(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

72/2019 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 125 - 28/06/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Estatistika Institutua

Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 1021 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

Suhiltzaile-ofizialordea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 7710 eta 7712 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Estatistika Institutua

-Erdi mailako tituluduna (estatistikaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10721 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Suhiltzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10722 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Suhiltzaile-sarjentua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10723 zenbakia duena plantilla organikoan.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908297

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web