(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

70/2023 FORU AGINDUA, URRIAREN 27KOA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITA 730 ORDAINKETA-GUTUNAREN EREDUA, ERANTZUKIZUNA DERIBATZEKO PROZEDURETAN ZEHAZTUTAKO ZORRAK ORDAINTZEKO.

BON N.º 229 - 03/11/2023



Atarikoa

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 12. artikuluak arautzen du erantzukizuna deribatzeko deklarazioaren prozedura, eta ezartzen du erantzule deklaratutako pertsona edo entitate zordunak Nafarroako Foru Komunitateko Diruzaintzan sartu beharko duela deribatutako zorra, artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

Aipatu erregelamenduaren 31. artikuluak eta hurrengoek arautzen dituzte ordainketa egiaztagiriak, eta horien artean daude, hain zuzen, ordainketa-gutunak.

Diru-bilketaren kudeaketa egoki eginen bada, beharrezkoa da ordainketa-gutunaren eredu berri bat ezartzea erantzukizuna deribatzeko prozeduretan zehaztutako zorrak ordaintzeko, eta publizitatea ematea, orok jakin dezan.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan ezartzen denez, tributu arloko erregelamendu-ahala Nafarroako Gobernuari dagokio, eta tributu arloan eskuduna den departamentuko titularrak gauzatuko du ahal hori, legezko arau eta xedapenak betez eta aplikatuz. Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluko e) eta g) letretan, kontseilariei esleitzen zaie haien departamentuetako berezko eskumenei loturiko erregelamendu-ahala, zeina foru agindu bidez gauzatuko baitute.

Horrenbestez, eta eskudantzia hori erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.º

Onestea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko 730. ordainketa-gutuna -"Erantzukizun deribazioak"-, erantzukizuna deribatzeko prozeduretan zehaztutako zorrak ordaintzeko. Honako hauek agertu beharko dute ordainketa-gutunean:

a) Ordainketa gutunaren zenbakia: 730.

b) Ordainketa gutunaren kontzeptua: Erantzukizun deribazioak.

c) Zordunaren izen-deiturak, sozietate-izena edo izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Zorraren zenbatekoa.

e) Ordainketaren data.

f) Ordainketa-gutuna eman duen organoa, pertsona edo entitatea.

2.º

Ordainketa-gutuna bitarteko mekanikoen bitartez ematen bada, arestian aipatutako horiek kode edo laburtzapenen bidez eman daitezke, baldin eta, oro har, kasuan kasuko zorduna eta ordaindutako zorra identifikatzeko nahikoak badira.

Azken Xedapen Bakarra .Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko urriaren 27an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2315391

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web