(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

62/2020 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 26KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 204 - 10/09/2020



Atariko

Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11012 eta 11013 zenbakiak dituztenak.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2009794

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web