARKETINAREN ETA PRODUKTUEN ZERBITZUA

  3. ATALA. TURISMOAREN ANTOLAMENDU, KUDEAKETA ETA KALITATEKO ZERBITZUA


Atariko

Azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen maila arte.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren bulego mailako egitura egokitzearren, bidezkoa da beste erregulazio bat onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailan.

2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

- Idazkaritza eta Administrazio Laguntzako Bulegoa.

- Administrazio Aferetarako Bulegoa.

- Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

- Turismoko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

3. artikulua. Vianako Printzea ErakundeaKultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Ondare Historikoaren Zerbitzuaren menpe:

- Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren menpe:

- Artxiboen Koordinaziorako Bulegoa.

- Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

c) Museoen Zerbitzuaren menpe:

- Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoa.

- Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

d) Liburutegi Zerbitzuaren menpe:

- Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa.

- Informazio Baliabideen Bulegoa.

- Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoa.

- Liburutegietako Proiektuen Bulegoa.

- Zerbitzu Digitalen Bulegoa.

e) Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren menpe:

- Argitalpen Bulegoa.

- Berrikuntza eta Ikerketa Bulegoa.

2. Hala Nafarroako Liburutegia, nola kultura arloan eskumena duen departamentuari atxikitako langileek lan egiten duten Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegiak, organikoki, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zentroak dira.

4. artikulua. Turismo Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Turismo Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuaren menpe:

- Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoa.

b) Turismoko Marketinaren eta Produktuen Zerbitzuaren menpe:

- Euskarri Digitalen Bulegoa.

c) Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuaren menpe:

- Turismoaren Koordinaziorako eta Kalitaterako Bulegoa.

- Turismo Laguntzen Bulegoa.

II. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

5. artikulua. Idazkaritza eta Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Idazkaritza eta Administrazio Laguntzako Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza administratiboa ematea Araubide Juridikoaren Atalari eta Kudeaketa Administratiboaren Atalari.

b) Departamentuko unitate organikoek proposatzen dituzten Nafarroako Gobernuaren erabakien kudeaketa administratiboa.

c) Errekurtso administratiboak kudeatzea eta kontrolatzea.

d) Kultur mezenasgoari buruzko espedienteei jarraipena egitea, eta horiek artxibatzea eta kontrolatzea.

e) Lankidetza administratiboa Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluarekin, kultur mezenasgoaren eta Viana Printzea Kulturaren Sarirako aurkeztutako hautagaitzen dokumentazioari dagokionez.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

6. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

Administrazio Aferetarako Bulegoak, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Herritarrei argibideak eta arreta emateko zerbitzuak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroen gaineko araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkien eginkizunak.

c) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren iragarki-oholaren eguneratze eta mantentze-lanak.

d) Dokumentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrera igortzea.

e) Hitzarmenen Erregistroko inskripzioaren tramitazioa.

f) Departamentuko espediente administratiboen tramitazioa koordinatu eta haien jarraipena egitea.

g) Espedienteak artxibatu eta zaintzea.

h) Dokumentuen digitalizazioa eta haien tratamendua.

i) Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

j) Langileak lanera joaten diren edo ez kontrolatu eta kudeatzea.

k) Laguntza administratiboa eta langileen mailako laguntza ematea hala eskatzen duten departamentuko unitate organikoei.

l) Lanpostuak eta informatikako ekipoak egokitzeko eskaerak, baita telekomunikazio zerbitzuen eta Interneten gainekoak ere.

m) Prozedura administratiboak hobetzeko behar diren berrikuntzak proposatzea, baita zirkuitu administratiboak arrazionalizatzeko neurriak ere.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

7. artikulua. Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoak, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gastu-konpromisoak tramitatzea eta horiei jarraipena egitea.

b) Fakturen erregistroaren mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea, haren departamentuko administratzaile gisa.

c) Kutxako aurrerakinen eta justifikatu beharreko ordainketa-aginduen koordinazioa, jarraipena eta kontrola.

d) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.

e) Koordinazioa eta lankidetza departamentuko beste kontabilitate-zentroekin, kontu-hartzailetza delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin.

f) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.

