7/2024 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 17KOA, LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO KONTSEILARIAK EMANA, ARAUAK EZARTZEN DITUENA NEKAZARITZA POLITIKA ERKIDEAREN ESPARRUAN LAGUNTZAK JASOTZEN DITUZTENEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAZKOTASUN INDARTUA ETA GIZARTE BALDINTZAZKOTASUNA APLIKATZEKO, ONURADUN HORIEK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ZUZENEKO ORDAINKETAK ETA LANDA GARAPENAREN ARLOKO URTEKO ZENBAIT ORDAINKETA JASOTZEN BADITUZTE 
BON N.º 22 - 30/01/2024
.
.
.
.
.
. I. ERANSKINA. BALDINTZAZKOTASUN BEHARKIZUNAK: BALDINTZAZKOTASUN ARAU ETA BETEKIZUNEN ZERRENDA 
II. ERANSKINA. Abuztuaren 1etik aurrera azaleko laborantza bertikala egin daitekeen udalerriak 
III. ERANSKINA. Ibai bazterretan babeszerrendak jartzeko diagrama
IV. ERANSKINA. TXOSTEN TEKNIKOAK 
V. ERANSKINA. BALDINTZAZKOTASUN INDARTUAREN EZBETETZEAK ETA ZIGORRAK EBALUATZEKO PROZEDURA 
VI. ERANSKINA. GIZARTEBALDINTZAZKOTASUNAREN EZBETETZEAK EBALUATZEKO ETA ZIGORRAK KALKULATZEKO IRIZPIDEAK ETA PROZEDURA 
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, Batasuneko estatuek nekazaritza politika erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei laguntzeko arauak ezartzen dituenak, Kudeaketarako Lege Betebeharrak (KLB) eta Nekazaritza eta Ingurumen Baldintza Egokiak (NIBE) ezartzen ditu, baldintzazkotasun indartuaren esparruan aplikatu behar direnak. Horrenbestez, definitu beharra dago nola aplikatu behar diren NIBE horiek Espainian.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2016 (EB) Erregelamenduak, nekazaritza politika erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoak, ezartzen du zein den laguntzen onuradunei aplikatu beharreko penalizazio sistema, baldintzazkotasun indartuaren sistemari dagozkion betebeharrak betetzen ez dituzten kasuan.
Abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baitira Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan laguntzak jasotzen dituztenek, zuzeneko ordainketak, landa garapenaren arloko urteko zenbait ordainketa eta Urruntasun eta Uhartetasunagatiko Aukera Espezifikoen Programakoak (POSEI) jasotzen badituzte, bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta gizarte baldintzazkotasuna aplikatzeko arauak, esparru erkide bat ezartzen du kontrolerako sistemen eta penalizazioen aplikaziorako, eta Espainiako NPEaren Plan Estrategikoan sartutako NIBEen betebehar guztiak garatzen ditu. Errege dekretu horren 3. artikuluan ezartzen denez, 1. artikuluan aipatzen diren laguntzen onuradunek bete beharko dituzte, haien nekazaritza ustiategi osoan, I. eranskinean jasotako baldintzazkotasun arauak eta NIBEen arloan II. eranskinean ezarritako arauak, bai eta autonomia erkidegoek beren eskumenen esparruan ezartzen dituztenak ere.
Horrenbestez, kontuan hartuta aipatutako araudia egokitu behar dela 2023-2027 aldiko NPEaren arau-esparru berrira, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan ezarritakoarekin bat, nahitaezkoa da baldintzazkotasuna aurreko aldian arautzen zuen araua indargabetzea, eta foru agindu berri bat prestatzea, premia, eraginkortasun, proportzionaltasun, segurtasun juridiko, gardentasun eta efizientzia printzipioak aintzat hartuta. Beraz, premia eta eraginkortasun printzipioak betez, agindu hau justifikatzen da interes orokorreko arrazoiengatik, modu argian identifikatzen dira lortu nahi diren helburuak, eta tresnarik egokiena da horiek lortzen direla bermatzeko.
Gardentasun printzipioa aplikatuz, oinarri arautzaile hauen hartzaile izaten ahal direnei aukera eman zaie parte-hartze aktiboa izateko arauen prestaketan, bidali baitzaizkie entitate aitortuei eta beste hainbat interesduni, egokiak iruditzen zaizkien oharrak egin ditzaten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 133. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 20ko 70/2023 Foru Aginduaren bidez, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (SIGPAC) erregulazioa eta sistema hori Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dira.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1. Foru agindu honen helburua da baldintzazkotasun betebeharren eta arauen zerrenda zehatza ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen eremurako; betebehar eta arau horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduan jasota daude, Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa den eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duen horretan.
2. Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden ustiategietako azalera eta instalazio guztietan aplikatuko da, ustiategi horien titularrei laguntza hauetako bat ordaintzen bazaie, horretarako aurkeztutako eskaeren ondorioz:
a) Zuzeneko laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren III. tituluko II. kapituluan jasotzen direnak. Erregelamendu horrek ezartzen ditu Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen ditu; aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da.
b) Urteko ordainketak, azalerengatik eta abereengatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 70., 71. eta 72. artikuluetan jasotzen direnak:
I) 65012 esku-hartzea. Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena.
II) 65013 esku-hartzea. Balio natural handiko sega-belardiak.
III) 65014 esku-hartzea. Biodibertsitaterako erlezaintza.
IV) 65015 esku-hartzea. Estepako hegaztientzako lugorriak eta ardi aziendaren larratzea estepako zereal-agrosistemetan.
V) 65016 esku-hartzea. Agrosistema mediterraneo jasangarriak, eta abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.
VI) 65018 esku-hartzea. Nitrogeno ekarpena murriztea ureztalurretan.
VII) 65022 esku-hartzea. Basoberritzeko konpromisoak eta nekazaritza- eta basogintza-sistemak.
VIII) 6503 esku-hartzea. Nekazaritza-ingurumeneko kudeaketarako konpromisoak nekazaritza ekologikoan.
IX) 6504 esku-hartzea. Animalien ongizaterako konpromisoak.
X) 65051 esku-hartzea. SIGC baliabide genetikoak.
XI) 6613 esku-hartzea. Natura mugapenak dituzten eremuak.
2. artikulua. Definizioak.
Foru agindu honen ondorioetarako, aplikatzekoak izanen dira 1047/2022 Errege Dekretuan, 1048/2022 Errege Dekretuan eta 1049/2022 Errege Dekretuan jasotako definizioak eta honako hauek:
a) Ibilgua: korronte jarraitu edo eten baten ibilgu naturala, ohiko uraldi handienetan urak estalitako lur-eremua. Ohiko uraldi handieneko emaria izanen da urteko emari handienen batezbestekoa, beren erregimen naturalean, hamar urtez jarraian gertatutakoak kontuan hartuta, korrontearen portaera hidraulikoaren adierazgarriak badira eta aintzat hartuta, halaber, dauden informazio hidrologiko, hidrauliko, fotografiko eta kartografikoak, bai eta eskura dauden erreferentzia historikoak ere.
b) Ur-lasterra: ur korronte naturala, urteko zati nabarmen batean ura daramana eta beste ur-laster batean, laku batean edo itsasoan isurtzen dena, eta kasuan kasuko kartografia ofizialean adierazita dagoena.
c) Tarteko laborea: 8. NIBEaren ondorioetarako, hazkunde azkarreko laborea da, bi labore nagusiren artean lantzen dena, produktu fitosanitariorik erabili gabe
.
d) Labore nagusia: martxotik ekainera lurzatian dagoen laborea.
e) Paisaiaren elementuak: lur-eremuaren ezaugarriak, hala nola:
- Heskaiak: eremuak eta lursailak hesitzeko, mugatzeko edo estaltzeko erabiltzen den zuhaixka-lerro trinko eta uniformea, gehienez 10 m-ko zabalerakoa.
- Zuhaitz bakartuak edo ilaran daudenak.
- Gehienez ere 0,3 hektareako azalera hartzen duten zuhaiztiak.
- Mugak: nekazaritza-lurzatiaren mugatik paraleloan doan lur-zerrenda egonkorra, 10 metrora arteko zabalerakoa.
- Gehienez ere 0,1 hektarea duten idoiak, aintzirak, urmaelak eta aska naturalak. Porlanezko edo plastikozko biltontziak ez dira kontuan hartuko.
- Landaredi naturaleko edo haitzezko uharteak eta lekuneak: gehienez ere 0,1 hektareakoak.
- Eusteko terrazak: harri lehorreko zapaldak, belar-, zuhaixka- edo zuhaitz-landaredia duten ezpondak, terrazak eta inguru-zangak nibeleko laborantzaren kasuan, eta maldarekiko perpendikularrean dauden landare-hesi biziak, jariatze-uren kontrolaren bidez lurzorua higaduratik babesten dutenak. 10 metrora arteko zabalerakoak proiekzio horizontalean.
- Harri-pilak, eraikuntza txikiak, hala nola, harri lehorreko pareta txikiak, usategi zaharrak eta arkitektura tradizionaleko bestelako elementuak, flora eta faunaren babesleku izan daitezkeenak.
Elementu horiek SIGPAC geruzetan islaturik daude.
f) Laborantza minimoa: lurra belarridun edo diskodun goldearen bidez altxatu ordez, bigarren mailako lan bat egitea lurra ahalik eta gutxien manipulatu dadin laborantzarako, laborantza bertikalerako lanabesak erabiliz, hala nola kultibadore astuna edo zizel-goldea, halako moduz ezen lurra landu ondoren gutxienez hondakinen %30 lurrean utziko diren, estalki gisa.
g) Lurra iraulketa bidez lantzea: landutako lurzoruaren geruzarik azalekoenaren lurrari goldeen laguntzaz buelta ematea, beheko geruza bateko lurraren zati bat goiko geruza batean jarriz. Iraulketa lantzat hartzen dira, besteak beste, joskin-goldearekin, berneteekin, belarri-goldeekin eta iraulketarako diskodun goldeekin egiten direnak.
h) Laborantza bertikala: goldeak lurrari buelta eman gabe trinkotze txikia eragiten duen sistema. Kultibadore astuna edo zizel-goldea motako lanabesak erabiltzen dira.
i) Azaleko laborantza: laborantza mota honetan jarduteko sakonera 10-12 cm-tik beherakoa da
.
i bis) Labor profunda: tipo de laboreo en el que la profundidad de acción es superior a 20 cm
.
j) Nekazaritza tratamenduak: 6. NIBEaren eta 3. KLBaren ondorioetarako, nekazaritza tratamendutzat hartuko da ongarriak, fitosanitarioak, lur-medeagarriak ematea edo antzeko praktikak.
k) Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larreak: larre iraunkorren azalerak dira, Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 1992/43/EEE Zuzentarauak, habitat naturalak eta basafauna eta flora kontserbatzeari buruzkoak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauak, basa hegaztiak kontserbatzeari buruzkoak, ezartzen dituzten tokietan daude eta agintaritza eskudunak izendatu ditu ingurumenaren aldetik sentikorrak diren eremu gisa.
Larre horiek dagokien SIGPAC geruzan daude islatuta.
l) Babes-zerrendak: gutxienez 5 metroko zabalera duen azalera, ur-lasterretan zehar kokatua, baita urtegi, aintzira eta urmaeletan ere, II. eranskinaren arabera, ibaiertzetik hartuta, zerrenda horien ertzak ur-ibilguaren edo ur-masaren ertzarekiko paraleloak izan daitezen; zerrenda horiek ibaiertzeko landarediak okupatuta egon daitezke.
Gai kaltegarrien perkolazioa gerta daitekeen ureztatze-ubide garrantzitsuak dituzten eremuetan, zerrendaren gutxieneko zabalera metro batekoa izanen da.
Zerrenda horiek dagokien SIGPAC geruzan daude islatuta.
3. artikulua. Baldintzazkotasunbeharkizunak
.
1. artikuluan aipatzen diren laguntzen onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten ustiategietan bete beharko dituzte foru agindu honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzazkotasun-betebeharrak eta -arauak.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ukatu gabe, nekazariak baldintzazkotasunaren esparruko kontroletatik salbuetsita geratuko dira baldin eta beren ustiategien nekazaritza-azalera diruz lagungarria hamar hektareakoa bada gehienez ere.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 (EB) Erregelamenduarekin bat ziurtatutako azaleren edo ekoizpen ekologikora bihurtzeko prozesuan daudenen kasuan, ulertuko da betetzen dituztela foru agindu honen I. eranskineko 1., 3., 4., 5., 6. eta 7. NIBE beharkizunak.
Gehienez 30 hektareako nekazaritza-azalera deklaratua duten ustiategiak dituzten nekazariak salbuetsita daude 7. NIBE arauaren kontroletatik, I. eranskinean ezartzen den bezala.
Nekazariak eta beste onuradun batzuk I. eranskineko NIBE arauen beharkizunetatik aldi baterako salbuesten ahalko dira, baldin eta ezinezkoa bazaie betebehar horiek betetzea urte jakin batean, baldintza meteorologikoen, landareen gaixotasunen edo izurriteen ondorioz. Aldi baterako salbuespen horiek aplikatuko zaizkie soilik baldintza meteorologiko, landareen gaixotasun edo izurrite horien eraginpeko eremuetako nekazariei eta bestelako onuradunei, eta behar-beharrezkoa den bitartean soilik.
4. artikulua. Kontrol planak.
Baldintzakotasuna betetzen ote den kontrol egokia egiten dela bermatzeko, urtero kontrol plan bat onetsiko da eta bertan ezarriko dira, besteak beste, lagina aukeratzeko sistema eta baldintzazkotasun beharkizunak eta arauak betetzen ote diren egiaztatzeko modua.
Baldintzazkotasun indartuko arau edo betekizunak betetzen direla egiaztatzeko, administrazio-kontrolak, bertatik bertarakoak eta monitorizaziokoak eginen dira, 1049/2022 Errege Dekretuaren 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
5. artikulua. Kontroltxostena.
1. Kontrol erakunde espezializatuek edo baldintzazkotasunaren esparruan eskumenak dituzten kontrol-agintaritzek egiten dituzten kontrol guztiak agiri batean jasoko dira, non agertuko baitira, halaber, egindako egiaztapenen emaitzak.
