(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

66/2022 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 22KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.ş 127 - 28/06/2022



Zioen azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute haien plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruz egin duen txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hogeita bian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Berdintasunerako Institutua:

- Erdi mailako teknikariak (berdintasuna): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11520 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

- Erdi mailako teknikari-liburuzainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11521 zenbakia duena.

- Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11522 zenbakia duena.

2. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Berdintasunerako Institutua:

- Erdi mailako teknikariak (berdintasuna): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11523 eta 11524 zenbakiak dituztenak.

- Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11525 zenbakia duena.

- Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11526 zenbakia duena.

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:

- Antolaketako goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), plantilla organikoan 11527 zenbakia duena.

- Erdi mailako euskara teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11528, 11529 eta 11530 zenbakiak dituztenak.

Bi. Aurreko atalean sortutako lanpostuak indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko dira.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web