(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

90/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA.Nota de Vigencia

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Bestalde, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuaren titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean. 35.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusietan txertaturik nahiz zuzenean departamentuen titularren menpe egon daitezkeela.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia.

b) Justizia Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Xedapen gehigarri bakarra.- Eskumenak hartzea.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak justiziaren arloan betetzen zituen eginkizunak.

Xedapen iragankor bakarra.- Arauek indarrean jarraitzea eta organoen eta eginkizunen jarraipena.

Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoan xedatutakoa aplikatuko da, foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka ez dagoen neurrian: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua.

Azken xedapenetako lehena.- Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1910744

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web