(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

61/2019 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 109 - 06/06/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Aezkoa-Kintoko Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan 10692 zenbakia duena.

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan 10693 zenbakia duena.

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Iruñeko Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan 10694 zenbakia duena.

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Koordinazio Unitate Zentralari atxikia, plantilla organikoan 10695 zenbakia duena.

-Basozaina. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Agoizko Koordinazio Unitatealari atxikiak, plantilla organikoan 10696, 10697 eta 10698 zenbakia dutena.

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan 10699 zenbakia duena.

-Basozaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Tuterako Koordinazio Unitatealari atxikiak, plantilla organikoan 10700 eta 10701 zenbakia dutena.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1906641

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web