(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

50/2023 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 124 - 13/06/2023



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen baitako Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako ehun eta hirurogeita hemezortzi lanpostu hutsei dagozkien espezialitatea eta hizkuntza kentzea. Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko maiatzaren hogeita hamaikan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu huts batzuen espezialitatea eta hizkuntza kentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, kendu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

- Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 32873, 39112 eta 39113 zenbakiak dituztenak.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak: ehun eta berrogeita sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 30098, 30120, 30319, 30365, 30419, 30492, 30552, 30562, 30620, 30693, 30712, 30738, 30821, 30825, 30852, 30945, 30972, 31052, 31120, 31123, 31163, 31205, 31381, 31386, 31392, 31548, 31772, 31838, 31843, 31934, 32033, 32063, 32134, 32303, 32322, 32391, 32407, 32437, 32548, 32551, 32631, 32857, 33068, 33305, 33386, 33426, 33509, 33535, 33567, 33701, 33825, 33846, 33855, 33890, 33899, 33931, 33982, 34015, 34028, 34031, 34103, 34114, 34235, 34350, 34369, 34492, 34530, 34540, 34575, 35239, 35461, 36134, 36135, 36228, 36277, 36304, 36320, 36589, 36594, 36595, 36597, 36611, 36621, 36622, 36686, 37680, 37802, 38806, 39218, 39219, 39220, 39221, 39222, 39223, 39275, 39276, 39277, 39278, 39279, 39282, 39283, 39286, 39287, 39297, 39298, 39299, 39300, 39301, 39302, 39303, 39304, 39305, 39306, 39307, 39308, 39309, 39310, 39311, 39312, 39313, 39314, 39332, 39333, 39334, 39335, 39336, 39337, 39338, 39339, 39340, 39341, 39342, 39343, 39344, 39345, 39346, 39347, 39348, 39349, 39350, 39351, 39352, 39353, 39354, 39355 eta 39356.

- Maisu-maistrak: hogeita bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 33646, 34590, 34601, 34609, 34623, 34676, 34682, 34691, 34969, 34979, 35050, 35095, 35268, 36378, 36505, 36514, 36535, 36562, 36837, 36856, 36913, 36940, 37009, 37038, 37047, 37058, 37060, 37082 eta 37083.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web