(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

71/2019 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 125 - 28/06/2019



Atariko

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak proposatzen du departamentu horri atxikitako bost lanposturi euskaraz jakin beharra esleitzea, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa oinarri hartuta. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 12ko 7/2019 Foru Aginduaren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren 2019-2021eko Hizkuntza Plana onetsi zen.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 23ko 69/2019 Foru Aginduaren bidez, publizitatea eman zitzaion betetzen ari ziren plazaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeak (nahitaezko euskarazko hizkuntza-eskakizuna esleitzeak) ondorioak eragiten zizkien langileen gaineko prozedurari, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak jakinarazi du zer lanposturi esleitu behar zaien euskaraz jakin beharra Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan, herritarrei arreta elebiduna emateko plan horretan zehazten diren lehentasunezko unitateak oinarri hartuta. Halaber, departamentu horri atxikirik egonda, identifikatzen diren lanpostuei euskaraz jakin beharraren eta horien euskarazko jakite-mailaren berri eman du.

Era berean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak hizkuntza-eskakizuna esleitzen zaien lanpostuak hautatzeko irizpideak aplikatzeko moduaren berri eman du, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 23ko 69/2019 Foru Aginduari jarraikiz.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko lanpostu elebidun horiek zehazteko, negoziazioa egon da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen negoziazio-mahaian, 103/2017 Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Lanpostu elebidunak eta haiei dagokien euskarazko jakitemaila zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan.

1. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla aldatzen da, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko honako lanpostu hauek elebidun bihurtuz:

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

Lanpostu elebidun bat, euskarazko C1 jakite-maila duena, liburutegiko arduradun lanposturako, 78 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi lanpostu elebidun, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, administrari laguntzaile lanposturako, 55 eta 3754 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Lanpostu elebidun bat, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrari lanposturako, 10112 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Lanpostu elebidun bat, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrazioko teknikari lanposturako, 2854 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoko lanpostuei elebitasuna esleitzeak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 23ko 69/2019 Foru Aginduan aurreikusten diren ondorioak izanen ditu. Foru agindu horren bidez, publizitatea ematen zitzaion betetzen ari ziren plazaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeak (nahitaezko euskarazko hizkuntza-eskakizuna esleitzeak) ondorioak eragiten zizkien langileen gaineko prozedurari, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

3. Foru dekretu honetan aldatzen diren lanpostuei hizkuntza-eskakizuna esleitzeak ez ditu ukituko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduren deialdiak, baldin eta foru dekretu honek indarra hartzen duenerako deitu badira.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908296

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web