(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

97/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia-Nota de Vigencia.

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 46.2 artikuluak ezartzen du erakunde autonomoak departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikiko zaizkiola.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura Nota de Vigencia.

1. Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu oinarrizko egituran:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Nafarroako Kirolaren Institutua izeneko erakunde autonomoa Kultura eta Kirol Departamentuari atxikita egonen da.

Lehen xedapen iragankorra.- Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan ezarritako moduan, eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarritako eskumen banaketa betetzearren (arau horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen), Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa aldatu eta Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortu arte, institutuak izen bera izaten jarraituko du, eta Kultura eta Kirol Departamentuari atxikita.

Bigarren xedapen iragankorra.- Arauek jarraitzea.

Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoan xedatutakoa aplikatuko da, foru dekretu honen edukiaren aurka ez dagoen neurrian: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretua.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 58/2015 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.- Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren titularrei gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egin dezaten.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1910751

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web