(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

59/2019 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 103 - 29/05/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Suhiltzaileen peoi laguntzailea. Bederatzi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 8354, 8355, 8356, 8357, 8358, 8359, 8360, 8361 eta 8362 zenbakia dutenak.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Koordinazioko operadore laguntzailea. Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 10664, 10665, 10666, 10667, 10668, 10669, 10670, 10671 eta 10672 zenbakia dutenak.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1906639

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web