(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

54/2020 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 19KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 200 - 04/09/2020



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra . Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11006 zenbakia duena.

-Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11007 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11008 zenbakia duena.

Azken Xedapenetako Lehena .Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2009543

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web