(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

73/2019 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 125 - 28/06/2019



  I. ERANSKINA. GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA


Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute zenbait atal, bulego eta unitate parekatuko burutzak betetzeko baldintzak aldatu egin behar direla, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko baldintzei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Aldaketa plantilla organikoan.

Bat.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa). Horren arabera, zenbait burutzari esleitutako berariazko baldintzak aldatu dira, izangaiek bete beharko dituztenak burutza horiek merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

2. artikulua . Maila esleitzea.

Foru dekretu honetan burutza batzuei maila bat baino gehiago esleitzen bazaie, azkenik maila ezartzeko kontuan hartuko da, behin burutza beteta, zer maila duen funtzionarioak, eta, orobat, ordainsari osagarriak kalkulatuko dira oinarri harturik mailari dagokion oinarrizko soldata.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

I. ERANSKINA. GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

I. ERANSKINA

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Ataleko burutza.

8635 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A.

Titulazioa: Zuzenbideko gradu edo lizentzia titulua izatea.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa

Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza.

5874 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Enpresa Zientzietako gradu edo lizentzia titulua izatea.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

NBEUF-LGENF Diru-laguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko burutza.

7098 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Gidabaimena: B.

Inbentario Orokorraren Bulegoko burutza.

1358 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: B.

Lanpostua: nekazaritzako ingeniari teknikoen edo arkitekto teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa

Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoko burutza.

6907 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: C D.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko burutza.

10593 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: C D.

Hizkuntza: Euskara C1.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Aurrekontuen Kudeaketaren eta Goi Mailako Kargudunen Erregistroaren Ataleko burutza.

9943 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Enpresa Zientzietako gradu edo lizentzia titulua izatea.

Barne Zuzendaritza Nagusia

Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burutza.

9624 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B C.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burutza.

9696 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Mantentze-lanen Bulegoko burutza.

35069 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: ingeniariaren edo ingeniari teknikoaren titulua izatea.

Gidabaimena: B.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Ataleko burutza.

9971 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: mediku, erizain edo gizarte-langileen lanpostu baterako izendatu izana.

Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko burutza.

97044 zenbakidun lanpostua.

Ez dago berariazko baldintzarik.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoko burutza.

10249 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: B C.

Titulazioa: nekazaritzako ingeniari tekniko aritzeko gaikuntza ematen duen titulua izatea, edo hauetako bat: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikaria (Kimikaren lanbide arlokoa), Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako teknikaria, Ingurumen Osasuneko goi mailako teknikaria, edo Elikagai-industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi mailako teknikaria (Elikagaien Industrien lanbide arlokoa), edo horien baliokidea dena.

Gidabaimena: B.

NBEUF-LGENF Funtsen Ordainketak Burutzeko Bulegoko burutza.

5144 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: B C D.

Obra Bulegoko burutza.

7154 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: nekazaritzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniari teknikoaren titulua izatea; edo nekazaritzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua.

Gidabaimena: B.

Enologia Bulegoko burutza.

10253 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: Biologiako, Kimikako, Enologiako edo Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradu edo lizentzia titulua izatea; edo nekazaritzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua.

Gidabaimena: B.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Ingurumena Zaintzeko Ataleko burutza.

8091 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B C.

Titulazioa: Biologiako, Ingurumen Zientzietako, Mendi Ingeniaritzako, Basogintzako Ingeniaritzako, Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko edo Ingurune Naturaleko Ingeniaritzako gradu edo lizentzia titulua izatea; edo Mendi Ingeniaritza, Basogintzako Ingeniaritza edo Ingurune Naturaleko Ingeniaritzaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua, edo hauetako bat: Lanbide Heziketako Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari titulua, Natur eta paisaia baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko goi mailako teknikari titulua, Baso-ustiapeneko teknikari espezialistaren titulua, edo Baso-ustiapen eta Naturaren Kontserbazioko teknikari espezialistaren titulua.

Gidabaimena: B.

Klima Aldaketaren Bulegoko burutza.

10256 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B C.

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Ataleko burutza.

10166 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa/lanpostua: Biologiako, Mendi Ingeniaritzako edo Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko gradu edo lizentzia titulua izatea; edo mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo biologoen, mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Espezieen eta Habitaten Bulegoko burutza.

10269 zenbakidun lanpostua.

Ez dago berariazko baldintzarik.

Ehiza Baliabideen Bulegoko burutza.

10270 zenbakidun lanpostua.

Ez dago berariazko baldintzarik. -.

Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Ataleko burutza.

10167 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa/lanpostua: Biologiako, Mendi Ingeniaritzako edo Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko gradu edo lizentzia titulua izatea; edo mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo biologoen, mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Pirinioaldea Kudeatzeko Ataleko burutza.

10168 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa/lanpostua: Biologiako, Mendi Ingeniaritzako edo Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko gradu edo lizentzia titulua izatea; edo mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo biologoen, mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Ataleko burutza.

10169 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa/lanpostua: Biologiako, Mendi Ingeniaritzako edo Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko gradu edo lizentzia titulua izatea; edo mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo biologoen, mendi-ingeniarien edo basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Iragarkiaren kodea: F1908298

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web