(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

54/2019 FORU AGINDUA, AZAROAREN 18KOA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, ZERGA BEREZIEN XEDEKO PRODUKTUEN KONTABILITATEA NOLA ERAMAN ARAUTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 241 - 10/12/2019



  I. ERANSKINA.


Atariko

Uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Zerga Berezien Erregelamendua; 50. artikuluak xedatzen duenez, zerga berezien araudiak ukitutako establezimenduek zerga horien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute, bai eta produktu horietarako behar diren lehengaiena ere, halakorik bada.

Artikulu horretan ezarritakoarekin bat, fabriketan, gordailu fiskaletan, harrera biltegietan, biltegi fiskaletan eta ozpin fabriketan, zerga berezien kontabilitatea eramateko betebeharra euskarri informatikoko kontabilitate-sistema baten bitartez beteko da.

Hala ere, interesdunek hala eskatu ondoren, kudeaketa bulegoak baimena eman dezake ardo eta edari hartzituen egileek (beraien titulartasuneko establezimenduen urteko produkzio bolumena, guztira, 100.000 litro baino gutxiagokoa bada) eta artisau-destilatzaileek kontabilitatea paperezko liburu zenbakituetan bete dezaten.

Zerga berezien gaineko araudiak ukitutako gainerako establezimenduek bete beharko dute kontabilitatea eramateko betebeharra euskarri informatikoko kontabilitate sistema baten bidez edo paperezko liburu zenbakituen bidez. Establezimendu horiek ez daude behartuta kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez eramatera, non ez duten erabakitzen hala egitea.

Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egin daiteke web zerbitzuen bidez edo Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian argitaratutako inprimaki elektronikoa erabiliz, betiere zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak onesten duen prozedurari jarraikiz eta epeak eta baldintzak betez.

Bestalde, Zerga Berezien Erregelamenduaren 44.5 artikuluak eragiketen gaineko aitorpenak aurkezteko betebeharra kentzen die kontabilitatea eramateko sistema berri hau bete behar duten zergapeko guztiei.

Kontabilitatea eramateko sistema berri honek bide emanen dio Nafarroako Foru Ogasunari behar adinako eta kalitatezko informazioa izateko iruzur fiskalaren kontrolari eta prebentzioari laguntzeko, lehentasunezko helburuak baitira, eta, horrez gain, zergadunei beraien betebeharrak betetzen laguntzeko tresna bat ere izanen da.

Halaber, segurtasun juridikoa areagotuko du betebehar hau duten operadore ekonomiko guztientzat, foru agindu honetan zehazten delako zein den Nafarroako Foru Ogasunari eman beharreko idazpenen edukia.

Era berean, sistema berriak berarekin dakar berrikuntza teknologikoak inplementatzea zerga berezien kontabilitatea eramateko betebehar honi dagokionez; berrikuntza horiei esker, errazagoa izanen da informazioa bete eta Administrazioari bide elektronikoaz helaraztea, eta, gainera, aurreikusi da bi modutara bidaltzen ahalko dela web zerbitzuen bidez, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian dauden mezu informatikoen formatuaren eta diseinuaren arabera, edo web-orrian argitaratuko den inprimaki baten bitartez.

Azkenik, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Berezien Erregelamenduaren artikulu hauetan aurreikusitako kontabilitate betebeharrak kontabilitateko liburuen bidez eta erregelamendu horren 50. artikuluan xedatutakoa betetzen duen foru aginduan ezarri bezala beteko dira: 3.,11., 12., 13., 53., 55., 56.2, 56.bis, 60., 66., 71., 74., 75., 75 bis, 75 ter, 76., 77., 85., 87., 88., 96., 101., 103., 105., 106., 110., 115., 126. eta 129. artikuluak.

Nafarroak foru agindu hau onesteko duen eskumena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan oinarritzen da. Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Foru Komunitateari dagozkion zerga berezien ordainarazpenean, Estatuko lurraldean unean-unean indarra duten oinarrizko printzipioak, arau substantiboak eta formalak aplikatuko ditu, eta, zerga berezien arloko arauak eman arte, honakoak aplikatuko dira Nafarroan: Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea, eta Zerga Berezien Erregelamendua, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Aurrekoa betetzeko, foru agindu honetan zehazten dira zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eramateari dagozkion baldintzak, epeak eta prozedurak, bai eta kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez aurkezteko arau zehaztapenak eta zehaztapen teknikoak ere.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

ATARIKO TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

1. Foru agindu honen helburua da zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eramateari dagozkion baldintzak, epeak eta prozedurak arautzea, bai eta horiek lortzeko behar diren lehengaien kasuan ere, hala behar denean.

2. Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitateak zerga berezien xede den produktu-kantitatearen errealitate fisikoaren irudi fidela islatu beharko du, bai eta, kasuaren arabera, horiek lortzeko establezimenduan beharrezkoak diren eta une bakoitzean jaso, bidali, erabili, autokontsumitu, fabrikatu, lortu eta biltegiratu diren lehengai-kantitatearen errealitate fisikoaren irudi fidela ere. Aurrekoa gorabehera, kontuan hartzekoak izanen dira foru agindu honen 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitako idazpenak bidaltzeko eta erregistratzeko epeak eta, kasuak hala eskatzen duenean, Zerga Berezien Erregelamenduaren 51.1 artikuluan ezarritakoaren arabera bidezkoa den kontabilitate-erregularizazioa Nota de Vigencia.

I. TITULUA

KONTABILITATEA NAFARROAKO FORU OGASUNAREN ZERBITZU ELEKTRONIKOEN BIDEZ ERAMATEA

2. artikulua . Betebeharra duten subjektuak.

Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea, euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, eramateko betebeharra dute fabriken, gordailu fiskalen, harrera biltegien, biltegi fiskalen eta ozpin fabriken titularrek, 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe.

3. artikulua . Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatearen helburua Nota de Vigencia.

1. 2. artikuluan adierazitako establezimenduen titularrek zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea eraman beharko dute, bai eta, kasuak hala eskatzen duenean, horiek lortzeko behar diren lehengaiena ere. Horretarako, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoak baliatuz, elektronikoki bidaliko dituzte kontabilitateko idazpenak, foru agindu honetan ezarritako edukiarekin, epeekin eta prozedurarekin bat.

2. Kontabilitatean islatu beharko dira zerga berezien xedeko produktuen prozesuak, mugimenduak eta izakinak, eta, halakorik bada, horiek lortzeko behar diren lehengaienak ere, biltegiratzea, fabrikatzea edo mugitzea dela-eta agertzen diren gorabeherak barne.

Garagardoaren gaineko zergari dagokionez, ez da beharrezkoa izanen ekoizpen-prozesuan sartzen diren lehengaien mugimenduak eta izakinak kontabilitatean jasotzea, baldin eta ez badira zerga berezien xede eta ez badute laburpen-edukirik.

Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergari dagokionez, edari deribatuen fabrikazioari lotutako eragiketetan ez da beharrezkoa izanen kontabilitatean jasotzea alkohol-edukirik ez duten eta lortutako edariari alkohol-graduaziorik edo bolumenik gaineratzen ez dioten lehengaien mugimenduak eta izakinak.

3. Kontabilitateari dagokionez, foru agindu honen eranskineko hurrengo ataletan zehaztutako informazio-eremuen bidez identifikatuko dira produktuak eta lehengaiak:

9.1. Epigrafe fiskala.

9.2. Epigrafe-kodea.

9.3. IK kodea.

9.4. Gakoa.

9.7. Deskribapena.

9.8. Erreferentzia.

Nolanahi ere, kontabilitatean bereizita jaso beharko dira identifikazio desberdina duten produktu edo lehengai guztiak –identifikazio hori aurreko apartatuan ezarritako informazio-eremuetan definitzen da–.

Identifikazioa aurretik aipatutako informazio-eremuen arabera eginen da, eta produktu eta lehengaiak bereizita jasoko ditu kontabilitatean, gutxienez irizpide hauek aplikatuta:

a) Eraldaketa-mailaren arabera: lehengaiak, prozesuan edo aribidean dauden produktuak, amaitutako edo landutako produktuak eta, kasuaren arabera, lortutako azpiproduktuak edo hondakinak, zerga berezien eremu objektiboan sartuta badaude.

b) Ontzi-motaren arabera, zerga berezien xedeko produktuak direnean eta, ontzi- edo edukitzaile-motaren arabera, aplikatzekoak zaizkienean ezarritako galeren arauzko ehunekoak.

Produktuak eta lehengaiak kontabilitatean bereizita jasotzeko, aurreko a) eta b) apartatuetan xedatutakoaren arabera, foru agindu honen eranskineko II. atalean aurreikusitako 9.7 Deskribapena eta 9.8 Erreferentzia informazio-eremuak baliatuko dira.

4. Kontabilitatean sartuko dira biltegi lagungarrietan, lurralde-erregistroan halakotzat inskribatuta daudenetan, produktuek izandako mugimenduak, Zerga Berezien Erregelamenduaren 65. eta 70. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. artikulua . Bidalketa elektronikoaren xede diren kontabilitateko idazpenen edukia.

1. Nafarroako Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko bete behar diren datuak I. eranskinean zehazten dira.

2. Bidalitako kontabilitateko idazpen bakoitza mugimendu, prozesu edo izakin bati buruzkoa izanen da. Nolanahi ere, honako eragiketa eta mugimendu hauek kontabilitateko idazpen bakar batean agregatuta bidaltzen ahalko dira:

a) Prozesu jarraituetako fabrikatze eta eraldatze eragiketak; hogeita lau orduko aldiari dagokion idazpen bakar batean agregatuta bidaltzen ahalko dira, eta onartuko da aldi bakoitzaren hasiera bat etortzea lan-txandaren aldaketa batekin.

b) Garagardoa fabrikatzeko eragiketak; agregatuta bidaltzen ahalko dira, egozte, hartzitze eta ontze fase bakoitzeko idazpen bakar batean, egoste bakoitzari edo, kasua bada, fabrikazio sortari dagokionez.

c) Alkoholik gabeko garagardoaren sarrera eta irteera mugimenduak; hileko datu agregatuei dagokien kontabilitateko idazpen bakar batean bidaltzen ahalko dira.

d) Garagardoaren fabrikazio prozesuan erabiltzen diren lehengaien sarrera mugimenduak, lehengai horiek aroma edo zaporea emateko badira eta amaierako produktuari egiten dioten ekarpena 0,5 plato gradutik beherakoa bada; kontabilitateko idazpen bakar batean bidaltzen ahalko dira, hileko datu agregatuei dagokienez.

