(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

35/2024 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 19KOA, ESKUBIDE SOZIALETAKO KONTSEILARIAK EMANA, 2024. URTERAKO ERRENTA BERMATUAREN ZENBATEKOA EGUNERATZEN DUENA

BON N.º 44 - 29/02/2024



Atariko

Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 7.3 artikuluak ezartzen duenez, kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa urtero eguneratuko da, gutxienez ere, Nafarroako KPIaren igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldaten igoeraren arteko balio handienarekin.

Bestalde, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak garatzen dituen apirilaren 25eko 26/2018 Foru Dekretuaren 29.1 artikuluak ezartzen du urteko eguneratzeak eguneratze-urteko urtarriletik aurrera izanen dituela ondorioak eta, halaber, eguneratze-ehunekoa izanen dela, gutxienez ere, Nafarroan aurreko urtean izandako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urteko batez besteko igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldatenaren arteko balio handiena. Nafarroako batez besteko soldaten balio hori aurreko urteko lehen hiru hiruhilekoetan eta urte horren aurreko urteko azken hiruhilekoan Lan Kostuaren Hiruhileroko Inkestaren soldata-kostu arruntaren arabera zenbatesten da.

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan proposatu du kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa egunera dadila 2024. urterako, egungoari %6,38ko igoera aplikatuz; horren ondorioz, zenbatekoa 762,01 eurokoa izanen da hilean.

Ikusirik kontu-hartzailetza delegatuak horretarako adostasuna eman duela, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzea, %6,38ko igoera aplikatuz; horren ondorioz, 2024. urtean zenbatekoa 762,01 eurokoa izanen da hilean.

2. Foru agindu hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentrora, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web