(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

258/2019 FORU DEKRETUA, URRIAREN 23KOA, LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN EGITURA ORGANIKOA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia-Nota de Vigencia

BON N.ş 215 - 30/10/2019



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. LANDA GARAPENEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA


  III. KAPITULUA. NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZENDARITZA NAGUSIA


  IV. KAPITULUA. INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA


  V. KAPITULUA. LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA


Zioen azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeari jarraikiz, bidezkoa da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onestea.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 23an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparrua.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan esleituak dituen eskumenak: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura, nekazaritzako azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partaidetzazkoa; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; azpiegitura berdea eta konektagarritasun eta leheneratze ekologikoak; paisaiaren integrazioa plan, programa eta proiektuen ingurumen ebaluazioan; baliabide hidrikoak; klima aldaketaren aurkako estrategia eta aldaketa horretara egokitzeko ekimenak zehaztea; eta ekonomia zirkularraren sustapena. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eskudantziak erabiliko ditu.

2. artikulua . Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularra.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari dagokio, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari dagokionez.

2. Era berean, departamentuaren titularrari dagokio kide anitzeko organo honetako buru izatea:

-Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.

3. Departamentuan kontseilariaren kabinetea dago, departamentuaren titularrari laguntza politikoa eta teknikoa emateko unitatea; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren mendean dago zuzenean.

3. artikulua . Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

a) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

b) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

c) Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua . Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuaren titularraren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrak agintzen dien beste edozein ere.

5. artikulua . Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagokio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularraren goi-zuzendaritzapean -hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia- eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrak agintzen dien beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

Idazkaritza Tekniko nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

6. artikulua . Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuei dagokie, departamentuko goreneko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek betetzea: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; eta prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea. Halaber, beteko dituzte indarrean dauden xedapenek berariaz esleitzen dizkieten bestelako eskudantziak, baita departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak ere, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako antolamendu eta funtzionamenduari buruzko printzipio orokorrak.

Gainera, foru dekretu honetan zerbitzuei eta zeharkako beste unitate batzuei esleitutako eskudantziak galarazi gabe, zerbitzuei dagokie beren mendeko unitateen barneko lan protokoloak eta zerbitzuko jarraibideak onestea.

7. artikulua . Atalen eskudantziak.

Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek betetzea: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta goragoko nagusientzako txostenak eta proposamenak egitea; eta haien mendeko bulegoek eta unitateek egiten dituzten lanak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea. Halaber, departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako eginkizun guztiak beteko dituzte.

II. KAPITULUA. LANDA GARAPENEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

II. KAPITULUA

1. SEKZIOA

ESKUMENEN ESPARRU MATERIALA ETA EGITURA

8. artikulua . Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Nekazaritzako eta/edo akuikulturako ustiategiak hobetzea, eta nekazari gazteak sartzea.

b) Jatorri-deitura babestuei, adierazpen geografiko babestuei eta espezialitate tradizional bermatuei buruzko agintaritza eskuduna izatea.

c) Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea, baita prozesuak eta produktuak babestea eta kontrolatzea ere.

d) Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sustatzea.

e) Esperimentazio eta ikerketa enologikoa.

f) Nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen-elementuen inguruko erregistroak.

g) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtseko (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtseko (LGENF) laguntzen Nafarroako Erakunde Ordaintzailea zuzentzea.

h) Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (NBEF) koordinazio erakundearekiko solaskidetza koordinatzea.

i) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduak ezarritako Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratua eta baldintzazkotasuna koordinatzea.

j) Tokian bertan egiten diren kontrolak egitea, zehazki, NBEUFko finantzaketa edo LGENFko kofinantzaketa duten eta Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratuan asimilatu diren laguntzak aplikatzeari buruzko araudiak eskatzen dituenak, bai eta baldintzazkotasunaren kontrolak ere.

k) Kudeaketa-agintaritzaren eginkizunak betetzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta hori garatzen duen araudiaren esparruan.

l) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa prestatzea, tramitatzea eta aldatzea, baita haren jarraipena eta ebaluazioa egitea ere.

m) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta, Nekazaritza Politika Erkidearekin (NPE) loturiko plangintza estrategikoa egitea, baita planen eta programen jarraipena egitea ere.

n) Laguntza teknikoko, informazioko eta publizitateko neurriak, Europar Batasuneko programei dagokienez.

o) Landa dibertsifikazioa eta garapena bultzatzea, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

p) Lehen sektorean lankidetza eta berrikuntza bultzatzea, produktu, prozesu eta teknologia berrien garapenari buruzko proiektu pilotuen bitartez, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

q) Nekazaritzako ustiategientzako aholkularitza sistema, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

r) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak aplikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea (LEADER ikuspegia), tokiko ekintza taldeen bitartez, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

s) Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kudeaketa-agintaritza nazionalarekiko solaskidetza koordinatzea, Nafarroan kudeaketarako bitarteko erakundea den aldetik.

t) Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kudeaketarako tarteko erakundearen eginkizunak bere gain hartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren eta horiek garatzeko araudiaren esparruan.

u) Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kontabilitatea, kontrola eta kudeaketa egiaztatzea Nafarroan.

v) Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kudeaketa-agintaritza nazionalarekin elkarlanean aritzea Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren Espainiarako Programa Operatiboa prestatzen, tramitatzen, haren jarraipena egiten eta aldatzen.

w) Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari esleitzen dizkioten bestelako eskumenak, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan.

9. artikulua . Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua.

b) Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.

c) Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzua.

2. SEKZIOA

NEKAZARITZAKO USTIATEGIEN ETA ELIKAGAIEN SUSTAPENERAKO ZERBITZUA

10. artikulua . Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Nekazaritzako eta/edo akuikulturako ustiategien eraginkortasuna hobetzea.

b) Nekazari gazteak nekazaritzako jardueran has daitezen sustatzea.

c) Jatorri deitura babestuei, adierazpen geografiko babestuei eta espezialitate tradizional bermatuei buruzko agintaritza eskuduna izatea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

d) Nekazaritzako elikagaien eta haien prozesuen kalitatea sustatzea, babestea eta kontrolatzea.

e) Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea.

f) Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sustatzea.

g) Esperimentazio eta ikerketa enologikoa.

h) Nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen-elementuen inguruko erregistroak.

11. artikulua . Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren egitura.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atala.

b) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atala.

c) Mahastizaintza eta Enologia Atala.

d) Nekazaritzako Erregistroen Atala.

12. artikulua . Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: laguntzak ematea nekazaritzako eta/edo akuikulturako ustiategietan inbertitzeko, nekazari gazteen lehenbiziko instalaziorako, nekazaritza garaia baino lehen uzteko, elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko eta nekazarien kooperatibak eta elkarteak sortzeko. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

13. artikulua . Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako elikagaien kalitatearen sustapena eta kontrola; elikagaien prozesuen normalizazioa; eta elikagaien kalitate deituren, partzuergoen eta talde marken sustapena. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

14. artikulua . Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eskumenen esparru materiala.

Mahastizaintza eta Enologia Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ardogintzaren arloko esperimentazio eta ikerketan, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion beste batzuk ere.

15. artikulua . Nekazaritzako Erregistroen Atalaren eskumenen esparru materiala.

Nekazaritzako Erregistroen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: mahastizaintzaren, ustiategien, makineriaren eta landa errentamenduen inguruko erregistroak eta nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen-elementuen inguruko gainerako erregistroak. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

3. SEKZIOA

ERAKUNDE ORDAINTZAILEAREN ZERBITZUA

16. artikulua . Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza.

b) NBEUFko eta LGENFko laguntzen kudeaketaren barne prozedurak eta eskuliburuak onestea.

c) NBEF koordinazio erakundearen (Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa) aurrean solaskidetza koordinatzea, NBEUF eta LGENF izenekoek ematen dituzten laguntzei dagokienez.

d) Nekazaritzako Europako Funtsen gastuen aurrefinantzaziorako Espainiako sistema eta horien kontuak likidatzeko prozesua koordinatzea.

e) NBEUFren eta LGENFren kargura aurrerakinak jasotzeko abalen eta diruzkoak ez diren beste berme batzuen gordailua, kontrola eta jarraipena.

f) Erakunde Ordaintzailearen informazio sistemen plana eta prestakuntza plana prestatzea eta aplikatzea.

g) Departamentuak, erakunde ordaintzailea den aldetik, egiten dituen ordainketak gauzatzea eta kontabilizatzea.

h) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduak ezarritako Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratua eta Baldintzazkotasuna koordinatzea.

i) Tokian bertan egiteko kontrolak, NBEUFko finantziazioa edo LGENFko kofinantziazioa duten eta Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratuaren parekoak diren laguntzak aplikatzeari buruzko araudiak eskatzen dituenak, eta baldintzazkotasunaren kontrolak.

j) Nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistemak kudeatzea, mantentzea eta zabaltzea NBEUFko eta LGENFko laguntzak ordaintzeko.

17. artikulua . Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuaren egitura.

Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Koordinazio Atala.

b) Ikuskapenen Atala.

c) Barne Auditoretzako Atala.

18. artikulua . Koordinazio Atalaren eskumenen esparru materiala.

Koordinazio Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Koordinatzea, Erakunde Ordaintzailearen esparruan, Europako Batzordearen eskura jarri behar den informazioaren bilketa, urteko kontuaren aurkezpena eta kontuak likidatzeko prozedurak.

b) NBEUFko eta LGENFko laguntzen kudeaketa eta kontroleko afera horizontalak koordinatzea, horien aplikazio homogeneoa sustatzearren.

c) NBEUFren eta LGENFren kontabilitatea.

d) Erakunde Ordaintzailearen zordunen, aurrerakinen eta bermeen erregistroa kudeatzea eta mantentzea.

e) NBEUFko eta LGENFko laguntzen ordainketa gauzatzea.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

19. artikulua . Ikuskapenen Atalaren eskumenen esparru materiala.

Ikuskapenen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Tokian bertan egiteko kontrolak, Erakunde Ordaintzaileak tramitatu dituen, NBEUFko finantziazioa edo LGENFko kofinantziazioa duten eta Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratuaren parekoak diren laguntzak aplikatzeari buruzko araudiak eskatzen dituenak, eta baldintzazkotasunaren kontrolak.

b) Nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistemak kudeatzea, mantentzea eta zabaltzea NBEUFko eta LGENFko laguntzak ordaintzeko.

c) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

20. artikulua . Barne Auditoretzako Atalaren eskumenen esparru materiala.

Barne Auditoretzako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: NBEUFren eta LGENFren bidez finantzatzen diren espedienteen kontrol teknikoa; Erakunde Ordaintzailearen prozedurak egiaztatzea; eta biltegietan gordetzen diren nekazaritzako produktuak kontrolatzea esku-hartze publikoan. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

4. SEKZIOA

LANDA DIBERTSIFIKAZIORAKO ETA GARAPENERAKO ZERBITZUA

21. artikulua . Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezartzen diren eskudantziak erabiliko ditu, arlo hauetan:

a) Kudeaketa-agintaritzaren eginkizunak betetzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta hori garatzen duen araudiaren esparruan.

b) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa prestatzea, tramitatzea eta aldatzea, baita haren jarraipena eta ebaluazioa egitea ere.

c) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta, Nekazaritza Politika Erkidearekin (NPE) loturiko plangintza estrategikoa egitea, baita planen eta programen jarraipena egitea ere.

d) Laguntza teknikoko, informazioko eta publizitateko neurriak, Europar Batasuneko programei dagokienez.

e) Nekazaritza arloko prestakuntza.

f) Zuzendaritza nagusiari bere ordezkaritza lanetan laguntzea honako hauen menpeko batzorde eta lantaldeetan: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, Espainiako Landa Sarea, Espainiako Esparrua eta Espainiako Landa Garapeneko Programa.

g) Landa Garapeneko Batzordetik eta Europako nahiz Estatuko beste erakunde batzuetatik heldu diren legeak, dokumentazioa eta argibideak biltzea eta haien jarraipena egitea, baita horiek departamentuetako unitateei, sektoreari eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeei jakinaraztea ere.

h) Zuzendaritza nagusiari laguntzea Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kudeaketa-agintaritza nazionalarekiko solaskidetza koordinatzen, Nafarroan kudeaketarako bitarteko erakundea den aldetik.

i) Zuzendaritza nagusiari laguntzea Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kudeaketarako bitarteko erakunde gisa dagozkion eginkizunak betetzen.

j) Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kontabilitate-lanak, kontrola eta kudeaketa egiaztatzea Nafarroan.

k) Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kudeaketa-agintaritza nazionalarekin elkarlanean aritzea Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren Espainiarako Programa Operatiboa prestatzen, tramitatzen, haren jarraipena egiten eta aldatzen.

l) Landa dibertsifikazioa eta garapena bultzatzea, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

m) Lehen sektorean lankidetza eta berrikuntza bultzatzea, produktu, prozesu eta teknologia berrien garapenari buruzko proiektu pilotuen bitartez, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

n) Nekazaritzako ustiategientzako aholkularitza sistema, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

o) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak aplikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea (LEADER ikuspegia), tokiko ekintza taldeen bitartez, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

p) Goragoko organoek Europar Batasunaren politikei buruz agintzen dizkion guztiak.

22. artikulua . Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuaren egitura.

Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) NPEaren Plangintzarako Atala.

b) Landa Dibertsifikaziorako Atala.

23. artikulua . NPEaren Plangintzarako Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

NPEaren Plangintzarako Atalak foru dekretu honetan gai hauen gainean ezarritako eskudantziak erabiliko ditu: landa garapeneko programak prestatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta; Nekazaritza Politika Bateratuarekin (NPB) lotutako plangintza estrategikoa, bai eta dagozkien planen eta programen jarraipena ere; Erkidegoko programekin lotutako laguntza teknikoa, informazioa eta publizitatea; prestakuntza; ordezkaritza lanak batzorde eta lantaldeetan; Erkidegoko politikei eta landa garapeneko eta akuikulturako politikei buruzko dokumentazioa eta araudia biltzea eta horien jarraipena egitea; Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren programa operatiboa izapidetzeko, haren jarraipena egiteko eta aldatzeko lanetan laguntzea; Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren kontabilitate-lanak egitea, haren kontrola egitea tokian bertan eta haren kudeaketa administratiboa egiaztatzea; eta hierarkian gorago dauden organoek Europar Batasuneko politikekin lotuta agintzen dizkioten gainerakoak.

24. artikulua . Landa Dibertsifikaziorako Atalaren eskumenen esparru materiala.

Landa Dibertsifikaziorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: landa dibertsifikazioa eta garapena bultzatzea, lehen sektoreko lankidetza eta berrikuntza, nekazaritzako ustiategientzako aholkularitza, eta tokiko garapen partaidetzazkoaren estrategiak (LEADER ikuspegia), tokiko ekintza taldeen bidez. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion eskudantziak eskudantziak erabiliko ditu.

III. KAPITULUA. NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZENDARITZA NAGUSIA

III. KAPITULUA

1. SEKZIOA

ESKUMENEN ESPARRU MATERIALA ETA EGITURA

25. artikulua . Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezartzen diren eskudantziak erabiliko ditu, arlo hauetan:

a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena.

b) Landareen eta animalien osasuna.

c) Mintegiko haziak eta landareak.

d) Nekazaritzako aseguruak.

e) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ikerketa eta garapena koordinatzea.

f) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta, Nekazaritza Politika Erkidearekin (NPE) loturiko plangintza estrategikoa egitea.

g) Nekazarien eta abeltzainen errentetarako laguntzak.

h) Animalien ongizatea.

i) Merkatuak erregulatzea eta haietan esku hartzea.

j) Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.

k) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak.

l) Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak, baita LGENFren karguan egiten diren landa garapeneko programetan ezarritakoaren ondoriozkoak ere, nekazariei eta abeltzainei ematekoak, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak garatu ditzaketenak galarazi gabe.

m) Nekazaritzaren arloko prestakuntza.

n) Abeltzaintzako eta nekazaritzako laborategiak.

o) Nekazaritzako azpiegiturak berritzea eta nekazaritzaren garapena.

p) Ureztalur berriak sortzea eta jadanik daudenak gaurkotzea eta sendotzea.

q) Nekazaritzako azpiegituretarako laguntzak.

r) Herri ondasunak babestea eta berreskuratzea.

s) Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, bereak dituen nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako azpiegituren esparruetan.

26. artikulua . Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Nekazaritza Zerbitzua.

b) Abeltzaintza Zerbitzua.

c) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

2. SEKZIOA

NEKAZARITZA ZERBITZUA

27. artikulua . Nekazaritza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

Nekazaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Nekazaritzako ekoizpen-bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan.

b) Nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea.

c) Landare osasuna kontrolatzea.

d) Mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea.

e) Nekazaritza arloko ikerketaren gaineko prestakuntza eta horren emaitzak jakinaraztea.

f) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta, Nekazaritza Politika Erkidearekin (NPE) loturiko plangintza estrategikoa egitea.

g) Laguntzen eskaera bakarra antolatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren arabera.

h) Nekazari eta abeltzainentzako laguntzak kudeatzea, hauek, hain zuzen: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduan ezarritako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuan sartuak (edo beste araudi batean ezarritakoak, horren ordezko), Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak, eta sistema horrekin parekatuak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) edo Nafarroako Gobernuaren bidez kofinantzatuak, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak proposatu eta garatzen ahal dituenak barne.

i) Merkatuko krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.

j) Ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenak eta legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedea kontrolatzea.

k) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatu Antolakunde Erkide Bakarretik ateratzen direnak.

l) Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.

m) Hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek nekazaritzako ustiategietan eragiten dituzten kalteak.

n) Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.

28. artikulua . Nekazaritza Zerbitzuaren egitura.