2. Ondoren, kontrol-erakunde espezializatu edo kontrol-agintaritza eskudun bakoitzak kontrol-txosten bat eginen du 1. atalean aipatzen diren egiaztapen agirietan oinarrituta, eta egindako kontrol jarduketa guztiak bertan jasoko ditu.
3. Ez-betetzeak gertatu badira, 2. ataleko txostena onuradunei igorri beharko zaie gehienez ere hiru hilabeteko epean, bertatik bertarako kontrola egiten den egunetik hasita edo, kasua bada, egindako azken kontrol jarduketatik hasita, eta adieraziko zaie zein diren hartu beharreko neurri zuzentzaileak.
4. Ez-betetzea 4. artikuluan adierazitako baldintzazkotasun kontrolen eremutik kanpo detektatzen bada, dela egintzei eta arauei aplika dakiekeen legeriaren arabera, dela dirulaguntzak jasotzeko baldintzazkotasun beharkizunak, konpromisoak eta bestelako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko kontrolen esparruan, kontrol-txostena onuradunei igorri beharko zaie hiru hilabeteko epean, ez-betetzea erakunde ordaintzaileari jakinarazten zaionetik aurrera.
6. artikulua. Penalizazioen aplikazioa
.
1. 1. artikuluan aipatzen diren onuradunetako batek 3. artikuluan aurreikusten diren baldintzazkotasun beharkizunak betetzen ez baditu, urte natural jakin bateko edozein unetan, penalizazio bat aplikatuko zaio.
Penalizazioa soilik aplikatuko da ez-betetzea onuradunari zuzenean leporatzen ahal zaion ekintza edo omisio baten ondorioa bada eta bere nekazaritzako jarduerarekin lotuta badago edo bere ustiategiaren azalera ukitzen badu.
Penalizazioa ez da aplikatuko baldin eta ez-betetzeak ukitzen dituen baso eremuetarako eskatu ez bada 1. artikuluan aurreikusitako laguntzetako bat ere.
2. Zigorra aplikatzeko, murriztu edo bertan behera utziko dira 1. artikuluan aipatutako ordainketak, onuradunari eman zaizkionak edo emateko daudenak, ez-betetzearen urte naturalean aurkeztu dituen edo aurkezten dituen laguntza-eskaerei dagokienez, edo, ezin bada zehaztu zein urtetan gertatu zen ez-betetzea, haren berri izan den urte naturaleko eskaerei dagokienez.
3. Ez-betetzeak izanen dira bai baldintzazkotasunaren esparruko kontrol baten ondorioz detektatzen direnak, bai beste kontrol sektorial batzuen ondorioz atzematen direnak, irmoak badira.
Baldintzazkotasunaren eremuan, bete ez den betekizunaren gaineko kontrol-agintaritza izateko izendatuta ez dagoen unitate batek detektatzen baditu ez-betetzeak, unitateak Erakunde Ordaintzailearen Koordinazio Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, hark kontrol-agintaritza eskudunari bidal diezaion (edo kontrolaren ardura duen unitateari), eta azken horrek ez-betetze horien larritasuna, irismena eta iraunkortasuna balora ditzan.
4. Laguntzaren eskatzailea ohartzen bada bere ustiategian berari zuzenean ezin leporatu zaizkion egintzak gertatu direla, eta horren ondorioz baldintzazkotasunaren beharkizunak betetzen ez direla, idatziz eman beharko dio haien berri Erakunde Ordaintzailearen Koordinazio Zerbitzuari, berak errurik ez duela erakusten duten frogak aurkeztuta. Horrelako egoerak kontuan hartuko dira, baldin haien berri eman bada agintaritza eskudunak bertatik bertara kontrola egiteko asmoa eskatzaileari jakinarazi baino lehen.
Era berean, jakinarazi beharko du baldintzazkotasun beharkizunak ez betetzea ekar dezakeen ezinbesteko edozein arrazoi edo salbuespenezko inguruabarrak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren 7. apartatuan ezarritakoaren arabera.
5. Baldin eta nekazaritza-lurrak, nekazaritza-ustiategi bat edo horien zati bat Zuzenbidean baliozkoa den edozein negozio juridikoren bidez lagatzen badira kasuko urte naturalean edo urteetan, detektatutako ez-betetzeei dagokien penalizazioa lagatzaileari aplikatuko zaio ez-betetzea eragin duena bera dela modu frogagarrian zehaztu daitekeenean. Ez-betetzea eragin duena lagapen-hartzailea bada, berak hartuko du bere gain penalizazioa. Hala ere, ezin bada eragilea modu frogagarrian zehaztu, penalizazioa erdiz banatuko da lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen artean.
Baldintzazkotasun indartuko kontrolak ezin badira amaitu 1. artikuluan aipatzen diren laguntzak ordaindu aurretik, eta ez-betetzeengatiko penalizazioak aplikatu behar badira, zenbatekoak bidegabeko ordainketa gisa berreskuratuko dira, edo konpentsazio bidez.
6. Artikulu honetan xedatutakoaren salbuespen gisa, nekazariak artikulu honetako 1. paragrafotik 5.era bitartekoetan ezarritako zigor-sistematik salbuetsita geratuko dira baldin eta beren ustiategiaren nekazaritza-azalera diruz lagungarria hamar hektareakoa bada gehienez ere.
7. Gehienez 30 hektareako nekazaritza-azalera deklaratua duten ustiategiak dituzten nekazariak salbuetsita daude 7. NIBE arauak ez betetzeagatiko zigorretatik, I. eranskinean ezartzen den bezala.
7. artikulua. Penalizazioak kalkulatzea
.
1. Zigorrak kalkulatzeko eta aplikatzeko, kontuan hartuko da zer ezartzen den Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 85. artikuluan eta Batzordearen 2022ko maiatzaren 4ko 2022/1172 (EB) Erregelamendu Eskuordetuan, eta abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako sistema aplikatuko da. Nolanahi ere, kontuan hartuko dira ez-betetzeen astuntasuna, hedadura, iraupena, errepikapena eta asmoa, baita ordainketak murrizteko eta bertan behera uzteko irizpideak ere, zeinak jasota baitaude foru agindu honen V. eranskinean eta Nafarroako erakunde ordaintzaileak urte bakoitzerako onesten duen baldintzazkotasun-prozeduraren eskuliburuan (Departamentuaren webgunean argitaratuko da, esteka honetan: https://www.navarra.es/eu/web/guest/nekazaritza-eta-abeltzaintza/npe/baldintza-indartuak).
Zein urte naturalean gertatu den ez-betetzea, hartan eman diren edo ematekoak diren ordainketen oinarrian kalkulatuko dira murrizketak edo bertan behera utzi beharreko ordainketak, eta, ezin bada zehaztu noiz gertatu zen, ez-betetzearen berri izan den urte naturalaren oinarrian kalkulatuko dira.
Hala ere, ez-betetzea gertatu den urte naturala zehaztu ezin denean, murrizketak edo bazterketak ez-betetzea egiaztatu den urte naturalean emandako edo emateko diren ordainketetan oinarrituta kalkulatuko dira.
8. artikulua. Nekazaritza eta Ingurumen Baldintza Egokien ondorioz emandako baimenak
.
I. eranskinean aipatzen diren baimenen eskaerak arloaren araberako agintaritza eskudunei zuzendu behar zaizkie. Nekazaritza eta ingurumeneko baldintza egokien kasuan, honako hauek dira:
–Ikuskapenen Atala:
5. NIBEa: Alorrak malda handienaren noranzkoan lantzeko baimena, beste modu batean egiteak makinak iraultzeko arriskua dakarrenean, eta, beraz, langileen bizitzarako ere, edo 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik ezarrita dauden zurezko laboreen kasuan, landaketa-esparruak malda handieneko noranzkoan zeharka lantzeko aukerarik ematen ez duenean.
6. NIBEa: Landare-estalkia kentzeko baimena, hura laborearekin lehiakorra izaten ahal denean edo uzta biltzea galarazten ahal duenean.
Ehuneko 10eko malda edo handiagoa duten esparruetan zurezko laboreetan ondoak erauzteko baimena.
–Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala:
4. NIBEa: Gai fitosanitarioak babes-zerrendetan erabiltzeko baimena, arrazoi fitosanitarioak direla eta, horiek gauzatzeko behar diren baldintzekin.
–Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:
8. NIBEa: Landu gabeko heskaiak eta zuhaitzak mozteko eta inausteko baimena hegaztiak hazi eta ugaltzeko garaian. Paisaia-elementuak aldatzeko baimena.
–Basoen eta Ehizaren Zerbitzua:
3. NIBEa: Uztondoak erretzeko baimena, arrazoi fitosanitarioak direla eta, eta landare-hondakinak erretzeko baimena, hala dagokionean.
1. I. eranskinean aipatzen diren txosten teknikoak baliozkoak izanen dira soilik teknikari kualifikatu baten ziurtagiri digitalarekin sinatuta badaude, eta, gutxienez, IV. eranskinean adierazitako edukia jasoko dute.
2. Txostenak banakoak izanen dira ustiategi bakoitzerako. Hala ere, salbuespeneko egoera batek eremu bateko lurzati bati baino gehiagori eragiten badie, txosten teknikoa berbera izan daiteke ustiategi batzuentzat, baina, halakoetan, txostenak eremu zehatza definitu beharko du, eta nekazari bakoitzak bere ustiategiko lursailak identifikatu eta lursail bakoitzaren argazki geoerreferentziatuak egin beharko ditu, ahal dela SGAapp aplikazioaren bidez.
9. artikulua. Gizarte baldintzazkotasuna
.
1. Gizarte-baldintzazkotasunaren gaietarako, honako hauetan ezarritakoa bete beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren V. kapitulua, eta abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren II. titulua. 1049/2022 Errege Dekretuak arauak ezartzen ditu Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan laguntzak jasotzen dituztenek, zuzeneko ordainketak, landa-garapenaren arloko urteko zenbait ordainketa eta Urruntasun eta Uhartetasunagatiko Aukera Espezifikoen Programakoak (POSEI) jasotzen badituzte, bete behar dituzten arauak baldintzazkotasun indartua eta gizarte-baldintzazkotasuna aplikatzeko.
2. Gizarte-baldintzazkotasunagatiko murrizketak kalkulatzeko eta aplikatzeko, kontuan hartuko dira 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 88. artikuluan ezarritakoa eta foru agindu honen VI. eranskineko irizpideak.
3. Baldintzazkotasun indartuaren eta gizarte-baldintzazkotasunaren esparruko zigorren aplikazioa eta kalkulua independenteak izanen dira, argi eta garbi bereizitako zigor-sistemak baitira.
Foru agindu honetan jasota ez dagoenerako, honako hauetan xedatutakoa bete beharko da: abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan laguntzak jasotzen dituztenek, zuzeneko ordainketak, landa garapenaren arloko urteko zenbait ordainketa eta Urruntasun eta Uhartetasunagatiko Aukera Espezifikoen Programakoak (POSEI) jasotzen badituzte, bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta gizarte baldintzazkotasuna aplikatzeko arauak; abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkideko beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretua, 2023tik aurrera zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeak aplikatzeari eta Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren barruko betekizun erkideak ezartzeari eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuko eskabide bakarra arautzeari buruzkoa.
Indarrik gabe uzten da Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 8/2023 Ebazpena, baldintzazkotasun indartuko arauen berezitasunak onesten dituena.
Lugorri-lurretarako 6. NIBEan ("Lurzoruaren gutxieneko estaldura, aldi ahulenetan lurzoru soilduak saihesteko") ezarritako arauei dagokienez, salbuespen gisa, 2023an, herbizidak ez erabiltze aldera belar txarrak kontrolatzeko erabili ohi diren laborantza tradizionaleko jardunbideak erabiltzea baimenduko da.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetutako xedapenak
.
Indargabetzen da martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira baldintzazkotasun arauak, zuzeneko ordainketak, landa garapenerako urteko primak, edo mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharrekoak.
Hala ere, martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren 1. artikuluaren 2. apartatuaren b) eta c) letretan adierazitako laguntzen eskatzaileei aplikatuko zaie aurrerantzean ere, baldin eta ez badute eskatzen foru agindu honen 1. artikuluan adierazitako laguntzarik.
Azken xedapenetan lehena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. BALDINTZAZKOTASUN BEHARKIZUNAK: BALDINTZAZKOTASUN ARAU ETA BETEKIZUNEN ZERRENDA 
Nekazaritza eta ingurumen baldintza egokiak (arauak)
1. NIBEa: Larre iraunkorrei eustea, eskualde-mailako nekazaritza-azalerarekiko larre iraunkorren proportzio batean oinarrituta, 2018ko erreferentzia-urtearekin alderatuta. %10eko gehieneko murrizketa erreferentziako urtearekin alderatuta.
B 1.1. Larre iraunkorren proportzioa murriztea.
Larre iraunkorrek nekazaritza-azalerarekiko duten urteko proportzioa %10 edo gehiago murrizten bada erreferentziazko proportzioaren aldean, eta urte jakin batean larre iraunkorretarako erabilitako azalera, kopuru absolutuetan, %0,5 baino gehiago murrizten bada, larre iraunkorren erreferentziazko azaleraren aldean, beste nekazaritza-erabilera bat izatera igaro ziren larre iraunkorrak bere horretara itzuli beharko dira.
Azken bi urte naturaletan aurkeztutako eskaerak oinarri hartuta, larre iraunkorrak beste erabilera batzuetara bideratu dituzten onuradunak egonen dira behartuta larreak bere horretara itzultzera.
Hurrengo urteko laguntza-eskaera aurkeztu baino lehen bideratu beharko dira azalera horiek berriz larre iraunkorretara.
2. NIBEa: hezeguneak eta zohikaztegiak babestea.
2024ko urtarrilaren 1etik aurrera betebehar hauek bete beharko dira:
B 2.1. Sastrakak kentzea hezegune eta zohikaztegietan.
-Ezin izanen da sastrakak kentzeko lanik egin nekazaritzako xedeekin hezegune eta zohikaztegietan, dagokion SIGPAC geruzan adierazitako azaleretan.
Sastrakak kentzeko lanen debekuak esan nahi du ezin izanen dela:
I) Zohikaztegiak edo hezeguneak drainatu, ez eta zohia erre edo bertatik atera.
