(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

93/2022 FORU DEKRETUA, URRIAREN 11KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 214 - 28/10/2022



  I. ERANSKINA. ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN 2022KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIALEKO LANPOSTU HUTSETAN. ESKAINTZA HORI MAIATZAREN 25EKO 59/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSI ZEN, ETA IRAILAREN 14KO 82/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ALDATU. ESKAINTZA MEREZIMENDULEHIAKETA BIDEZ BIDERATU BEHAR DA.


  II. ERANSKINA. ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN 2022KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIALEKO LANPOSTU HUTSETAN. ESKAINTZA HORI MAIATZAREN 25EKO 59/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSI ZEN, ETA IRAILAREN 14KO 82/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ALDATU. LEHIAKETAOPOSIZIO BIDEZ BIDERATU BEHAR DA.


Atariko

Maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa) enplegu publikoaren eskaintza partziala onetsi zen 2022. urterako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Uztailaren 15ean indarrean jarri zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 4. artikuluan arautzen da zer lanpostu sartuko diren egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

Irailaren 14ko 82/2022 Foru Dekretuaren bidez, aldatzen da maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua, lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2022ko lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen. Argitasun eta gardentasun arrazoiak direla eta, egoki jotzen da lanpostuei dagokien hautaketa sistema, merezimendu-lehiaketa eta oposizio-lehiaketa biltzea, maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuan egiten den bezala.

Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko urriaren hamaikan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu egiten da, foru dekretu honen eranskinetan jasotzen diren lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehazteko. Lanpostu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza partzialari dagozkio. Eskaintza hori maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta irailaren 14ko 82/2022 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostu hutsei dagokienez.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko urriaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINA. ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN 2022KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIALEKO LANPOSTU HUTSETAN. ESKAINTZA HORI MAIATZAREN 25EKO 59/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSI ZEN, ETA IRAILAREN 14KO 82/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ALDATU. ESKAINTZA MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZ BIDERATU BEHAR DA.

I. ERANSKINA

Ikus jatorrizko dokumentua

II. ERANSKINA. ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN 2022KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIALEKO LANPOSTU HUTSETAN. ESKAINTZA HORI MAIATZAREN 25EKO 59/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSI ZEN, ETA IRAILAREN 14KO 82/2022 FORU DEKRETUAREN BIDEZ ALDATU. LEHIAKETA-OPOSIZIO BIDEZ BIDERATU BEHAR DA.

II. ERANSKINA

Ikus jatorrizko dokumentua

Iragarkiaren kodea: F2213581

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web