Nekazaritza Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala.

b) Merkatuen Erregulaziorako Atala.

c) Etekinetarako Laguntzen Atala.

29. artikulua . Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak foru dekretu honetan gai hauen gainean ezarritako eskudantziak erabiliko ditu: nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikadura-segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan; nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea; landare osasuna kontrolatzea; mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea; eta nekazaritza arloko ikerketaren gaineko prestakuntza eta horren emaitzak jakinaraztea. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

30. artikulua . Merkatuen Erregulaziorako Atalaren eskumenen esparru materiala.

Merkatuen Erregulaziorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: merkatuko krisien prebentzioa eta kudeaketa; ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenei buruzko mahastizaintzako eta ardogintzako kontrola, baita legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearena ere; Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntza sektorialak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Erkide Bakarretik ateratzen direnak; nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea; hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek eragiten dituzten kalteak; eta siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion beste eskudantzia batzuk erabiliko ditu.

31. artikulua . Errentetarako Laguntzen Atalaren eskumenen esparru materiala.

Errentetarako Laguntzen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: nekazari eta abeltzainentzako laguntzak, Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratukoak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak edo Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatuak; eta Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuaren parekoak diren Estatuko laguntzak. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion beste eskudantzia batzuk erabiliko ditu.

3. SEKZIOA

ABELTZAINTZA ZERBITZUA

32. artikulua . Abeltzaintza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

Abeltzaintza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Animalien ekoizpena sustatzea eta garatzea.

b) Animalien osasuna kontrolatzea eta zaintzea.

c) Animalien ongizatea.

d) Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plana koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagokionean.

e) Elikagaien Katea Kontrolatzeko Planeko programak, abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagozkionak, gauzatzea.

f) Abeltzaintzaren arloko ikerketaren eta garapenaren emaitzak jakinaraztea.

g) Abeltzaintzako ustiategiak erregistratzea eta abereak identifikatzea.

h) Eskualdeetako Albaitaritza Bulegoak koordinatzea.

i) Abeltzaintzako eta nekazaritzako laborategiak eta nekazaritzako elikagaien laborategien koordinazioa.

33. artikulua . Abeltzaintza Zerbitzuaren egitura.

Abeltzaintza Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Animalien Ekoizpenaren Atala.

b) Animalien Osasunaren Atala.

c) Animalien Ongizatearen Atala.

d) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala.

e) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atala.

34. artikulua . Animalien Ekoizpenaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

Animalien Ekoizpenaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: animalien ekoizpena; abeltzaintzako ustiategien, gune zoologikoen eta lagun egiteko animaliak hazi, saldu eta mantentzeko establezimenduen erregistroa; animaliak identifikatzea eta kontrolatzea; Abere Trazabilitatearen Estatuko Sistema Integrala (SITRAN); abeltzaintzako zentsuak; abeltzaintzako ikerketaren eta esperimentazioaren emaitzak jakinaraztea; esnearen kalitatea eta higienea kontrolatzea; bertako arrazak eta azienda hazleen elkarteak sustatzea eta kontrolatzea; abere lehiaketak; hiltegietan kanalen sailkapena kontrolatzea; eta abeltzaintza arloko Estatuko laguntzak kudeatzea. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

35. artikulua . Animalien Osasunaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

Animalien Osasunaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: abeltzaintzako ustiategietako animalien osasuna, saneamendu kanpaina ofizialak, abeltzaintzako ustiategietako animalien gaixotasunak kontrolatu eta desagerrarazteko planak, kontingentzia planak, biosegurtasun programak, abereen mugimenduen osasun kontrola, azienda garraiatzen duten ibilgailuak desinfektatzeko zentroen erregistroa eta kontrola, herri-larreetan bazkatzen diren abereen osasunaren babesa, material genetikoko zentroen gaineko kontrola eta erregistroa, agente ziurtatzaileak, osasunaren arloko babes elkarteak, giza kontsumorako ez diren animalien azpiproduktuak eta larrialdi eta hondamendietarako planak. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

36. artikulua . Animalien Ongizatearen Atalaren eskumenen esparru materiala.

Animalien Ongizatearen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: animalien ongizatea eta babesa ustiategietan eta garraiatzean; bizirik dauden animaliak garraiatzeko ibilgailuen erregistroa eta kontrola; esperimentaziorako erabiltzen diren animalien ongizatea eta babesa; lagun egiteko animalien ongizatea eta babesa; horien zentroen gaineko kontrola; lagun egiteko animalien erregistroa, identifikazioa eta osasun kontrola; animaliak zaintzeko eta babesteko elkarteekiko harremanak; Nafarroako Gobernuak duen animaliak biltzeko zentroa kudeatzea; eta heziketa, dibulgazio eta sustapen kanpainak animalien babesaren arloan. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

37. artikulua . Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalaren eskumenen esparru materiala.

Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: Eskualdeetako Albaitaritza Bulegoak eta Arloetako Bulegoak koordinatzea; Elikakatea Kontrolatzeko Plana (EKKP) koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagokionean; abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagozkion EKKPko programak gauzatzea eta koordinatzea; abeltzaintzako ekoizpeneko osasun alertak koordinatzea; produktu eta material zoosanitarioen eta sendagaien eta sendagai-pentsuen fabrikatzaileak eta banatzaileak; abeltzaintzako hondakinei buruzko plan nazionala; abeltegietan eska daitezkeen baldintzen gaineko kontrola; esportaziorako eta animalien elikadurarako erregistro, kontrol eta ziurtagiriak; eta zezen-ikuskizunak. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

38. artikulua . Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalaren esparru materiala.

Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: saiakuntza analitikoak egitea nekazaritzako elikagaien inguruan, beharrezkoak baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Kontrol Ofizialeko Programetarako; laborategietako kanpoko baliabideen kudeaketa; koordinazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko eta Estatuko beste laborategi batzuekin; eta agintzen zaizkion beste saiakuntza analitiko batzuk egitea. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

4. SEKZIOA

NEKAZARITZAKO AZPIEGITUREN ZERBITZUA

39. artikulua . Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Nekazaritzako azpiegiturak berritzea eta nekazaritzaren garapena.

b) Uholdeen ondorioz nekazaritzako azpiegituretan izaten diren kalteengatik ematen diren laguntzak kudeatzea.

c) Ureztalur berriak sortzea eta jadanik daudenak gaurkotzea eta sendotzea.

d) Landa garapeneko Europako programazioan aurreikusita dauden nekazaritzako azpiegiturei buruzko neurriei dagozkien ordainketak kudeatzea.

e) Herri-ondasunak babestea eta berreskuratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

f) Ingurumeneko neurrien jarraipena eta kontrola azpiegiturak berritzeko obretan.

g) Natur baliabideen ebaluazioaren eta inbentarioen gaineko koordinazioa, eta lurzoruak andeatzetik babesteko ikerlanak. Lurzoruei buruzko datu baseak biltzen duen informazio edafologikoa kudeatzea, bai kartografikoa, bai alfanumerikoa. Ingurumen faktoreen jarraipen sareak diseinatzearen eta inplementatzearen inguruko koordinazioa, barnean direla meteorologia eta klimatologia.

40. artikulua . Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.

b) Herri-lurren Atala.

41. artikulua . Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: azpiegiturak berritzea, ureztalur berriak edo jadanik daudenak gaurkotzea barne; haien kudeaketa landa garapenaren inguruko programazioari dagokionez; eta Ureztalurren Foru Plana berrikustea eta eguneratzea. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

42. artikulua . Herrilurren Atalaren eskumenen esparru materiala.

Herri-lurren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: herri-lurren arloko txostenak egitea eta espedienteak tramitatzea; toki entitateei aholku ematea eta kontrol egitea herri-ondasunei buruz eta kargen berrerosteari buruz; nekazaritzako eta nekazaritza industriako toki azpiegituren laguntzak kudeatzea; eta nekazaritzako azpiegituren kalteak konpontzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea eta koordinatzea, kalte horiek hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologikoek eragindakoak direnean. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eskudantziak erabiliko ditu.