II) Hezegune eta/edo zohikaztegi batean dagoen edozein azalera alor bihurtu, larre iraunkorren eta labore iraunkorren azalerak barne.
III) Larre iraunkorrak lantzea.
IV) Hezegune eta zohikaztegietan dauden alorretan azaleko laborantza egiten ahalko da soilik, hau da, gehienez 20 cm-ko sakoneran lantzen ahalko da, nekazaritza-kanpainan arrozaren laborantza tradizionalera bideratzen diren azaleretan izan ezik (arroz-alorrak).
B 2.2. Larratzea hezegune eta zohikaztegietan.
Hezegune edo zohikaztegietan abereak larratzeari lotutako nekazaritza-jarduera bat mantentzen bada (lur horiek nekazaritza-azaleratzat hartzen jarraitzeko), ezin izanen da gainditu hektareako 1 AzLUko gehieneko abere-zama.
3. NIBEa: uztondoak erretzea debekatuta dago, arrazoi fitosanitarioengatik izan ezik. Honako betebehar hauek bete beharko dira.
B 3.1. Belarki-laboreen uztondoak ezin izanen dira erre, salbu eta, arrazoi fitosanitarioak direla-eta, agintaritza eskudunak erretzea baimentzen badu; halakoetan, suteen prebentzioaren arloan ezarritako arauak bete beharko dira, eta, bereziki, zaindu beharreko zerrenda perimetralaren gutxieneko zabalerarieta su hartzeko arriskua duten eremuen barnean kokatutako lursailei buruzkoak.
B 3.2. Apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 27.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ezin izanen dira erre nekazaritza-ingurunean sortutako hondakinak, lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera, baso-suteen prebentziorako, arautzen duen foru agindu indardunean jasotako salbuespenekin.
4. NIBEa: ibai bazterretan babes zerrendak sortzea.
NIBE honen betebeharrek ez dute eraginik izanen ureztatze-erreten txikietan edo antzeko azpiegituretan.
B 4.1. Zerrendak sortzea.
2. artikuluan definitutako babes-zerrendetan ez da nekazaritza-ekoizpenik egonen, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen ezarritako zurezko laboreen kasuan izan ezik, baina ezin izanen zaie ongarririk edo fitosanitariorik aplikatu.
Landare-estalki bat mantenduko da, ereindakoa edo berezkoa, ondoko nekazaritza-lurretik bereizteko modukoa. Larratzea edo segatzea baimenduko da nekazaritza-ekoizpenik gabe.
Zerrenda horietan, beharrezkoa izanez gero, azaleko mantentze-lanak egiten ahalko dira, ondoko laboreetarako osasun-arriskua ekar dezaketen izurriteak eta gaixotasunak ugaritzea saihesteko. Hala ere, behar bezala justifikatu beharko da. Martxotik abuztura bitartean egiten bada, teknikari kualifikatu batek aldez aurretik egindako txosten bat eduki beharko da, praktika horiek egiteko beharra justifikatuko duena.
B 4.2. Zerrendetan ongarriak eta fitosanitarioak aplikatzea.
2. artikuluan definitutako babes-zerrendetan ezin izanen da ongarririk ez fitosanitariorik erabili.
Gutxieneko zabalerak honako hauek errespetatu beharko ditu: Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeetan eta jarduketa-programetan, eta nitratoekin kutsatuta dauden eremu kalteberetarako 91/676/EEE Zuzentarauaren esparruan ezarritakoetan, edo nahitaez aplikatu beharreko beste araudi batzuetan jasota egon daitekeen zabalera handiagoa, edo produktu fitosanitarioen etiketan eta/edo haien baimenean jasotakoa, muga handiagoa badago.
Arrazoi fitosanitarioengatik izurriteak kontrolatzeko tratamenduak aplikatzeko baimena eskatzen ahalko da. Baimen horretan, betiere, zer baldintzatan egin behar diren zehaztuko da. Eskaerarekin batera, teknikari kualifikatu batek egindako txostena aurkeztu beharko da.
5. NIBEa: Laborantzaren kudeaketa minimoa, lurzoruaren degradazio eta higadura arriskua murriztuta, maldaren inklinazioa kontuan hartzea barne.
B 5.1. Malda duten lurzatiak lantzea. Belarki-laboreetarako edo zurezko laboreetarako azaleretan, lurra ezin izanen da landu malda handienaren noranzkoan, baldin eta landatutako esparruetan batez besteko malda ehuneko 10ekoa edo handiagoa bada, esparruaren benetako malda terrazen edo zapalden bidez konpentsatuta dagoenean izan ezik. Zapaldak egonez gero, ezin izanen da egin lehendik dauden ezponden egiturari eragiten dion lanik.
Arau hau betetzetik salbuetsita egonen dira hektarea bateko edo gutxiagoko azalera duten lurzatiak, bai eta lurzati irregular edo luzangak ere, baldin eta maldaren zeharkako norabidean 100 metro baino gutxiago badute lurzatiaren edozein puntutan.
2023ko urtarrilaren 1a baino lehen ezarrita dauden zurezko laboreen landaketen kasuan, haien landaketa-esparruak, ureztatze-sistemak edo gidatze-sistemak ez badu uzten malda handienaren zeharkako norabidean lantzen, banako baimena emanen da norabide horretan laborantza bertikalen bat egiteko, beste aukerarik ez dagoenean eta higadura arriskurik ez dakarrenean; hori guztia behar bezala justifikatu beharko da, eta, nolanahi, aipatu baimena aldez aurretik eman beharko du agintaritza eskudunak. Baimen hori ondoz ondoko kanpainetan aplikatzen ahalko da, baldin eta hura ematea eragin zuten baldintzek bere horretan badiraute.
Halakoetan ez da aurretiazko baimenik eskatu beharko ukitutako laborea mahastia denean.
Beharkizun hori ez betetzeko baimena eskatzen ahalko da, baldin eta makinak iraultzeko arriskua badago eta, beraz, langileen bizitza ere arriskuan jartzen bada.
Halaber, NIBEaren salbuespen gisa, lurreztatzea eta enbor arteko lanak egitea baimentzen da mahastietan, praktika tradizional horiek bat egiten baitute NIBE honen helburuarekin.
6. NIBEa: Lurzoruaren gutxieneko estaldura, garai kalteberenetan zoru soilduak saihesteko.
Lurzoruaren gutxieneko estalkiari eusteko, honako hauek egin beharko dira:
B 6.1 neurriaren azken paragrafoa aldatzen da, eta B 6.4 neurria osorik aldatzen da:
Horrez gain, lurzatietan prestaketa-lanak hasteko data aurreratzea baimenduko da salbuespenezko egoera jakin batzuetan (arrazoi fitosanitarioak direla-eta izurriteen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, zurezko laboreak eta labore iraunkorrak ezartzea, drainatze txarreko lurzoruak, lurzoruak desinfektatzea, etab.), baldin eta teknikari eskudunek aurretiaz eginiko txosten batek hala gomendatzen badu. Txosten horiek Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzura bidali beharko dira, helbide elektroniko honetara: inspecciones@navarra.es.
Lurzorua etengabe estalita mantendu beharko da, aurreko uztondoa kentzen denetik erein arte behar den ezinbesteko denboran izan ezik, hurrengo laborearen ezaugarriak kontuan hartuta.
Arau hau betetzeko honako salbuespen hauek onartuko dira:
–Hurrengo laborea, hala eskatzen duelako, irailaren 30a baino lehen ezarriko den lurzatietan, edo lurren lan-bolumena dela-eta, prestaketa-lanak hurrengo laborea ezarri baino hilabete lehenago hasten ahalko dira.
–Lurzatietan ongarri berderako laboreak daudenean edo medeagarri organikoak aplikatzen direnean, hura lurperatzen ahalko da.
–Herriguneen eta 10 hektarea baino gehiagoko zuhaitz-masa jarraituen mugakide diren nekazaritza lurzatietan lastoa bildu eta eraman ondoren, lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera, baso-suteen prebentziorako, arautzen duen foru aginduan jasotako lanak egiten ahalko dira. Baita suteen prebentzioaren arloan eskumena duen agintaritzak zehazten duen beste edozein praktika ere.
Horrez gain, salbuespeneko egoera jakin batzuetan (arrazoi fitosanitarioak direla-eta izurriteen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, zurezko laboreak eta labore iraunkorrak ezartzea, drainatze txarreko lurzoruak, lurzoruak desinfektatzea, etab.), teknikari eskudun baten aurretiazko txosten batek gomendatzen badu lurzatietan prestaketa-lanak hasteko data aurreratzea, lan horiek baimenduta egonen dira.
B 6.2. Landare-estalkia zurezko laboreetan.
Ehuneko 10eko malda edo handiagoan lantzen diren zurezko laboreen kasuan, esparruaren benetako malda terrazen edo zapalen bidez konpentsatuta dagoenean izan ezik, urritik martxora bitartean (biak barne) landare-estalki bat mantenduko da. Estalki hori ereindakoa, berezkoa edo inertea izaten ahalko da, eta gutxienez metro bateko zabalera izanen du malda handieneko lerroarekiko zeharkako kaleetan edo, bestela, lerro horrekiko paraleloak diren kaleetan, lurzatiaren diseinuak edo ureztapen-sistemak eragozten badu beste noranzkoan ezartzea.
Hala ere, mahasti-azaleretan aserpiatua erabiltzen ahalko da, NIBEaren bidez lortu nahi diren helburuetarako onuragarria den praktika tradizionala baita, baldin eta aserpiatuaren teknika amaitu ondoren, ezarritako betebeharraren iraunaldia amaitu arte landare-estalkia garatzea eragozten duten lanak egiten ez badira.
Hala ere, laborearekin lehiakorra edo uzta biltzeko eragozpen izan daitekeenean, baimena eskatzen ahalko da estalki hori kentzeko, eta azaleko lan baten bidez gehitzen ahalko da, 5. NIBEko zurezko laboreei buruzko atalean ezarritakoa betetzen bada.
B 6.3. Zurezko laboreak erauztea.
Ehuneko 10eko malda edo handiagoa duten esparruetan, ezin izanen da zurezko laboreen ondo bakar bat ere erauzi, agintaritza eskudunaren berariazko baimenik gabe. Baimena emanen da baldin eta errespetatzen badira laborea eta barietatea birmoldatzeko arauak eta labore eta ustiapen aldaketak.
Ez da aplikatuko esparruko benetako malda terraza edo zapalda bitartez konpentsatuta dagoenean.
B 6.4. Lugorri-lurretako nekazaritza-lanak eta -tratamenduak.
Lugorri-lurzatietan, lurrazaleko landare-materialaren %30eko gutxieneko estalkia mantendu beharko da, lurzorua maneiatzeko praktika tradizionalen edo laborantza minimoko praktiken bidez edo lurzoruaren estalki egokia mantenduz. Larratzea baimenduta dago.
Urte batez lantzen eta hurrengoan lugorri uzten diren lurzatietan ez da arau hau bete beharko.
Horrez gain, lurzatietan beste lan batzuk egitea baimenduko da salbuespenezko egoera jakin batzuetan (arrazoi fitosanitarioak direla-eta izurriteen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, zurezko laboreak eta labore iraunkorrak ezartzea, drainatze txarreko lurzoruak, lurzoruak desinfektatzea, etab.), baldin eta teknikari eskudunek aurretiaz eginiko txosten batek hala gomendatzen badu. Txosten horiek Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzura bidali beharko dira, helbide elektroniko honetara: inspecciones@navarra.es.
7. NIBEa: Alorretako txandakatzea, urpeko laboreetan izan ezik.
NIBE hau betetzeari begira, laboretzat hartuko da adiera hauetako edozein:
–Laboreen sailkapen botanikoan definitutako edozein generotako laborea.
–Edozein espezietako laborea, Brassicaceae, Solanaceae y Cucurbitaceae familia botanikoen kasuan eta Vicia generoaren kasuan.
–Lugorri utzitako lurra.
–Belarrak edo bestelako belar-bazkak.
Ilarako labore mistoak dituzten azaleren kasuan, labore bakoitzak gutxienez azaleraren %25 hartzen badu, labore desberdintzat hartuko da. Kasu horretan, kalkulatzeko zenbateko azalera hartzen duen labore bakoitzak, honako eragiketa hau egin beharko da: labore mistoaren guztizko azalera zati gutxienez azalera horren %25 hartzen duten laboreen kopurua, labore bakoitzaren proportzio erreala edozein izanik ere.
Labore bakoitzaren portzentajea kalkulatzeko eta labore kopurua egiaztatzeko, kontuan hartuko dira labore nagusiak, 2. artikuluko definizioarekin bat.
Hala ere, honako ustiategi hauek ez dute NIBEa bete beharko:
a) Alorren %75 baino gehiago belarrak edo beste belar-bazka batzuk ekoizteko erabiltzen denean, lekadunak landatzeko erabiltzen denean, lugorri dauden lurrak direnean edo erabilera horien konbinazio bati lotuta dagoenean.
b) Nekazaritza-azalera onargarriaren %75 baino gehiago larre iraunkorrak direnean, belarrak edo beste belar-bazka batzuk ekoizteko edo urpeko laboreetarako erabiltzen direnean urtearen edo laborantza-zikloaren zati esanguratsu batean, edo erabilera horien konbinazio bati lotuta dagoenean.
c) Landu daitekeen lurraren azalera 10 hektareakoa edo txikiagoa denean.
Bestalde, kontroletatik eta zigorretatik salbuetsita egonen dira gehienez 30 hektareako nekazaritza-azalera deklaratua duten ustiategiak.
NIBE hau betetzeko, alorretan bi jardunbide hauetako bat aplikatu beharko da, 1049/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean eta haren aldaketetan adierazitakoaren arabera:
B 7.1. 1. jardunbidea: Labore-txandaketa.
Labore-txandaketa betetzeko, ustiategiko alorrek beharkizun hauek izanen dituzte:
a) Urteko txandaketa. Urtero, ustiategiko alorren azaleraren %33an, gutxienez, beste labore bat landu beharko da, aurreko urtean deklaratutako labore nagusiaz bestelakoa.
b) Ustiategiaren txandaketa orokorra hiru urtean behin. Nekazaritza-ustiategiko lurzati guztietan laborea aldatu egin beharko da gutxienez hiru urtean behin, eta txandaketa-sistema hau erabiltzen dutenek hiru urtez jarraian bete beharko dute irizpide hau.