e) Hidrokarburoak fabrikatzeko edo eraldatzeko eragiketak, edo hidrokarburoen autokontsumoa establezimendu baimenduetan, petrolio birfindegietan adibidez; kontabilitateko idazpen bakar batean agregatuta bidaltzen ahalko dira, produktuaren eta fabrikazio unitatearen araberako hileko datu agregatuei dagokienez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, zentsuan “zergapeko produktuen gainerako industriak” eta “bioerregaien fabrikak” izenarekin ageri diren gainerako establezimenduei, birfindegien ondoan egon eta haiekin lotura funtzionala eta operatiboa dutenei, kudeaketa bulegoak baimena ematen badu.

f) Edari alkoholdunen txikizkako salmenten ondoriozko irteera-mugimenduak, zergaren sortzapena gertatzen denean eta salbuespen-kasu bat bera ere aplikagarria ez denean. Mugimendu horiek modu agregatuan hornitzen ahalko dira, produktu bakoitzeko eguneko idazpen bakar batean Nota de Vigencia.

g) Establezimendu baimenduek eginiko salmenten ondoriozko irteera-mugimenduak (aireportuetan dauden gordailu fiskalak, edari alkoholdunenak eta tabako-laboreenak), betiere txikizkako establezimendu gisa jarduten badute; agregatuta hornitzen ahalko dira produktu bakoitzeko, eguneko idazpen bakar batean Nota de Vigencia.

h) Fabrika eta gordailu fiskaletan hidrokarburoen gaineko zergaren xedeko produktuei gehigarriak gehitzeko eragiketak; agregatuta bidaltzen ahalko dira hileko idazpen bakar batean zergaren eta gehigarriaren xedeko produktu bakoitzeko.

i) Irteera mugimenduak, baldin eta establezimendu baimenduek (zigarro elektronikoetarako likidoen, nikotina-poltsen eta botikatzat hartzen ez diren beste nikotina-produktu batzuen gordailu fiskalak, aireportuetan daudenak), soilik txikizkako establezimendu gisa jarduten dutenek, egindako salmentek eragindakoak badira; agregatuta bidaltzen ahalko dira eguneko idazpen bakar batean produktu bakoitzeko Nota de Vigencia.

4.bis artikulua. Kontabilitateekitaldia irekitzea eta ixtea Nota de Vigencia.

1. Kontabilitate-ekitaldiak urte naturalarekin bat eginen du. Jarduera urte naturala hasi ondotik abiarazten bada, establezimenduak kudeaketa-bulegoaren lurralde-erregistroan alta ematen duen egunean hasiko da kontabilitate-ekitaldia. Jarduera urte naturala amaitu baino lehen eteten bada, kudeaketa-bulegoaren lurralde-erregistroan establezimenduari baja ematen zaion egunean amaituko da kontabilitate-ekitaldia.

2. Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten duten establezimenduen titularrek jakinarazi egin beharko dute kontabilitate-ekitaldi bakoitzaren irekiera aipatutako zerbitzuen bidez, ekitaldiko kontabilitateko idazpenak bidali aurretik.

Kontabilitate-ekitaldiaren irekiera jakinarazi ondotik, irekiera-idazpen bat bidaliko da, eta, han, kontabilitate-ekitaldia hasten den egunean establezimenduan dauden hasierako izakinak jakinaraziko dira. Ez da beharrezkoa izanen irekiera-idazpena bidaltzea, jasotze-gordailuen kontabilitateari dagokionez.

3. Kontabilitate-ekitaldia amaitu ondotik, kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten duten establezimenduen titularrek kontabilitate-ekitaldiaren itxiera jakinarazi beharko dute aipatutako zerbitzuen bidez.

Kontabilitate-ekitaldiaren itxieraren jakinarazpena egiteko, bi hilabete izanen dira, itxi beharreko ekitaldiko azken hilabeteari dagozkion mugimendu, eragiketa edo prozesuei dagozkien kontabilitateko idazpenak helarazteko epea amaitu ondotik.

Epe hori igarotakoan, establezimenduaren titularrak ez badu jakinarazi kontabilitate-ekitaldiaren itxiera, Zerga Administrazioak eginen du ofizioz.

5. artikulua . Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikorako epeak.

1. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidezkoa, egin beharko da idazpenaren xedeko mugimendua, eragiketa edo prozesua gertatu eta hurrengo hogeita lau ordu baliodunetan. Aurrekoa gorabehera, agindu honen 4.2 bis artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen den irekiera-idazpena kontabilitate-ekitaldiko lehen hilabetearen barruan hornitu beharko da Nota de Vigencia.

2. Kontabilitatearen ondorioetarako, ondotik aipatzen diren eragiketak eta mugimenduak egintzat joko dira une hauetan:

a) Hodi finkoetatik doazen produktuen bidalketak, hartzaile bat berari egiten zaizkionak, bidalketa amaitzen den unean.

b) Hodi finkoetatik doazen produktuen bidalketak, oliobide-sareek osatutako gordailu fiskaletan egindakoak, bidalketa amaitzen den unean Administrazio eskudunaren kasuan kasuko baimenean ezarritako moduan.

c) Errepidez doazen produktuek establezimenduan egiten dituzten sarrera eta irteera mugimenduak, horiek gertatzen diren unean.

d) Alkohola biltegi zigilatuan fabrikatzeko eragiketak, zigilatzea kentzen den unean, Zerga Berezien Erregelamenduaren 81. artikuluan ezarritako moduan.

e) Kontabilitateko idazpen bakarrean emandako eragiketak eta mugimenduak, foru agindu honen 4.2 artikuluan aipatzen direnak, erantsitako aldiaren azken egunean Nota de Vigencia.

3. 4.2.e) artikuluan adierazitako establezimenduetan hidrokarburoak fabrikatzeko eta eraldatzeko eragiketetan eta autokontsumokoetan, eragiketa horiei dagozkien kontabilitateko idazpenak, produktu eta fabrikazio unitate bakoitzari dagozkien hileko datu agregatuei buruzkoak, bidaltzen ahalko dira datuak zein hilabeteri buruzkoak diren, hilabete hori bukatu eta ondoko zazpi egun baliodunetan.

6. artikulua . Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, betebeharra duten subjektuen euskarri informatikoko kontabilitate sistemarekin.

1. 2. artikuluan adierazitako establezimenduetako titularrek, baldin eta euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat badute eta bertan erregistratzen badituzte zerga berezien xedeko produktuen mugimenduak, prozesuak eta izakinak, bai eta horiek lortzeko behar diren lehengaienak ere, aukera izanen dute sistema horrekin eramateko kontabilitatea eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa.

Kasu horretan, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitakoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bidali diren kontabilitate idazpenek osatuko dute.

2. Aukera hori bide elektronikotik erabiliko da, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurretik. Halere, jarduerari hasitako urtean ekin dioten establezimenduek horretarako aukera izanen dute jardueraren hasierari buruzko aitorpena aurkezten duten unean, eta aukerak indarra izanen du jardueraren hasieratik.

Kontabilitateko liburuak eramateko sistema hau aukeratzen dutenek mantendu beharko dute aukera horretaz baliatzeko duten urte natural osoan, gutxienez.

Ulertuko da aukera hurrengo urteetarako luzatuko dela, horri uko egiten ez den bitartean. Aukerari uko egiteko, Nafarroako Foru Ogasunari emanen zaio horren berri, jakinarazpen bat bide elektronikotik aurkeztuz indarra izan behar duen urte naturala hasi aurretik.

3. Euskarri informatikoko kontabilitate-sistema bat duten establezimenduetako titularrek, aukeratu badute hura erabiltzea kontabilitatea eramateko eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko, kontabilitate-sistema horretan erregistratu beharko dituzte mugimenduak, eragiketak, prozesuak eta izakinak 5. artikuluan adierazitako epeetan, eta horien bidalketa elektronikoa egin beharko dute Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bost egun balioduneko epean.

Ondorio horietarako, bidalketarako epea kontatzen hasiko da idazpena 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera establezimenduaren kontabilitate-sisteman erregistratu den datan. Kontabilitateko idazpena ez bada erregistratzen 5. artikuluan ezarritako epean, bidalketarako epea kontatzen hasiko da epe hori bukatzen denetik aurrera.

Barneko kontabilitate-sisteman jasotako kontabilitateko idazpenetako datuen bidez, aukera izan behar da egiaztatzeko, batetik, idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eta aipatutako barne-kontabilitate-sistematik abiatuta bidali direla, eta bestetik, bidalitako idazpenak sistema horretan behar bezala erregistratu direla, ezertan galarazi gabe 4.2 artikuluan aipatzen eta modu agregatuan hornitzen diren eragiketak eta mugimenduak, zeinak banan-banan erregistratzen ahalko baitira barneko kontabilitate-sisteman Nota de Vigencia.

4. Euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat duten establezimenduetako titularrek, aukeratu badute hura erabiltzea kontabilitatea eramateko eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko, abuztua hilabete ez-balioduna dela ulertuko dute, soilik bidalketarako betebehar horren ondorioetarako.

5. Kontabilitatea eramaten bada establezimenduaren euskarri informatikoko kontabilitate sistema erabiliz, titulu honetan jasotako xedapenekin bat egin beharko da, salbu eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko epeari dagokionez, gai hori 3. apartatuan xedatutakoak arautuko baitu.

7. artikulua . Kontabilitateko idazpenak eta kontabilitateari buruzko komunikazioak elektronikoki bidaltzeko baldintza orokorrak Nota de Vigencia.

1. Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitateari buruzko idazpenen eta komunikazioen bidalketa elektronikoa Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez egiten ahalko da, honela:

a) Kontabilitatea zein establezimendurena den, horren titularrak berak edo, kasua bada, haren lege-ordezkariek.

b) Zergapekoen borondatezko ordezkariek, Nafarroako Foru Ogasunean aitorpenak eta autolikidazioen aurkezpen elektronikoak haien izenean egiteko edo haren aurrean zergapekoa ordezkatzeko ahala edo ahalmena dutenek, Nafarroako Foru Ogasunak unean-unean ezarritako moduan.

c) Hirugarrenen izenean aitorpenen aurkezpen elektronikoak egiteko baimena duten pertsonek edo entitateek, ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera; izan ere, foru agindu horretan onetsi zen hirugarrenen izenean aitorpenak telematika bidez aurkezteko kanpoko lankidetzaren akordioa.

2. Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitateko idazpenak eta kontabilitateari buruzko komunikazioak Nafarroako Foru Ogasunari bide elektronikotik bidaltzean baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zerga berezien kontabilitateko idazpenak zein establezimendutakoak diren, haren titularrak identifikazio fiskaleko zenbaki (IFZ) bat izan beharko du, eta Nafarroako Foru Ogasuneko zergapekoen zentsuan identifikatuta egon, aurkezpena egin aurretik.

