(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

21/2022 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 23KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 63 - 29/03/2022



Hitzaurrea

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Farmazialariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Izabako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60254 zenbakia.

-Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60711 zenbakia.

-Zeladoreak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60342 eta 68727 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

-Erizainak: hamasei lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68389, 68391, 68393, 68421, 68422, 68424, 68426, 68428, 68920, 68921, 68997, 68998, 69001, 69008, 69017 eta 69018 zenbakiak dituztenak.

-Administrariak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 69034 eta 69035 zenbakiak dituztenak.

-Laborategiko teknikari espezialistak (LTE): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69028 zenbakia duena.

-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETE): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69029 zenbakia duena.

-Zeladoreak: hiru lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 68413, 68442 eta 69062 zenbakiak dituztenak.

-Zerbitzu orokorretako arduradunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 62360, 62377 eta 63989 zenbakiak dituztenak.

-Nafarroako Ospitaleko zerbitzu orokorretako arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62127 zenbakia duena.

-Gobernantak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64016 zenbakia duena.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 65190 zenbakia duena.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 63537 zenbakia.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): hamar lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 68395, 68396, 68401, 68404, 68406, 68432, 68438, 69042, 69050 eta 69056 zenbakiak dituztenak.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 68886 zenbakia.

Tuterako Osasun Barrutia.

-Telefonista-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 65706 zenbakia duena.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64816 zenbakia duena.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Tutera Ekialdeko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 71435 zenbakia.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72412 zenbakia.

-Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, destinoa Ezkirotzen dutenak, eta plantilla organikoan 72413 eta 72414 zenbakiak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

-Osasun kudeaketako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72415 eta 72416 zenbakiak dituztenak.

-Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72417 zenbakia duena.

-Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72418, 72419 eta 72420 zenbakiak dituztenak.

-Ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72421 zenbakia duena.

-Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72422 eta 72423 zenbakiak dituztenak.

-Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTE): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72424 zenbakia duena.

-Laborategiko teknikari espezialistak (LTE): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72425 eta 72426 zenbakiak dituztenak.

-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETE): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72427 zenbakia duena.

-Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72428, 72429, 72430, 72431, 72432 eta 72433 zenbakiak dituztenak.

-Farmaziako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72434 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia.

-Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72435 zenbakia duena.

-Hortzetako higieneko teknikari espezialistak (HHTE): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Tutera Ekialdeko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72436 zenbakia.

-Farmaziako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72437 zenbakia duena.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web