(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

1/2021 FORU LEGEA, OTSAILAREN 11KOA, NAFARROAKO 2019KO KONTU OROKORREI BURUZKOA.

BON N.º 39 - 19/02/2021



ZIOEN ADIERAZPENA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2019KO KONTU OROKORREI BURUZKOA.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako Kontu Orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentuari behar zaizkio igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2019ko ekitaldiko Kontu Orokorrei buruz adierazitako tramiteak, Kontuen Ganberak emana du behar den irizpena eta izapidetua dago Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 154. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra

Onetsi egin dira Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kontu Orokorren edukia Nafarroako Atarian emanen da argitara.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web