Lurzatietan ez da labore-txandaketarik egin beharko baldin eta haietan urte anitzeko laboreak erabiltzen badira, lugorri uzten badira edo belarrak, beste belar-bazka batzuk eta urpeko laboreak hazten badira, edo 2018/848 (EB) Erregelamenduko ziurtagiria badute edo arau horretan zehaztutako bihurtze-aldian badaude (produktu ekologikoen ekoizpen ekologikoari eta etiketatzeari buruzkoa da erregelamendu hori).
Hala ere, aurreko paragrafoan adierazitako laboreren bat egonez gero, haiek kontuan hartuko dira ustiategi batean txandakatu behar den azalera kalkulatzeko orduan.
Labore nagusia lantzen den urte berean bigarren mailako labore bat lantzen bada, txandaketaren parte dela ulertuko da, eta ezin izanen dira lugorriak erabili kasu horietan. Bigarren mailako laborea bi labore nagusiren artean hazten da, eta etenaldi nabarmena sorrarazten du labore nagusien artean. Ezin izanen da justifikatu bigarren mailako laborea hirugarren urtean soilik erabiltzea txandakatzeko aukera gisa, ez bada lehenago erabili aurreko bi urteetan.
Urte anitzeko labore bat kontuan hartu ahal izateko, laguntza-eskaera bakarra aurkezten den urtearen aurreko urteko irailaren 1a baino lehen erein behar da labore hori.
Baldin eta ustiategiko esparruetako bat ez badu onuradunak berak deklaratu, txandaketa egiaztatzeko, deklaratutako laborea hartuko da kontuan, laguntza-eskaera bakarrean hura deklaratu duen pertsona nornahi dela ere.
B 7.2. 2. jardunbidea: Laboreen dibertsifikazioa.
Laboreen urteko dibertsifikazioa betetzeko, ustiategiko alorretan honako hauek bete beharko dira:
a) Ustiategiko alorra 10 hektarea baino handiagoa eta 30 hektareakoa edo txikiagoa bada, gutxienez bi labore desberdin hazi beharko dira, eta azalera handiena hartzen duenak ezin izanen du alorraren %75 baino gehiago hartu.
b) Ustiategiko alorra 30 hektareatik gorakoa bada, gutxienez hiru labore desberdin hazi behar dira; azalera handiena hartzen duenak ezin izanen du alorraren %75 baino gehiago hartu, eta azalera handiena hartzen duten bi laboreek, batuta, ezin izanen dute alorraren %95 baino gehiago hartu.
Ez da beharrezkoa izanen dibertsifikazioaren kalkulua egitea, eta NIBEa betetzat joko da, baldin eta ustiategi baten azalera osoa erabiltzen bada urte anitzeko laboreetarako, belarretarako edo beste belar-bazka batzuetarako, urpeko laboreetarako edo lugorrietarako, eta berdin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/848 (EB) Erregelamenduko ziurtagiria duten azaleretan.
Bestalde, baldin eta aurreko paragrafoan deskribatutako laboreekin batera beste alor batzuk badaude ustiategian, salbuetsitako labore horiek kontuan hartuko dira ustiategiko alorren guztizko azalera kalkulatzeko, eta, gainera, banaka kontabilizatuko dira ustiategiak eduki beharreko labore kopuruaren ondorioetarako.
8. NIBEa. Paisaiako elementuak mantentzea eta heskaiak eta zuhaitzak moztea debekatzea hegaztien hazkuntza- eta ugalketa-garaian.
B 8.1. Paisaiaren elementuak mantentzea.
Ezin izanen da paisaiaren elementurik aldatu, agintaritza eskudunaren berariazko baimena izan ezean.
Behar horretatik salbuetsirik dago arroz eta ureztalurretako bestelako laboreen alorretan euri-bideak zuzentzeko presak, erretenak eta zapaldak eraikitzea, bai eta lurrak fintzeko eragiketak ere.
B 8.2. Heskaiak eta zuhaitzak moztu eta inausteko debekua hegaztiak hazi eta ugaltzeko garaian.
Ezin izanen da landu gabeko heskairik eta zuhaitzik moztu edo inausi hegaztiak hazi eta ugaltzeko garaian, agintaritza eskudunak berariazko baimena eman ezean. Hegaztiak hazi eta ugaltzeko garaia martxotik abuztura bitartekoa (biak barne) dela ezartzen da.
9. NIBEa: natura 2000 guneetan, ingurumenari dagokionez larre iraunkor sentikor deklaratutako larre iraunkorrak bihurtzeko edo goldatzeko debekua.
B 9.1. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larreak mantentzea.
Debekatuta dago ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larre iraunkorrak, 2. artikuluan definituta dauden bezala, bihurtzea, lantzea edo mantentze-lanak egiteko beharrezkoak ez diren lanak egitea.
B 9.2. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larreak birmoldatzea.
Nekazari batek 9.1 arauan jasotako betebeharraren menpe dauden larre iraunkorrak bihurtu edo landu baditu, azalera hori larre iraunkor bihurtu beharko du berriz, eta, agintaritza eskudunak hala erabakitzen badu, ekintza horrek ingurumenari eragindako kalteak alderantzikatzeko ezarritako jarraibideak errespetatu beharko ditu.
10. NIBEa: ongarritze jasangarria, nekazaritza-lurren nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen abenduaren 27ko 1051/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Betebehar hauek bete beharko dira, nekazaritza-lurren nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen abenduaren 27ko 1051/2022 Errege Dekretuan ezarritako egutegiaren eta baldintzen arabera.
B 10.1. Ustiategiaren liburua.
Lurzoruari mantenugaiak edo materia organikoa emateko eragiketa guztiak behar bezala erregistratu behar dira ustiategiaren liburuan.
B 10.2. Ongarritze-plana.
Ustiategiak, hala dagokionean, bere ekoizpen-unitate bakoitzerako ongarritze-plan bat izan behar du. Betebehar horretatik salbuetsita daude 10 hektareako azalera gainditzen ez duten ekoizpen-unitateak, baldin eta lehorrekoak badira edo soilik autokontsumorako larre edo bazka-laboreetarako erabiltzen badira.
B 10.3. Simaurrak eta mindak aplikatzea.
Nekazaritza-azaleretan, simaurrak 1051/2022 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera aplikatu beharko dira, izan ere, dekretu horren bidez, nekazaritza-lurren nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dira. Oro har, artikulu horretan ezarritako salbuespenetan izan ezik, debekatuta dago mindak plater-, abaniko- eta kanoi-sistemen bidez aplikatzea. Simaurrak aplikatu ondorengo lehen 24 orduetan lurperatu behar dira nahitaez, eta aplikazioan, gutxienez, isuriak arintzeko neurrietako bat erabili behar da, 1051/2022 Errege Dekretuaren V. eranskinean jasotakoen artekoa.
Kudeaketako legezko betebeharrak (betekizunak)
1. KLB: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentaraua, ur-politikaren arloan jarduteko esparru erkide bat ezartzen duena (2000ko L 327. AO, abenduaren 22koa, 1. or.).
R 1.1. Ureztalurretako azaleretan edo ureztatzen direnetan, nekazariak egiaztatu beharko du ureztatzeko ura erabiltzeko eskubidea duela, administrazio hidrauliko eskudunak emana.
R 1.2. Administrazio hidrauliko eskudunak onuraduna administrazio-bidean irmo zehatu ez izana arau-hauste astun edo oso astun batengatik, benetan erabilitako ur bolumenak kontrolatzeko sistemarik ez izateagatik, administrazio horrek ezarritako betebeharren arabera.
R 1.3. Administrazio hidrauliko eskudunak onuraduna administrazio-bidean irmo zehatu ez izana arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio horri ez bidaltzeagatik benetan erabilitako bolumenei buruzko informazioa, horretarako ezarritako bitartekoen bidez.
R 1.4. Debekatuta dago ur kontinentalak edo jabari publiko hidraulikoko beste edozein elementu fosfatoekin kutsa ditzaketen hondakin-produktuak zuzenean edo zeharka isurtzea, salbu eta isurtzeko administrazio baimena badago eta baimen horretako baldintzak betez egiten bada hori.
R 1.5. Debekatuta dago simaurrak, mindak, ongarri ez-organikoak, errautsak edo fosfatoak dituzten beste material batzuk pilatuta edukitzea azaleko edo lurpeko ur-masak edo eremu babestuak kutsa ditzaketen lixibiatuak, jariatzeak edo infiltrazioak sortzeko moduko leku edo baldintzetan, salbu eta horretarako araudi sektorialak edo autonomikoak aurreikusitako egoeretan eta ezarritako baldintzetan.
2. KLB: Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua, urak nekazaritzatik eratorritako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa (1991ko L 375. AO, abenduaren 31koa, 1. or.). Eremu horietan kokatutako nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiek eremu kalteberetarako jarduketa-programan ezarritako neurriak bete behar dituzte, urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduak eta irailaren 15eko 147E/2020 Foru Aginduak ezarritakoaren arabera.
R 2.1. Ustiategiaren liburua bete eta hartaz egoki arduratu beharko dute, urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz.
R 2.2. Ongarri solidoa soroetan gordetzeko orduan, jarduketa programaren 3.7 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da. Minda lurrean zabaltzeko orduan, jarduketa programaren 3.6 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.
R 2.3. Urak, izotzak edo elurrak estalitako lurretan ongarria aplikatzeko neurriak betetzea, hau da, jarduketa programaren 3.1 puntuan ezarritakoak.
R 2.4. Eremu kalteberetan dauden abeltzaintzako instalazioek jarduketa programaren 2.3 eta 3.5 puntuetan ezarritakoa bete beharko dute.
R 2.5. Lurzoruari nitrogenoa ematen dioten ongarriak aplikatzeko debekualdiak errespetatzea, jarduketa programaren 2.2 puntuan ezarritakoak alegia.
R 2.6. Lurzoruan aplika daitezkeen ongarri organikoen gehieneko kopurua (simaurra, mindak, lohiak) errespetatzea, jarduketa programaren 2.1 eta 2.4 puntuetan ezarritakoa alegia.
R 2.7. Ongarria ur-laster naturalen eta ur horniketa egiteko tokien inguruan zabaltzean, jarduketa programaren 3.2 puntuan ezarritako distantziak errespetatu beharko dira. Horrek ez du ukatzen 4. NIBEan ezarritakoa.
R 2.8. Ureztatze sistemetan jariatze eta lixibazio kutsadurari aurrea hartzeko, ongarri nitrogenatuak zabaltzeko orduan, jarduketa programaren 3.3 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.
3. KLB: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentaraua, Basa hegaztien kontserbazioari buruzkoa. (2010eko L 20. AO, urtarrilaren 26koa, 7. or.).
R 3.1. Hegaztientzako babes bereziko eremuetan (HBBE) dauden ustiategietan, kasuan kasuko kudeaketa planetan ezarritako mugak bete beharko dira.
R 3.2. Nekazariek ez dute landare-estalkia suntsitzea edo aldatzea dakarren aldaketarik eginen administrazio baimenik gabe halakoa izatea nahitaezkoa denean.
R 3.3. Nekazariak ezin du eraikinik jaso ez eta bideak aldatu administrazio baimenik gabe halakoa izatea nahitaezkoa denean.
R 3.4. Nekazariak ezin ditu utzi edo abandonatu bere ustiategian (beharrezko erabilera egokitik kanpo) honako material hauek: ontziak, plastikoak, sokak, makinen olioa edo gasolioa, gaizki dauden nekazaritzako tresnak, edo bestelako gai biodegradarriak nahiz biodegradaezinak. Material horiek bildu eta desagerrarazi beharko dira indarreko araudiari jarraikiz eta, biodegradatzen ez diren lurra estaltzeko plastikoen kasuan, uzta bukatu eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean.
R 3.6. Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuetan (HBBE) dauden ustiategietan, dagozkien kudeaketa-planetan sartuta dauden hegaztien ugaltzeko garaian nekazaritza-tratamenduekin lotutako gaiak bete behar dira.
R 3.7. Debekatuta dago landaketa intentsiboak dituzten labore iraunkorretan gauez mekanikoki biltzea, martxotik uztailera eta azarotik urtarrilera, hegaztiak babesteko, baldin eta tamaina handiko heskaiak edo hostotzadunak badira eta hegaztiek habiak egiten badituzte edo gaua igarotzen badute bertan.
4. KLB: Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentaraua, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoa (1992ko 206. L AO, uztailaren 22koa, 7. or.).
R 4.1. Espezie mehatxatuen berreskurapen eta kontserbazio planen eraginpeko eremuetan dauden ustiategietan baldintza hauek bete beharko dira:
-Linea elektrikoak ezartzeko, baimena beharko da, ugatza berreskuratzeko planean eta Bonelli arranoa berreskuratzeko planean jasotakoaren arabera.
-Mendiko pistetako zirkulazioa toki erakundeek ezartzen dituzten aldi baterako mugei edo erabilerarako erregulazioei beharko zaie egokitu, ugatza berreskuratzeko planean, Bonelli arranoa berreskuratzeko planean edo hartza berreskuratzeko planean erabakitakoaren arabera.
-Alorretako mugakide den ibai-habitata ez da modu nabarmenean aldatuko, bertako karramarroaren populazioek babestuta egon daitezen espezie hori berreskuratzeko planean zehaztutako ur-lasterretan.
R 4.2. Ingurumen ebaluazio estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duen plan, programa edo proiektu bat ustiategian gauzatzeko, beharrezkoa izanen da Natura 2000 ukitzen ez duela ziurtatzen duen agiria, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta prozedura horietan nahitaezkoak diren agiri guztiak edukitzea. Orobat, bidezkoa bada, ingurumen organoak ezarritako neurri prebentibo, zuzentzaile eta konpentsaziokoak jarrita egon beharko dira.
R 4.3. Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planen eraginpeko eremuetan dauden ustiategietan, dagozkien kudeaketa planetan ezarritako mugak bete behar dira.
5. KLB: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 28ko 178/2002 (EE) Erregelamendua, Elikagaiei buruzko legeen printzipio eta betekizun orokorrak ezartzen dituena, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza sortzen duena eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen dituena (2002ko L 31. AO, otsailaren 1ekoa, 1. or.).