IV. KAPITULUA. INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

IV. KAPITULUA

1. SEKZIOA

ESKUMENEN ESPARRU MATERIALA ETA EGITURA

43. artikulua . Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, ingurumena zaindu eta babesteari dagokionez. Berariaz, hauxe dagokio:

a) Klima aldaketaren aurkako estrategia eta horretara egokitzeko ekimenak zehaztea.

b) Ekonomia zirkularra sustatzea.

c) Gai hauen gaineko planifikazioa: hondakinak, ur baliabideak, airearen kalitatea eta kutsaduraren prebentzioa.

d) Gai hauen gaineko planifikazioa eta kudeaketa: baso ondarea, abelbideak, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, habitatak eta basa flora eta fauna.

e) Azpiegitura berdea eta konektibitate eta lehengoratze ekologikoak zehaztea, planifikatzea eta kudeatzea.

f) Ingurumenaren arloko ebaluazioa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak, eta, hondakinak sortu eta kudeatzeko arloan, baimentze, zaintze, ikuskatze eta zehatze lanak egitea.

g) Paisaia integratzea planen, programen eta proiektuen ingurumen ebaluazioan.

h) Natura baliabideen (ura, airea, lurzorua) eta biodibertsitatearen kalitatea ebaluatzea.

i) Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldea eta 2019-2022 aldirako duen Plan Zuzentzailearen aplikazioa.

j) I+G+b sustatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eremu guztietan, alde batera utzi gabe foru dekretu honek departamentuko beste unitate batzuei esleitutako eskumenak, ez eta prestakuntza eta hezkuntza jarduerak ere ingurumenarekin eta natura-baliabideen aprobetxamendu jasangarriarekin zerikusi duten gaiei buruz.

k) Gai hauen gaineko koordinazioa: ingurumen hezkuntza, ingurumen osasuna, biosegurtasuna eta Foru Komunitateak ingurumenaren arloko politikan parte hartzeak dakartzan beste guztiak.

l) Ingurumen txostenak egiteko eskaerei erantzutea.

m) Beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea ingurumenaren arloko gaietan.

n) Koordinazioa ingurumen ekimenekin (klimaren aldeko itunak) eta jasangarritasun estrategiekin (Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda), hainbat esparrutan eta lurralde-mailatan.

ń) Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

44. artikulua . Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

b) Biodibertsitatearen Zerbitzua.

c) Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

d) Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

2. SEKZIOA

EKONOMIA ZIRKULARRAREN ETA KLIMA ALDAKETAREN ZERBITZUA

45. artikulua . Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu honako arlo hauetan: ekonomia zirkularra planifikatzea eta sustatzea kutsaduraren, lur kutsatuen eta hondakinen planifikazioaren, kontrolaren eta prebentzioaren bidez; eta ingurumenean eragina duten jarduerak baimentzea, ikuskatzea eta kontrolatzea. Horiez gain, klima aldaketaren aurkako estrategiarekin loturiko jarduketak, aldaketa arintzekoak eta horretara egokitzekoak barne. Uraren, atmosferaren eta lurraren ingurumen kalitatearekin loturikoak, planifikazio, jarraipen, kontrol eta, hala badagokio, oneratze jarduketa egokien bidez. Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea, baita proiektu berriak zehaztea eta prestatzea ere, zuzendaritza nagusiaren lan esparruan, eta I+G+b sustatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eremu guztietan, alde batera utzi gabe foru dekretu honek departamentuko beste unitate batzuei esleitutako eskumenak. Zerbitzuaren eskumenekoak diren gaietan, kasuko administrazio unitate guztiak koordinatzea, eta jarraibide teknikoak ezartzea eskumen horiek inplementatzeko eta horien jarraipena egiteko. Baita bere jarduera esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun ere.

46. artikulua . Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren egitura Nota de Vigencia.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala.

b) Ingurumena Ikuskatzeko Atala.

c) Klima Aldaketaren Atala.

d) Hondakinen Atala.

e) Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atala.

47. artikulua . Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ingurumena zaintzeko prebentzioaren arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Ingurumenaren arloko baimen integratua eta jarduera sailkatuen lizentzia emateko espedienteei buruzko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatzea eta tramitatzea, Ingurumen Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, horren barnean delarik Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legeak ezarritako neurri eta berme finantzarioak eskatzea.

b) Jarduera sailkatuen kasuan, toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea ingurumena babesteari buruzko araudiaren gainean.

c) Ingurumen txostenak egitea ingurumen ebaluazio estrategikoko plan eta programen administrazio prozeduretan, baita ingurumen inpaktuaren ebaluazioari buruzko txostenak ere, horiek guztiak kutsadura murriztearen arloan.

d) Jarraibideak, irizpideak eta arau proposamenak ematea, aipaturiko 17/2020 Foru Legean eta aplikatu beharreko bestelako arauetan jasotzen diren jarduerei buruz.

e) Jabari publiko hidraulikora egiten diren isurketen gaineko ingurumen txostenak egitea, Uren Legean eta dagokion foru araudian xedatutakoari jarraikiz.

f) Zaratari buruzko mapa estrategikoak eta zarataren aurkako ekintza planak egitea Iruńerriko hiri-multzoaren esparruan, Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua aplikatuz.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

48. artikulua . Ingurumena Ikuskatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Ingurumena Ikuskatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ingurumen eragina duten jarduerak kontrolatu eta ikuskatzearen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta bibrazioak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroa (PRTR) kudeatzea eta mantentzea, Estatuko Administrazioarekin koordinatua.

f) Ingurumen arloko kudeaketa eta auditoriarako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.

g) Europar Batasuneko etiketa ekologikoa erabiltzeko baimentzen duen erakunde eskuduna izatea Nafarroan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamenduak eta aplikatu beharreko gainerako arauek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

49. artikulua . Klima Aldaketaren Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Klima Aldaketaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu airearen eta uraren kalitatearen arloan eta klima aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Atmosferaren kalitatea ebaluatzea eta kontrolatzea, atmosferara egiten diren emisioen inbentarioak egitea eta airearen kalitateari buruzko planak eta atmosferaren kutsatzaileen emisioak murrizteko programak erredaktatzea.

b) Estrategia, ekintza plan, lan programa eta proiektuetako proposamenak sustatu eta egitea, klima aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen arloan.

c) Berotegi-efektuko gas isurketen salerosketan dauden instalazioak kontrolatzea eta horien jarraipena egitea.

d) Urari buruzko 2030 Esparru Estrategia Integratua bultzatzea.

e) Hiri erabilerarako uraren ziklo osoari buruzko Plan Zuzentzailearen jarraipena egitea, ingurumenari dagokionez.

f) Uraren plangintza eta kudeaketarako azterlanak eta ikerketak bildu eta egitea, Plan Zuzentzailearen esparruan sartzen ez direnak.

g) Jabari publiko hidraulikoko ur kontzesioen gaineko ingurumen txostenak egitea, Uren Legean xedatutakoari jarraikiz.

h) Piezometriari, hidrometriari eta uraren eta bainuen kalitateari buruzko kontrol sareak prestatu, ezarri eta mantentzea. Biodibertsitatearen Zerbitzuarekin koordinatuko da Natura 2000 Sareko eta Nafarroako eremu babestuen sareko uraren kalitatearen jarraipenarekin zerikusia duten gaietarako.

i) Datu hidrologiko eta hidrogeologikoen bankua mantendu eta ustiatzea, eta informazioa ematea.

j) Uraren arloko aholku eta laguntza ematea hala eskatzen duten udalerri, erakunde eta entitateei.

k) Uholde-arriskuarekin zerikusia duten txostenak egitea eta horren gaineko espedienteak tramitatzea, arloaren gaineko ezagutza espezializatua beharrezkoa denean.

l) Uholdeen aurkako prebentzio eta babes neurriei buruzko azterlanak eta ikerketak bildu eta egitea.

m) Uholde-arriskuaren gaineko aholku eta laguntza ematea hala eskatzen duten udalerri, erakunde eta entitateei.

n) Uholde-arriskuari aurrea hartzeko edo arintzeko obrak diseinatu eta egitea.

ń) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

50. artikulua . Hondakinen Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Hondakinen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu hondakinen sorreraren eta kudeaketaren arloan, lurzoru kutsatuen arloan eta ekonomia zirkularraren sustapenaren arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoan integratzea, eta, orobat, bulegoaren koordinazio, lankidetza eta jarraipen lanak egitea.

b) Nafarroako Hondakinen Planaren jarraipena egitea.

c) Nafarroako Hondakinen Funtsa kudeatzea.

d) Hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduko sistemak baimentzeari dagokionez, txostenak egitea, kontrolatzea eta espedienteak tramitatzea eta haien jarraipena egitea, baita haietako bakoitzarekin sinatzen diren hitzarmenei dagokienez ere.

e) Hondakinen sortzaileei eta kudeatzaileei baimena emateko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek tramitatzea.

f) Hondakin arriskutsuen sorrera ahalik eta gehien murrizteko planak eta ontzien hondakinen prebentziorako planak onets daitezela proposatzea.

g) Hondakinak garraiatzeko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu eta tramitatzea.

h) Nafarroako Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroa kontrolatu eta mantentzea, eta haren ingurumen jarraipena egitea.

i) Lurzoruak kutsatzen ahal dituzten jardueren kontrola eta jarraipena.

j) Kutsaturiko lurren deklarazioa eta lur horiek lehengoratzeko proiektuen onespena proposatzea.

k) Nafarroan Ekonomia Zirkularra garatzeko Agenda prestatzea, berrikustea eta haren jarraipena egitea.

l) Nafarroan ekonomia zirkularra sustatzeko dibulgazio eta sentsibilizazio lana egitea.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

50. bis artikulua. Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu Europako finantzaketa duten proiektuetan parte hartzearen arloan eta ingurumen jasangarritasuna bultzatzeko ekimenetan toki entitateekin lankidetzan aritzearen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Intereseko gaietan lehentasunezko lerroak identifikatzea, eta departamentuko arloetarako proiektu aukerak.

b) Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea departamentuaren arlo estrategikoetan baliabideak bereganatzeko.

c) Baliabide publikoak kudeatzea departamentuak sustatzen dituen proiektuak finantzatzeko.

d) Departamentua eta hari atxikitako entitate publikoak partaide dituzten Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea.

e) Beste departamentu batzuekin eta zentro teknologikoekin eta enpresekin harremanak izatea Europako proiektuetako partaidetza sustatzeko.

f) Departamentuaren intereseko eta jardun eremu bereko arloetan Espainian eta nazioartean dauden sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea.

g) Nekazaritza eta ingurumen arloetan I+G+b sustatzea, deusetan galarazi gabe foru dekretu honek departamentuko beste unitate batzuei esleitzen dizkien eskumenak.

h) Europako seihilekoen jarraipena egitea, departamentuaren intereseko gaietan ministerioei laguntzeko eratzen diren autonomia erkidegoen batzordeetan parte hartuz.

i) Ingurumen arloko diagnostikoak, auditoretzak eta neurriak aplikatzen laguntzea, tokian-tokian jasangarritasuna hobetzeko.

j) Laguntza ematea Agenda 21 Tokiko Jasangarritasunerako Ekintza Planak prestatu eta garatzeko.

k) Toki entitateen eremuan aldaketa klimatikora egokitzeko laguntza ematea.

l) Jasangarritasun neurriak proposatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren instalazio, ekipamendu eta ekintzetarako, halako neurrien erreferente rola indartzeko gizartearen aurrean.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. SEKZIOA

BIODIBERTSITATEAREN ZERBITZUA

51. artikulua . Biodibertsitatearen Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan: biodibertsitatea zaintzea eta modu jasangarrian erabiltzea; naturaguneak, habitatak eta basa espezieak zaintzea eta kudeatzea; ibaiak zaintzea eta lehengoratzea; arrantza kudeatzea, igurumen ebaluazioa eta konektibitate ekologikoa hobetzea azpiegitura berdea garatuz; biosegurtasunaren arloko koordinazioa; eta kasuko administrazio unitate guztiak koordinatzea, zerbitzuak eskumenekoak dituen gaietan, jarraibide teknikoak ezarriz eskumen horiek inplementatzeko eta horien jarraipena egiteko. Halaber, bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerako eskudantziak erabiliko ditu.

52. artikulua . Biodibertsitatearen Zerbitzuaren egitura.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atala.

b) Ibai Ingurunearen Atala.

c) Ingurumen Eraginaren Atala.

53. artikulua . Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu basa espezieak, habitatak eta naturaguneak kudeatu, zaindu eta babestearen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Nafarroako Naturaguneen Sarea kudeatzea, eta, bereziki, Natura 2000 Sarea.

b) Naturagune deklaratzeko proposamenak eta naturaguneak aldatzeko proposamenak egitea, baita haiek planifikatzeko tresnak prestatu eta berrikustea ere, Natura 2000 Sareko lekuak barne.

c) Nafarroako Gobernuko edo beste administrazio batzuetako administrazio unitateek aipatu planak betetzen dituztela begiratzea, neurriak aplikatzeko eta arauak eta jarraibideak betetzeko arduradunak direnean, bakoitzaren eskumenen arabera.

d) Foru Administrazioak kudeatu beharreko naturagune babestuak administratzea, alde batera utzi gabe kudeaketa horretan beste administrazio unitate batzuek parte hartzea, bakoitzaren eskumenen arabera. Nafarroako Baso Ondareko lurretan dauden naturagune babestuen kasuan, behar den prozedura ezarriko da Basoen eta Ehizaren Zerbitzuarekin batera, egoki kudeatzeko.

e) Naturaguneen kudeaketan aginduko duten zainketa irizpideak ezartzea, eta bermatzea guneen kudeatzaileek ere aipatu irizpideak hartzen dituztela aintzat.

f) Azpiegitura berdea garatzea, konektibitate ekologikoa hobetuz.

g) Basa flora eta faunako espezieen populazioei eta habitat naturalei buruzko azterlanak, zentsuak eta, oro har, jarraipena egitea, eta dagozkien datu-baseak –kartografikoak zein alfanumerikoak– sortu, mantendu eta ustiatzea.

h) Espezie mehatxatuak eta kontserbazio egoera txarrean dauden habitat naturalak babestu eta berreskuratzeko behar diren planak egitea, eta ezartzen diren neurriak betetzen direla bermatzea.

i) Espezie exotikoen prebentzio eta kontrolerako planak egitea, eta ezartzen diren neurriak betetzen direla bermatzea. Herritarrak sentsibilizatzea espezie horiek sortzen dituzten arazoen gainean, jardunbide egokiei buruzko eskuliburuak prestatuz. Berariazko araudi baten proposamena egitea.

j) Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak –habitatak eta basa espezieak babestekoak– diseinatzea, horien kudeaketaren ardura duten unitateekin batera.

k) Habitatak berreskuratzeko, lehengoratzeko edo mantentzeko neurriak garatzea, baita espezie babestuekiko bizikidetzan lagundu dezaketen jarduketak ere.

l) Naturaguneetako erabilerei eta jarduerei buruzko informazioa ematea, nahitaezkoa dena naturagune babestuetan, eta aukerakoa Natura 2000 Sareko lekuetan.

m) Naturaguneetan erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea, baita, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalarekin koordinatua, basa espezieek sortutako kalteengatikoak ere.

n) Basa fauna eta florako espezieei eragiten ahal dieten jardueretan, nahitaezko txostenak eta baimenak ematea eta jarduera horien jarraipena egitea, eta Nafarroan basa animaliak harrapatzeko baliabide eta metodoak kontrolatzea.

ń) Foru Administrazioak dituen basa fauna berreskuratzeko zentroak kudeatzea.

o) Parke zoologikoetan dagoen basa fauna babesteari buruzko eskumenak erabiltzea. Martxoaren 1eko 108/2004 Foru Dekretuan ezarri ziren aipatu eskumenak.

p) Ex-situ dagoen material genetikoa kontrolatzea, germoplasmaren bankuak barne.

q) Txostenak egitea Estatuko Administrazio Orokorrarentzat, eta parte hartzea naturaguneen, habitaten eta basa espezieen arloan dauden batzorde eta lantalde teknikoetan.

r) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

54. artikulua . Ibai Ingurunearen Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Ibai Ingurunearen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ibaietan egiten diren jarduketen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Ibaialdeak kudeatzeari buruzko azterlanak.

b) Ibaialdeak berreskuratzeko, lehengoratzeko edo mantentzeko jarduketak, bereziki Natura 2000 Sareko lekuei dagozkienak.

c) Ibaialdeetan jarduketak egiteko deialdiak eta laguntza emateak kudeatzea.

d) Ibaien lehengoratzearen arloko aholku eta laguntza ematea hala eskatzen duten udalerri, erakunde eta entitateei.

e) Obrak egiteko eta ibaialdeak lehengoratzeko eta mantentzeko lanetan, konfederazio hidrografikoek eskatzen dituzten espedienteen gaineko txostenak egitea.

f) Erretenak, isurbideak, idoiak eta horrelakoak garbitzeari buruzko txostenak tramitatzea, jatorri naturalekoak edo artifizialak izan.

g) Arrantzaren plangintza osoa Nafarroan.

h) Arrantza fauna sedentarioaren eta migratzailearen populazioen kudeaketa eta plangintza jasangarria.

i) Ibaialdeetako espezie babestuak berreskuratzeko planetan biltzen diren neurriak betearaztea.

j) Ibaialdeetan espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatu eta desagerrarazteko neurriak aplikatzea.

k) Arrantza antolatzeko planak egin eta aplikatzea.

l) Arrantza kudeatzeko aholkularitza teknikoa.

m) Arrantza debekatzeko urteko xedapenen proposamenak prestatzea.

n) Arrantza lizentziak eta arlo horretako administrazio baimenak kudeatzea.