Oro har, establezimenduaren titularrak egiten ahalko du bidalketa, ziurtagiri elektroniko bat erabiliz, nortasun-agiri nazional elektronikoarekin (NAN-e) lotuta egon daitekeena, edo onartutako beste edozein ziurtagiri, unean-unean indarra duen araudiaren arabera onargarria dela Nafarroako Foru Ogasunarentzat.

b) Ahaldunek edo laguntzaile sozialek egiten badute bidalketa, haiek izan beharko dute ziurtagiri elektroniko kualifikatua. Kasu horietan, ahaldunak edo laguntzaile sozialak egin dezake kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, baldin eta onarpen administratiboa badu establezimenduaren titularra ordezkatuz administrazio-prozeduretan bide elektronikoz jarduteko.

c) Halere, establezimenduaren titularra edo haren ahalduna pertsona fisikoak badira eta datuen bidalketa elektronikoa foru agindu honen 8.1.b) artikuluan aipatzen den web inprimakiaren bidez egiten badute, ziurtagiri elektroniko kualifikatuaz gain erabiltzen ahalko dute identifikazio, baliozkotze eta sinadura elektronikorako sistema Cl@ve ere, urriaren 8ko PRE/1838/2014 Aginduan araututakoa, zeinaren bidez argitara ematen baita Ministroen Kontseiluaren 2014ko irailaren 19ko Erabakia, Cl@ve onesten duena.

8. artikulua . Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko prozedura.

1. Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitateko idazpenak eta kontabilitateari buruzko komunikazioak Nafarroako Foru Ogasunari bitarteko elektronikoak baliatuz helarazteko, bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Mezuen truke elektronikoan oinarritutako web-zerbitzuen bidez.

b) Web-inprimakia erabiliz, datuen bidalketa banaka egiten ahalko da, kontabilitateko idazpen bakoitzeko.

c) Web-inprimakiaren bidez eta fitxategiak inportatuz, datuen bidalketa batera egiteko kontabilitateko idazpen-multzo baterako.

Sistema horiek Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean gaituta egonen dira, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es Nota de Vigencia.

2. Mezuen bidalketa elektronikoa web zerbitzuen bidez egiten bada, edo fitxategiak inportatuz, Nafarroako Foru Ogasunak mezu bat igorriko du, onartzen dela erantzunez, egindako bidalketaren frogagiri gisa.

Onarpenaren mezuan 16 karaktereko egiaztapenerako kode seguru bat egonen da, bidalketaren dataz eta orduaz gain, bai eta Nafarroako Foru Ogasunak bidalitako kontabilitateko idazpenei emandako zenbakia ere.

Bidalitako datuak onartzen ez badira, Nafarroako Foru Ogasunak mezu bat igorriko du, ez direla onartzen erantzunez, horren arrazoiak azalduta, beharrezkoa dena zuzendu eta bidalketa berria egiteko.

1.b) atalean aurreikusitako web inprimakia erabiltzen bada, Nafarroako Foru Ogasunak egiaztapenerako kode seguru bat itzuliko du, bidalketaren data eta ordua, bai eta bidalitako kontabilitateko idazpenari emandako zenbakia ere. Bidalketa onartzen ez bada, horretarako arrazoien berri emanen da, beharrezkoa dena zuzendu eta bidalketa berria egiteko.

9. artikulua . Aldaketa Nota de Vigencia.

Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitateko idazpenei eta komunikazioei buruzko datuak bide elektronikotik Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeko erabiltzen diren mezu informatikoak bat etorriko dira haien edukia jasotzen duten erregistro-eremuekin, hain zuzen ere eranskinean zehaztutakoekin, eta Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean ageri diren formatu eta diseinua izanen dituzte.

10. artikulua . Aldaketa Nota de Vigencia.

1. Kontabilitateko idazpen oro Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako tauletan aurreikusitako dokumentu edo euskarriarekin justifikatu beharko da, eragiketa, mugimendu- edo prozesu-mota bakoitzerako egiaztagiri-motak kontuan hartuta.

2. Agindu honen 2. artikuluan adierazitako establezimenduen titularrek Nafarroako Foru Ogasunaren ikuskapen eta kontu-hartzailetzako zerbitzuen eskura izan beharko dituzte uneoro dokumentazio eta informazio hauek:

a) Establezimenduan egiten diren fabrikatze eta/edo eraldatzeko eragiketei buruzko frogagiriak eta informazioa, honako hauek zehaztuta: hasiera- eta amaiera-datak, erabilitako lehengaiak eta produktuak, lortutako produktuak eta fabrikatze- edo eraldatze-lanaren edo eragiketaren parte-zenbakia.

b) Mugimenduak, prozesuak eta izakinak frogatzen dituzten agiriak, erregelamendukoak eta merkataritzakoak, bai eta zerga berezien xedeko produktuen eta horiek lortzeko behar diren lehengaien inbentarioak, zehaztuta.

c) Agindu honen 4.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, kontabilitateko idazpen bakar batean agregatuta bidalketaren xede izan den eragiketa bakoitza frogatzen duten agiriak eta banako informazioa.

d) Hala badagokio, agindu honen 6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko erabili den euskarri informatikoko kontabilitate-sistema.

3. Egindako mugimenduei, produktu eta izakinei, prozesu eta eragiketei buruzko frogagiriek eta informazioak, bai eta, kasua bada, kontabilitate-sistemak ere, ikuskapen eta, beharrezkoa bada, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura egon beharko dute establezimenduan bertan, harik eta ahitzen den arte tributu-zorra kasuan kasuko likidazioaren bidez zehazteko Nafarroako Foru Ogasunak duen eskubidearen preskripzio-epea.

Zerga-administrazio baten baino gehiagoren lurraldean dauden establezimenduak direnean, dokumentazio hori gordeko da establezimendu horren kudeaketa eta kontrol zentroa dagoen tokian.

Ondorio horietarako, eskatu beharreko dokumentazioa euskarri informatikoan edukitzen ahalko da, baldin eta hura kontsultatzen ahal bada berehala establezimenduan bertan.

II. TITULUA

ZERGA BEREZIEN XEDEKO PRODUKTUEN KONTABILITATEA ERAMATEKO BESTE MODU BATZUK

11. artikulua . Kontabilitatea eramateko betebeharra ez duten establezimenduek kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko moduak.

Zerga berezien araudiak ukitzen dituen baina 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduetako titularrek bete beharko dute zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eramateko betebeharra euskarri informatikoko kontabilitate sistema edo paperezko liburu zenbakituak erabiliz.

Paperezko liburuak erabiltzen badira, liburu horiek Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu beharko dira, gaitzeko, edozein ohar bertan jaso aurretik.

Halaber, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitako moduan eta ondorioekin, aukeratu dezakete zerga berezien kontabilitatea eramatea euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz, Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu elektronikoen bidez, baina, kasu horretan, aplikatuko zaizkie I. tituluan aurreikusitako arau, baldintza, epe eta prozedura guztiak.

12. artikulua . Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko aukera erabiltzea eta uko egitea.

Zerga berezien gaineko araudiak ukitzen dituen baina kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko betebeharra ez duten establezimenduek aukera izanen dute kontabilitatea haren bidez eramateko, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50.3 artikuluan aurreikusitako moduan.

Hala egitea aukeratzeko eta uko egiteko, jakinarazpen bat bidaliko zaio Nafarroako Foru Ogasunari bide elektronikotik.

13. artikulua . Ardoaren eta edari hartzituen egileak eta artisaudestilatzaileak.

1. Oro har, ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek eta artisau-destilatzaileek zerga berezien xedeko produktuen eta horiek lortzeko lehengaien kontabilitatea eramateko betebeharra dute, euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, I. tituluan xedatutakoarekin bat.

Halere, ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek, urte naturalean 100.000 litrotik beherako ekoizpena badute beraien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta, eta artisau-destilatzaileek Nafarroako Foru Ogasunaren baimena jaso dezakete, hala eskatu ondoren, kontabilitate hori paperezko liburu zenbakituak erabiliz eramateko, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50.2.a) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Kasu honetan, liburu horiek Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu beharko dira, gaitzeko, edozein ohar bertan jaso aurretik.

2. Zerga Berezien kontabilitatea paperezko liburu zenbakituak erabiliz eramateko Nafarroako Foru Ogasunaren baimena duten ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek lehengaien eta produktuen liburu bat eraman beharko dute, eta bertan honakoak erregistratuko dituzte: fabrikan sartutako lehengaiak eta fabrikazio prozesuan erabilitakoak, lortutako ardoa edo edari hartzituak eta fabrikatik ateratzen diren ardoa edo edari hartzituak, haien araubide fiskala eta emandako zirkulazio agiria ere adierazita.

Kontabilitatean sartuko dira biltegi lagungarrietan, lurralde erregistroan halakotzat inskribatuta daudenetan, produktuek izandako mugimenduak, Zerga Berezien Erregelamenduaren 65. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Artisau-destilatzaileek, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea paperezko liburu zenbakituak erabiliz eramateko Nafarroako Foru Ogasunaren baimena dutenek (Zerga Berezien Erregelamenduaren 96. artikuluan aipatzen dira), lehengaien eta produktuen liburu bat eraman beharko dute, eta bertan honakoak erregistratuko dituzte: fabrikan sartutako lehengaiak eta fabrikazio prozesuan erabilitakoak, lortutako pattarrak eta fabrikatik ateratzen direnak, haien araubide fiskala eta emandako zirkulazio agiria ere adierazita.

14. artikulua . Kontabilitatearen xedea eta edukia.

Zerga berezien gaineko araudiak ukitzen dituen baina 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduen titularrek zerga horien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute, eta bertan jasoko dituzte haiek ukitzen dituzten prozesuak, mugimenduak eta izakinak, biltegiratzea, erabilera edo mugitzea dela eta agerian geratzen diren diferentziak barne, produktu, epigrafe eta araubide fiskal desberdinak argi bereizteko moduan.

Bereziki, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute:

1. Zerga Berezien Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatzen diren konpentsazio produktuen fabrikatzaileek; haiek eraman behar duten kontabilitatean idatziko dira etendura araubidean jasotako produktu kopuruak, adieraziz data, hornitzailea eta administrazio agiri elektronikoaren erreferentzia, egunero konpentsazio produktuak fabrikatzeko prozesuan erabili edo kontsumitzen diren kopuruak, fabrikatutako konpentsazio produktuak eta esportaziora bideratutakoen kopuruak, esportazio agiria ere adierazita.

2. Erabat desnaturalizatutako alkoholaren erabiltzaileek, hein batean desnaturalizatutako alkoholaren erabiltzaileek, farmazia laborategiek eta osasun laguntza emateko zentroek, hurrenez hurren Zerga Berezien Erregelamenduaren 74., 75., 76. eta 77. artikuluetan aipatzen direnek; jasotako eta erabilitako alkoholaren mugimenduak agertzen dituen kontabilitatea eraman beharko dute.

3. Hurrenez hurren, Zerga Berezien Erregelamenduko 75 bis eta 75 ter artikuluek aipatzen dituzten azpiproduktu edo hondar alkoholikoak lortzen dituzten establezimenduek; azpiproduktu edo hondar horien mugimenduak, erabilera eta eduki alkoholikoa agertzen dituen kontabilitatea eraman beharko dute.

