(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

4/2024 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 30EKOA, BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO KONTSEILARIAK EMANA, BIRKOKATZE BATZORDEAREN OSAERA EGOKITZEN DUENA BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUAREN EGITURA ORGANIKOAREKIN BAT

BON N.º 39 - 22/02/2024



Atariko

Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren bidez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materialaren barruan dago jasota, arestian aipatutako foru dekretuaren 40. artikuluaren v) apartatuan, beren lana egiteko ezintasunagatik langileak lekuz aldatzeko prozedurak ebaztea.

Ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako langileak lanerako ezintasunagatik birkokatzeko prozedura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak eta Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasle ez unibertsitarioak izan ezik. Bere azken xedapenetako bigarrenean, ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio kontseilari eskudunari prozedura hori behar bezala gauzatzeko beharrezko diren xedapenak emateko.

Foru agindu honen bitartez, Birkokatze Batzordearen osaera, zeina ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarri baitzen, departamentuen egitura berriekin bat egokitzen da. Halaber, organo horren kideen ordezkoen araubidea adierazten da.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Birkokatze Batzordearen osaera egokitzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuarekin bat. Birkokatze batzorde horren nondik norakoak ezarrita daude ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuan, haren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako langileak lanerako ezintasunagatik birkokatzeko prozedura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako irakasle ez unibertsitarioak izan ezik.

2. Horrenbestez, xedatzea honako hauek osatuko dutela Birkokatze Batzordea:

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuko zuzendaria.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Ataleko burua.

- Administrazio Orokorreko Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko prebentzioko bi ordezkari, haiek beren artetik hautatutakoak.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean, edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira ordezkoak, aldi baterako:

- Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuko zuzendaria arituko da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ordez.

- Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikokoa) arituko da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuko zuzendariaren ordez.

- Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikokoa) arituko da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Ataleko buruaren ordez.

- Administrazio Orokorreko Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko prebentzioko bi ordezkarien ordez, beste bi arituko dira, haiek beren artetik hautatutakoak.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web