R 5.1. Elikagai gisa merkaturatu behar diren ustiategiko produktuek seguruak izan behar dute, eta usteldurik, hondaturik, galdurik edo gai arrotz batek edo beste modu batera kutsaturik daudela erakusten duten ageriko seinalerik gabe.
R 5.2. Elikagaiak ekoizteko abeltzaintzako ustiategietan, pentsu seguruak baizik ez dituzte izanen, eta horietatik emanen zaie abereei (183/2005 (EE) Erregelamenduari jarraikiz, pentsuak establezimendu erregistratu eta baimenduetatik lortu eta etiketatuak dioena bete behar da).
R 5.3. Abere berriak sartzea. Ustiategian abere berriak sartzean, neurriak hartu beharko dira elikagaien bidez gizakiei kutsa dakizkiekeen gaixotasunak sartzea eta hedatzea prebenitzeko, eta gaixotasun horien fokuak daudela susmatzen bada, agintaritza eskudunari jakinarazi beharko zaio.
R 5.4. Hondakinak eta substantzia arriskutsuak bereizita eta era seguruan biltegiratu eta maneiatuko dira, elikagaiak kutsa ez daitezen. Horren barrenean sartzen da hilotzen kudeaketa.
R 5.5. Pentsuetarako gehigarriek, albaitaritzako medikamentuek eta biozidek baimendutako produktuak izan behar dute, eta etiketatuak eta errezetek diotena bete behar da haiek erabiltzean.
R 5.6. Pentsuak eta abereak elikatzeko ez diren beste produktuak (kimikoak edo bestelakoak) bereizita biltegiratuko dira.
R 5.7. Pentsu medikatuen eta ez-medikatuen biltegiratzea eta maneiatzea eginen dira kutsadura gurutzatua edo abereak haientzako ez diren pentsuz elikatzeko arriskua murrizteko moduan.
R 5.8. Erregistroak mantentzea. Ustiategietako titularrek honako hauei buruzko erregistroak izan beharko dituzte:
-Pentsuen eta abereak elikatzeko beste produktu batzuen izaera, kopurua eta jatorria.
-Abereentzako pentsu edo elikagai sorta bakoitzaren kopurua eta destinoa, aleak barne.
-Albaitaritzako tratamenduak.
-Abere-jatorriko produktuen segurtasunari eragin diezaioketen gaixotasunak.
-Landare eta abereei egindako analisi egoki guztien emaitzak, edo gizakien osasunerako garrantzitsuak diren beste lagin batzuenak.
-Abereei edo abere-jatorriko produktuei egindako kontrolen bidez lortutako edozein txosten garrantzitsu.
-Genetikoki eraldatutako hazien erabilera, eta fitosanitarioen eta bioziden erabilera nekazaritza-ustiategien koadernoan.
R 5.9. Ustiategiak kaltetugabeen edo ofizialki kaltetugabeen kalifikazioa izatea ardi eta ahuntz aziendaren eta behi aziendaren bruzelosiari dagokionez, eta ofizialki kaltetugabeena behi aziendaren eta behi aziendarekin mantentzen den ahuntz aziendaren tuberkulosiari dagokionez (eritasun horiek izan ditzaketen behiez, ardiez eta ahuntzez beste abere eme batzuk baldin badaude ustiategian, eritasuna desagerrarazteko programa nazionalaren menpe egon beharko dute), eta kalifikazio hori ez duten ustiategiek, eritasunak desagerrarazteko programa nazionalen menpe geldituta, emaitza negatiboak izatea diagnostiko proba ofizialetan, eta esneari tratamendu termikoa ematea. Ardi eta ahuntz aziendaren kasuan, esneari tratamendu termikoa eman beharko zaio, edo 2 hilabetetik gorako ontze epea duten gaztak egiteko erabili.
R 5.10. Esneari tratamendu termikoa eman zaio haren jatorria denean eritasun horiek izan ditzaketen behiez, ardiez eta ahuntzez beste abere eme batzuena denean, abere taldean eritasuna atzeman den kasuetan eta proba ofizialetan eme horiek emaitza negatiboa izan dutenean.
R 5.11. Behi tuberkulosia (edo behiekin mantentzen diren ahuntzarena) edo behi bruzelosia edo ardi-ahuntzarena diagnostikatuta duten ustiategietan, administrazioak kontrol ofiziala egin dezan, abere positiboen eta negatiboen esnea bereiziko duen sistema bat izan eta erabili beharko da, eta ez dute giza kontsumoan erabiliko abere positiboen esnea.
R 5.12. Aurreko puntuetan aipatu gaitzek jotako abereak behar bezala isolatuta egonen dira, gainontzeko abereen esnean ondorio negatiboa izan ez dezan.
R 5.13. Jezteko ekipamenduak eta esnea bildu, maneiatu edo hozteko lokalak esnea kutsatzeko arriskua mugatzeko moduan kokatu eta eraikiko dira.
R 5.14. Esnea biltzeko lokalek piztiez babestuta eta abereak ukuiluratuta dauden lokaletatik argi eta garbi bereizirik egon beharko dute, eta behar bezalako hozteko ekipamendua izanen dute, tenperatura arloko eskakizunak betetzeko.
R 5.15. Esnearekin kontaktuan dauden ekipamenduen ekipamenduak (tresnak, ontziak, zisternak etab.), jezteko eta esnea biltzeko erabiltzen direnak, garbitu eta desinfektatzen errazak izanen dira eta egoera onean mantenduko dira. Erabili ondoren, gainazal horiek garbitu eta, behar izanez gero, desinfektatu egin beharko dira. Materialak lauak, garbigarriak eta ez-toxikoak izan beharko dira.
R 5.16. Osasun egoera onean dauden abereak jetziko dira, modu higienikoan. Zehazki:
-Jezten hasi baino lehen, titiburuak, titiak eta alboko aldeak garbi eta zauririk eta hanturarik gabe egonen dira.
-Esnera hondakinak transmiti dezakeen albaitaritza tratamendua jasotzen ari diren abereak argi eta garbi identifikatuta egonen dira.
-Albaitaritzako tratamendua dela-eta, esnean hondakinak uzten ahal dituzten abereak baztertuta dauden bitartean, berezituta jetziko dira eta esne hori ez da gainerako abereek emandakoarekin inola ere nahasiko, eta ez da giza kontsumorako erabiliko.
R 5.17. Jetzi eta gero, esnea kutsadura saihesteko diseinatu eta ekipatutako leku garbian gordeko da. Ondoren, hoztu eta 8.ºC-ra jarriko da, egunero biltzen bada, eta 6.ºC-ra, egunero biltzen ez bada, salbu eta esnea hurrengo 2 orduen barrenean prozesatu behar badute edo esneki zehatzak egiteko arrazoi teknikoak direla-eta tenperatura altuagoan gorde behar bada.
R 5.18. Arrautzak ekoizten dituzten ustiategiek arrautzak garbi, lehor, usain arrarorik gabe eta kolpeen eta eguzkiaren zuzeneko erradiazioaren kontra babestuta eduki beharko dituzte.
R 5.19. Abeltzaintzako ustiategien titularrek ondoko hauen hornidura egiten duten pertsonak edo enpresak identifikatzeko moduan izanen dituzte: elikagaiak egiteko abereak, pentsuak eta elikagaiak, edo azienda bazkatzeko edo pentsuak eurek egiteko erabiltzen den beste edozein substantzia (fakturak, erregistroak eta abar gordeko dituzte).
R 5.20. Ekoizleek beren produktuak hornitu dituzten pertsona edo enpresak identifikatzeko moduan izanen dituzte, baita erosgaien kopuruak eta salmenta edo entrega egunak ere (fakturak, erregistroak eta bestelako frogagiriak gordeko dituzte).
R 5.21. Elikagaien edo pentsuen ekoizleek uste dutenean haien ustiategietatik atera diren produktuak gizakien osasunerako kaltegarriak izan daitezkeela edo kalterik ez eragiteko baldintzak betetzen ez dituztela, merkataritza katearen hurrengo operadoreari jakinarazi beharko diote lehenik, produktua merkatutik kentzeko, eta agintaritza eskudunei bigarrenik. Horretaz gainera, agintaritza eskudunek esandakoa egin beharko dute.
6. KLB: Kontseiluaren 1996ko apirilaren 29ko 96/22/EE Zuzentaraua, ondorio hormonalak eta tireostatikoak dituzten substantzia jakin batzuk eta β-agonistak aziendaren hazkuntzan erabiltzea debekatzen duena eta 81/602/EEE, 88/146/EEE eta 88/299/EEE zuzentarauak indargabetzen dituena (1996ko L 125. AO, maiatzaren 23koa, 3. or.).
R 6.1. Ustiategiko abereei ezin izanen zaie eman erabilera mugatuko substantziarik, baldin eta ekintza tirostatikoa, estrogenikoa, androgenikoa edo gestagenikoa (ekintza hormonala edo tirostatikoa) eta β-agonista badute, 96/22/EE Zuzentarauaren 4. eta 5. artikuluetan jasotako salbuespenekin.
R 6.2. Ondorio hormonal eta tierostatikoko substantziak eta substantzia β-agonistak dituzten abereak ezin izanen dira ustiategian eduki, ezta merkatuan jarri edo gizakiek jateko hil ere, salbu eta frogatu baldin badaiteke abereak tratamendu zootekniko edo terapeutikoetako salbuespen kasuetan tratatu direla 96/22/EE Zuzentarauaren arabera, eta emandako substantziarako ezarritako gutxieneko itxaronaldia iragan baldin bada.
R 6.3. Ezin izanen dira inolaz ere izan ondorio β-agonistak dituzten sendagaiak abeltzaintzako ustiategietan albaitaritzan erabiltzeko, tokolisia eragiteko erabiltzeko modukoak badira.
R 6.4. Abereei produktu baimenduak ematekotan, produktu horietarako agindutako itxaronaldiak bete beharko dira abere horiek edo haien produktuak merkaturatu aurretik.
7. KLB: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1107/2009 (EE) Erregelamendua, produktu fitosanitarioak merkaturatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 79/117/EEE eta 91/414/EEE zuzentarauak indargabetzen dituena (2009ko L 309. AO L, azaroaren 24koa, 1. or.).
R 7.1. MAPAren Produktu Fitosanitarioen Erregistroan inskribaturik dauden produktu fitosanitario baimenduak baizik ez dira erabiliko.
R 7.2. Produktu fitosanitarioak behar bezala erabiliko dira, hau da, etiketako jarraibideen arabera.
8. KLB: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 21eko 2009/128/EE Zuzentaraua, pestiziden erabilera jasangarria lortzeko Erkidegoko jarduera-esparrua ezartzen duena (2009ko L 309. AO, azaroaren 24koa, 71. or.).
R 8.1. Ustiategiaren liburua eguneratuta eduki beharko du, tratamendu fitosanitarioen erregistroarekin.
R 8.2. Gaikuntza-maila eskuratzea.
Fitosanitarioak aplikatzearekin lotutako jarduera motari dagokion gaikuntza-maila egiaztatzen duen txartela eduki beharko da.
R 8.3. Aplikaziorako erabiltzen diren ekipoak ikuskatzea.
Fitosanitarioak aplikatzeko ekipoei ikuskapen teknikoa egin beharko zaie, abuztuaren 24ko 79/2012 Foru Aginduan ezarritako urteko ikuskapen-programaren arabera.
R 8.4. Eremu jakin batzuetan pestiziden erabilera edo haien arriskua murriztea.
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan gai hauei dagokienez ezarritako betebeharrak bete behar dira: ingurune urtarra eta edateko ura babestekoak (32. eta 33. artikuluetan adierazitakoak), adierazitako nekazaritzako langileek erabiltzen dituzten edo zeinetara langile horiek sar daitezkeen eta berriki tratatu diren eremuetarako ezarritakoak (35. artikulukoak) eta Hegaztien Zuzentarauak eta Habitaten Zuzentarauak definitzen dituzten eremu babestuetan izurriteen kudeaketa integratuaren arloan ezarritakoak.
R 8.5. Pestizidak aplikatu aurretik biltegiratu, manipulatu, diluitu eta nahasteko, ontziak eta pestizida-hondarrak manipulatzeko, nahasketa-hondarrak ezabatzeko, ekipoak garbitzeko eta hondarrak eta ontziak ezabatzeko, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan eta apirilaren 20ko 285/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira, giza osasuna eta ingurumena arriskuan jarri gabe, eta biltegiratze-eremuak eraikita egon beharko dira ezusteko ihesak saihesteko eran.
9. KLB: Kontseiluaren 2008ko abenduaren 18ko 2008/119/EE Zuzentaraua, txekorrak babesteko gutxieneko arauei buruzkoa (2009ko L 10. AO, urtarrilaren 15ekoa, 7. or.). KLB hau hazteko eta gizentzeko konfinatuta dauden 6 hilabete baino gutxiagoko txekorrei bakarrik aplikatzen zaie.
R 9.1. Zortzi astetik gorako txekorrak taldean izan beharko dira, salbu albaitariak ziurtatzen duenean abereak bakartuta egon behar duela, ustiategiak 6 txekor baino gutxiago dituenean edo abereak amarekin daudenean edoskitzeko.
R 9.2. Txekorrak taldeentzako esparruetan edukiko dira, edo, posible ez bada, aurreko betebeharrarekin bat, txekorrentzako banako bizitokiek neurri hauek izan beharko dituzte: "zabalera, gutxienez, abereak zutik soingurutzeraino duen altuera halakoa izanen da; eta luzera, gutxienez, txekorraren luzera, sudur puntatik iskionaren isats-hegaleraino neurtua, bider 1,1 halakoa".
Gaixorik ez dauden abereentzako banako bizitokiek txekorren arteko kontaktu bisual eta ukigarri zuzena ahalbidetzen duten trenkada zulatuak izan beharko dituzte.
Taldean hazteko gutxieneko espazio egokia honako hau izanen da: 1,5 m² (150 kg baino gutxiagoko abereak), 1,7 m² (150 kg eta 220 kg bitarteko abereak), eta 1,8 m² (220 kg baino gehiagoko abereak).
Ez da aplikatuko 6 txekor baino gutxiago dituzten ustiategietan, ez eta edo abereak amarekin daudenean edoskitzeko.