g) Kontabilitate-espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

h) Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

8. artikulua. Turismoko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Turismoko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoak, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, Turismo Zuzendaritza Nagusiko eskumeneko eremuari lotutako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gastu-konpromisoak tramitatzea eta horiei jarraipena egitea.

b) Fakturen erregistroaren mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea, haren departamentuko administratzaile gisa.

c) Kutxako aurrerakinen eta justifikatu beharreko ordainketa-aginduen koordinazioa, jarraipena eta kontrola.

d) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.

e) Koordinazioa eta lankidetza departamentuko beste kontabilitate-zentroekin, kontu-hartzailetza delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko gastua kontrolatzeko organoekin.

f) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.

g) Kontabilitate-espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

h) Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

III. KAPITULUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA

1. ATALA. ONDARE HISTORIKOAREN ZERBITZUA

9. artikulua. Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoak, Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikita, honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare arkitektonikoaren obra proiektuak prestatzea eta zuzendari lana egitea.

b) Ondare arkitektonikoaren eraikinetako proiektuak eta obrak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

c) Nafarroako Gobernuaren monumentuen kontrola eta mantentze-lana

d) Ondare arkitektonikoaren gaineko informazio, komunikazio, hedapen eta kudeaketa lanak koordinatzea, programa berekien bidez edo eskumena duten gainerako organoekin lankidetzan.

e) Ondare arkitektonikoari buruzko gaietan aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea, koordinazio administratiborako organoetan parte hartzearen ondorioz behar denean.

f) Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoaren urteko memoria idaztea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

2. ATALA. ARTXIBOEN ETA DOKUMENTU ONDAREAREN ZERBITZUA

10. artikulua. Artxiboen Koordinaziorako Bulegoa.

Artxiboen Koordinaziorako Bulegoak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dokumentuak kudeatzeko eta artxibatzeko arauak eta jardunbide egokiak zehazten laguntzea.

b) Artxibo-proiektuak koordinatzen laguntzea.

c) Tratamendu teknikoko kontratuen jarraipenean laguntzea.

d) Dokumentuak kudeatzeko tresna informatikoen bilakaerarako lanak koordinatzen laguntzea.

e) Dibulgazio jardueren urteko egutegia proposatzen laguntzea.

f) Web bilatzailean edukiak argitaratzera zuzendutako artxibo-lanak gainbegiratzea.

g) Artxiboaren proiektuei eta jarduera programei dagokienez, web-orriko edukiak definitzea eta eguneratzea.

h) Dokumentuen ondareari dagokionez, kultur intereseko ondasun eta ondasun inbentariatu deklaratzeko espedienteak tramitatzen laguntzea.

i) Dokumentuak kudeatzeko teknikei dagokienez, prestakuntza ekintzak antolatzen laguntzea.

j) Artxiboen Koordinaziorako Bulegoaren urteko memoria idaztea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

11. artikulua. Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoak, Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programa administratzea.

b) Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programaren garapena zehaztu eta koordinatzea.

c) Departamentuko artxibo unitateetan kudeaketa programaren garapena sustatu eta gainbegiratzea.

d) Administrazio unitateei laguntza teknikoa ematea dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programa ezartzeko orduan.

e) Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programari buruzko prestakuntza ematea.

f) Artxibo digitalarekin integratzeko eboluzio beharrak definitzea.

g) Nafarroako Atarian (Artxiboak atala) informazioa sartzeko lanak koordinatzea eta eguneratzea.

h) Langileen Atariko ezagutza kudeatzailean (intranet) Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atalaren informazioa eguneratzea.

i) Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atalean egiten diren jardueren gaineko estatistikak koordinatzea.

j) Dokumentuen digitalizazioa eta sisteman nola sartzen diren planifikatzea eta kontrolatzea.

k) Biltegiko gordailuak kudeatzea eta dokumentazio fisikoaren instalazioa gainbegiratzea.

l) Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoaren urteko memoria idaztea.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

3. ATALA. MUSEOEN ZERBITZUA

12. artikulua. Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoa.

Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoa Museoen Zerbitzuari atxikirik dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Ondare etnologikoa eta kultur ondare immateriala dokumentatu, babestu eta zabaltzera bideratutako estrategia eta ekintza berekiak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

b) Erkidego edukitzaileei eta toki entitateei laguntza ematea kultur ondare immateriala babestu eta zabaltzeko.

c) Ondare etnologiko eta immaterialaren arloan lan egiten duten entitateei laguntza ematea.

d) Museo eta bilduma museografiko iraunkorrekin lankidetzan aritzea, beren bildumei eta lurraldeari lotutako kultura ondare immateriala identifikatzeko eta zabaltzeko.

e) Ondare etnologiko eta immaterialari lotutako entitateek egiten dituzten ekintzei, jarduerei eta programei zabalkundea ematen eta ezagutzera ematen laguntzea, herritarrentzat ikusgarriagoak izan daitezen.

f) Nafarroako ondare etnologiko eta immateriala ezagutu eta hedatzeko ezartzen diren hitzarmen eta deialdiak kudeatzea.

g) Nafarroako Kultur Ondare Immaterialaren Inbentarioa prestatu eta eguneratzea.

h) "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa kudeatu eta koordinatzea.

i) Ondare etnologiko eta kultur ondare immaterialaren arloan egiten diren kultur intereseko ondasun eta ondasun inbentariatu deklaratzeko espedienteetan txostena prestatzea.

j) Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoaren urteko jardueren memoria idaztea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

13. artikulua. Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoak, Nafarroako Museoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gelako zaindarien funtzionamendua eta txandak antolatu eta kontrolatzea.

b) Segurtasunaren eta Segurtasun Sistemen Zainketa Zerbitzua koordinatzea.

c) Bisitarien sarrera eta dendako salmentak kontrolatzea.

d) Ekitaldi eta ospakizunen azpiegitura prestatzea.

e) Nafarroako Museoaren mantentze-lanak koordinatzea.

f) Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoaren urteko memoria idaztea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

4. ATALA. LIBURUTEGI ZERBITZUA

14. artikulua. Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa.

Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoak, Nafarroako Liburutegiaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak diseinatu, programatu, kudeatu eta ebaluatzea.

b) Liburutegiaren zerbitzuak herritar guztientzat sustatu eta hedatzeko tresnak sortzea eta horretarako jarduerak antolatzea.

c) Liburutegiak ematen dituen zerbitzuak arautzen dituzten jarraibide edo arau guztien berri ematea erabiltzaileei, argiro eta modu ikusgarri batean.

d) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren erabiltzaileei arreta eta argibideak emateko programak eta zerbitzuak kudeatzea.

e) Nafarroako Liburutegi Sistemako liburutegietako mailegu, truke eta lankidetza zerbitzuak kudeatu eta ebaluatzea.

f) Erabiltzaileen iradokizunak, kontsultak eta erreklamazioak antolatu, bideratu eta ebaluatzea.

g) Informazioaren teknologien bidez zerbitzuak erabiltzeko eta funtsak kontsultatzeko zerbitzua kudeatzea.

h) Nafarroako Liburutegiaren informazio baliabideak mailegatu eta kontsultatzeko baldintzak egiaztatzea eta Nafarroako Liburutegiaren instalazioak eta ekipamenduak behar bezala mantentzea, erabiltzaileei arreta egokia emateko.

i) Nafarroako Liburutegiaren giza baliabideak koordinatzea eta haien egoera eta beharrak ebaluatzea.

j) Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoaren urteko memoria idaztea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

15. artikulua. Informazio Baliabideen Bulegoa.

Informazio Baliabideen Bulegoak, Nafarroako Liburutegiaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Informazio baliabideak hautatu, ebaluatu, eskuratu eta prozesatzea, zeinahi euskarri, formatu eta hizkuntzatakoak -batez ere euskarazkoak-, Nafarroako Liburutegiarentzat eta, egokia irudituz gero, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemarentzat.

b) Zeinahi euskarri, formatu eta hizkuntzatako -batez ere euskarazko- informazio baliabideen eskaintza hautatu, ebaluatu eta haren gainean informatzea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemari, erosteari begira.

c) Informazio baliabide mota guztien prozesu teknikoarentzako araudia ezartzea, zeinahi delarik euskarria edo formatua, eta araudia aplikatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.

d) Katalogazioaren eskuliburua, hango arauak eta taulak berrikusi, mantendu eta eguneratzea, Estatuko eta nazioarteko estandarretara egokituz.

