(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

96/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Era berean, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuaren titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

b) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

c) Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Xedapen gehigarri bakarra .Deskontzentrazioa.

1. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: kontratazioa eta ondare erantzukizuna, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, ondare erantzukizuna eta zehapen espedienteen gainekoa, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

3. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, ondare erantzukizuna eta zehapen espedienteen gainekoa, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

Era berean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten dira indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: ingurumenaren babeserako esku-hartzea, ehiza eta arrantza, bai eta gaur egun arlo horretan besteren esku dauden guztiak ere.

Xedapen iragankor bakarra .Arauek jarraitzea.

Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoan xedatutakoa aplikatuko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumen esparruari dagokionez, eta foru dekretu honen edukiaren aurka ez dagoen neurrian: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.- Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren titularrei gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egin dezaten.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1910750

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web