R 9.3. Abereak egunean behin ikuskatuko dira gutxienez (ukuiluan daudenak, egunean bitan).
R 9.4. Txekorrek ez dute arazorik izan behar ukuiluetan arriskurik gabe etzateko, atseden hartzeko, lau hankatan jartzeko eta beraien burua garbitzeko.
R 9.5. Txekorrak ez dira lotuko, taldean bizi direnak izan ezik; izan ere, gehienez ere ordubetez lotzen dira titia hartzeko unean edo esnearen ordezko produktua hartzeko unean. Aurreikusitako salbuespena aplikatzen bada, txekorrak lotzen badira, loturek ezin izanen dute zauririk eragin, eta itotzeko edo zauriak izateko arrisku oro saihesteko moduan diseinatuta egonen dira, eta aldizka ikuskatuko dira.
R 9.6. Ukuiluak egiteko erabiltzen diren materialak eta abereekin kontaktuan egoten ahal diren ekipamenduak ezin izanen dira abereentzako kaltegarriak izan, eta ongi garbitu eta desinfektatzen ahalko dira. Egoki garbitu eta desinfektatuko dira, infekzio gurutzatuak eta organismo patogenoak ez agertzeko. Simaurra, gernua eta jan gabeko bazkak edo askatik eroriak ahalik eta maizen kenduko dira, usainak eta euliak edo karraskariak ager ez daitezen.
R 9.7. Zoruak ezin dira izan ez irristagarriak ez latzak, eta abereak etzateko guneek behar bezala drainatuak eta erosoak izan beharko dute.
R 9.8. 2 astetik beherako txekorrek behar bezalako azpiak izanen dituzte.
R 9.9. Argi naturala edo artifiziala jarriko da 9:00etatik 17:00etara. Sistema elektrikoak edozein deskarga saihesteko moduan instalatuta egonen dira.
R 9.10. Txekorrak egunean bitan gutxienez bazkatu beharko dira. Behitegietan taldeka edukiz gero eta beren kasa jaterik edo elikatzeko sistema automatikorik ez badute, txekor bakoitzak bazka taldeko besteek duten aldi berean izanen du eskura.
R 9.11. Bi astetik gorako txekorrek behar adinako ur fresko egokia izanen dute, edo beste edari batzuen bidez asetzen ahalko dute likidoen beharra.
R 9.12. Bero egiten duenean edo txekorrak eri daudenean, ur egokia izanen dute uneoro.
R 9.13. Txekorrek oritza hartu beharko dute jaio eta hurrengo sei orduetan.
R 9.14. Txekorren bazkak behar adina burdina izanen du, 4,5 mmol/litroko batez besteko hemoglobina maila dutela ziurtatzeko.
R 9.15. Txekorrei ez zaie muturrekorik jarriko.
R 9.16. Bi aste beteak dituzten txekorrei zuntzezko gutxieneko anoa bana emanen zaie egunero. Zuntz kopurua 50 g-tik 250 g-ra handituko da, 8-20 aste dituzten aratxeentzat.
10. KLB: Kontseiluaren abenduaren 18ko 2008/120/EE Zuzentaraua, txerriak babesteko gutxieneko arauei buruzkoa (2009ko L 47. AO, otsailaren 18koa, 5. or.), 3. eta 4. artikuluak.
R 10.1. Txerri emeak ez dira lotuko.
R 10.2. Titia kendutako txerrikumeak eta ekoizpenerako txerriak. Amaren tititik kendutako txerrikumeak eta ekoizpenerako txerriak taldean hazteko, dentsitate egokia behar da: 0,15 m² (10kg baino gutxiago), 0,20 m² (10-20 kg), 0,30 m² (20-30 kg), 0,40 (30-50 kg), 0,55 m² (50-85 kg), 0,65 m² (85-110 kg), eta 1,00 m² (110 kg baino gehiago).
Txerrientzako ukuiluak eraikitzeko honako hau hartu behar da kontuan:
-Zoruak lauak izanen dira, baina ez irristakorrak, txerriei kalterik ez eragiteko, eta kalte edo sufrimendurik ez eragiteko moduan diseinatu, eraiki eta zainduko dira. Txerrien tamainarako eta pisurako egokiak izanen dira eta, lastozko ohantzeez hornitzen ez badira, azalera zurrun, lau eta egonkorra osatuko dute.
-Abereak egoteko leku batean sartzen ahalko dira. Erosoa izanen da ikuspegi fisiko eta termikotik eta behar bezala drainatua eta garbia, abere guztiak aldi berean etzan ahal izateko modukoa.
-Abereek atseden hartzen ahalko dute, eta jaikitzen ahalko dira normaltasunez.
-Beste txerri batzuk ikustea; hala ere, erditzea aurreikusten den egunaren aurreko astean eta erditzean, txerri emeak eta txerri eme gazteak espezie bereko beste abereen bistatik kanpo egoten ahalko dira.
R 10.3. Taldean hazi eta arrak estali dituzten txerri eme edo txerri eme gazteei lurzoruaren azalera hauxe egokituko zaie: gutxienez 1,64 metro koadro, txerri eme gazte bakoitzeko, eta, gutxienez 2,25 metro koadro, arrak estali duen txerri eme bakoitzeko (6 txerri baino gutxiagoko taldeetan, lurzoruaren azalera gutxienez %10 handituko da, eta abereak 40ko edo hortik gorako taldeetan hazten direnean, %10 txikitzen ahalko da).
R 10.4. Taldean hazitako emeek, arrek estali eta hurrengo lau asteetatik erditzeko aurreikusitako dataren aurreko zazpi egunera bitarte, 2,8 m-tik gorako aldeak dituzten esparruetan egon beharko dute (2,4 m-tik gorakoak, sei txerri baino gutxiagoko taldeak badira). 10 txerri eme baino gutxiagoko ustiategietan eta bakartuta daudenetan, esparruan jiratzeko aukera izan beharko dute.
Txerri emeen eta txerri eme gazteen atzeko aldean eremu librea egokitu beharko da, erditze naturala edo lagundua izan ahal izateko. Erditzeko esparruek, non txerri emeak libreki mugitu ahal baitira, esne-txerriak babesteko gailuak, hala nola barroteak, izan beharko dituzte. Erditze-lekua erabiltzen denean, esne-txerriek espazio nahikoa izan beharko dute erraz titia eman ahal izateko.
R 10.5. Arrek estali dituzten txerri eme gazteen eta taldean hazitako txerri umedunen kasuan, R10.3 beharkizunean aipatutako azaleraren zati bat (0,95 metro koadro txerri eme gazte bakoitzeko eta 1,3 metro koadro txerri eme bakoitzeko, gutxienez) lurzoru jarraitu trinkokoa izanen da. Horren %15, gehienez ere, drainatzeko zirrituetarako erabiliko da.
R 10.6. Taldean hazten diren txerrien kasuan, hormigoizko lurzoru parrilladunetan, zirrituen zabalera abereen ekoizpen aldirako egokia izanen da (gehieneko neurria: esne-txerrien kasuan, 11 mm; amaren titia kendutako txerrikumeen kasuan, 14 mm; ekoizpenerako txerrien kasuan, 18 mm; arrak estali dituzten txerri eme eta txerri eme gazteen kasuan, 20 mm). Habexken zabalera abereen pisu eta tamainaren araberakoa izanen da (esne-txerrien eta amaren titia kendutako txerrikumeen kasuan, 50 mm-koa gutxienez; ekoizpenerako txerrien, eta arrek estali dituzten txerri emeen eta txerri eme gazteen kasuan, 80 mm-koa gutxienez).
Abereak banako esparruetan aldi baterako mantentzen direnean (gaixoak edo oldarkorrak), erraz jiratzen ahalko dira (albaitariak kontrakoa agindu ezean).
R 10.7. Taldean dauden txerri emeek eta txerri eme gazteek behar beste bazka hartzeko aukera izan beharko dute, baita gainerako abereekin bazkagatik lehiatzen direnean ere. Hori bermatzen duen sistemaren bat eduki beharko da.
R 10.8. Txerri eme gazteei, amaren titia kendutako txerriei eta umedun txerriei zuntz askoko eta eduki energetiko handiko elikagaiak emanen zaizkie, behar duten kopuruan.
R 10.9. Abereen esparruko etengabeko zarata ezin izanen da 85 dBe-tik gorakoa izan.
R 10.10. Abereek gutxienez 8 orduz izanen dute argia egunero (gutxieneko intentsitatea: 40 lux).
R 10.11. Abereek ikerketa eta manipulazio jarduerak garatzeko materialak eskura izanen dituzte uneoro (lastoa, beste substantzia bat edo beste objektu egoki bat).
R10.12. Txerriei bazka gutxienez egunean behin emanen zaie eta, taldean ematen bazaie, guztiek aldi berean izanen dute bazka eskura.
R10.13. Bi aste beteak dituzten txerri guztiek ur freskoa izanen dute eskura etengabe, behar den kantitatean.
R.10.14. Hortzak kentzea ez da ohiko errutina bat izanen. Egiten bada, frogatu egin beharko da aldez aurretik neurriak hartu direla ingurumen baldintzak edo kudeaketa sistemak zuzentzeko, txerriek elkarri buztana hozka egin diezaioten edo beste jokabide irregularrak izan ditzaten galarazteko. Esne-txerrien kasuan, prestakuntza duten langileek edo albaitariak egin beharko du, txerria jaio eta lehen zazpi egunen barrenean, baldintza higienikoak betez, eta soilik frogak daudenean zerramen errapeetan lesioak daudela, edo beste txerri batzuen belarrietan edo buztanetan.
R.10.15. Buztana partez moztea ez da ohiko errutina bat izanen. Mozten bada, frogatu egin beharko da aldez aurretik behar bezalako neurriak hartu direla ingurumen baldintzak edo kudeaketa sistemak zuzentzeko, txerriek elkarri buztana hozka egin diezaioten edo beste jokabide irregularrak izan ditzaten galarazteko. Txerria jaio eta lehen zazpi egunen barrenean moztuko du buztana albaitariak edo behar bezala prestatutako langile batek, baldintza higienikoak betez. Jaio eta zazpigarren egunetik aurrera albaitari batek egin beharko du eta anestesia eta analgesia luzea erabili beharko ditu.
R 10.16. Arrak zikiratzeko, ehunak urratzen ez dituzten bitartekoak erabili behar dira, albaitari batek edo prestakuntza duen langile batek egin behar du, eta higiene-baldintzak bete behar dira. Jaio eta zazpigarren egunetik aurrera egiten bada, albaitari batek egin beharko du eta anestesia eta analgesia luzea erabili beharko ditu.
R 10.17. Aketzen esparruetan, aketzek jiratzeko aukera eta gainerako txerriak entzuteko, usaintzeko eta ikusteko aukera izanen dute. Lurzoru librearen azalerak 6 metro koadro edo gehiago izanen ditu (esparrua arrek emeak estaltzeko ere erabiltzen bada, azalerak 10 metro koadro izanen ditu gutxienez).
R 10.18. Behar izanez gero, umedun txerriak eta txerri eme gazteak barne zein kanpo parasitoen aurka tratatuko dira.
R 10.19. Txerri emeek eta txerri eme gazteek erditzeko behar duten material guztia izan beharko dute erditu aurretik, ongarri likidoa biltzeko sistemak uzten baldin badu.
R 10.20. Esne-txerrikumeen esparruko lurzoruaren azaleran, aberea guztiak aldi berean etzaten ahalko dira. Azalera hori solidoa izanen da edo babes materialez eginikoa.
R 10.21. Esne-txerrikumeei lau aste edo gehiago dituztela kenduko zaie amaren titia; instalazio egokituetara eramaten badira, zazpi egun lehenago kentzen ahal zaie.
R 10.22. Beharrezko neurriak hartuko dira, ohiko jokabidetik ateratzen diren borrokei aurrea hartzeko, amaren titia kendutako txerrikumeek eta ekoizpenerako txerriek osatzen dituzten taldeetan.
R 10.23. Amaren titia kendutako txerrikumeei eta ekoizpenerako txerriei salbuespenez baizik ez zaie lasaigarririk jarriko, eta betiere albaitariari kontsultatu eta gero.
R 10.24. Jatorri ezberdineko txerrikumeen nahasketaz osatutako taldeetan hazten diren amaren titia kendutako txerrikumeak eta ekoizpenerako txerriak adin goiztiarrean nahastuak izateko moduan haziko dira.
R 10.25. Bereziki oldarkorrak diren edo erasoen ondorioz arriskuan dauden amaren titia kendutako txerrikumeak eta ekoizpenerako txerriak taldetik bereiziko dira. Neurriak hartuko dira txerri emeen eta txerri eme gazteen taldeetan ahalik eta eraso gutxien izan daitezen.
11. KLB: Kontseiluaren 1998ko uztailaren 20ko 98/58/EE Zuzentaraua, Abeltegietan abereak babesteari buruzkoa.
R 11.1. Abeltegiko abereak trebetasun, ezagutza eta gaitasun profesional nahikoa duten behar beste langilek zainduko dituzte.
R 11.2. Arreta maiz behar duten abereak egunean behin ikuskatuko dira, gutxienez.
R 11.3. Itxuraz eri edo zaurituta dauden abere guztiek berehala izan beharko dute tratamendu egokia, eta albaitariari galdetuko zaio, behar baldin bada.
R 11.4. Behar denean, lokal bat prestatuko da abere eri edo zaurituak bakartzeko, azpiak lehor eta eroso dituela.
R 11.5. Abeltzainak albaitaritzako tratamenduen erregistro bat izan beharko du, eta erregistro hori edo tratamenduetarako arrazoia diren errezetak bost urtez gorde beharko dira gutxienez, 1749/1998 Errege Dekretuan eskatzen den gutxieneko informazioa baldin badute, betiere.
R 11.6. Abeltzainak ustiategiaren erregistro liburuan edo beste erregistro batean jaso beharko du zein abere aurkitu diren hilda ikuskapen bakoitzean. Erregistro horiek gutxienez hiru urtez gordeko dira.
R 11.7. Abereekin kontaktuan dauden eraikuntzako materialak sakon garbitu eta desinfektatzeko modukoak izanen dira, ez diete kalterik eraginen, eta ez dute abereei zauriak eragin diezazkieketen ertz zorrotzik edo irtengunerik izanen. Abereak kalterik ez izateko moduan edukiko dira.
