(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

14/2022 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 23KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 47 - 07/03/2022



Texto

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko otsailaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

-Erdi mailako teknikariak-Zuzenbideko diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 29 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

-Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10911 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

-Delineatzaile-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 32995 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

-Lan-harremanetako diplomadunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 9423, 2712 eta 10013 zenbakiak dituztenak.

-Gizarte-graduatuak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2706 zenbakia duena.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

-Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3364 zenbakia duena.

IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

-Goi mailako tituludunak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8622 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

-Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10941 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11449 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

-Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11450 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

-Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 39537 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11451, 11452, 11453 eta 11454 zenbakiak dituztenak.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

-Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11455 zenbakia duena.

IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

-Gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11456 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11457 zenbakia duena.

2. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

-Psikologiako lizentziadunak (prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11458 zenbakia plantilla.

-Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11459 eta 11460 zenbakiak dituztenak.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUA

-Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Printzearen Gotorlekua Gazteen Egoitzari atxikia, plantilla organikoan 11461 zenbakia duena.

3. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Lan Harremanen Ataleko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 9950.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B, C.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 1437.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B.

? Gidabaimena: B.

Hondakinen Ataleko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 8113.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B.

? Gidabaimena: B.

Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 10262.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B.

? Gidabaimena: B.

Bi.-Partez aldatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarria, Ingurumen Ikuskapenen Ataleko eta Klima Aldaketaren Ataleko burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek behar dituzten berariazko betebeharrak aldatzeko. Honela geldituko dira:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 10780.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B.

? Gidabaimena: B.

Klima Aldaketaren Ataleko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 10781.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B.

? Gidabaimena: B.

Hiru.-Aldatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua partez aldatzen duen urriaren 20ko 90/2021 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria, Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Ataleko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek behar dituzten berariazko betebeharrak aldatzeko. Honela geldituko dira:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Ataleko burutza.

-Lanpostu zenbakia: 11274.

-Berariazko betebeharrak:

? Maila: A, B.

? Gidabaimena: B.

? Hizkuntza: Ingelesa, B2.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.-Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko otsailaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2202733

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web