e) Nafarroako Liburutegi Publikoaren Sistemako bildumak osatu, mantendu eta handitzeko irizpideak ezartzea eta horretarako jarraibideak ematea, eskaintza ingurunearen ezaugarrietara errazago egokitu dadin.

f) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako informazio baliabideak garbitu eta eguneratzeko irizpide eta jarraibideak prestatu eta aplikatzea.

g) Nafarroako Liburutegi Sisteman sartutako liburutegi espezializatuekin lankidetzan aritzea eta katalogo kolektiboan txertatzeko prozesuak eta prozesu teknikoak koordinatzea.

h) Nafarroako Liburutegien Sarearen Katalogoa kudeatu, berrikusi eta ebaluatzea, sarea osatzen duten liburutegi publikoen eta liburutegi espezializatuen informazio baliabideak hedatzeko tresna den aldetik.

i) Informazio Baliabideen Bulegoko urteko memoria idaztea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

16. artikulua. Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoa.

Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoak, Liburutegien Sarearen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren zentro, baliabide eta zerbitzuen liburutegi mapa prestatu eta eguneraturik edukitzea.

b) Tresna eta baliabideak prestatu, eta haien informazioa eguneratutarik edukitzea, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren egoera eta beharrak ezagutu eta ebaluatzeko, giza baliabideen arloan.

c) Liburutegiko jarduera egiteko behar diren materialen zuzkiduraren beharrak kudeatzea.

d) Aldian-aldian Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren zentro guztiak bisitatzea haien egoera, beharrak eta gabeziak ezagutu eta aztertzeko, iritziak, eskaerak eta iradokizunak Liburutegi Zerbitzuari bidaltzeko zubi-eginkizuna betez.

e) Foru Komunitate barruan nahiz kanpoan liburutegiko jarduerari dagozkion intereseko gaien berri ematea liburutegi guztiei.

f) Liburutegi publikoak indartu eta laguntzea udalekin, administrazioaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloko kudeatzaileekin eta gizarte taldeekin eta herritarrekin duten harremanetan, elkarlan eta ulermen ezin hobea bilatuz liburutegiko jarduera garatzeko.

g) Liburutegien arteko kooperazio eta lankidetza jarduerak proposatu, sustatu eta koordinatzea haien sustapen eta zabalkunderako programak diseinatzeko.

h) Liburutegietako langile guztien arteko informazioa eta komunikazioa errazteko tresnak eta produktuak diseinatu, egin eta mantentzea, horiei esker koordinaziorako, lankidetzarako eta parte-hartzeko bideak hobetzeko.

i) Liburutegietako jarduera guztien informazio estatistikoa modu mekanizatuan jaso eta antolatzea, liburutegietako zerbitzuak aztertu eta ebaluatzeko ezinbesteko tresna den aldetik.

j) Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoaren urteko memoria idaztea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

17. artikulua. Liburutegietako Proiektuen Bulegoa.

Liburutegietako Proiektuen Bulegoak, Liburutegien Sarearen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Liburutegi publikoetan garatu beharreko proiektuetan, berrikuntza, lankidetza, zeharkakotasuna eta lurralde kohesioa bultzatzen duten lan ildoak, estrategiak eta programak garatzea.

b) Liburutegi Zerbitzuko atal eta bulegoen artean zeharkako planak sustatu eta prestatzea, baita beste eragile eta erakunde batzuekin ere, lurraldearen errealitate eta beharretan zentratutako jarduketak eta lankidetza sustatzea helburu.

c) Liburutegien ekintza eta jarduera guztietan Agenda 2030 Planaren Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzea eta txertatzea.

d) Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna txertatzea eta aplikatzea liburutegi publikoen jardueraren plangintzan, kudeaketan eta ebaluazioan.

e) Liburutegiak gizarte eragile gisa duen eginkizuna indartzea, eta behar bereziak dituzten eta/edo baztertzeko arriskuan dauden herritarrentzako jarduerak proposatzea.

f) Liburutegiak udalerriko kultur eragile gisa duen eginkizuna indartzea, eta kultur sortzaileekiko eta kultur elkarte eta entitateekiko harremanak sustatzea.

g) Nafarroako liburutegi publikoen arteko proiektuak eta lankidetza jarduerak diseinatzea eta kudeatzea.

