(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

47/2024 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 30EKOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 102 - 17/05/2024



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuaren menpeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoek proposatu dute zenbait lanpostu sortzea, dagozkien ordainsariak ere adierazita, eta eskatu dute eguneratzea Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina, sortutako lanpostuak bertan jasotzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin zuen.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko apirilaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Bi lanpostu sortzea OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan.

Bat. Genetikako aholkulari lanpostua sortzen da, A mailakoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Lanpostu horri bere mailako soldataren %51,30eko berariazko osagarria esleitzen zaio, eta 8 indizeko destino-osagarria.

Bi. OOLTko psikologo lanpostua sortzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, A mailakoa. Lanpostu horri bere mailako soldataren %41,88ko berariazko osagarria esleitzen zaio.

2. artikulua. Lanpostu bat sortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

Analisien eta kalitate kontrolaren laborategiko teknikari espezialista lanpostua sortzen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, C mailakoa. Lanpostu horri bere mailako soldataren %30,30eko berariazko osagarria esleitzen zaio.

3. artikulua. Nafarroako Osasun ZerbitzuaOsasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea.

Eguneratzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zena), eta handitzen da, ondoren azaltzen diren izendapenekin, eta eranskin hartan adierazitakoari jarraikiz izendapen bakoitzari esleitutako kodea ere adierazten da:

 ESTAMENTUAK ESPEZIALITATEAK  IZENDAPENAK
KodeaIzenaKodeaIzenaKodeaIzena
A.2Osasun arloko beste fakultatibo batzukA.2.10Genetikako aholkularitzaA.2.10.1Genetikako aholkularia
A.2Osasun arloko beste fakultatibo batzukA.2.11PsikologiaA.2.11.1OOLTko psikologoa
A.4Osasuneko teknikariakA.4.10Laborategia eta Kalitate KontrolA.4.10.1Analisien eta kalitate kontrolaren laborategiko teknikari espezialista

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web