4. Botilaratze planta independenteek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 87. artikuluan aipatzen direnek; jasotzen dituzten edari eratorrien eta botilaratutako edari eratorrien mugimenduen kontabilitatea eraman beharko dute.

5. Aireratzeko eta lurreratzeko instalazio pribatuak erabili ohi dituzten aireontzien titularrek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 101.4 artikuluan aipatzen direnek; zergaren salbuespenarekin jasotzen dituzten erregaiak eta zertan erabiltzen diren agertzen duen kontabilitatea eraman beharko dute.

6. Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 51.2.c), d), e) eta g); eta 51.4 artikuluetan ezarritako salbuespenen onuradunek, Zerga Berezien Erregelamenduko 103. artikuluan aipatzen direnek; zergaren salbuespenarekin jasotzen dituzten produktuak eta zertan erabiltzen diren agertzen duen kontabilitatea eraman beharko dute.

7. Zerga Berezien Erregelamenduaren 106. artikuluan aipatzen diren txikizkariek; erregistro bat eraman beharko dute, bertan jasotzeko tasa murriztua aplikatuta jasotzen duten gasolioa eta beraien banku kontuetan egindako ordainketak, hobaridun gasolioko-txartel bidez egindako salmentetatik edo hobaridun gasolio-txekeen sarreratik datozenak. Erregistro horretan idatziko dira gasolio hartzeak, kasuan kasuko agiri administratibo elektronikoen Erreferentziako Administrazio Kodea adierazita.

Era berean, egunero tasa murriztuan egindako gasolio entregak ere jasoko dira, gasolio-hornigailuko irakurketa adierazita; entrega horiek justifikatuko dira hobaridun gasolio-txartelak ematen dituzten entitateek ordainketaz ematen dituzten aldizkako ziurtagiri laburtuekin eta ordainketa kontuez kreditu entitateek bidaltzen dituzten aldizkako ziurtagiri laburtuekin.

8. Zerga Berezien Legearen 52.b) artikuluan ezarri bezala, itsasontziei gasolio horniketak, hidrokarburoei buruzko zergaren itzulketarako eskubidea sortzen dutenak, egiten dituzten hornidura guneen titularrek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 110. artikuluan aipatzen direnek; jasotako gasolioa agertzen duen kontabilitatea eraman beharko dute, haien zirkulazioa eta egindako horniketak babestu zuen agiri administratibo elektronikoaren Erreferentziako Administrazio Kodea aipatuz, eta emandako entrega-ordainagiriei dagokienez.

9. Fabrika edo gordailu fiskaletik kanpo mugatutako eremuen titularrek, Zerga Berezien Erregelamenduko 40.2.d) eta 11.2.c) artikuluetan aipatzen direnek, hurrenez hurren; zerga berezien xedeko produktuen mugimenduak agertzen dituen kontabilitatea eraman beharko dute, horiek babesten dituen zirkulazio agiria adierazita.

15. artikulua . Kontabilitatea eramateko arauak.

Zerga Berezien gaineko araudiak ukitzen dituen eta 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduen titularrek kontabilitateko idazpenen xede diren eragiketak erregistratu beharko dituzte Zerga Berezien Erregelamenduaren 50.4 artikuluan ezarritako epeetan eta baldintzekin.

16. artikulua . Kontabilitatea eta haren frogagiriak gorde eta Administrazioaren eskura jartzeko betebeharra.

Zerga Berezien araudiak ukitzen dituen baina 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduen titularrek, ikuskapen zerbitzuen eta, kasua bada, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura jarri beharko dute kontabilitatea, euskarri informatikoan edo paperezko euskarrian, bai eta kontabilitateko idazpenak frogatzen dituen erregelamenduzko dokumentazioa eta merkataritzakoa.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen Xedapen Gehigarria. Ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea.

1. Ardoaren eta bestelako edari hartzituen gaineko zergaren zerga-tasak zero diren bitartean, ardoa edo edari hartzituak elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek, kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten dutenek, agindu honen I. tituluan jasotako xedapenak bete beharko dituzte horretarako, berezitasun hauek galarazi gabe:

a) Kontabilitate-ondorioetarako, garatu edo egin diren hileko azken egunean egindakotzat hartzen ahalko dira ardoa, muztioa eta edari hartzituak elaboratzeko eragiketak, lehengaien sarrerak eta hilabete natural batean egindako ardoaren edo edari hartzituen txikizkako salmentek sortutako zergarekin izaniko irteerak.

b) Ardoa, muztioa eta edari hartzituak egiteko eragiketei buruzko kontabilitateko idazpenak, lehengaien sarrerak eta ardoaren edo edari hartzituen txikizkako salmentek sortutako zergarekin egindako irteerak modu agregatuan egiten ahalko dira hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean Nota de Vigencia.

2. Ardoaren eta bestelako edari hartzituen gaineko zergaren zerga-tasa zero den bitartean, ardoa edo edari hartzituak elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek kontabilitateko idazpenen bidalketa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

3. Ardoaren eta bestelako edari hartzituen gaineko zergaren zerga-tasa zero den bitartean, ardoa elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek (urte naturalean 100.000 litrotik beherako ekoizpen bolumena dutenak, haien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta) kontabilitateko idazpenen bidalketa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da:

a) Abenduko azken egun baliodunean, aurre-aurreko abuztuan, irailean, urrian eta azaroan izandako prozesu, mugimendu eta eragiketei dagokienez.

b) Abuztuko azken egun baliodunean, aurre-aurreko abenduan, urtarrilean, otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean eta uztailean izandako prozesu, mugimendu eta eragiketei dagokienez.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Urteko ekoizpena 50.000 hektolitrotik beherakoa duten garagardo fabriken kontabilitateko idazpenen bidalketa.

Garagardo fabrikaren baimena duten establezimenduen titularrek (urte naturalean 50.000 litrotik beherako ekoizpen bolumena dutenak, haien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta) kontabilitateko idazpenen bidalketa euskarri informatikoko kontabilitate sistema erabiliz egiten dutenek, 6. artikuluan aurreikusi bezala, bete beharko dituzte I. tituluan jasotako xedapenak horretarako, berezitasun hauek galarazi gabe:

a) Lehengaien sarrera eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa agregatuta egiten ahalko da hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean.

b) Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Urtean 100.000 litrotik beherako ekoizpeneko tarteko produktuen elaboratzaileen kontabilitateko idazpenen bidalketa.

Alkoholik lortu gabe tarteko produktuak elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek (urte naturalean 100.000 litrotik beherako ekoizpen bolumena dutenak, haien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta) kontabilitateko idazpenen bidalketa euskarri informatikoko kontabilitate sistema erabiliz egiten dutenek, 6. artikuluan aurreikusi bezala, bete beharko dituzte I. tituluan jasotako xedapenak horretarako, berezitasun hauek ukatu gabe:

a) Lehengaien sarrera eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa agregatuta egiten ahalko da hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean.

b) Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Tabako gordinaren lehen eraldaketa egiteko establezimenduak.

Tabako gordinaren lehen eraldaketa, Zerga Berezien Erregelamenduaren 129. artikuluan aipatzen dena, egiten duten establezimenduek Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramanen dute zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea, I. tituluan aurreikusitakoarekin bat, eta bertan jasoko dituzte, soilik, instalazioan izandako tabako gordinaren sarrerak eta lortutako produktuaren irteerak.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Gas naturala.

1. Gas naturalaren mugimenduei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, oliobide sareek osatutako gordailu fiskalen edo gas naturalaren eta bestelako gas produktuen erauzketa industrien baimena duten establezimenduen titularrek egin beharrekoa, “m+3” balantzeak itxi ondoren bateratutako informazioari buruzkoa izanen da, gas sistemaren kudeaketa teknikorako arauekin bat.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko epea “m+3” balantzeak itxi eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean bukatuko da, gas sistemaren kudeaketa teknikorako arauekin bat.

3. 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, gas naturalaren mugimenduetan egindako mugimenduak, eragiketak eta prozesuak justifikatzen duen informazioa izanen da gas sistemaren kudeatzaile teknikoan dagoen dokumentazioa eta informazioa.

Seigarren Xedapen Gehigarria. Ardoaren eta edari hartzituen gaineko zergaren eta tarteko produktuen gaineko zergaren xede diren produktuak bakarrik egiten dituzten eta urtean 100.000 litrotik gorako ekoizpenik ez duten edari alkoholdunen egile gisa baimenduriko establezimenduek kontabilitateko idazpenak bidaltzea Nota de Vigencia.

Ardoaren eta edari hartzituen gaineko zergaren karga-tasak zero diren bitartean, foru agindu honen 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz edari alkoholdunen elaboratzaile gisa baimendutako establezimenduen titularrek foru agindu honen I. tituluan jasotako xedapenetara egokitu beharko dute kontabilitatea euskarri informatikoan eramateko, baldin eta ardoaren eta edari hartzituen gaineko eta tarteko produktuen gaineko zergen xede diren produktuak bakarrik egiten badituzte eta tarteko produktuen ekoizpena ez bada urte naturalean 100.000 litrotik gorakoa. Horrek ez du galaraziko, halere, bulego kudeatzaileak espezialitate hauek aplikatzeko baimena ematea, aldez aurretik eskatuta:

a) Ardoa eta muztioa elaboratzeko eragiketei eta lehengaien sarrerei buruzko kontabilitate-idazpenen bidalketa agregatuta egiten ahalko da hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean.

b) Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, agindu honen 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen-bolumena aurre-aurreko urte naturalekoa izanen da, titular beraren establezimendu guztietan. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen-bolumen zenbatetsia.

Sistema hori aplikatzeko eskaera bulego kudeatzaileari aurkeztu beharko zaio, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi baino lehen. Jarduera hasten bada, eskaera zerga berezien lurralde-erregistroan inskribatzeko eskaerarekin batera aurkezten ahalko da.

Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Ozpinfabrikak Nota de Vigencia.

