(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

35/2020 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 3KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 134 - 18/06/2020



Zioen Azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko ekainaren hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu bat sortzen da plantilla organikoan, ondotik aipatzen dena; behar den zuzkidura ekonomikoa du indarreko Gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia

-Industria ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10984 zenbakia duena.

Azken xedapenetako lehena.- Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005517

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web