(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

36/2020 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 3KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA MAIATZAREN 23KO 38/2018 FORU DEKRETUA, NAFARROAKO URREZKO DOMINA EMATEA ARAUTZEN DUENA.

BON N.º 134 - 18/06/2020



Zioen azalpena

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 7.16 artikuluan, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskudantzien artean dagoela ohore eta goresmen sariak ematea, berariazko araudiari jarraikiz.

Bestalde, Nafarroako Urrezko Domina, Nafarroako Foru Komunitateko saririk gorena, duela hamarkada batzuk sortu zen, eta, geroztik, araudi bat baino gehiago izan ditu; horietako azkena, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuan ezarritakoa da.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura berria, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak finkatua, eta ikusirik abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, beharrezkoa da aldatzea Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretua, arau horiek ezarritako egungo eskumen esparruari egokitzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko ekainaren hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 1. apartatua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“1. Oro har, erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak deialdi publiko bat onetsiko du urtero, urriaren 1a baino lehen, Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkez daitezen”.

2. artikulua . Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren 6. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“6. artikulua. Epaimahaia.

Hautagaitzak baloratzeko epaimahai bat eratuko da. Epaimahaiburua erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen da, eta, harekin batera, Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentutako ordezkariak arituko dira, deialdian zehaztuko direnak.”

3. artikulua . Azken xedapenetako lehenbizikoa aldatzen da urriaren maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Urrezko Domina ematea).Honako testua izanen du:

“Azken xedapenetako lehena.-Arau bidezko garapena.

Erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuaren titularrari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan xedatutakoa garatzeko eta aplikatzeko.”

Xedapen indargabetzaile bakarra.

-Indarrik gabe uzten dira, orobat, foru agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.- Erregelamendu bidezko garapena egiteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak behar diren jarduera guztiak eginen ditu foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betearazteko.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005516

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web