Ozpin-fabrika gisa baimendutako establezimenduek Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramanen dute zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea, foru agindu honen I. tituluan aurreikusitakoarekin bat, espezialitate hauek ezertan galarazi gabe:

a) Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitako zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko obligazioa betetzeko, ozpin-fabrika gisa baimendutako establezimenduek establezimenduan jasotako alkoholaren eta edari alkoholdunen mugimenduei eta erabilerari dagozkien kontabilitateko idazpenak eman beharko dituzte Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, bai eta lortutako ozpinari dagozkionak ere. Era berean, ozpin-izakinen kontabilitatea egokiro jasotzeko, hilero izaniko ozpin-mugimenduei dagokien kontabilitateko idazpen bat bidaliko dute, gutxienez, establezimenduan erabilitako ozpinaren eta izaniko ozpin-irteeren arabera.

b) Honi buruzko kontu korrontea eraman beharko dute, orobat: establezimenduan bertan lortutako eta erabilitako ozpina, ozpin-irteerak eta beste establezimendu elaboratzaile batzuetan ekoitzitako eta ozpin-fabrikan sartutako ozpinaren mugimendua eta erabilera. Erregistro edo kontu korronte hori eskura izan beharko du Nafarroako Foru Ogasunak establezimenduan, ozpin-mugimenduen egiaztagiriekin batera, eta ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bitartez bidaltzea.

c) Ozpin-fabrika gisa baimendutako establezimenduek, baldin eta betetzen badute kontabilitatea euskarri informatikoko kontabilitate-sistematik abiatuta eramateko betebeharra —foru agindu honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera—, hileko idazpen erantsi bakar baten bidez ematen ahalko dituzte establezimenduan ozpina lortzeko eragiketei buruzko kontabilitateko idazpenak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen Xedapen Iragankorra. 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko betebeharra Nota de Vigencia.

1. Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko betebeharra duten establezimenduek 2020ko ekainaren 1etik 2021eko urtarrilaren 15era bitarte egin beharko dute 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenen bidalketa.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoaz baliatzen direnek bete beharko dituzte Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitako kontabilitateko betebeharrak, 2019ko abenduaren 31n indarra zuen artikulu horren idazketaren arabera, bai eta erregelamendu horren 44.5 artikuluan aurreikusitako eragiketen gaineko aitorpena aurkeztu ere. 2020ko abenduaren 31ra arte edukiko dute horretarako. Bestela, erregelamenduzko kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten dutenek likidazio epea amaitzen denean bete beharko dituzte betebehar horiek, baldin eta epe hori 2020ko abenduaren 31 baino lehenago bada.

Ondorio hauetarako, hauek izanen dira erregelamenduzko kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten dutenak: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako eragiketa eta prozesu guztiei dagozkien kontabilitateko idazpen guztiak zerbitzu elektroniko horien bidez bidali dituztenak.

3. Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko betebeharra duten eta 1. apartatuan xedatutakoaz baliatu nahi duten establezimenduek, foru agindu honen 6. artikuluan aurreikusten den aukera gauzatzen ahalko dute 2020ko irailaren 30era arte.

Bigarren Xedapen Iragankorra. 2020ko kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko epea.

6.3 artikuluan aurreikusitako epea, 2020an egindako mugimenduei, eragiketei, prozesuei eta izakinei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa egitekoa, zortzi egun baliodunekoa izanen da.

Hirugarren xedapen iragankorra. 2025eko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko betebeharra Nota de Vigencia.

Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramatera behartuta dauden establezimenduek, bai eta aipatutako zerbitzuen bidez zerga berezien kontabilitatea eramatea aukeratzen duten establezimenduek ere, 2025eko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenak urte horretako ekainaren 30era arte hornitzen ahalko dituzte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken Xedapenetako Lehena. Zortzigarren artikulua gehitzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 172/2000 Foru Aginduari. Foru agindu horren bidez onetsi ziren zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergei dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, eta haiek kudeatzeko arauak ezarri.

“Zortzigarrena. Eragiketen gaineko aitorpenen aurkezpena.

1. Aitorpen-likidazioen osagarri, subjektu pasiboek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 44.3 artikuluan sarrera egiteko ezartzen den epearen barruan, beharturik daude Internet bidez aurkeztera egindako eragiketak biltzen dituzten aitorpenak, baita izakinak bakarrik dituztenean ere, foru agindu honetan ezarritako ereduekin bat. Zerga Bereziei buruzko Erregelamendua uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ez zaie eskatuko eragiketen gaineko aitorpena egitea kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez egiten duten establezimenduei, ez eta zergadunaren ordezko gisa subjektu pasiboaren izaera dutenei ere, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 8.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, Ardoaren eta Edari Hartzituen gaineko Zergaren tasa zero den bitartean, zerga honen xedeko produktuen gordailu fiskalen titularrek eta fabrikatzaileek eragiketen aitorpena aurkezteko epea izanen da uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 66.5 artikuluan ezarritakoa.

2. Subjektu pasiboak baimena duenean sarreren zentralizazioa egiteko, eragiketen gaineko aitorpen hauek aurkeztuko ditu:

a) Bere establezimendu guztien eragiketen gaineko aitorpen bateratu bat.

b) Establezimendu bakoitzaren eragiketen gaineko aitorpen bat.”

Azken Xedapenetako Bigarrena. Datu pertsonalen tratamendua.

Zergapekoak bere zerga arloko eskubideak eta betebeharrak betetzean emandako datu pertsonalak zerga eta aduana sistemaren aplikazioaren helburuarekin tratatuko dira. Tratamendua bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin. Nafarroako Foru Ogasunaren web orrian emanen da Erregelamenduaren 13. artikuluak exijitzen duen informazioa, balizko tratamenduei eta horien gaineko eskubideen erabilerari buruzkoa.

Azken Xedapenetako Hirugarrena. Indarra hartzea.

Foru agindu honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA.

I. ERANSKINA

I.–Kontabilitatea irekitzea eta ixtea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoetan

Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten duten establezimenduen titularrek jakinarazi egin beharko dute kontabilitate-ekitaldi bakoitzaren irekiera aipatutako zerbitzuen bidez, agindu honen 4 bis artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Kontabilitate-ekitaldia irekitzeko eta ixteko komunikazioak mezu elektroniko bat bidalita eginen dira, eduki hau zehazturik:

1.–Identifikazio-datuak.

1.1. Establezimenduko titularraren IFZa.

Nahitaezko datua.

Establezimenduko titularraren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZa) adieraziko da.

1.2. Establezimenduaren titularraren izena/izen soziala.

Nahitaezko datua.

Establezimenduaren titularraren izen-abizenak edo izen soziala adieraziko dira.

Pertsona fisikoen kasuan, eremu hori 1. ABIZENA / 2. ABIZENA / IZENA formatuarekin beteko da.

1.3. Establezimenduaren JEKa.

Nahitaezko datua.

Establezimenduko titularraren Jarduera eta Establezimenduko Kodea (JEKa) adieraziko da.

2.–Kontabilitate-ekitaldia.

Nahitaezko datua.

Irekiera edo itxiera jakinarazi beharreko kontabilitate-ekitaldia adieraziko da, ekitaldiari dagokion urte naturalaren arabera identifikatuta.

II.–Kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bitartez bidaltzea

Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea euskarri informatikoko kontabilitate-sistema bat erabiliz Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu elektronikoen bidez egitea aukeratzen duten establezimenduen titularrek, bai eta zerga berezien kontabilitatea aipatutako zerbitzuen bidez eramatea aukeratzen dutenek ere, bide elektronikotik eginen dute kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa; horretarako, mezu elektronikoak baliatuko dituzte, eranskin honetan zehaztutako edukiarekin eta jarraibideak betez.

Itxi ez diren ekitaldietako kontabilitateko idazpenak bidaltzeari dagokionez, agindu honen 4 bis artikuluan ezarritakoaren arabera bakarrik bidaltzen ahalko dira. Hala ere, justifikatutako kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko zerga bereziak kudeatzeko bulegoak baimena ematen ahalko die itxita dagoen kontabilitate-ekitaldi bat berriz irekitzeko eta ekitaldi horri dagozkion kontabilitate idazpenak baliogabetzeko Foru Komunitatean diharduten establezimenduei, gehienez ere 5 egun balioduneko epean.

Kontabilitateko idazpen bakoitza nahitaez, baldintzapean edo aukeran bete beharreko informazio-eremuek osatuko dute, apartatu honetan kasu bakoitzerako ezarritakoaren arabera.

Ondorio horietarako, kontabilitateko idazpenen edukia osatzen duten eremuak nahitaez, baldintzapean edo aukeran beteko dira:

a) Nahitaezkoa: beti bete beharko da.

b) Baldintzapekoa: nahitaez bete beharko da aurreikusitako baldintza betetzen bada.

c) Aukerakoa: borondatez betetzen ahalko da.

Informazio-eremu hauek osatzen dute kontabilitateko idazpenen edukia:

1.–Operadorea.

1.1. Establezimenduko titularraren IFZa.

Nahitaezko datua.

Establezimenduko titularraren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZa) adieraziko da.

1.2. Establezimenduaren JEKa.

Nahitaezko datua.

Establezimenduko titularraren Jarduera eta Establezimenduko Kodea (JEKa) adieraziko da.

2.–Kontabilitateko idazpena.

2.1. Barneko erreferentzia-zenbakia.

Baldintzazko datua.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea euskarri informatikoko bere kontabilitate-sistema erabiliz, agindu honen 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, barneko erreferentzia-zenbakia adierazi beharko du, hain zuzen ere sistema horretan kontabilitateko idazpena egiten den unea sortzen dena.

Barneko erreferentzia-zenbakiak bakarra izan beharko du establezimendu bakoitzeko.

2.2. Aurreko idazpen-zenbakia.

Baldintzazko datua.

Baliogabetutako aurreko idazpenak ordezten dituzten idazpen berriei alta ematean beteko da.

Bidalketa Nafarroako Foru Ogasunaren webgunearen bidez egiten den unean Foru Ogasunak baliogabetutako kontabilitateko idazpenari esleitutako idazpen-zenbakia adieraziko da.

2.3. Irteerako aurreko idazpen-zenbakia (berriz sartzea).

Baldintzazko datua.

Zerga Berezien Erregelamenduaren 27. eta 38.1 artikuluetan aurreikusitako establezimenduan berriro sartzeko eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenetarako beteko da.

Adieraziko da Nafarroako Foru Ogasunak zer izendapen-zenbaki eman zion establezimenduan berriz sartu diren produktuak establezimendutik atera zirenean erregistroan eragiketa horri eman zitzaion kontabilitateko idazpenari, zerbitzu elektronikoen bidez haren bidalketa egiten den unean.

3.–Data.

3.1. Mugimenduaren data.

Nahitaezko datua.

Kontabilitatean agertu behar duen produktuen mugimendua edo prozesua gertatzen den data adieraziko da, formatu honetan: Eguna/Hilabetea/Urtea.

3.2. Kontabilitateko erregistroaren data.

Baldintzazko datua.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea euskarri informatikoko bere kontabilitate-sistema erabiliz, agindu honen 6. idazpena sistema horretan erregistratzen deneko data adieraziko da.

4.–Mugimenduaren datuak.

4.1. Mugimendu-mota.

Nahitaezko datua.

Idazpenaren xede den mugimendua, eragiketa edo prozesua identifikatzen duen mugimendu-mota adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratutako tauletan jasotako aukeren arabera.

Mugimendu, eragiketa edo prozesu bakoitzaren identifikazioak egokitu egin beharko du Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratutako mugimendu-moten deskribapenetara.

