(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

80/2022 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 14KOA, ALDATZEN DUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ETA ONESTEN DUENA MAIATZAREN 25EKO 57/2022 FORU DEKRETUAREN ALDAKETA, ZEINAREN BIDEZ ONETSI BAITZEN LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIAL BAT, 2022. URTERAKO, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ADMINISTRAZIO ERROAREN EREMURAKO, HAIN ZUZEN, MAIATZAREN 23KO 2/2022 FORU LEGE-DEKRETUAN AURREIKUSITAKO EGONKORTZE-TASARI DAGOKIONA. FORU LEGE-DEKRETU HORREN BIDEZ, NEURRIAK HARTZEN DIRA NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN EGONKORTZE-PROZESUAK GAUZATZEKO, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKO ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEAREN ONDORIOZ.

BON N.º 191 - 26/09/2022



Atariko

Maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, non, guztira, 1.405 lanpostu sartu baitziren Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza hori 2022ko egonkortze-tasari dagokio.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Uztailaren 15ean indarrean jarri zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 4. artikuluan arautzen da zer lanpostu sartuko diren egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

Azterturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremuko langileen plantillaren datuak, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen arabera, ondorioztatzen da 22 lanpostu gehiago sartu behar direla, aldi baterako lotura duten langileek betetzen dituztenak. Horietatik 12 egiturazkoak direnez, plantillan finkatu behar dira.

Ondorioz, bidezkoa da 12 lanpostu sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzearren. Lanpostu horiek egiturazko lanpostuen zuzkidurarekin finantzatuko dira.

Halaber, bidezkoa da 22 lanpostu gehiago sartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremurako lan publikoaren eskaintza partzialean, maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen horretan, eskaintzan sartzeko baldintzak betetzen dituztelako, hots: egiturazko enplegua sendotzeko goian aipatutako 12 lanpostuak eta plantillako beste 10 lanpostu. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako.

Azkenik, maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren arabera oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez bete behar ziren zenbait lanpostu betetzeko sistema aldatzen da, oposizio-lehiaketa bidez bete beharrean merezimendu-lehiaketa bidez beteko baitira, eta foru dekretu horren testuan atzemandako akats batzuk zuzentzen dira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren hamalauan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

-Hezkuntza-laguntzako espezialistak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 40001, 40002, 40003, 40004, 40005 eta 40006.

-Hezkuntza-laguntzako espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), plantilla organikoan 40007 zenbakia duena.

-Hezkuntza-laguntzako espezialistak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40008 eta 40009 zenbakiak dituztenak.

-Hezkuntza-laguntzako espezialistak: hiru lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila), plantilla organikoan 40010, 40011 eta 40012 zenbakiak dituztenak.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak Hezkuntza Departamentuaren I. kapituluaren aurrekontu-partiden kargura finantzatuko dira (gaur egun egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberak).

2. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzialaren aldaketa, maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretua aldatuz. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Legedekretuan aurreikusitako egonkortzetasari dagokiona (foru legedekretu horren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortzeprozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behinbehinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Honela aldatzen da maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi baitzen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako:

Bat.-Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4. artikuluari jarraikiz, 22 lanpostu gehitzen dira maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuan, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez beteko direnak. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako.

Merezimendu-lehiaketa bidez beteko diren 22 lanpostu horiek maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren I. eranskinean sartuko dira. Hona hemen haien xehetasunak:

Bi.-Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4. artikuluari jarraikiz, aldatu egiten da maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuan sartu ziren 6 lanpostu betetzeko sistema, oposizio-lehiaketa bidez bete beharrean merezimendu-lehiaketa bidez beteko baitira. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako.

Merezimendu-lehiaketa bidez beteko diren 6 lanpostu horiek maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinetik aterako dira, eta I. eranskinean sartuko. Hona hemen haien xehetasunak:

3. artikulua. Maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren akats zuzenketa. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Legedekretuan aurreikusitako egonkortzetasari dagokiona (foru legedekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortzeprozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behinbehinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Bat. Akats bat atzeman denez maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuan jasotako lanpostuen xehetasunetan, bidezkoa da 11228 zenbakia duen lanpostu hutsa (artxiboko arduraduna) lan eskaintzatik kentzea.

Bi. Maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren “Merezimendu-lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuak” izeneko I. eranskinean akats material batzuk atzeman direnez, bidezkoa da behar diren zuzenketak egitea:

1. Honako hau dioen tokian:

Honako hau behar du:

2. Honako hau dioen tokian:

Honako hau behar du:

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2212409

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web