(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

64/2020 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 2KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 212 - 18/09/2020



Atariko

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin batera, proposatu du erakunde autonomo horren plantilla organikoa aldatzea, epai bat betetzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko irailaren bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Plantilla organikoko lanpostu batzuen araubide juridikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO AGENTZIA

El Vergel zahar-etxea:

Zaintzaile gerontologikoen bi lanpostu hutsi lan araubidea esleitzea, zehazki, plantilla organikoan 3092 eta 3152 zenbakiak dituztenei.

San Jose Zentroa:

Zaintzaileen lanpostu huts bati lan araubidea esleitzea, zehazki, plantilla organikoan 4642 zenbakia duenari.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko irailaren 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2010114

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web