4.2. Informazio osagarria gutxiagora egiten duen diferentziari buruz.

Baldintzazko datua.

Bete beharko da kontabilitateko mugimendu mota gutxiagora egiten duen diferentzia bat denean, biltegiratzean edo fabrikatzean.

Kontabilitatean jasotako diferentzia hori, gutxiagora egiten duena, zer motatakoa den adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan aurreikusitako balioetatik dagokionaren arabera.

4.3. Araubide fiskala.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko idazpenaren xede diren produktuei aplikatu beharreko araubide fiskala identifikatzeko, egokitu egin beharko da zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako tauletan jasotako araubide fiskalen motetara.

5.–Fabrikatzeko/lortzeko eragiketen datuak.

Baldintzazko datu-multzoa.

Datu-multzo hau beteko da kontabilizatutako mugimendu-mota hau denean:

–Fabrikatua/Lortua.

–Autokontsumoa/Erabilia.

–Autokontsumoa/Norberaren eragiketetarako erabilia.

–Fabrikazioan izandako diferentziak, gutxiagora egiten dutenak.

–Fabrikazioan izandako diferentziak, gehiagora egiten dutenak.

Fabrikazio-eragiketa berari lotutako kontabilitateko idazpen guztietan eduki bera adierazi beharko da datu-multzo horren eremu guztietan.

Kontabilitateari dagokionez, hauek ere fabrikazio-eragiketatzat hartuko dira:

–Ontziratzeko eta/edo botilaratzeko eragiketak.

–Hidrokarburoen gaineko zergaren esparruan, markatzaileak/trazatzaileak gehitzeko eragiketak eta erregelamenduz onartutako hidrokarburoen nahasketak.

–Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren alorrean, desnaturalizazio-eragiketak, osorik edo partzialki eginak, eta edari deribatuak egiteko eragiketak, urtealdi bakoitzeko.

5.1. Eragiketa-mota.

Nahitaezko datua.

Egindako eragiketa-mota adieraziko da, eta Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan ageri diren kodeetako zein dagokion identifikatuko.

5.2. Eragiketa-zenbakia.

Nahitaezko datua.

Enpresak eragiketari emandako zenbakia adieraziko da.

5.3. Fabrikazio-unitatearen deskribapena.

Baldintzazko datua.

Fabrikaren baimena duten eta fabrikazio-unitate batzuk dituzten establezimenduetan beteko da, Zerga Berezien abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 4.19 artikuluan eta agindu honetan definituta dauden eta establezimenduan egin diren fabrikazio-eragiketei dagokienez.

Fabrikazio- edo eraldaketa-eragiketa, edo autokontsumoa, egin deneko fabrikazio-prozesuko unitatea adieraziko da.

Fabrikazioan edo eraldaketan gertatutako diferentzien mugimenduetan, gutxiagora edo gehiagora egiten duen diferentzia gertatu deneko fabrikazio-prozesuko unitatea adieraziko da.

5.4. Fabrikazio-unitatearen kodea.

Baldintzazko datua.

Fabrikaren baimena duten eta fabrikazio-unitate batzuk dituzten establezimenduetan beteko da, Zerga Berezien abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 4.19 artikuluan eta agindu honetan definituta dauden eta establezimenduan egin diren fabrikazio-eragiketei dagokienez.

Eragiketa egin deneko fabrikazio-unitateari establezimenduak emandako kodea adieraziko da.

Fabrikazioan edo eraldaketan gertatutako diferentzien mugimenduetan, gutxiagora edo gehiagora egiten duen diferentzia gertatu deneko fabrikazio-prozesuko unitateari emandako kodea adieraziko da.

5.5. Aurreko fabrikazio-eragiketaren zenbakia.

Aukerako datua.

Baimendutako establezimenduetan betetzen ahalko da, hala nola fabriketan, baldin eta ekoizpen-prozesuaren faseei lotutako ondoz ondoko fabrikazio-eragiketen bidez lortzen badira amaitutako produktuak.

Establezimenduak aurreko fabrikazio-eragiketari esleitutako zenbakia adieraziko da.

6.–Frogagiria.

Nahitaezko datu-multzoa.

6.1. Frogagiri-mota.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko idazpenaren frogagiri eta euskarri gisa balio duen dokumentua identifikatuko da, jarraibide hauen arabera:

–Irekiera-idazpenean, establezimenduko izakinen inbentarioko emaitza jasotzen duen agiria adieraziko da, edo aurreko ekitaldiko azken egunean egindako izakinen zenbaketaren emaitza jasotzen duena.

–Mugimenduak, eragiketak edo prozesuak eragiten badu produktuak edo lehengaiak zirkulatzea, zirkulazio hori babesten duen dokumentua adieraziko da (administrazio-agiri elektronikoa, larrialdiari laguntzeko agiria, zirkulazio-albarana, errepideko salmenten zirkulazio-albarana, aduana-agiria).

–Idazpenaren xede den mugimendua aireontzietarako erregai-hornidura salbuetsia bada, horren frogagiri gisa balio duen entrega-egiaztagiria adieraziko da, Zerga Berezien Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

–Idazpenaren xede den mugimendua itsasontzietarako erregai-hornidura salbuetsia bada, horren frogagiri gisa balio duen agiria adieraziko da, Zerga Berezien Erregelamenduaren 102. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

–Idazpenaren xede den mugimendua, eragiketa edo prozesua bulego kudeatzailearen baimen baten edo esku hartzeko zerbitzuaren eginbide baten babesean egiten bada, bulego kudeatzailearen baimena edo esku hartzeko zerbitzuaren eginbidea adieraziko da.

–Kontabilitateko idazpenean biltegiratzeari loturiko alderik ageri bada, izakinen zenbaketaren emaitza jasotzen duen dokumentua adieraziko da, alde hori agerian utzita. Horretarako, kontuan hartuko da zergapekoak egindako kontaketaren inbentarioa edo esku hartzeko zerbitzuaren eginbidea, betiere Administrazioak egindako zenbaketaren emaitza jasota.

–Kontabilitateko idazpenean fabrikazio-, botilaratze- edo ontziratze-eragiketa bat jasotzen bada, fabrikazio edo lanari, botilaratzeari edo ontziratzeari dagokion partea adieraziko da, edo interesdunak eragiketaren euskarri gisa erabilitako beste dokumentu bat.

–Kontabilitateko idazpenaren xede den mugimendua alkohola fabrikatzeko eragiketa bat bada, azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren bidez onetsitako lan-adierazpena adieraziko da.

–Kontabilitateko idazpena agindu honen 4.2 artikuluan xedatutakoaren arabera idazpen bakar batean modu agregatuan bidalitako eragiketa edo mugimendu bati baino gehiagori buruzkoa bada, bidali beharreko eragiketak modu agregatuan identifikatzen dituen dokumentua edo euskarria jasoko da.

–Beste eragiketa, mugimendu edo prozesu batzuetan, kontabilitateko idatzoharraren egiaztagiri gisa erabilitako dokumentua edo euskarria adieraziko da.

Aurreko jarraibideen arabera aurkeztu beharreko dokumentu-mota jasoko da, eta, zerga berezien kontabilitate-prozedurarako Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako taulen arabera, dagokion kodearekin identifikatuko da egiaztagiri-mota hori.

6.2. Frogagiriaren zenbakia.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko idazpenak euskarritarako erabiltzen duen frogagiriari emandako zenbakia adieraziko da, xehetasun hauekin:

–Irekiera-idazpenean jasotako hasierako izakinak justifikatzeko dokumentuari esleitutako zenbakia.

–Dokumentu administratibo elektronikoa: Barneko edo Europar Batasunaren barneko EMCS sistemak emandako Erreferentziako Administrazio Kodea.

–Larrialdiari laguntzeko agiria: dokumentuari esleitutako tokiko erreferentzia-zenbakia.

–Zirkulazio-albarana: establezimenduak emandako zirkulazioko albaranaren erreferentzia-zenbakia.

–Errepideko salmenten zirkulazio-albarana: SIANE sistemak zirkulazio-albaranari emandako erreferentziako kode elektronikoa.

–Entrega-agiria: aireontziei egindako horniketak frogatzeko ematen diren entrega-agiriei emandako zenbakia ZBEaren 101. artikuluan xedatutakoarekin bat.

–Inportazio-dokumentua: inportazioko aduana-dokumentuari esleitutako zenbakia.

–Bulego kudeatzailearen baimena: bulego kudeatzailearen baimen-zenbakia.

–Esku hartzeko zerbitzuaren eginbidea: eginbidearen data edo zenbakia.

–Zergapekoak egindako zenbaketaren emaitza jasotzen duen dokumentuari esleitutako zenbakia.

–Fabrikazio- edo lan-partearen zenbakia, ontziratze edo botilaratzearena, edo fabrikazio-eragiketen euskarri den dokumentuari esleitutakoa.

–Lan-aitorpenaren zenbakia.

–Horniduraren xede diren eragiketak modu agregatuan justifikatzeko dokumentuari esleitutako zenbakia.

–Beste batzuk: kontabilitateko idazpenaren agiria edo euskarria edo kontabilitateko idazpenaren egiaztagiri gisa erabilitako euskarriak.

7.–Jatorria/destinoa.

Baldintzazko datu-multzoa.

Datu-multzo hau beteko da kontabilitateko idazpenaren xedeko mugimenduak establezimenduan produktuak sartzea edo handik ateratzea dakarrenean.

Aurrekoa gorabehera, ez da beharrezkoa izanen datu-multzo hori betetzea kontabilitateko idazpena hauei buruzkoa denean:

–Agindu honetan ezarritako kasuetan idazpen bakar batean modu agregatuan bidalitako zenbait mugimendu.

–Establezimendutik irteniko produktuak, txikizkako salmentaren ondorioz izanikoak, zergaren sortzapena tasa osoarekin gertatzen denean.

–Zerga Berezien Erregelamenduaren 27. artikuluan aurreikusitako errepideko salmenta-prozedura aplikatzekoa zaien produktu-irteerak.

7.1. Jatorria/destinoa: identifikaziorako agiri-mota.

Nahitaezko datua.

Igorlearen identifikatze-agiri mota (produktuen sarrera) edo hartzailearena (produktuen irteera) adierazi beharko da, kodetze hauen arabera:

1. taula.–Bidaltzailearen edo hartzailearen agiri-motari dagokion kodifikazio-taula.

BALIOAKDESKRIBAPENA
1Espainiako IFZa edo AIZa
2Europar Batasunaren barruko BEZaren IFZa
3Beste batzuk
4Aduana

7.2. Jatorria/destinoa: identifikaziorako agiri-zenbakia.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko mugimenduaren hartzaileak/igorleak Espainiako IFZa edo AIZa baldin badu, hori adieraziko da.

