(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

292/2023 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 13KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 265 - 26/12/2023



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2023ko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abenduaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 40036, 40037, 40038, 40039, 40040, 40041, 40042, 40043, 40044 eta 40045 zenbakiak dituztenak.

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak: hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 40046, 40047, 40048, 40049, 40050, 40051, 40052, 40053, 40054, 40055, 40056, 40057, 40058, 40059, 40060, 40061 eta 40062 zenbakiak dituztenak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak: hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 40063, 40064, 40065, 40066, 40067, 40068, 40069, 40070, 40071, 40072, 40073, 40074, 40075 eta 40076 zenbakiak dituztenak.

Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak: berrogeita hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 40077, 40078, 40079, 40080, 40081, 40082, 40083, 40084, 40085, 40086, 40087, 40088, 40089, 40090, 40091, 40092, 40093, 40094, 40095, 40096, 40097, 40098, 40099, 40100, 40101, 40102, 40103, 40104, 40105, 40106, 40107, 40108, 40109, 40110, 40111, 40112, 40113, 40114, 40115, 40116, 40117, 40118, 40119, 40120, 40121, 40122, 40123, 40124, 40125, 40126, 40127, 40128, 40129, 40130, 40131, 40132 eta 40133 zenbakiak dituztenak.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web