(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

25/2023 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON 24/03/2023



Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko martxoaren hamabostean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1987 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

-Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 1083 zenbakia duena.

Nafarroako Foru Ogasuna.

-Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1161 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Osasun laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 66980 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Tafallan duena, eta plantilla organikoan 5554 zenbakia.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Mantentze-lanetako laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 7971 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Miranda Argako Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 32224 zenbakia.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11736 zenbakia duena.

Nafarroako Foru Ogasuna.

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11737 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Ingurumen osasuneko teknikari espezialistak (IOTEak): lanpostu huts bat, C mailakoa, plantilla organikoan 73088 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11738 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Erriberrin duena, eta plantilla organikoan 11739 zenbakia.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Miranda Argako Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11740 zenbakia.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11741 zenbakia duena.

3. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

-Biologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11742 zenbakia duena.

-Mendi-ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11743 zenbakia duena.

-Ingurumeneko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11744 zenbakia duena.

Xedapen gehigarria

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web