(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

65/2022 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 123 - 22/06/2022



ZIOEN ADIERAZPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak jakinarazi du bere plantilla organikoa aldatu behar duela, erakundeak dituen benetako beharretara egokitzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hamaseian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

-Zuzendari teknikoa: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8289 zenbakia duena.

-Sukaldaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko El Vergel zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 61543 zenbakia.

-Sukaldariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Ninia-Etxea haur eskolan dutenak, eta plantilla organikoan 5916 eta 63285 zenbakiak.

-Sukaldaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Santa Teresa Haur Eskolan duena, eta plantilla organikoan 64775 zenbakia.

-Haur hezitzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolan dutenak, eta plantilla organikoan 2998 eta 3000 zenbakiak.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

-Terapeuta okupazionala: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Sarrigurengo Arreta Goiztiarreko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11512 zenbakia.

-Gizarte langileak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11513, 11514, 11515, 11516 eta 11517 zenbakiak dituztenak.

-Administraria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11518 zenbakia duena.

2. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa

-Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 8697.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Gidabaimena: B.

Sexu delituen ziurtagiria.

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia

-Ikuskapen bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7015.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

-Enpresen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 8649.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web