(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión en castellano

25/2024 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 13KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 69 - 05/04/2024



Texto

Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak eta Hezkuntza Departamentuak proposatu dute beren plantilla organikoa aldatzea, epai bat betetzeko asmoz.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin zuen.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko martxoaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

- Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

Hezkuntza-laguntzako espezialistak: hiru lanpostu huts, lan araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40153, 40154 eta 40155 zenbakiak dituztenak.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak: lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, B2 euskara-maila duen lanpostu elebiduna, eta plantilla organikoan 40156 zenbakia duena.

- Osasun Departamentua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

Farmaziako teknikariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73147 zenbakia duena.

Lehen xedapen gehigarria

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Bigarren xedapen gehigarria. Lan araubideko lanpostu batzuk automatikoki ixtea.

Ebazpen judizial irmo bat betetzearren lan kontratudun langile finkoei esleitzeko sortzen diren lan araubideko lanpostuak itxi eginen dira hutsik geratzen diren unean, eta horrela jasoko da plantilla organikoan.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web