(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

29/2022 FORU LEGEA, AZAROAREN 8KOA, 20.000.000 EUROKO APARTEKO KREDITU BAT EMATEN DUENA GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTURAKO.

BON N.º 223 - 11/11/2022



Atarikoa

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan ikusi da laguntza programa bat ezarri beharra dagoela, horren bidez finantzatzeko enpresek 2022ko otsailaren 1etik irailaren 30era izan dituzten gainkostu energetikoak; programa horretarako krediturik ez dago, ordea.

Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondorioz, EBn elektrizitatearen eta gasaren prezioetan izandako igoerak nabarmen eragin dio energiaren merkatuari. Gauzak horrela, 2022ko martxoaren 24an EBAOn argitara eman zen Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondotik ekonomia sostengatzeko estatu-laguntzen arloko neurrietarako denbora-esparrua; horretan aurreikusten denez, aldi baterako laguntza emateak arindu dezake gasaren eta elektrizitatearen prezioen ez-ohiko gorakada, handi samarra izan baita.

2022ko ekainaren 13an, Europako Batzordeak Errusiak Ukraina inbaditu ondoren ekonomia sostengatzeko laguntzen arloko neurrietarako denbora-esparru nazionala onetsi zuen. Denbora-esparru nazional horretan xedatutakoarekin bat, agintari eskudunek zenbateko mugatuak dituzten aldi baterako laguntzak ematen ahalko dizkiete enpresa eta autonomoei. Laguntza horiek gehienez ere 2022ko abenduaren 31ra bitartean eman beharko dira.

2022ko abuztuaren 18an, Europako Batzordeak SA.102771 aldatzea onetsi zuen, gehieneko muga berriak ezartzeko: 500.000 euro enpresa bakoitzeko. Salbuespena dira arrantzaren, akuikulturaren eta nekazaritzako produktuen lehen mailako ekoizpenaren sektorean jardunean dauden enpresak.

Azaldutako egoera hori dela eta, Nafarroako enpresa guztiei eragiten baitie, laguntza programa bat ezarri behar da, enpresek 2022ko otsailaren 1etik irailaren 30era izan dituzten gainkostu energetikoak finantzatzeko.

Kontuan hartuta ukitutako enpresen eta onuradun izan daitezkeenen kopurua (4.000 inguru), kalkulatu da 20.000.000 euroko kreditua behar dela laguntza hauetarako.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan ez dago laguntza horietarako finantzabiderik.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, aparteko kreditu bat ematekoa. Bigarren paragrafoan xedatzen du aparteko kreditua edozein gastu programatan erabilgarri dagoen kredituarekin finantzatzen ahal dela.

1. artikulua . Aparteko kreditu bat ematea.

2022ko ekitaldian 20.000.000 euroko aparteko kreditu bat ematen da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren beharrak finantzatzeko.

Kreditu hori aurrekontuko partida honi aplikatuko zaio:

PARTIDA / ZENBATEKOA

810001-81100-4701-422204 "Energiaren prezio altuen eraginpean dauden enpresentzako laguntzak" / 20.000.000 euro

2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

20.000.000 euroko aparteko kreditu hori indarreko sarrera-aurrekontuko 157001-17A00-1005-000000 "PFEZaren bidezko sarrerak" partidaren kargura finantzatuko da.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2022ko azaroaren 8an.-Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2214938

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web