(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

85/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA.

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla. Azken hori kasuan kasuko kontseilariaren menpe dago zuzenean. Era berean, artikulu horretako 3. paragrafoak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuko titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean. 35.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusietan txertaturik nahiz zuzenean departamentuen titularren menpe egon daitezkeela.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Foru lege beraren 46.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikiko zaizkiola.

Hori horrela, Lehendakaritzako Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia.

b) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

c) Barne Zuzendaritza Nagusia.

d) Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

f) Nafarroako Administrazio Auzitegia.

2. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa atxikitzen zaio.

Lehen xedapen iragankorra.- Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan ezarritako moduan, eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarritako eskumen banaketa betetzearren (arau horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen), Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa aldatu eta Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortu arte, institutuak izen bera izaten jarraituko du, eta Kultura eta Kirol Departamentuari atxikita.

Bigarren xedapen iragankorra.- Arauek jarraitzea.

Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoetan xedatutakoa aplikatuko da, foru dekretu honetan ezarritakoaren aurka ez dagoen neurrian eta eskumen esparru berriari dagokionez: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretua, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretua, eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretua; ulertu behar da horietan Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua aipatzen denean, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaz ari dela.

Xedapen indargabetzaile bakarra.- Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 54/2015 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.- Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1910737

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web