Kontabilitateko idazpenaren xede den hartzaileak/igorleak ez badu Espainiako IFZarik edo NANik, baina bai Espainia ez Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintari fiskalek emandako BEZaren IFZa, haren titularitateko BEZaren IFZa zenbakia adieraziko da.

Inportazio- edo esportazio-eragiketetan, zirkulazio hori aduana-agiri baten babesean egiten bada, kasuan kasuko aduana-izapideak zein aduanatan egin diren identifikatuko da, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratutako tauletan aurreikusitako aduanak identifikatzeko kodeei jarraikiz.

Beste kasu batzuetan, hartzaile/igorlearen identifikaziorako bide ematen duen beste edozein zenbaki adieraziko da.

7.3. Jatorria/destinoa: sozietatearen izena.

Nahitaezko datua.

Mugimenduaren hartzailearen izena edo sozietatearen izena adieraziko da (produktuak ateratzen direnenean establezimendutik) edo igorlearena (produktuak sartzen direnean establezimenduan).

Pertsona fisikoen kasuan, eremu hori 1. ABIZENA / 2. ABIZENA / IZENA formatuarekin beteko da.

7.4. Jatorria/destinoa: JEK/SEED zenbakia.

Baldintzazko datua.

Beteko da adierazten diren mugimenduen hartzaileak edo igorleak JEK edo SEED zenbakia izan behar dutenean, indarreko araudiaren arabera, mugimendu-mota eta araubide fiskala kontuan harturik.

Barruko lurraldeko mugimenduen kasuan, beharrezkoa bada adieraziko da mugimenduaren hartzailearen JEK zenbakia (produktuak ateratzen direnean establezimendutik) edo igorlearena (produktuak sartzen direnean establezimenduan).

Europar Batasuneko barruko lurralde esparrutik kanpoko mugimenduetan, adieraziko da, kasua bada, mugimenduaren hartzailearen SEED zenbakia (produktuak ateratzen direnenean establezimendutik) edo igorlearena (produktuak sartzen direnean establezimenduan).

7.5. Hornigailu-zenbakia.

Baldintzazko datua.

Hidrokarburo-xehekari gisa baimendutako establezimenduen titularrek beteko dute, baldin eta kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bidaltzen badituzte, kontabilitateko idazpenaren xede den mugimenduak establezimenduaren produktuaren irteera eragiten duenean.

Enpresak hornigailuari esleitutako zenbakia adieraziko da.

7.6. Kontagailuaren irakurketa.

Baldintzazko datua.

Hidrokarburo-xehekari gisa baimendutako establezimenduen titularrek beteko dute, baldin eta kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bidaltzen badituzte, kontabilitateko idazpenaren xede den mugimenduak establezimenduaren produktuaren irteera eragiten duenean.

Hornidura egiteko baliatzen den gasolio-hornigailuaren kontagailuak tasa murriztuan ematen duen irakurketa adieraziko da.

7.7. Aireontzia identifikatzea.

Baldintzazko datua.

Kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bidaltzen eta instalazio pribatuak erabiltzen dituzten aireontzien titular gisa baimendutako establezimenduek beteko dute, kontabilitateko idazpenaren xede den mugimendua hidrokarburoen gaineko zergan salbuetsita jasotako produktuak erabiltzeari dagokionean.

Erregaiz hornituriko aireontziaren matrikula adieraziko da.

8.–Zerga bereziaren jasanarazpenaren datuak.

Baldintzazko datu-multzoa.

Datu-multzo hau beteko da mugimenduak produktuak establezimendutik ateratzekoak direnean, baldin eta establezimenduaren titularra beharturik badago zerga berezia jasanaraztera, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 14.2 artikuluan eta Zerga Berezien Erregelamenduaren 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, fabrikazioa, biltegiratzea edo eraldatzea, etendura-araubidekoa, besteren kontura egiten denean.

Datu horiek beteko dira zerga jasanarazteko eragiketak tasa osoan egin nahiz tasa murriztuan egin, bai eta salbuespen bat aplikatzekoa denean ere.

Zerga bereziaren jasanarazpena zer pertsona edo entitateri egiten zaion, haren datuak adieraziko dira, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8.1. Zerga bereziaren jasanarazpenaren hartzailea: identifikatzeko agiri-mota.

Jasanarazpenaren hartzailearen identifikaziorako agiri-mota adierazi beharko da, kodifikazio honen arabera:

2. taula.–Bidaltzailearen edo hartzailearen agiri-motaren kodifikazioa.

BALIOAKDESKRIBAPENA
1Espainiako IFZa edo AIZa
2Europar Batasunaren barruko BEZaren IFZa
3Beste batzuk

8.2. Zerga bereziaren jasanarazpenaren hartzailea: identifikatzeko agiri-motaren zenbakia.

Jasanarazpenaren hartzaileak Espainiako IFZa edo AIZa baldin badu, hori adieraziko da.

Jasanarazpenaren hartzaileak Espainiako IFZarik edo NANik ez badu, baina bai Europar Batasuneko Espainia ez beste estatu kide bateko agintari fiskalek emandako BEZaren IFZa, haren titularitateko BEZaren IFZa zenbakia adieraziko da.

Beste kasu batzuetan, jasanarazpenaren hartzailearen identifikaziorako bide ematen duen beste edozein zenbaki adieraziko da.

8.3. Zerga bereziaren jasanarazpenaren hartzailea: izena edo sozietatearen izena.

Jasanarazpenaren hartzailearen izena edo sozietatearen izena adieraziko da.

Jasanarazpenaren hartzailea pertsona fisikoa bada, haren izena adieraziko da 1. ABIZENA / 2. ABIZENA / IZENA formatuan.

9.–Produktua.

Kontabilitateko idazpenen xede diren produktuak foru-agindu honen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera identifikatuko dira.

Produktu bat identifikatu ondotik, produktu horri eragiten dioten eragiketa, mugimendu eta prozesuei buruzko kontabilitateko idazpen guztiek datu berberak islatu behar dituzte foru-agindu honen 3.3 artikuluan aurreikusitako eremu guztietan.

9.1. Epigrafe fiskala.

Baldintzazko datua.

Beteko da kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuak zerga berezien esparru objektiboan sartuta daudenean.

Kontabilitateko mugimenduan aipatu eta zerga berezien xede diren produktuei dagokien epigrafe fiskala adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan jasotzen den kodifikazioaren arabera.

9.2. Epigrafe-kodea.

Baldintzazko datua.

Beteko da kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuak zerga berezien esparru objektiboan sartuta daudenean.

Kontabilitateko mugimenduan aipatu eta zerga berezien xede diren produktuei dagokien epigrafearen kodearen gakoa adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan jasotzen den kodifikazioaren arabera.

9.3. NK kodea.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuari dagokion NK kodea adieraziko da, uztailaren 23ko 2658/1987 (EEE) Erregelamenduan ezarritakoa, eranskinaren indarreko testuarekin bat. Erregelamenduak muga-zergen eta estatistikaren nomenklatura eta aduana-tarifa erkidea arautzen ditu.

Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren eta hidrokarburoen gaineko zergaren esparru objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea 8 digiturekin.

Ardoaren eta edari hartzituen eta tarteko produktuen gaineko zergen esparru objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da IK kodea Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 foru Legearen 26. eta 29. artikuluetan, hurrenez hurren, jasotako digitu-kopuruarekin.

Garagardoaren eta tabako-laboreen gaineko zergen esparru objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea 4 digiturekin.

Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zergaren eremu objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea 8 digiturekin.

Fabrikazioaren gaineko zerga berezien eremu objektiboan sartzen ez diren produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea gutxienez 4 digiturekin.

Alkoholari eta edari alkoholdunen gaineko zergen esparruan jarduten duten establezimenduetan, kontabilitateko idazpenean jasotako produktuek epigrafe eta epigrafe kode bera dutenean, baina NK kode desberdinak eta produktu erreferentzia bakarra, foru agindu honen I. eranskineko 9.8 atalean zehaztuta, hala dela adieraziko da, “DENETARIK” kodea betez Nota de Vigencia.

9.4. Gakoa.

Baldintzazko datua.

Beteko da kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuak sartuta daudenean Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan, produktu-gakoak agertzen dituztenetan.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 32. artikuluan aipatzen diren tarteko produktuen kasuan, horrez gain, tarteko produktu elaboratuari dagokion gakoa adieraziko da, zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratuta dauden tauletan sartutako produktuari dagokiona alegia.

9.5. Kantitatea.

Nahitaezko datua.

Kopurua ere adieraziko da, zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratuta dauden tauletan aurreikusitako neurri-unitatean adierazi ere, produktuari dagokion epigrafe-kodearen arabera.

Zerga bereziaren zerga-oinarria produktu-bolumenak osatzen duen produktuen kasuan, kopuruaren zehaztapena adieraziko da zergaren zerga-oinarria zer tenperaturatan ezartzen den, tenperatura horrekin bat.

9.6. Neurri-unitatea.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko idazpenaren xede den produktuaren arabera, adieraziko da neurketa-unitateetarako kodea, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan neurketa-unitateetarako aurreikusitakoa.

9.7. Deskribapena.

Nahitaezko datua.

Kontabilitateko idazpenaren xede diren produktuen deskripzioa adieraziko da; deskripzio hori komertziala izaten ahal da, edo produktua behar bezala identifikatzeko aukera ematen duen besteren bat.

Deskribapenak bakarra izan beharko du produktu bakoitzerako, eta produktua zehatz-mehatz identifikatzeko adinakoa.

Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren xede diren produktuen izendapena zehazteko, kontuan hartuko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/787 (EB) Erregelamendua, 2019ko apirilaren 17koa, edari hordigarriak definitzeari, izendatzeari, aurkezteari eta izendatzeari buruzkoa, edari hordigarrion izenak beste elikagai batzuen aurkezpenean eta etiketetan erabiltzeari buruzkoa, edari hordigarrion adierazpen geografikoak babesteari buruzkoa, edari alkoholdunetan alkohol etilikoa eta nekazaritza-jatorriko destilatuak erabiltzeari buruzkoa, eta 110/2008 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.

Kontabilizatutako produktua jatorri-deitura babestu batean edo adierazpen geografiko babestu batean sartuta badago, jatorri-deitura babestuan edo adierazpen geografiko babestuan bildutako ardo-motaren, likore-ardoaren, mahastizaintzako eta ardogintzako produktu aromatizatuaren edo edari hordigarriaren izen zehatza adierazi beharko da.

9.8. Erreferentzia.

Nahitaezko datua.

Establezimenduak kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuei emandako produktuaren erreferentziako zenbakia edo kodea adieraziko da.

9.9. Eskuratutako alkohol-gradu bolumetrikoa.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga berezien xede badira, hau erregistratuko da: 20°C-ko tenperaturan, produktuaren 100 bolumenetan alkohol puruak egiten duen bolumen-kopurua, hiru dezimalekin adierazita.

