(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

23/2020 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 11KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 59 - 20/03/2020



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, departamentuak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko martxoaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra.- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko Gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa; 10962 zenbakia du plantilla organikoan.

Azken Xedapenetako Lehena .Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko martxoaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2003780

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web