h) Irakurzaletasuna eta liburutegiak sustatzeko programa edo kanpainak, finkoak edo noizbehinkakoak (Liburuaren Eguna, Liburutegiaren Eguna...), garatzea, koordinatzea eta ebaluatzea.

i) Irakurle taldeen jarduera koordinatu eta sustatzea.

j) Liburutegietako langileentzako berariazko prestakuntza programak proposatu eta diseinatzea.

k) Liburutegien balioari eta eraginari buruzko azterketa eta analisiak egin daitezela sustatzea.

l) Liburutegietako Proiektuen Bulegoaren urteko memoria idaztea.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

18. artikulua. Zerbitzu Digitalen Bulegoa.

Zerbitzu Digitalen Bulegoak, Liburutegien Sarearen Atalari atxikia denak, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako zerbitzu informatikoak eta digitalak hautatu, kudeatu eta ebaluatzea.

b) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako programa informatikoak administratu, koordinatu eta ebaluatzea.

c) Funts bibliografikoak eta liburutegietako zerbitzuak automatizatzeko prozesuak normalizatu eta kontrolatzea.

d) Informazioaren teknologiak nola aplikatzen diren liburutegietako prozesu eta zerbitzuei programatu, garatu eta ebaluatzea.

e) Liburutegien informaziorako, komunikaziorako eta parte hartzeko tresnak diseinatu, egin eta mantentzea.

f) Liburutegietako informazio atariak eta eduki digitalak antolatu, mantendu eta eguneratzea.

g) Edukiak eskuratzeko hainbat plataformatan dauden liburutegietako bilduma digitalak antolatu, sustatu eta zabaltzea.

h) Prestakuntza ekintzak proposatu eta diseinatzea hala herritarrentzat nola liburutegietako langileentzat, lanabes teknologikoak eta zerbitzu digitalak ezagutzeko eta erabiltzen trebatzeko.

i) Zerbitzu Digitalen Bulegoaren urteko memoria idaztea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

5. ATALA. BALIABIDEEN ETA GARAPEN ESTRATEGIKOAREN ATALA

19. artikulua. Argitalpen Bulegoa.

Argitalpen Bulegoak, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Vianako Printzearen Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren argitalpenak hainbat formatutan editatzeko proposamena prestatzea, Nafarroako kulturari eta giza eta gizarte zientziei buruzko ikerketen emaitzak zabaltzeko helburuarekin, kultura arloan eskumena duen departamentuaren kultura politikaren esparruan.

b) Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 29. artikulua betetzea.

c) Plan horretan jasotako argitalpenen edizio prozesua kudeatzea, departamentuari dagozkion faseetan, prozesu telematikoak ahalbidetzen dituzten tresnak erabiliz, hala nola OJS (Open Journal Systems).

d) Argitalpenetarako ekimenei laguntzeko deialdiak babestea.

e) Aholku eta laguntza teknikoa ematea Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Argitalpen Batzordeari.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

20. artikulua. Berrikuntza eta Ikerketa Bulegoa.

Berrikuntza eta Ikerketa Bulegoak, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko kulturaren sektoreetako azterlanak, ikerketak, mapaketak eta erregistroak enkargatzea Nafarroako Kulturaren Behatokia elikatzeko.

b) Programa berekietan marken eta irudi grafikoen aplikazioan laguntzea.

c) Tokiko, eskualdez gaindiko, estatuko edo nazioarteko laguntzei buruzko informazioa koordinatzea, kultura arloan eskumena duen departamentuko webgunearen bidez.

d) Online ingururako edukien sorrera koordinatzea (webguneak, sare sozialak, datu-baseak), kultura arloan eskumena duen departamentuko unitateekin eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin koordinatuta.

e) Offline euskarrien (argitalpenen eta promozio objektuen) sorrera eta kudeaketa koordinatzea.

f) Tresna teknologiko propioen sorrera sustatzea eta lankidetzan aritzea negozioko arduradunekin eta telekomunikazio eta digitalizazio gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin.

g) Komunikazio kanpainak abiaraztea hainbat hedabide eta euskarritan.

h) Publikoak erakartzeari buruzko jarduketak gauzatzea programa berekietarako eta kultur eta sormen sektoreen jardueretarako, publiko berriak erakartzeko ekintzak barne.

i) Erakundeen arteko barne komunikazioan eta kultur eta sormen sektoreei bideratutako komunikazioan laguntzea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

IV. KAPITULUA. TURISMO ZUZENDARITZA NAGUSIA

1. ATALA. TURISMOAREN LURRALDE GARAPEN JASANGARRIKO ZERBITZUA

21. artikulua. Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoa.

Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoak, Turismo Gobernantzaren eta Plangintzaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako proiektuak kudeatu eta haien jarraipena egitea.

b) Beste programa batzuekin batera finantzaturiko proiektuak kudeatu eta haien jarraipena egitea.

c) Antolamenduaren, Kalitatearen eta Azpiegituren Atalarekin kalitate turistikoaren arloko jarduketak koordinatzea.

d) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

2. ATALA. TURISMOKO MARKETINAREN ETA PRODUKTUEN ZERBITZUA

22. artikulua. Euskarri Digitalen Bulegoa.

Euskarri Digitalen Bulegoak, Turismoko Marketinaren eta Komunikazioaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako marka turistikoaren garapenak ezarri eta gainbegiratzea.

b) Nafarroako turismoko web ofiziala diseinatu, gauzatu, mantendu eta ebaluatzea.

c) Aplikazio mugikor ofizialak diseinatu, gauzatu, mantendu eta ebaluatzea.

d) Argazkien eta ikus-entzunezkoen artxiboa antolatu, mantendu eta eguneratzea.

e) Teknologia berrien erabilera ezarri eta garatzea.

f) Sare sozialetako kontuak kudeatzea.

g) Sektore turistikoaren barne web-orria diseinatzeko, mantentzeko eta eguneratzeko lanak koordinatzea.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

3. ATALA. TURISMOAREN ANTOLAMENDU, KUDEAKETA ETA KALITATEKO ZERBITZUA

23. artikulua. Turismoaren Koordinaziorako eta Kalitaterako Bulegoa.

Turismoaren Koordinaziorako eta Kalitaterako Bulegoak, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Azpiegituren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Atalak egiten dituen lanetan erabilitako aplikazioa informatikoak inplementatzearen ondoriozko lanetan laguntzea.

b) Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuaren kontsulta, kexa eta iradokizunen postontzia kudeatzea, turismo-informazioaren eremuari dagokionez.

c) Nafarroako Turismo Erregistroa kudeatzen duten langileek egiten dituzten lanak koordinatzea.

d) Turismoaren arloko zehapen espedienteen tramitazioa koordinatzea.

e) Atalari laguntzea Ikuskapen Planaren jarraipena egiten eta turismoaren arloko intrusismoa eta lehia desleiala kontrolatzen.

f) Turismoko kalitate programak diseinatu, antolatu eta ezartzen laguntzea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

24. artikulua. Turismo Laguntzen Bulegoa.

Turismo Laguntzen Bulegoak, Laguntzen eta Dirulaguntzen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoaren sektoreko dirulaguntzen espedienteak kudeatzea.

b) Dirulaguntzen espedienteen egoerari eta emaitzei buruzko txostenak prestatzea.

c) Dirulaguntzen oinarri arautzaileak hobetzeko proposamenak egitea.

d) Laguntzei buruzko datu-baseak mantentzea eta Inforeyno aplikazioan kargatzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

Lehen xedapen gehigarria. Unitateak kentzea.

1. Idazkaritza Tekniko Nagusian honako unitate hauek kentzen dira:

- Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

- Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitateren Kudeaketarako Bulegoa.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian honako unitate hau kentzen da:

- Berrikuntza Bulegoa.

3. Turismo Zuzendaritza Nagusian honako unitate hauek kentzen dira:

- Ikuskapen Bulegoa.

- Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoa.

Bigarren xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.

Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:

- Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buruarena, baina hemendik aurrera Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko buru deituko da.

- Berrikuntza Bulegoko buruarena, baina hemendik aurrera Berrikuntza eta Ikerketa Bulegoko buru deituko da.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzeak.

Indargabetzen dira:

a) Kultura eta Kiroleko kontseilariaren maiatzaren 11ko 19/2020 Foru Agindua, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

b) Foru agindu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web