9.10. Alkohol puruaren kantitatea.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren xede badira, jasotako alkohol puruaren kantitatea erregistratuko da, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitate-prozedurarako argitaratutako tauletan aurreikusitako neurri-unitatean adierazita. Orobat, kontabilitateko idazpenaren xede den produktuari dagokion epigrafe-kodearekin identifikatuko da, eta gehienez ere hiru dezimalekin emanen da.

Alkohol puruaren kantitatea kalkulatzeko, biderkatu beharko dira, batetik, produktu-kantitatea (9.5 informazio-eremua), eta, bestetik, lortutako alkohol-gradu bolumetrikoa (9.9 informazio-eremua).

9.11. Dentsitatea.

Baldintzazko datua.

Alkoholaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak muztio edo salda hartzituak badira, zerealetatik edo bestelako substantzia amilazeo edo azukredunetatik lortuak eta lehengai gisa erabiliak, haien dentsitatea adieraziko da kg/L-tan, hiru dezimalekin.

Garagardoa fabrikatzean, kontabilitateko idazpenaren xede diren produktuak muztioak direnean, horien dentsitatea kg/l-tan emanen da, gehienez ere sei hamartarrekin.

Kontabilitateko idazpenaren xede diren produktuak hidrokarburoak direnean eta horietan zerga bereziaren zerga-oinarria produktuaren bolumenak osatzen duenean, 15 ºC-tan duen dentsitatea adieraziko da, kg/l-tan, sei hamartarrekin.

9.12. Berotze-ahalmena.

Baldintzazko datua.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak hidrokarburoak direnean, eta haietan zerga bereziaren zerga-oinarria produktuaren berotze-ahalmenak osatzen duenean, tonako berotze-ahalmen gordina adieraziko da, giga-juliotan (GJ), gehienez ere hiru dezimalekin.

9.13. Aterakin-portzentajea.

Baldintzazko datua.

Garagardoaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak lehengaiak edo muztioak direnean, aterakin naturalaren portzentajezko edukia adieraziko da, hau da, aterakinaren kilo-kopurua zati lehengaiaren kilo-kopurua egitearen emaitza, gehienez ere hiru dezimalekin.

9.14. Aterakin kilogramoak.

Baldintzazko datua.

Garagardoaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak lehengaiak edo muztioak direnean, horietan dagoen aterakin naturalaren kopurua adieraziko da, kilogramotan, gehienez ere hiru dezimalekin.

9.15. Batez besteko plato gradua.

Baldintzazko datua.

Garagardoa fabrikatzean, kontabilitateko idazpenaren xede den produktua hartzidurara igarotako muztioa, elaborazio-prozesuan dagoen garagardoa edo garagardoaren gaineko zergaren eremu objektiboaren barruko produkturen bat denean, zerga bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 20.9 artikuluan zehaztutako batez besteko plato gradua adieraziko da, gehienez ere hiru dezimalekin adierazita.

9.16. Gradu azetikoa.

Baldintzazko datua.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko produktua ozpina denean, gradu azetikoa adieraziko da, 100 mililitro ozpinetan dauden gradu azetikoaren gramoek ezartzen dutena, gehienez ere hiru hamarrenekin.

9.17. Tabakoaren produktuaren pisu garbia.

Baldintzazko datua.

Tabako-laboreen gaineko zergaren xedeko produktuak direnean, pisu garbia adierazi beharko da, kilogramotan, bi hamarrenekin, pisuan %14ko hezetasun edukian oinarrituta.

9.18. Tabako-laborearen balioa.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, haien balio orokorra adierazi beharko da eurotan, bi hamarrenekin; balioa kalkulatzeko erreferentzia izanen da penintsulako edo Balear Uharteetako tabako- eta tinbre- saltokietan duten publikoarentzako salmenta-prezioa, Estatuko Aldizkari Ofizialean tabako-labore bakoitzerako argitaratutakoa.

9.19. Tabako-laborearen salmenta-prezioa publikoarentzat.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, adierazi beharko da penintsulako edo Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietan duten publikoarentzako salmenta-prezioa, Estatuko Aldizkari Ofizialean tabako-labore bakoitzerako argitaratutakoa.

9.20. Salmenta-unitatearen deskribapena.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, adierazi beharko da salmenta-unitate bakoitzaren deskribapena, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan aurreikusitako salmenta-unitate moten arabera.

9.21. Salmenta-unitatearen edukia.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, adierazi beharko da salmenta-unitate bakoitzean dagoen kopurua, zigarro, zigarro txiki edo zigarrotxoen kopuruarekin edo gramotan, bi hamarrenekin, tabako xehearen eta gainerako tabako-laboreen kasuan.

10.–Ontziak.

10.1. Ontzi-mota.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak ontziratutako alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zerga berezien xedeko produktuak direnean, haien ontzi-motari dagokion kodea adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratuta dauden tauletan zehazten diren ontzi-moten arabera.

Garagardo fabriken baimena duten establezimenduek, Zerga Berezien Erregelamenduko 61.2 artikuluan aipatzen direnek, ez dute datu-multzo hau bete beharko.

10.2. Ontziaren edukiera.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak ontziratutako alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zergaren xede badira, ontziaren edukiera litrotan adieraziko da, hiru hamarrenekin.

10.3. Ontzi-kopurua.

Baldintzazko datua.

Kontabilizatutako produktuak ontziratutako alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zergaren xede badira, kontabilitateko idazpenaren xedeko eragiketarako ontzien kopuru osoa adieraziko da.

10.4. Marka fiskalen adierazlea.

Aukerako datua.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren xede diren produktu amaituak badira, adierazten ahalko da produktu horien ontziak ba ote dauzkan marka fiskalak atxikita, kodifikazio honen arabera:

3. taula.–Marka fiskalen adierazlearen kodetze-taula, atxikitako marka fiskalak badauzkan ala ez kontuan hartuta.

BALIOAKDESKRIBAPENA
0Zenbakizko akatsa
1Idazpen bikoiztua

11.–Oharrak.

Baldintzazko/aukerako datua.

Baldintzazkoa. Bidalitako mugimendu-mota jarraian adierazitakoren batekin bat datorrenean, kontabilitateko idazpena justifikatzen duen arrazoia adieraziko da labur-labur:

–Neurketen doikuntza positiboak.

–Neurketen doikuntza negatiboak.

–Aurreko ekitaldietako mugimenduengatiko doikuntza positiboak.

–Aurreko ekitaldietako mugimenduengatiko doikuntza negatiboak.

Aurreko ekitaldietako mugimenduengatiko doikuntzen kasuan, doikuntza eragin duen mugimendua egin zen aurreko ekitaldiko data adieraziko da, bai eta doikuntzaren arrazoia ere.

Aukerakoa. Beste mugimendu-mota bati dagozkion kontabilitateko idazpenetan, aukeran izanen da eremu hori betetzea, eta kontabilizatutako idazpena azaltzeko edo argitzeko datuak edo informazioa idazten ahalko dira.

III.–Kontabilitateko idazpenak baliogabetzea

Baliogabetzen ahalko dira Nafarroako Foru Ogasunera elektronikoki bidalitako kontabilitateko idazpenak, eta, horretarako, mezu elektroniko bat helaraziko da Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, atal honetan ezarritako jarraibideen arabera beteta.

Itxi ez diren ekitaldietako kontabilitateko idazpenak baliogabetzeari dagokionez, agindu honen 4 bis artikuluan ezarritakoaren arabera bakarrik bidaltzen ahalko dira. Hala ere, justifikatutako kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko zerga bereziak kudeatzeko bulegoak baimena ematen ahalko die itxita dagoen kontabilitate ekitaldi bat berriz irekitzeko eta ekitaldi horri dagozkion kontabilitate idazpenak baliogabetzeko Foru Komunitatean diharduten establezimenduei, gehienez ere 5 egun balioduneko epean.

1.–Operadorea.

Nahitaezko datu-multzoa.

1.1. Establezimenduko titularraren IFZa.

Establezimenduko titularraren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZa) adieraziko da.

1.2. Establezimenduko titularraren JEKa.

Establezimenduko titularraren Jarduera eta Establezimenduko Kodea (JEKa) adieraziko da.

2.–Kontabilitateko idazpen baliogabetua.

2.1. Nafarroako Foru Ogasunaren webguneko idazpen-zenbakia.

Nahitaezko datua.

Baliogabetzearen xede den kontabilitateko idazpenari Nafarroako Foru Ogasunak emandako zenbakia webgunearen bidez bidalketa egin zenean.

3.–Baliogabetzearen idazpena.

3.1. Barneko erreferentzia-zenbakia.

Baldintzazko datua.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenak euskarri informatikoko bere kontabilitate-sistema erabiliz egitea, agindu honen 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adieraziko da establezimenduko euskarri informatikoko kontabilitate-sisteman baliogabetzearen kontabilitateko idazpenari emandako erreferentzia-zenbakia.

3.2. Kontabilitateko erregistroaren data.

Baldintzazko datua.

Establezimenduaren titularrak kontabilitateko idazpenak euskarri informatikoan duen kontabilitate-sistemaren bitartez bidaltzea erabakitzen badu, agindu honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliogabetze-idazpena establezimenduaren kontabilitate-sisteman zein egunetan erregistratzen den adieraziko da.

3.3. Baliogabetzeko arrazoia.

Nahitaezko datua.

Idazpena baliogabetzeko arrazoia beteko da, taula honetan jasotako balioen artean dagokiona adieraziz:

4. taula.–Baliogabetzeko arrazoia.

BALIOADESKRIBAPENA
1Zenbakizko akatsa
2Idazpen bikoiztua
3Beste arrazoi bat

4.–Oharrak.

Aukerako datua.

Eremu hau libre egonen da adierazteko edozein datu edo informazio, kontabilizatutako idazpena azaldu edo argitzen duena.

IV.–Kontabilitateko izakinak

Nafarroako Foru Ogasunak bere zerbitzu elektronikoen bidez emandako kontabilitateko idazpenetatik eratorritako kontabilitate-izakinei buruzko informazioa emanen du.

Aurreko informazioa emandako kontabilitateko idazpenen xede den produktu bakoitzari buruzkoa izanen da, agindu honen 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera identifikatuta.

Kontabilitateko izakinei buruzko informazioa establezimenduen titularren eskura jarriko da, gutxienez:

–Berehala, eta izakinen berri emanen du, bidalitako azken idazpenera arte.

–Hilero, eta hilabete natural bakoitzean helarazitako idazpenen ondoriozko izakinen berri emanen du, informazioari dagokion hileko aldiari dagozkion kontabilitateko idazpenak bidaltzeko epea amaitu ondotik.

–Urtero, eta kontabilitate-ekitaldi osoan emandako idazpenen ondoriozko izakinen berri eman du, ekitaldia amaitu eta itxiera jakinarazi ondotik.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web