(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

94/2020 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 292 - 17/12/2020



ATARIKOA

Azaroaren 18ko 83/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela zehaztea 2020ko lan eskaintzan sartu diren Bigarren Hezkuntzako irakasleen bederatzi lanpostu hutsei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen laurogeita hamar lanpostu hutsei dagozkien espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautapen proben deialdian sartu ahal izateko.

Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abenduaren hamaseian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, zehaztu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

- Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Enpresen Administrazioa (euskaraz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 36677.

- Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak (gaztelaniaz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 36645 eta 37839.

- Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Osasun Prozesuak (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 37859, 37969, 37978, 38563, 38646 eta 38657.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Sukaldaritza eta Pastelgintza (gaztelaniaz). Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30464, 30624, 31082, 31136, 31187, 31329 eta 31407.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31478, 31491, 31591, 31660 eta 31745.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Ekipo Termikoen eta Fluidoen Ekipoen Instalazioa eta Mantentze-lanak (gaztelaniaz). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31779, 31922, 31968, 32061, 32238, 32312, 32599 eta 32677.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz). Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32823, 32929, 33067, 33483, 33980, 34046 eta 34060.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Instalazio Elektroteknikoak (euskaraz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 34135.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Ibilgailuen Mantentze-lanak (gaztelaniaz). Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34327, 34366, 34446, 34457, 34498, 34686 eta 34822.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak (euskaraz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 34823.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 35420, 35422, 35423 eta 35425.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Ile-apainketa (gaztelaniaz). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 35430, 35680, 36233, 36242, 36252, 36262, 36708, 36713 eta 36736.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Merkataritzako Prozesuak (gaztelaniaz). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 36741, 36747, 36944, 36993, 39420, 39421, 39422, 39423 eta 39424.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39425, 39426, 39427, 39428, 39429, 39430, 39431, 39432 eta 39433.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Administrazio Kudeaketako Prozesuak (euskaraz). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39434, 39435, 39436, 39437 eta 39438.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Jatetxe Zerbitzuak (gaztelaniaz). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39439, 39440, 39441, 39442, 39443, 39444, 39445 eta 39446.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Soldadura (gaztelaniaz). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39447, 39448, 39449, 39450, 39451, 39452, 39453 eta 39454.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Espezialitatea: Irudiko eta Soinuko Teknikak eta Prozedurak (gaztelaniaz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39455 eta 39456.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2015421

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web