ń) Foru Administrazioaren titulartasunpeko arrain-haztegiak kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, baita arrantza espezien birpopulatzeak ere.

o) Arrantzako Aholku Batzordearen idazkaritza lanak egitea.

p) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

55. artikulua . Ingurumen Eraginaren Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Ingurumen Eraginaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ingurumen ebaluazioaren arloan, eta, zehazki, honako hauek:

a) Indarreko legedian jasotako plan eta programen gaineko ingurumen ebaluazio estrategiko arrunt eta sinplifikatuen prozedurak tramitatzea eta haiei buruzko txostenak egitea.

b) Proiektuen gaineko ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunt eta sinplifikatuko espedienteak tramitatzea eta haiei buruzko txostenak egitea, ingurumenaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera.

c) Txostenak egitea, administrazio publiko ukitu gisa, ingurumen ebaluazio estrategikoko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioko prozeduretan, ingurumen organoa Estatua edo autonomia erkidego mugakide bat denean.

d) Ingurumen ukipenen ebaluazio espedienteak tramitatzea eta haien gaineko txostenak egitea, Ingurumen Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

e) Ingurumen inpaktuari aurrea hartzeko eta zuzentzeko inbertsioetarako dirulaguntzen eta laguntzen espedienteak tramitatzea.

f) Txostenak egitea espedienteen ingurumen tramitazioari buruzko kontsultetarako (partikularrak, udalak, Parlamentua, Arartekoa, Ministerioa eta abar).

g) Ingurumen ebaluazioa behar duen jarduera mota bakoitza ezartzeko jarraibideak prestatzea, indarreko legediarekin bat.

h) Aholku ematea eta ebaztea udal, profesional eta partikularrek honako hauei buruz egiten dituzten kontsulten gainean: batetik, ingurumen azterketa estrategikoen edo ingurumen inpaktuaren gaineko azterketen irispideari buruz, eta, bestetik, ingurumen ebaluazioaren arloan indarra duen legediaren menpe dauden plan eta proiektuen tramitazioan eskatzen diren ingurumen baldintzei buruz.

i) Arlo honetan indarra duen legediaren arabera ingurumen ebaluazioa behar duten plan, programa eta proiektuen jarraipena egitea, legediak ingurumen organoari esleitzen dion bezala. Neurri zuzentzaileen eraginkortasunaren jarraipena egitea. Ingurumen organoari laguntzea hari dagozkion jarraipen lanetan.

j) Ingurumen organoarekin lankidetzan aritzea ingurumen jarraipenerako batzordeetan, proiektu handien kasuan edo Nafarroako Foru Komunitatean garatzen diren proiektu estrategikoen kasuan.

k) Hitzarmenak prestatu, proposatu eta koordinatzea ingurune naturalean ondorioak dituzten jarduerak zuzentzeko.

l) Arlo honetan indarra duen legediaren arabera nolabaiteko ingurumen ebaluazioa behar duten plan, programa eta proiektuen ingurumen ebaluazioko prozeduretan aintzat hartu beharreko ingurumen faktoreen artean paisaia sartzea.

m) Arlo honetan indarra duen legediaren menpe dauden ingurumen ebaluazioko prozeduretan, konektagarritasun ekologikoa eta azpiegitura berdearen garapena sartzea.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. SEKZIOA

BASOEN ETA EHIZAREN ZERBITZUA

56. artikulua . Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu honako arlo hauetan: ehiza kudeatzea; mendiak babestu eta hobetzea; baso plangintza; zura eta baso biomasa garraiatzea eta horren erabilera sustatzea; laguntza teknikoa ematea suteak itzaltzeko arduradunei, hala eskatzen zaionean; baso sektorea babestea; ingurumen hezkuntza eta ezagueraren arloko lankidetza harremanak; eta kasuko administrazio unitate guztiak koordinatzea zerbitzuaren eskumeneko gaietan, jarraibide eta zuzentarau teknikoak ezarriz eskumen horiek inplementatzeko eta horien jarraipena egiteko. Halaber, bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerako eskudantziak erabiliko ditu.

57. artikulua . Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren egitura.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Basoak Kudeatzeko Atala.

b) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala.

c) Ehiza Atala.

58. artikulua . Basoak Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.

Basoak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu basoen arloan eta, zehazki, ondoko hauek:

a) Antolatuak dauden mendiak aprobetxatu eta hobetzeko urteko planak prestatu eta onestea eta haien jarraipena egitea.

b) Antolatuak ez dauden mendietan, hala herri mendietan nola partikularretan, mozketak egiteko baimenak prestatu, onetsi eta haien jarraipena egitea.

c) Mendiak antolatzeko proiektuak eta haien berrikuspenak eta basoak kudeatzeko plan teknikoak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

d) Okupazioak, desafektazioak eta mendi katalogatuak ukitzen dituzten ekintza guztiak baimentzeko espedienteen gaineko txostenak egitea.

e) Baso lurrak ukitzen dituzten era guztietako jarduketen, laguntza deialdien, planen eta proiektuen gaineko nahitaezko txostenak egitea, Natura 2000ko kudeaketa planetan eta horien berrikuspenetan ezarritako neurriak barne.

f) Basoko suteak prebenitzeko behar diren ekintzak planifikatzea eta gauzatzea, eta izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten baso eremuak lehengoratzeko lanak egitea.

g) Nafarroako Baso Ondareko finkak kudeatzea, zerbitzuak agintzen dizkion jarduketetan. Eremu babestuko deklarazioa duten Nafarroako Baso Ondareko finketan, behar den prozedura ezarriko da Biodibertsitatearen Zerbitzuarekin batera, egoki kudeatzeko.

h) Zerbitzuak eskumenekoak dituen laguntzen txostenak eta horien jarraipen teknikoa egitea.

i) Ibaiak eta basoak lehengoratzeko behar diren neurriak gauzatzea, baita mendiak mantendu, hobetu eta modu jasangarrian erabiltzeko ere.

j) Natura-monumentu deklaratutako zuhaitz apartekoak zaintzea.

k) Bere eskumenen esparruan, basa espezieak, habitatak eta naturagune babestuak babestu, zaindu eta kudeatzeko planetan jasotzen diren neurriak gauzatzea.

l) Beste unitate batzuei laguntzea ingurumen hezkuntzarekin loturiko jarduketetan, zerbitzuak agintzen dizkion horietan.

m) Baso ziurtapenekin zerikusia duten jarduketak.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

59. artikulua . Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren eskumenen esparru materiala.

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Basoetako gaixotasun eta izurrien jarraipena eta kontrola egitea.

b) Basoei buruzko ikerketa eta esperimentaziorako ekintzak eta proiektuak garatzea.

c) Basoei buruzko estatistika egitea.

d) Zerbitzuak tramitatzen dituen laguntzetarako aldizkako deialdiak prestatzea.

e) Europar Batasuneko programa kofinantziatuetan sartzen diren eta zerbitzuak tramitatzen dituen laguntza deialdiak prestatzea, eta aipatu programen jarraipena egitea zerbitzuak kudeatutako neurriak jasotzen direnean.

f) Dirulaguntzen kanpaina horietako espedienteen kudeaketa administratiboa.

g) Honako hauekin loturiko ekintzak: irizpide teknikoak ezartzea, basoen plangintza estrategikoa eta, bereziki, zuraren eta baso biomasaren erabilera sustatzea.

h) Mendi babesleen eta onura publikokoen katalogoak mantentzea.

i) Baso industriarako laguntzen deialdiak gauzatzea eta horien jarraipena egitea.

j) Nafarroako Baso Ondareko finketan, baso aprobetxamendu nagusien eta bigarren mailakoen esperimentazioa, baita horiek bultzatu eta indartzea ere, zerbitzuak agintzen dizkion jarduketetan. Eremu babestuko deklarazioa duten Nafarroako Baso Ondareko finketan, behar den prozedura ezarriko da Biodibertsitatearen Zerbitzuarekin batera, egoki kudeatzeko.

k) Basoei buruzko landa garapenerako programen prestaketan parte hartzea eta hori koordinatzea, baita basogintzaren arloko araudien aldaketetan eta Baso Estrategiaren garapenean eta sustapenean ere.

l) Zurari buruzko EUTR Erregelamendua gauzatzea, ikuskatzeko sistema bat ezarriz zuraren legez kontrako merkaturatzerik ez dela egiten bermatzeko.

m) Lankidetza harremanak ezartzea unibertsitateekin eta ikerketa zentroekin, zuzendaritza nagusiaren lan arloetan.

n) Zerbitzuaren prozedurak modernizatu eta errazteko ekintzak. Bertan sartzen dira zerbitzuaren jarduketen geoerreferentzia egiteko tresnen aplikazioarekin loturikoak.

o) Basogintzako elkarteei buruzko espedienteak kudeatzea eta horiekin solas egitea.

p) Abelbideak babestu, lehengoratu eta kudeatzea.

q) Basogintzako mantentze-lanetako jarduketak gauzatzea Donejakue bidean.

r) Basogintzako Aholku Kontseiluko idazkaritza lana egitea.

s) Ingurumenaren arloko heziketa, prestakuntza, boluntariotza eta herritarren zientzia.

t) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

60. artikulua . Ehiza Atalaren eskumenen esparru materiala.

