(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

47/2023 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 17KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 110 - 26/05/2023



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako teknikari espezialista lanpostua sortzea proposatu du, dagozkion ordainsariak adierazita, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzeko eskatu du, sortu den lanpostu hori jasotzeko.

Espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruz egin duen aldeko txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko maiatzaren hamazazpian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

-Biologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6861 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

-Mendi-ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11775 zenbakia duena.

2. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostu bat sortzea.

Bat.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako teknikari espezialista lanpostua sortzen da, C mailakoa.

Bi.-Lanpostu horri bere mailako soldataren %30,30eko berariazko osagarria esleitzen zaio.

3. artikulua. Nafarroako Osasun ZerbitzuaOsasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:

 ESTAMENTUAK ESPEZIALITATEAK IZENDAPENAK
KODEAIZENAKODEAIZENAKODEAIZENA
A.4OSASUN ARLOKO TEKNIKARIAKA.4.9ORTOPROTESIAK ETA LAGUNTZA-PRODUKTUAKA.4.9.1ORTOPROTESIETAKO ETA LAGUNTZA-PRODUKTUETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Xedapen gehigarria

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web