R 11.8. Eraikinetako ingurumen baldintzak (aireztapena, hauts maila, tenperatura, airearen hezetasun erlatiboa eta gasen kontzentrazioa) ez dira abereentzako kaltegarriak izanen.
R 11.9. Abereak ez dira etengabe ilunpetan edukiko, ez eta argi artifizialaren pean behar diren etenaldiak egin gabe ere. Haientzako argiak bere premia fisiologiko eta etologikoak asebeteko ditu. Abereak edozein unetan aztertzeko behar adina argia egon beharko du.
R 11.10. Behar eta ahal den neurrian babestuko da aire zabalean dagoen azienda eguraldi txarretik, harrapariengandik eta eritasun arriskutik.
R 11.11. Abereen osasun eta ongizaterako ezinbestekoak diren ekipo automatiko edo mekaniko guztiak egunean behin gutxienez ikuskatuko dira.
R 11.12. Abereen osasuna eta ongizatea aireztatze artifizialeko sistema baten mende daudenean, larrialdietarako sistema egoki batek (leihoak irekitzea edo beste batzuk) aurreikusita egon beharko du, airea behar adina berritzea bermatzen duena sistemak huts eginez gero. Aireztapen sistemak alarma eduki beharko du, matxura gertatzen baldin bada ere. Aldian-aldian egiaztatuko da behar bezala funtzionatzen duela.
R 11.13. Abereek elikadura osasungarria, beren adin eta espezierako egokia, eta behar adinakoa izan beharko dute. Abereei ez zaie kaltea edo sufrimendua eragiten dien elikagai edo likidorik emanen.
R 11.14. Abere guztiek bazka eta ura eskura izanen dituzte, beren premien araberako denbora-tarteetan. Horretaz gainera, kalitate egokiko behar adina ur izanen dute eskura, edo edateko premia beste nolabait asetzeko aukera izanen dute.
R 11.15. Ura eta bazka ez kutsatzeko moduko ekipoak ezarriko dira abereak haietaz hornitzeko, eta haien arteko lehia ahalik eta txikiena izateko moduan kokatuko dira.
R 11.16. Abereak ez dira ustiategian mantenduko haien ongizaterako kaltegarriak diren abeltzaintza helburuengatik, eta ez da erabiliko abereei sufrimendua edo zauriak eragiten ahal dizkien hazteko prozedurarik, ez naturalik ez artifizialik. Beharrik gabeko sufrimendua edo kaltea saihestek, abereen mugitzeko gaitasuna ez da mugatuko, eta, justifikatutako arrazoiren batengatik, abereren bat lotuta, kateatuta edo atxikita badago, etengabe edo erregulartasunez, behar fisiologiko eta etologikoetarako nahikoa leku emanen zaio. Mutilazioei buruzko araudia beteko da. Abereei ez zaie beste substantziarik emanen, helburu terapeutiko edo profilaktikoetarako edo tratamendu zooteknikorako ematen direnak izan ezik, 96/22/EE Zuzentarauaren 1. artikuluaren 2. apartatuko c) letran definitzen den bezala, salbu eta animalien ongizateari buruzko azterketa zientifikoek edo esperientziak frogatzen badute substantzia hori ez dela kaltegarria animaliaren osasunerako edo ongizaterako.
II. ERANSKINA. Abuztuaren 1etik aurrera azaleko laborantza bertikala egin daitekeen udalerriak 
| UDALER. KODEA | UDALERRIA |
| 1 | ABAIGAR |
| 2 | ABARTZUZA |
| 5 | ABERIN |
| 7 | ADIOS |
| 9 | OIBAR |
| 11 | ALLIN |
| 14 | ANTZIN |
| 16 | ANTSOAIN |
| 18 | AÑORBE |
| 19 | AGOITZ |
| 23 | ARANGUREN |
| 39 | ARTAZU |
| 41 | AIEGI |
| 45 | BARASOAIN |
| 52 | BERASKOAIN |
| 56 | BIURRUN-OLKOTZ |
| 60 | BURLATA |
| 63 | CABREDO |
| 74 | ZIRAUKI |
| 75 | ZIRITZA |
| 76 | ZIZUR |
| 83 | ETXARRI |
| 85 | ETXAURI |
| 86 | EGUES |
| 88 | ELORTZ |
| 89 | ENERITZ |
| 94 | ESLABA |
| 97 | LIZARRA |
| 99 | ETAIU |
| 101 | EZKABARTE |
| 103 | EZPOROGI |
| 109 | GALAR |
| 114 | GARINOAIN |
| 116 | GENEVILLA |
| 118 | GOÑERRI |
| 120 | GESALATZ |
| 121 | GIRGILLAO |
| 122 | UHARTE |
| 124 | IBARGOITI |
| 125 | IGUZKITZA |
| 131 | ITZA |
| 132 | ITZAGAONDOA |
| 136 | TXULAPAIN |
| 146 | LEATXE |
| 147 | LEGARDA |
| 148 | LEGARIA |
| 150 | LEOTZ |
| 151 | LERGA |
| 154 | LEZAUN |
| 155 | LEDEA |
| 156 | LIZOAIN |
| 158 | LONGIDA |
| 159 | IRUNBERRI |
| 161 | MAÑERU |
| 162 | MARAÑÓN |
| 166 | MENDAZA |
| 167 | MENDIGORRIA |
| 168 | METAUTEN |
| 170 | MIRAFUENTES |
| 172 | ELO |
| 174 | MORENTIN |
| 177 | MURIETA |
| 180 | MURUZABAL |
| 182 | NAZAR |
| 183 | OBANOS |
| 184 | OKO |
| 190 | OLEXOA |
| 192 | OLORITZ |
| 193 | OLTZA |
| 194 | OLLO |
| 197 | ORISOAIN |
| 200 | OTEITZA |
| 201 | IRUÑA |
| 204 | PIEDRAMILLERA |
| 206 | GARES |
| 207 | PUIU |
| 209 | ERROMANTZATUA |
| 212 | ZARE |
| 214 | JAITZ |
| 225 | SORLADA |
| 228 | TEBAS-MURU ARTEDERRETA |
| 229 | TIRAPU |
| 234 | UKAR |
| 237 | UNTZITI |
| 238 | UNTZUE |
| 241 | URRAULGOITI |
| 242 | URRAULBEITI |
| 243 | URROZ |
| 246 | UTERGA |
| 253 | BIDAURRETA |
| 255 | VILLAMAYOR DE MONJARDÍN |
| 257 | VILLATUERTA |
| 258 | ATARRABIA |
| 260 | DEIERRI |
| 261 | ESA |
| 262 | ZABALTZA |
| 265 | ZUÑIGA |
| 301 | IZARBEIBAR |
| 508 | 08. FAZERIA |
| 511 | 11. FAZERIA |
| 514 | 14. FAZERIA |
| 515 | 15. FAZERIA |
| 517 | 17. FAZERIA |
| 521 | 21. FAZERIA |
| 522 | 22. FAZERIA |
| 531 | 31. FAZERIA |
| 535 | 35. FAZERIA |
| 538 | 38. FAZERIA |
| 543 | 43. FAZERIA |
| 544 | 44. FAZERIA |
| 549 | 49. FAZERIA |
| 550 | 50. FAZERIA |
| 552 | 52. FAZERIA |
| 555 | 55. FAZERIA |
| 556 | 56. FAZERIA |
| 561 | 61. FAZERIA |
| 562 | 62. FAZERIA |
| 567 | 67. FAZERIA |
| 571 | 71. FAZERIA |
| 574 | 74. FAZERIA |
| 575 | 75. FAZERIA |
| 576 | 76. FAZERIA |
| 579 | 79. FAZERIA |
| 581 | 81. FAZERIA |
| 582 | 82. FAZERIA |
| 583 | 83. FAZERIA |
| 584 | 84. FAZERIA |
| 603 | 103. FAZERIA |
| 604 | 104. FAZERIA |
| 605 | 105. FAZERIA |
| 606 | 106. FAZERIA |
| 607 | 107. FAZERIA |
| 691 | ANDIMENDIA |
| 901 | BARAÑAIN |
| 902 | BERRIOBEITI |
| 903 | BERRIOZAR |
| 905 | BERIAIN |
| 906 | ORKOIEN |
| 907 | ZIZUR NAGUSIA |
III. ERANSKINA. Ibai bazterretan babes-zerrendak jartzeko diagrama

Babes-zerrendak nekazaritza-lurzatian edo haren aldamenean egonen dira, eta ur-ibilguarekin edo ur-masarekin paralelo egonen dira luzetara; eremua ur-bazterreko landarediaz estalita egon daiteke.
IV. ERANSKINA. TXOSTEN TEKNIKOAK 
–Teknikari kualifikatua (identifikatu nork sinatzen duen eta zer kualifikazio duen).
–Kaltetutako esparruaren, lurzatiaren eta eremuaren identifikazioa.
–Izurritearen edo gaixotasunaren identifikazioa edo gertatutako salbuespeneko egoeraren deskribapena. Erantsi hori berresten duten frogak (ahal dela, SGAapp aplikazioan egindako argazki geoerreferentziatuak, ezinbesteko kasuan edo salbuespeneko inguruabarretan, etab.).
–Proposatutako jarduketak egiteko beharrari buruzko justifikazio teknikoa.
–Lanak data horietan egiteko beharraren justifikazio teknikoa eta ez egitearen ondorioak.
–Salbuespeneko egoerari edo izurriteari eta gaixotasunari aurre egiten saiatzeko erabili diren eta emaitzarik izan ez duten tekniken deskribapena.
–Kudeaketarako gomendioak, salbuespeneko egoera ez errepikatzeko edo gaixotasuna edo izurria prebenitzeko, eta, horrela, etorkizunean NIBEak bete ahal izateko.
–Txostenak lana egin aurrekoak izan behar dira, eta sinadura digitala eduki behar dute.
V. ERANSKINA. BALDINTZAZKOTASUN INDARTUAREN EZ-BETETZEAK ETA ZIGORRAK EBALUATZEKO PROZEDURA 
A. Ez-betetzeen ebaluazioa.
Honako maila hauek ezartzen dira ez-betetzeen astuntasun, hedadura eta iraupenaren parametro bakoitzerako:
1.–Astuntasuna.
Kontrolatu beharreko betebehar/arau bakoitzari dagokionez, ez-betetzeen astuntasuna maila hauen arabera sailkatuko da:
| ASTUNTASUNA | |
| A | Arina |
| B | Astuna |
| C | Oso astuna |
2.–Hedadura.
Hedadura maila hauen arabera ebaluatuko da, kontuan hartuta ea ez-betetzearen ondorioek ustiategian soilik duten eragina, edo ustiategitik kanpo ere eragiten duten:
| HEDADURA | |
| A | Ustiategian bakarrik |
| B | Ustiategitik kanpoko ondorioak |
3.–Iraupena.
Kontrolatu beharreko betebehar/arau bakoitzari dagokionez, ez-betetzeen iraupena maila hauen arabera sailkatuko da:
| IRAUPENA | |
| A | Ez badago ondoriorik edo urtebete baino gutxiago irauten badute |
| B | Urtebete baino gehiago irauten duten ondorioak badaude, eta konpontzen ahal badira |
| C | Ondorioak ezin badira konpondu (eragindako eremuaren ekoizpen-gaitasuna baldintzatzen da) |
Urratutako betebehar/arau bakoitzeko, balorazio bat aterako da, astuntasunean, hedaduran eta iraupenean arestian ezarritako mailak kontuan izanik.
Betebehar eta arauen ez-betetzeak kalifikatzeko, kontuan hartuko dira baldintzazkotasun-prozeduraren eskuliburuan ezarritako irizpideak (eskuliburu hori Nafarroako erakunde ordaintzaileak onesten du urte bakoitzerako), eta, hartan jasota ez dagoenerako, kontuan hartuko da kanpaina horretan indarrean dagoen NBEUFen Koordinazio Zirkularra, "Baldintzazkotasun indartuagatiko zigorrak aplikatzeko irizpideak" izenekoa.
B. Ebaluazioaren eta murrizketa-ehunekoaren arteko erlazioa.
Erlazio hau aplikatuko da betebehar/arau bakoitzaren balorazioen eta murrizketa-ehunekoen artean:
| ASTUNTASUNA | HEDADURA | IRAUPENA | MURRIZKETA-EHUNEKOA |
| A | A | A | %1 |
| A | B | A | %3 |
| A | A | B | %3 |
| A | B | B | %3 |
| B | A | A | %3 |
| B | B | A | %3 |
| B | A | B | %3 |
| B | B | B | %3 |
| A | A | C | %5 |
| A | B | C | %5 |
| B | A | C | %5 |
| B | B | C | %5 |
| C | A | A | %5 |
| C | B | A | %5 |
| C | A | B | %5 |
| C | B | B | %5 |
| C | A | C | %5 |
| C | B | C | %5 |
C. Ez-betetzeagatiko ehunekoa finkatzeko prozedura.
a. Murrizketaren ehunekoa. Arau orokorra.
Laguntzen onuradunari emandako edo eman beharreko ordainketen guztizko zenbatekoaren %3 murriztuko da, oro har, kontuan hartuta ez-betetzearen berri izan den urte naturalean onuradunak aurkeztu dituen edo aurkezten dituen eskaerak.
b. Murrizketaren ehunekoa, ondoriorik gabeko edo ondorio hutsalak dituzten ez-betetze egiaztatuen kasuan.
Egiaztatutako ez-betetze batek ez badu ondoriorik edo ondorio hutsalak baditu arauaren edo betebeharraren helburua lortzeari begira, eta ez bada zigorrik jartzen, ez-betetzea ez da kontuan hartuko errepikapena edo iraupena zehazteko, baina interesdunei jakinaraziko zaie.
Kasu horietan, laguntzen onuradunei jakinaraziko zaie zer ez-betetze detektatu diren eta zer neurri zuzentzaile hartu behar diren.
Ondoriorik gabeko edo ondorio hutsalak dituzten ez-betetzetzat hartzen ahalko dira baldin eta nahita egin ez badira eta abiapuntuko ebaluazioa AAA bada.
Ez-betetzeek arrisku zuzenak badituzte osasun publikorako edo animalien osasunerako, laguntzak murriztu edo bertan behera utziko dira beti, eta halakoak ezin izanen dira ondoriorik gabekotzat hartu.