Ehiza Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ehizaren arloan eta, zehazki, ondoko hauek:

a) Ehizaren plangintza osoa Nafarroan.

b) Ehiza faunaren populazioen kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.

c) Ehiza kudeatzeko aholkularitza teknikoa.

d) Ehiza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animali espezieei buruzko urteroko xedapenen proposamenak egitea.

e) Ehiza lizentziak kudeatzea.

f) Ehizaren arloko administrazio baimenak kudeatzea.

g) Ehiza barrutiak eratu eta aldatzeko espedienteak tramitatzea.

h) Ehiza antolatzeko planak onetsi eta aldatzeko espedienteak tramitatzea.

i) Ehizaren arloko laguntzak diseinatu eta kudeatzea.

j) Ehizako Aholku Batzordearen idazkaritza lana egitea.

k) Ingurumen Ministerioak edo beste erakunde batzuek ehizari buruz edo ehiza-espezieei buruz egiten dituzten eskaeren gaineko txostenak egitea.

l) Unibertsitateekin, ikerkuntza zentroekin eta bestelako entitateekin elkarlanean aritzea ehizaren arloko proiektu edo azterlan pilotuetan.

m) Urteroko ehiza azterketa kudeatzea Nafarroan.

n) Ehizazainen egiaztagiria ematea Nafarroan.

o) Ehiza-hegaztien erregistroa kudeatzea.

p) Ehizako garaikurrak homologatzea.

q) Epizootia eta zoonosi kasuetan, horietaz arduratzen diren erakundeekin elkarlanean aritzea.

r) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

5. SEKZIOA

INGURUMEN KUDEAKETAREN KALITATEAREN ETA ZAINTZAREN ZERBITZUA

61. artikulua . Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari esleitzen dizkion eginkizunak beteko ditu. Dekretu horren bidez arautu zen Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko langileen berariazko araubidea.

Gainera, kontuan harturik zeharkako izaera duela, gainerako unitate teknikoekin elkarreragina duela eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren prozedura gehienetan beharrezkoa den agente gisa jarduten duela, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak behar diren neurriak bultzatu eta kudeatuko ditu lan prozesu, prozedura eta tresnak hobetzeko, barne kalitatearen eta ebaluazioaren arloan ezarritako politika korporatiboarekin koordinatuz, hori guztia kudeaketaren bikaintasuna helburu, eta zehazki honako neurri hauek:

a) Barne prozesuak aztertzea eta oinarrizko prozeduren mapa prestatzen laguntzea, Europar Batasunak eskatzen duen elkarreragingarritasuna lortzearren.

b) Departamentuko unitateei laguntza ematea eta unitate horiek koordinatzea tramiteak modernizatu, arindu eta sinplifikatzeari begira, betiere herritarrentzako arretan eragimena handitzeko asmoz.

c) Prozesu bakoitzeko kalitate adierazleen ezarpena garatzea, bai eta gogobetetasun inkestak, barne kalitatea hobetzeko planak, kalitatea kudeatzeko sistema estandarizatuak eta politika eta eredu korporatiboekin lerrokatutako sinplifikazio administratiborako sistemak ere.

d) Barne autoebaluaziorako metodoak ezartzea prozesuen mapan, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeari dagokionez.

e) Barne koordinazio eta dinamizazioa, kalitate prozesuak bultzatzen direla bermatzeko.

f) SOS zentroarekin eta segurtasun indar eta kidegoekin koordinatzea.

g) Bere eskumen esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

62. artikulua . Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren egitura.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak atal hau izanen du bere egituran:

-Ingurumena Zaintzeko Atala.

63. artikulua . Ingurumena Zaintzeko Atalaren esparru materiala Nota de Vigencia.

Ingurumena Zaintzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, eta, bereziki, eginkizun hauek:

a) Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko langileen berariazko araubidea erregulatzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak zaintzaren, ikuskapenaren, ikerketaren eta kudeaketaren arloetan Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari esleitutako eginkizunak kudeatzea.

b) Barrutietako koordinazio unitateak antolatzea, egutegiak prestatuz.

c) Informazioa bideratzea barrutien eta zerbitzuko zuzendaritzaren artean.

d) Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko langileen eskaerak aztertzea.

e) Honako arlo hauei buruzko proposamenak jasotzea eta Zerbitzuko zuzendaritzari aurkeztea: jarduketa-protokoloak, arropa erostea, ibilgailuak eta materiala, lan arlo jakin batzuetarako lantalde espezializatuak, beste unitate batzuekiko harremanak eta Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldearentzat interes orokorrekoa den beste edozein kontu.

f) Zerbitzuko zuzendaritzari proposamenak egitea lantalde espezializatuei buruz eta prestakuntza planari buruz, zerbitzuko zuzendaritzak azter eta balora ditzan.

g) Lan arriskuen prebentzio planen jarraipena eta gauzatzearen kontrola.

h) Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko instalazioen mantentze-lana: Miluzeko finka eta eskualdeetako bulegoak.

i) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

Ingurumena Zaintzeko Ataleko burutza esklusibotasuneko araubidean beteko da, burutza horretarako prestasun osoa eta erabateko dedikazio osoa behar baitira.

V. KAPITULUA. LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

64. artikulua . Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu egituran:

a) Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atala.

c) Aurrekontuen Kudeaketarako Atala.

d) Informazioa Kudeatzeko Atala.

e) Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atala.

f) Baliabideak Kudeatzeko eta Laguntza Teknikoaren Atala.

g) Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atala.

65. artikulua . Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoei dagokienez, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak bere jardueraren eremuan agintzen dizkionak ere.

Zehazki, eginkizun izan ditzakeen guztien artean, honako hauek beteko ditu:

a) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

b) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

c) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko legeria aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari ondarearen gaineko erantzukizunaz eskatzen ahal zaizkion erreklamazioak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

d) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.

e) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko araudia biltzea, Foru Komunitatekoa, Estatukoa eta Europar Batasunekoa.

f) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloan zehapen espedienteak instruitzea eta horien jarraipena egitea, eta fiskaltzarekin nahiz zigor jurisdikzioarekin koordinazioa izatea.

g) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko txosten juridikoak egitea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak eskatzen dizkion guztiak ere.

h) Nafarroako Landa Garapeneko Programa gauzatzeko laguntza juridikoa ematea, landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloari dagokionez, eta horren barnean dago landa garapeneko programa gauzatzerakoan tramitatzen diren espedienteek eskatzen ahal duten txosten juridikoa egitea. Halaber, laguntza juridikoa ematea Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritzari.

i) Koordinatu eta gainbegiratzea departamentuko unitateen jarduna lege proiektuak prestatzeko garaian.

j) Behar diren irizpideak eta jarraibideak ezartzea departamentuko unitate guztietan zeharkako araudia aplikatzeko gai hauetan: kontratazioa, dirulaguntzak, gardentasuna, langileria, antolaketa egitura, eta antzeko izaera duten gainerako guztiak.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

66. artikulua . Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala Nota de Vigencia.

Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoei dagokienez, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak bere jardueraren eremuan agintzen dizkionak ere.

a) Ingurumen arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

b) Ingurumenaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

c) Ingurumenari buruzko legeriak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari ondarearen gaineko erantzukizunaz eskatzen ahal zaizkion erreklamazioak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

d) Ingurumenaren arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.

e) Ingurumenaren arloko araudia biltzea, Foru Komunitatekoa, Estatukoa eta Europar Batasunekoa.

f) Ingurumen arloko legezkotasuna babesteko ekintzetan laguntzea eta horiek bultzatzea.

g) Ingurumen arloan zehapen espedienteak instruitzea eta horien jarraipena egitea, eta zigor jurisdikzioarekin koordinazioa izatea.

h) Laguntza juridikoa ematea, ingurumen arloko arau-hausteen kariaz aurkezten diren salaketa, erreklamazio eta kexei buruz zerbitzuek egiten dituzten proposamenetan.

i) Txosten juridikoak egitea.

j) Koordinatu eta gainbegiratzea departamentuko unitateen jarduna lege proiektuak prestatzeko garaian.

k) Behar diren irizpideak eta jarraibideak ezartzea departamentuko unitate guztietan zeharkako araudia aplikatzeko gai hauetan: kontratazioa, dirulaguntzak, gardentasuna, langileria, antolaketa egitura, eta antzeko izaera duten gainerako guztiak.

l) Nafarroako Ingurumen Kontseiluko idazkaritza lana egitea.

m) Nafarroako Landa Garapeneko Programa gauzatzeko laguntza juridikoa ematea, ingurumen arloari dagokionez, eta horren barnean dago landa garapeneko programa gauzatzerakoan tramitatzen diren espedienteek eskatzen ahal duten txosten juridikoa egitea. Halaber, laguntza juridikoa ematea Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritzari.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

67. artikulua . Aurrekontuen Kudeaketarako Atalaren eskumenen esparru materiala.

Aurrekontuen Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu aurrekontuaren aurreproiektua egiteari, kontabilitateari, kudeaketari eta aurrekontu betearazpenaren informazioari dagokienez, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

68. artikulua . Informazioa Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.

