(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

5/2024 FORU LEGEA, MAIATZAREN 10EKOA, NAFARROAKO BABES ZIBILARI ETA LARRIALDIEN KUDEAKETARI BURUZKO UZTAILAREN 1EKO 8/2005 FORU LEGEAREN 53. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA

BON N.º 102 - 17/05/2024



HITZAURREA

383/2008 Errege Dekretuak, martxoaren 14koak, zeinaren bidez erretiro-adinaren murrizte-koefizientea ezartzen baita administrazio eta erakunde publikoen zerbitzura diharduten suhiltzaileentzat, jaitsi egiten du suhiltzaile bezala "eskala, kategoria edo espezialitate desberdinetan" zerbitzu ematen dutenen erretiro-adina.

Martxoaren 9ko 8/2023 Foru Legearen bidez, aldatu egin zen Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea. Aldatu zen, besteak beste, 53. artikulua, Suteen Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuko lanpostuen artean sartuak izanez baso-suhiltzaile gisa diharduten langileenak. Langile horiek orain dela urte askotatik ari dira ordaintzen murrizte-koefizientea erretiro-adinaren aurrerapenerako aplikatzearen kostua, hain zuzen administrazio eta erakunde publikoen zerbitzura diharduten suhiltzaileentzat erretiro-adinaren murrizte-koefizientea ezartzen duen martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuak dioen bezala. Are gehiago: horietako batzuek erretiro aurreratua hartu dute.

Martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuak arautzen duen murrizte-koefizientea suhiltzaile gidari laguntzaileei eta suhiltzaile peoi laguntzaileei aplikatu ahal izateari buruz sorturiko interpretazio-arazoak ebazte aldera, aldatu beharrekoa gertatzen da uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53. artikulua, non lanpostu eta eginkizunak zehazten baitira. Horretarako, testu berria ematen zaie e) eta f) letrei, eta paragrafo berri bat gehitzen zaio aipatu artikuluaren 1. apartatuari.

Artikulu bakarra

Aldatu egiten da Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53. artikuluaren 1. apartatua.

Aldatu egiten dira 53. artikuluaren 1. apartatuko e) eta f) letrak, eta f) letraren ondoren paragrafo berri bat gehitzen da. Hona edukia:

"e) Suhiltzaile gidari laguntzailea, D mailakoa. Esku-hartze operatiboko laguntza-eginkizunak dagozkio, bere jardun-esparruaren barrenekoak, goragoko agintedunen zuzendaritzapean.

f) Suhiltzaile peoi laguntzailea, D mailakoa. Esku-hartze operatiboko laguntza-eginkizunak dagozkio, bere jardun-esparruaren barrenekoak, goragoko agintedunen zuzendaritzapean.

Apartatu honetan zehazturiko lanpostuak suhiltzailearen lanbide-kategoriako eskala edo espezialitate desberdinen barrenekoak direla jotzen da".

Azken xedapena. Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web