21/2019 FORU AGINDUA, APIRILAREN 4KOA, HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ ALDATZEN DA NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUAREN EGITURA ORGANIKOA, BULEGOEN MAILAN
BON N.º 81 - 29/04/2019
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.
Bestalde, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 240/2015 Foru Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen du bulegoak sortu, aldatu eta kentzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrari dagokiola.
Horregatik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
Kendu egiten da LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atalari atxikia zegoena.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz txikiagoko xedapen guztiak eta, zehazki, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren martxoaren 28ko 8/2017 Foru Agindua.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2019ko apirilaren 4an.-Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.