(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

103/2022 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 23KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 245 - 09/12/2022



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute haien plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko azaroaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

-Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna euskarazko C1 jakite-mailarekin eta ingelesezko B2 jakite-mailarekin, plantilla organikoan 37474 zenbakia duena.

-Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 83 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

-Erdi mailako tituludunak (BEZa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 4247 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

-Artxiboetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8120 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

-Medikuak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, A mailakoa, destinoa Balorazio Zentroan duena, eta plantilla organikoan 9608 zenbakia.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Goi mailako unibertsitate tituludunak (prebentzio diziplina: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6628 zenbakia duena.

-Erdi mailako unibertsitate tituludunak (prebentzio diziplinak: laneko segurtasuna eta industria-higienea): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 1582 zenbakia duena.

-Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 67101 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

-Erdi mailako teknikariak (argitalpenak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11548 eta 11549 zenbakiak dituztenak.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11550 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

-Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11551 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

-Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Balorazio Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11552 zenbakia.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73075 zenbakia duena.

-Erdi mailako unibertsitate tituludunak (laneko arriskuen prebentzioa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73076 eta 73077 zenbakiak dituztenak.

Hiru.-Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

2. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Aldatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua partez aldatzen duen urriaren 20ko 90/2021 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria, Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Ataleko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek behar dituzten berariazko betebeharrak aldatzeko. Honela geldituko dira:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11274.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Gidabaimena: B.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2215647

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web