(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión en castellano

29/2024 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 20KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 73 - 11/04/2024



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Azkenik, aldaketa bat egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuan. Aldaketa horren bidez, zehaztuko da zenbateko konpentsazioa dagokion, bere lanpostuari datxezkion eginkizunez gain, Nafarroako AP-15 autobidearen sozietate emakidadunean Nafarroako Gobernuaren ordezkari lanak egiteko izendatzen den funtzionarioari.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin zuen.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko martxoaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:

Goi mailako euskara teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 34887 zenbakia duena.

- Hezkuntza Departamentua.

Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia:

Logopedak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70119 zenbakia duena.

IEITko irakasle bereziak*: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 33893 eta 35017 zenbakiak dituztenak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 31842, 33247 eta 34852 zenbakiak dituztenak.

- Osasun Departamentua.

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Laborategiko laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 66969 zenbakia duena.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.

Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8324 zenbakia duena.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

Goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3739 zenbakia duena.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 6092 zenbakia.

Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 868 zenbakia.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:

Erdi mailako euskara teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11896 zenbakia duena.

- Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

Irakaskuntzako aholkulariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 40157 eta 40158 zenbakiak dituztenak.

Hezkuntzako ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 40159 zenbakia duena.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia:

Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 40160 zenbakia duena.

Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40161 eta 40162 zenbakiak dituztenak.

- Osasun Departamentua.

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73148 zenbakia duena.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.

Antolamenduko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11897 zenbakia duena.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11898 zenbakia duena.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 11899 zenbakia.

Enpresa zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 11900 zenbakia.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

- Osasun Departamentua.

Osasun Zuzendaritza Nagusia:

Farmazialariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11901 zenbakia duena.

Osasun kudeaketako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11902 zenbakia duena.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Osasun kudeaketako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73149 zenbakia duena.

Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73150 eta 73151 zenbakiak dituztenak.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11903 zenbakia duena.

Bi. Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru. Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan sortzen diren lanpostu huts horiek langile berberek beteko dituzte aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda.

3. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

- Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua.

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11904 zenbakia duena.

- Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11905 zenbakia duena.

4. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

- Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua.

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

Herritarren Arretarako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9741.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9696.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Ekonomia Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 6265.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

- Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

Ekonomia-Next Generation Zuzendaritza Nagusia.

Diruzaintza Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 1056.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 1060

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 6101.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Gidabaimena: B.

NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7098.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Gidabaimena: B.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Azpiegitura Energetikoen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10306.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Meatzeen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10308.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 5427.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10061.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua.

Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7205.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoko Burutza.

Lanpostu zenbakia: 6788.

Berariazko betebeharrak:

Maila: B, C.

Lanpostua: sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien edo sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostu baterako izendatu izana.

Lehenengo xedapen gehigarria

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Bigarren xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren aldaketa.

Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 7. artikuluari 21. atala erantsi zaio. Hona hemen:

"21. Bere lanpostuari datxezkion eginkizunak betetzeaz gain, AP-15 Nafarroako Autobidearen sozietate emakidadunean Nafarroako Gobernuaren ordezkari lanak egiteko izendatzen den langileari bere mailako hasierako soldataren 100eko 20 igoko zaio lanpostuko osagarria, izendatzen den egunetik, eginkizun horiek betetzen dituen bitartean".

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web