(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

22/2022 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 23KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.ş 63 - 29/03/2022



Hitzaurrea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Orobat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak burutza batzuk eskuratzeko betebeharretan egin dituen aldaketak jaso dira, plantilla organikoan alderdi horiek ere jasota daudelako. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

-Soziologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11462 zenbakia duena.

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11463 zenbakia duena.

-Gelako buruak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11464 eta 11465 zenbakiak dituztenak.

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia

-Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, destinoa Sarrigurenen dutenak eta plantilla organikoan zenbaki hauek: 11466, 11467, 11468, 11469, 11470, 11471, 11472, 11473, 11474, 11475, 11476, 11477 eta 11478.

2. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko Burutza.

Lanpostu zenbakia: 10250.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo lizentzia, Enpresa Zientzietako diploma, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren titulua edo baliokidea edukitzea.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Kontrol eta Kalitate Bulegoko Burutza.

Lanpostu zenbakia: 10260.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Gidabaimena: B.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web