(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

79/2020 FORU DEKRETUA, URRIAREN 28KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 258 - 04/11/2020



Zioen Azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2020ko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontu bat denez, Hezkuntza Departamentuak lanpostu bat moldatzeko planteatu duen aldaketa jaso da, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lanpostu huts batzuetan espezialitatea eta hizkuntza kentzeari buruzkoa. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urriaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

-Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 39410, 39411, 39412, 39413, 39414, 39415, 39416, 39417, 39418 eta 39419 zenbakiak dituztenak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak: hogeita hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 39420, 39421, 39422, 39423, 39424, 39425, 39426, 39427, 39428, 39429, 39430, 39431, 39432, 39433, 39434, 39435, 39436, 39437, 39438, 39439, 39440, 39441, 39442, 39443, 39444, 39445, 39446, 39447, 39448, 39449, 39450, 39451, 39452, 39453, 39454, 39455 eta 39456 zenbakiak dituztenak.

2. artikulua . Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lanpostu huts batzuetan espezialitatea eta hizkuntza kentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, kendu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak: funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 35420, 36233 eta 36708 zenbakiak dituztenak.

Azken xedapenetako lehena.- Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2012579

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web