Hor sartzen dira, besteak beste, "Elikagaiei buruzko legeria" 5. KLBa, "Eragin hormonala duten substantziak" 6. KLBa, "Fitosanitarioak merkaturatzea" 7. KLBa eta "Pestiziden erabilera jasangarria" 8. KLBa, eta R.11.6 betebeharra ("Gorpuen kudeaketa"). Hala ere, eta osasun publikorako arriskurik ez dagoela edo egon ez dela ziurtatzen bada, ondorio hutsaleko ez-betetzetzat hartzen ahalko da 5.8 KLBa, 5.20 KLBa eta 8.1 KLBa ez betetzea, baldin eta akats tipografikoen ondoriozko akats arinengatik gartatzen badira eta beste bitarteko batzuen bidez egiaztatu badaitezke (fakturak eta antzeko agiriak, produktu fitosanitarioak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan erregistratzea eta abar). 8.2 KLBa ez betetzeak ere ondorio hutsalak dituela ulertuko da baldin eta txartela iraungi bada administrazio-izapide bat egin ez delako soilik.
c. Murrizketaren ehunekoa, ez-betetzea nahita egin ez bada.
Nahita egin ez diren ez-betetze egiaztatuen kasuan, erakunde ordaintzaileak erabakitzen ahalko du ezarritako ehunekoa %1era arte murriztea, kontrol-agintaritza eskudunak emandako ez-betetzearen ebaluazioan oinarrituta.
Baldin eta azalerak monitorizatzeko sistemaren bidez egiaztatu bada ez-betetzea, egiaztatutako ez-betetzeengatiko murrizketa %1etik beherakoa izaten ahalko da, baina %0,5 izanen da gutxienez.
d. Murrizketaren ehunekoa ondorio larriak dituzten nahigabeko ez-betetzeen kasuan.
Nahita egin ez den ez-betetze egiaztatu batek ondorio larriak baditu kasuan kasuko arauaren edo betebeharraren helburua betetzeari begira (%5eko zigorrarekin sailkaturikoak), edo arrisku zuzena badakar osasun publikorako edo animalien osasunerako, erakunde ordaintzaileak erabakitzen ahalko du zigorraren ehunekoa %10era arte igotzea, kontrol-agintaritza eskudunak emandako ez-betetzearen ebaluazioan oinarrituta.
Gizakien eta animalien osasunerako ondorio larriak edo arriskuak dituzten ez-betetzetzat hartzen ahalko dira animalien ongizateko R10.14, R10.15, R10.16 eta R11.6 beharkizunak ez betetzea ("Hortzak kamustea", "Buztana moztea", "Zikiratzea" eta "Gorpuak", hurrenez hurren), baita 5., 6., 7. eta 8. KLBak ez betetzea ere ("Elikagaiei buruzko legeria", "Eragin hormonala duten substantziak", "Fitosanitarioak merkaturatzea" eta "Pestiziden erabilera jasangarria", hurrenez hurren). Haiei zigorraren ehunekoa igotzen ahalko zaie, baldin eta ebaluazioaren arabera %5eko balorazioa badagokie.
e. Murrizketaren ehunekoa, ez-betetzeak irauten badu edo behin eta berriz errepikatzen bada.
Arau edo betebehar berari dagokionez, egiaztatzen bada nahi gabe egindako ez-betetze batek irauten duela edo behin eta berriz errepikatzen dela ondoz ondoko hiru urte naturaletan, murrizketaren ehunekoa oro har %10ekoa izanen da, laguntzen onuradunari emandako edo eman beharreko ordainketen zenbateko osoa aintzat hartuta, ez-betetzea egiaztatu den urte naturalean zehar onuradunak aurkeztu dituen edo aurkezten dituen laguntza-eskaerei dagokienez.
Erakunde ordaintzaileak erabakitzen ahalko du ezarritako ehunekoa murriztea edo handitzea, kontrol-agintaritza eskudunak emandako ez-betetzearen ebaluazioan oinarrituta, baina inola ere ezin izanen da izan ezarritako lehen zigorra baino txikiagoa.
Murrizketaren ehunekoa aplikatuko da soilik baldin eta laguntzen onuradunari jakinarazi bazaio aurretik ez-betetze bat egiaztatu dela. Laguntzen onuradunak aurrerantzean ere ez badu arau edo beharkizuna betetzen, justifikatutako arrazoirik gabe, nahita egindako ez-betetzetzat hartuko da.
Erregistroak mantentzearekin loturiko betebeharren kasuan, errepikatu dela ulertuko da soilik baldin eta akats berri bat badago; izan ere, bestela, ezinezkoa denez zuzenketa egitea, zigorra arrazoi beragatik jarriko litzateke aurreko urteetan.
f. Murrizketaren ehunekoa, ez-betetzea nahita egin bada.
Nahita egindako ez-betetze egiaztatu batengatik, laguntzen onuradunari emandako edo eman beharreko ordainketen guztizko zenbatekoaren %15 murriztuko da gutxienez, kontuan hartuta ez-betetzearen berri izan den urte naturalean onuradunak aurkeztu dituen edo aurkezten dituen eskaerak.
Kontrol-agintaritza eskudunak emandako ez-betetzearen ebaluazioan oinarrituta, erakunde ordaintzaileak erabakitzen ahalko du ehuneko hori %100era arte igotzea.
Honako hauek joko dira nahita egindako ez-betetzetzat, besteak beste: nahitaezko edozein erregistro mota aldatzea edo manipulatzea; fakturak, baimenak edo bestelako egiaztagiriak faltsutzea; egoera txarrean dauden elikagaiak manipulatzea haien itxura aldatzeko asmoz; gizakiei transmititzen ahal zaizkien eritasun kutsakorrak dauzkatela susmatzen zaien animaliak hiltzea edo agintaritza eskudunari ezkutatzea, eta animalienganako nolabaiteko tratu txarra dagoela agerian jartzen duten egoerak.
Hala ere, autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak susmatzen badu jarduketaren bat nahita egin dela, hura aztertu eginen da, nahita egin den ala ez zehazteko.
D. Murrizketak kalkulatzea urte natural berean hainbat ez-betetze egiteagatik.
Betebehar edo arau bat ez betetzearen ondorioz beste betebehar edo arau bat ere ez bada betetzen, ulertuko da ez-betetze bakarra egin dela.
Murrizketak kalkulatzeko, ez-betetzea betebeharraren eta arauaren artekoa bada, betebeharraren eremukotzat hartuko da.
Urte natural berean ez-betetze bat baino gehiago egin bada, murrizketa finkatzeko prozedura banaka aplikatuko zaio ez-betetze bakoitzari, eta ehuneko horiek guztiak batuko dira. Hala ere, muga hauek aplikatuko dira:
–Ez-betetze guztiak nahi gabe egin badira eta ez badira errepikatu, guztizko murrizketa ez da izanen %5etik gorakoa, salbu eta ez-betetzeren batek ondorio larriak baditu kasuan kasuko arauaren edo betebeharraren helburua betetzeari begira, edo zuzeneko arriskua badakar osasun publikorako edo animalien osasunerako. Kasu horietan, guztizko murrizketa ez da izanen %10etik gorakoa.
–Ez-betetze bat gutxienez errepikatu bada, nahi gabe egina izan arren, murrizketaren ehunekoa ez da izanen %20tik gorakoa.
–Ez-betetze bat gutxienez nahita egin bada, murrizketaren ehunekoa ez da izanen %100etik gorakoa.
VI. ERANSKINA. GIZARTE-BALDINTZAZKOTASUNAREN EZ-BETETZEAK EBALUATZEKO ETA ZIGORRAK KALKULATZEKO IRIZPIDEAK ETA PROZEDURA 
Honako hauek dira gizarte-baldintzazkotasunaren arloko agintaritza eskudunak Nafarroan, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 87. artikuluan ezarritakoarekin eta abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 18.2, 19.2 eta 19.3 artikuluetan xedatutakoarekin:
–Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia. Agintaritza horri dagokio lan-arloko eta laneko arriskuen prebentzioko zehapen-prozedurak izapidetzea eta ebaztea.
–Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia. Agintaritza horri dagokio zigorrak zehaztea eta aplikatzea, laguntzen onuradunek gizarte-baldintzazkotasunaren arloko beharkizunak urratzen dituztenean.
A. Gizarte-baldintzazkotasunagatiko zigorrak aplikatzea.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 88. artikuluaren arabera, zigorrak aplikatuko zaizkie urte naturalaren edozein unetan gizarte-baldintzazkotasunaren beharkizunak betetzen ez dituzten onuradunei. Zigor horiek aplikatuko dira soilik baldin eta onuradunari zuzenean egozten ahal bazaio ez-betetzea eragin duen egitea edo ez-egitea, eta baldintza hauek betetzen badira:
–Ez-betetzeak lotura izatea laguntzen onuradunaren nekazaritza-jarduerekin.
–Ez-betetzeak ustiategiari eragitea, aintzat hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. puntuko definizioa, edo laguntzen onuradunak kudeaturiko beste azalera batzuei, estatu kide bereko lurraldearen barnean daudenean.
–Lan-agintaritza eskudunak administrazio-bidean irmo zehatu izana ez-betetze horiek.
Horrenbestez, gizarte-baldintzazkotasunagatiko zigorra ezarri behar zaie foru agindu honen 1. artikuluko onuradun guztiei, baldin eta lan-agintaritza eskudunak zehatu baditu gizarte-baldintzazkotasunaren arloko arauak ez betetzeagatik, zuzeneko nekazaritza-jarduerari dagokionez nahiz onuradunak kudeaturiko eremuetako ekoizpenetan egiten dituen tratamenduei dagokienez.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 89. artikuluaren arabera, zigorrak aplikatzeko, onuradunei emandako edo eman beharreko ordainketen guztizko zenbatekoa murriztuko da edo laguntzak bertan behera utziko dira, ez-betetzea egiaztatu den urte naturalean aurkeztu diren edo aurkezten diren laguntza-eskaerei dagokienez.
Hala ere, ez-betetzea gertatu den urte naturala zehaztu ezin denean, ez-betetzea egiaztatu den urte naturalean emandako edo eman beharreko ordainketetan oinarrituta kalkulatuko dira zigorrak.
Zigor horiek kalkulatzeko, kontuan hartuko dira egiaztatutako ez-betetzearen astuntasuna, hedadura, iraupena, errepikapena eta asmoa.
Zigorra ezarriko da soilik baldin eta administrazio-bidean irmo zehatutako ez-betetze bat detektatzen bada, ez-betetzea gertatu zen urtetik (hura barne) hiru urte naturaleko epean.
Ez-betetze bera gertatzen bada behin eta berriz zenbait urte naturaletan, eta administrazio-bidean zehapen irmoa jaso badu, zigor bat aplikatuko da ez-betetzea gertatu den urte natural bakoitzeko.
Agintaritza zehatzailearen jakinarazpenak erakunde ordaintzailera iristen badira laguntzen ordainketa egin ondoren, eta ez-betetzeengatik zigorrak aplikatu behar badira, zenbateko horiek berreskuratu eginen dira, bidegabeko ordainketa gisa edo konpentsazio bidez.
B. Gizarte-baldintzazkotasunaren arloko ez-betetzeen zigorrak kalkulatzea.
Erakunde ordaintzaileak zehaztuko du, lan-arloan zehatzeko eskumena duen agintaritzak jakinarazitako informazioa oinarri hartuta, zer zigor dagokion onuradun bakoitzari gizarte-baldintzazkotasunagatik.
Zigorrak kalkulatzeko, zenbait inguruabar hartuko dira kontuan, ez-betetzearen astuntasunaren, hedaduraren, iraupenaren, errepikapenaren eta asmoaren arabera, lan-arloko agintaritza eskudunek zehapen-espedienteetan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen inguruabar horiek:
–Onuradun batek administrazio-bideko zehapen irmoa jasotzen badu zehapen-espediente baten bidez, erakunde ordaintzaileak murrizketa-ehuneko bat ezarriko du, kontuan hartuta nolako tipifikazioa zehaztu duten zehapen-organoak espedientean. Espediente berean tipifikazio bat baino gehiago badaude, astunena hartuko da kontuan.
–Gizarte-baldintzazkotasunaren beharkizunak ez betetzearen tipifikazioa arina bada, zigorraren ehunekoa %1 izanen da; langileen osasunean eragina izan badu, zigorraren ehunekoa %3 izanen da.
–Gizarte-baldintzazkotasunaren beharkizunak ez betetzearen tipifikazioa astuna bada, zigorraren ehunekoa %3 izanen da. Hala ere, nahi gabe egindako ez-betetze batek eragina izan badu langileen osasunean, zigorraren ehunekoa %5 izanen da.
–Gizarte-baldintzazkotasunaren beharkizunak ez betetzearen tipifikazioa oso astuna bada, zigorraren ehunekoa %5 izanen da. Nahi gabe egindako ez-betetze batek eragina izan badu langileen osasunean, zigorraren ehunekoa %7 izanen da.
–Ez-betetze bera behin errepikatzen bada ondoz ondoko hiru urte naturaletan, zigorraren ehunekoa %10 izanen da. Onuradunak ez-betetze bera gehiagotan errepikatzen badu justifikatutako arrazoirik gabe, halakoak nahita egindako ez-betetzetzat hartuko dira.
–Ez-betetzea nahita egin bada, zigorraren ehunekoa %15 izanen da.
–Onuradun batek administrazio-bideko zehapen irmoa jasotzen badu zehapen-espediente batean baino gehiagotan, lan-agintaritza batek edo gehiagok espedientea abiarazi ondoan, gizarte-baldintzazkotasunaren zigorrik handiena dakarren zehapen-espedienteko murrizketa aplikatuko da, kontuan hartuta espedienteko zehapen-organoak zehaztu duen balorazioa.
–Aurrekoa gorabehera, ez-betetze bera ondoz ondoko hiru urtetan gertatzen bada, oso astuntzat tipifikatuta badago, eta gainera langileen osasunari eragin badio, agintaritza eskudunek bertan behera utziko dituzte onuradunaren ordainketa guztiak, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 89.1 artikuluan ezarritakoarekin.
Murrizketa-ehunekoen laburpen-taula:
