(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

46/2023 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 10EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 110 - 26/05/2023



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez, departamentuek proposatutako aldaketa hauek biltzen dira: burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak eta lanpostu batzuek izan beharreko ingelesezko eta frantsesezko jakite mailari buruzkoa. Aldaketa eta eguneraketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruz egin duen aldeko txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko maiatzaren hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

-Erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 991 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

-Haur-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 39972 zenbakia duena.

-Zaintzaile hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 33267 zenbakia duena.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Lanbide anitzetako arduradunak (mantentze-lanak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Tuterako ETI IBPn duena eta plantilla organikoan 31058 zenbakia.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

-Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10365 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

-Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 5495 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren Institutua

-Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8450 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11760 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

-Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 40029 zenbakia duena.

-Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 40030 zenbakia duena.

-Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Tuterako ETI IBPn duena eta plantilla organikoan 40031 zenbakia.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

-Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11761 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

-Nekazaritza jardueretako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11762 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren Institutua

-Kiroletako goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11763 zenbakia duena.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9977.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Bi.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, Animalien Osasunaren Bulegoko burutzari esleitzearren mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien betebeharrak, baita gainerako berariazko betebeharrak ere, burutza horiek merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

Animalien Osasunaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11757.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A.

Lanpostua: albaitari lanposturako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

3. artikulua. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko lanpostu bat aldatzea eta ingelesezko eta frantsesezko jakitemaila esleitzea.

Ingelesezko A1 eta frantsesezko B2 jakite-maila esleitzen zaio goi mailako tituludunaren lanpostu bati, hots, plantilla organikoan 5432 zenbakia duenari. Lanpostu hori Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

Xedapen gehigarria

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web