(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

2/2023 FORU LEGEA, OTSAILAREN 6koa, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2ko 6/1990 FORU LEGEA ALDATZEKOA

BON 14/02/2023



Atarikoa

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako,

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

HITZAURREA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea aldatu egin behar da, araua egungo errealitatera egokitzeko, gaur egun bi motatako tokiko sozietate publikoak baitaude: batetik, kapital osoa jatorriko toki-entitatearen jabetzakoa dutenak, eta, bestetik, jatorriko toki-entitateak sozietatearen kapitalean parte-hartzearen gehiengoa izanik ere, sektore publikoko beste entitate batzuen jabetzakoak ere badirenak modu minoritarioan, hala nola Nafarroako Gobernuarenak, CEPEN-Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoarenak, beste toki-entitate batzuenak, etab.

Partaidetza sektore publikoko zenbait entitateren artean banatuta duten sozietate horiek, gaur egun, indarreko legearen idazketari jarraikiz, zeharkako kudeaketako bitartekotzat jotzen dira (192.3 e artikulua), eta gehienez ere 50 urteko indarraldia izaten ahal duen emakida batekin lotuta daude (194. artikulua). Hain zuzen ere, epe hori betetzeko zorian dago Nafarroako udal-sozietate batzuetan, eta Mercairuña da horietako lehenengoa; horren ondorioz, dagoeneko murriztu egin dira sozietatearen proiekzioa eta estrategia, zalantzan jarriz, haren xedea den zerbitzu publikoaren gauzatzeaz gainera, sozietatearen finantza-biziraupena bera.

Hori horrela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen da.

Artikulu bakarra

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluaren 2. apartatuaren d) letra aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"d) Tokiko merkataritza-sozietatea, kapital soziala titulartasun publikokoa duena, eta nagusiki toki-entitatearena berarena edo haren erakunde publiko batena".

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web