Informazioa Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ondoko arlo hauetan:

a) Telekomunikazio eta informazio sistemen inguruan diren premiak identifikatzea, eta departamentuko unitate administratiboek gai horren gainean egiten dituzten eskaerak bideratzea.

b) Erabiltzaileen errekerimenduak eta ase beharreko xedeak bildu, definitu eta lehentasunak ezartzea, hori guztia elkarlanean arituz jarraian aipatzen diren gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin gai hauetan: informazio sistemak eta aplikazio informatikoak eratu eta ezartzea, auditoretza eta kontrola informazioaren segurtasunean, departamentuetakoak edo korporatiboak izan.

c) Departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetzeko beharrezkoak diren erreformak proposatu eta bultzatzea.

d) Ezagutzaren Ataria eta departamentuaren web-orria kudeatzea, eta gaikako web-aplikazioak sustatu, bultzatu eta kudeatzea, teknologia berriak zabaltzeko, hedabide tradizionalen ordez. Halaber, unitate arduradunaren irisgarritasun delegatuko eginkizunak betetzea departamentuaren webguneetan eta gailu mugikorren aplikazioetan.

e) Departamentuak atxikita dituen eraikinetan sartzeko kontrola kudeatzea.

f) Administrazio-artxiboa kudeatzea.

g) Herritarren parte-hartze prozesuak kudeatzea, departamentuko arauak, planak eta estrategiak prestatzeko, gardentasunaren atariaren kudeaketan eskudun den organoarekin elkarlanean.

h) Departamentuko erabiltzaileentzako eta eragile nagusientzako prestakuntza jarduerak eta dibulgatiboak proposatzea eta unitate eskudunekin elkarlanean aritzea, informazioaren teknologien erabilera eta garapena eta departamentuko gaien ezagutza sustatzeko.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak, eta zehazki Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, betiere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren esparruaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

69. artikulua . Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atalaren eskumenen esparru materiala.

Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Tramitatzea eguneko gai zerrendak eta jakinarazpen administratiboak.

b) Erakunde-harremanen ondoriozko jarduketak kudeatu eta kontrolatzea.

c) Giza baliabideak.

d) Erregistroa eta herritar, enpresa eta entitateentzako informazioa.

e) Eskualdeetako eta Arloetako Bulegoak.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

70. artikulua . Baliabideak Kudeatzeko eta Laguntza Teknikoaren Atalaren eskumenen esparrua.

Baliabideak Kudeatzeko eta Laguntza Teknikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Departamentuaren eraikinak eta instalazioak eta departamentuari atxikitako finkak.

b) Departamentuaren zerbitzuetako prebentzioaren arloko jardueren plangintza eta ebaluazioa koordinatzea.

c) Departamentuaren jardueren plangintza eta ebaluazioa koordinatzea irisgarritasun unibertsalaren arloan.

d) Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeko aholku ematea departamentuko jardueraren plangintzan, kudeaketan eta ebaluazioan.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

71. artikulua . Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

a) Departamentuko estatistika.

b) Adierazle, balantze eta estatistiken sistema bat prestatu eta mantentzea, ezagutzaren zabalkundea, gardentasuna eta departamentuko estatistiken koordinazio eta hedapena errazteko.

c) Departamentuan garatzen diren planetako datu eta adierazleak aztertzea.

d) Atalak eta Nafarroako Gobernuaren beste erakunde edo entitate instrumentalek egiten dituzten txosten eta agiriak prestatzea eta koordinatzea.

e) Gobernuak bultzatzen dituen eragiketa estatistiko, erregistro eta ebaluazio-proiektuetan parte hartzea.

f) Departamentuak Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemari (SITNA) eman beharreko informazioa kudeatzea, koordinatzea eta mantentzea, departamentuaren informazioaren ekoizpena, eguneratzea, ustiapena eta zabalkundea hobetzeko.

g) Banakako datu-baseetatik edo datu-base korporatiboetatik datozen datu geografikoak kudeatzea eta ustiatzea.

h) Informazio geografikoa eta departamentuak eskuratzen dituen sateliteko irudiak kudeatzea eta ustiatzea, Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuarekin koordinatua.

i) Departamentuaren dokumentazio zentroa-liburutegia mantentzea eta kudeatzea, eta ikerketak, inkestak eta buletinak egitea, ahalbidetuko dutenak baliabideen ezagutza hobetzea eta zabaltzea, landa garapeneko eta ingurumeneko esparruetan.

j) Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak tramitatzeko prozedura ezartzea, gardentasunari buruzko foru araudiari jarraikiz aurkezten direnean.

k) Nafarroako Nekazaritzako Kontabilitate Sarea (RICAN) kudeatzea eta koordinatzea, eta nekazaritzako ustiategien eta produkzio sistemen karakterizazio tekniko ekonomikoaren analisia egitea.

l) Datuak eta adierazleak ematea, proiektu estrategikoak inplementatzeko eta aurrekontu estrategikoak egiteko.

m) Administrazioaren gainerako unitateekin koordinatzea, bakoitza bere eskumeneko arloan; bereziki Nafarroako Estatistika Institutuarekin, adierazleak zehaztu, garatu eta bideragarri egiteko eta Nafarroako Estatistika Planean sartzeko.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

Lehen Xedapen Gehigarria. Eskumenak deskontzentratzeko baldintza orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean deskontzentratzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, galarazi gabe eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Eskumenen deskontzentrazioa Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian Nota de Vigencia.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarrean dagoen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, mandatuak, ondare-erantzukizuna eta zehapen espedienteen gainekoa, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

Beken arloko eskumen administratiboen titulartasunaren eta erabileraren eskualdaketaren barruan dago aurrekontu-kredituak kudeatzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren 700 programan (Landa garapeneko eta ingurumeneko zuzendaritza eta zerbitzu orokorrak) dauden gastu-esleipenetarako.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Eskumenen deskontzentrazioa Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian Nota de Vigencia.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarrean dagoen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, mandatuak, ondare-erantzukizuna eta zehapen espedienteen gainekoa, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

Beken arloko eskumen administratiboen titulartasunaren eta erabileraren eskualdaketaren barruan dago aurrekontu-kredituak kudeatzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren 700 programan (Landa garapeneko eta ingurumeneko zuzendaritza eta zerbitzu orokorrak) dauden gastu-esleipenetarako.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Eskumenen deskontzentrazioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusian Nota de Vigencia.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, ondare-erantzukizuna eta zehapen espedienteen gainekoa, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

Beken arloko eskumen administratiboen titulartasunaren eta erabileraren eskualdaketaren barruan dago aurrekontu-kredituak kudeatzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren 700 programan (Landa garapeneko eta ingurumeneko zuzendaritza eta zerbitzu orokorrak) dauden gastu-esleipenetarako.

Era berean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari esleitzen dizkion beste eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta haien erabilera, hain zuzen ere arlo hauetan: ingurumena babesteko esku hartzea, ehiza eta arrantza, eta basoen kudeaketa.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak.

Berresten dira, lehenago egin ziren baldintza beretan, foru dekretu honetan ezarritako egituran izenari eusten dioten burutzen izendapenak, baita honako hauenak ere: Oihanak Zaintzeko Atala (Ingurumena Zaintzeko Atala izena hartzen duena), Araubide Juridikoaren Atala (Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atala izena hartzen duena) eta Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atala (Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atala izena hartzen duena).

Seigarren Xedapen Gehigarria. Unitateak kentzea.

Honako hauek kentzen dira: Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Plan eta Programen Atala; Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atala, Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atala, Pirinioaldea Kudeatzeko Atala, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atala, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atala, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atala eta Oihanak Zaintzeko Atala; Idazkaritza Tekniko Nagusiko Laguntza Teknikoaren Atala; eta Estatistika Atala-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren gaineko Datuen Ekosistemaren Behatokia.

Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Unitateak sortzea Nota de Vigencia.

Honako unitate hauek sortzen dira, kasu bakoitzean aipatzen diren baldintzekin:

-Animalien Ongizatearen Atala. Baldintzak: A maila, albaitari lanpostu baterako izendatua izatea eta B motako gidabaimena edukitzea.

-NPEaren Plangintzarako Atala. Baldintzak: A edo B maila, B motako gidabaimena edukitzea.

-Ingurumena Ikuskatzeko Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Klima Aldaketaren Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Ibai Ingurunearen Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Ingurumen Eraginaren Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Basoak Kudeatzeko Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala. Baldintzak: Maila: A edo B.

-Ehiza Atala. Baldintzak: Maila: A, B edo C.

-Ingurumena Zaintzeko Atala. Baldintzak: Maila: A, B edo C.

-Baliabideak Kudeatzeko eta Laguntza Teknikoaren Atala. Baldintzak: Maila: A, B edo C.

-Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atala. B maila, estatistikako erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea eta B motako gidabaimena edukitzea.

Zortzigarren Xedapen Gehigarria. Unitateak bere horretan uztea.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atal mailatik beherako unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

Bederatzigarren Xedapen Gehigarria. Arauen eta planen aipamena.

Kasua bada, foru dekretu honetan egiten diren arauei buruzko aipamenak horiek ordezkatzen dituzten arauei dagozkie.

Era berean, plan eta programa berariazkoei buruzko aipamen espresuak plan eta programa horiek ordezkatzen edo osatzen dituztenei dagokie, baita departamentuko unitate bakoitzaren eskumenen esparruan prestatzen diren horiei guztiei ere.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen da, foru dekretu honen kontra doan orotan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparruari dagokionez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua, bai eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.

Azken Xedapenetako Lehena. Gaikuntzak.

Gaikuntza ematen zaie Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren titularrei behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egin dezaten.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Hirugarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web