(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

13/2019 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legea, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

BON N.º 62 - 01/04/2019



ATARIKOA

Foru legeak bi aldaketa sartzen ditu abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legean, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoan.

Batetik, 9. artikulua aldatzen da (“Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak”), %0,3 handitu daitezen ordainsariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetan, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan daudenetan, goi-karguduntzat hartzen diren zuzendaritzako kideentzat, 2018ko abenduan lortutako akordioaren ondorioz. Akordio hori 2019ko urtarrilean formalizatu zen, sozietate publikoetako ordezkari sindikalekin, eta baimendua dago Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 18.2 artikuluan.

Bestetik, ikusirik aurkeztu dela foru lege proposamen bat baimentzen duena Nafarroako Foru Komunitateak Osasuna klub atletikoaren aldeko abal bat ematea (2019ko martxoaren 5eko 33. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), bidezkoa da 14. artikuluko 1. eta 3. puntuetan aurreikusitako mugak aldatzea (puntu horiek jorratzen dituzte, hurrenez hurren, Nafarroako Gobernuak gehieneko zer zenbatekotarako ematen ahal dituen abalak eta abal horien gehieneko arriskua), aipatutako foru legearen proposamenean 23 milioi euroko abala ematea baimentzearen ondorioz.

Artikulu bakarra.–2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen agindu hauek aldatu dira, eta ondoren azaldu bezala gelditu:

Bat. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 9.9. artikulua aldatzen da. Honela geldituko da idatzita:

“9.9. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritza-kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2019an:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko soldata gordina, hamalau hilekotan banatuta, 56.688,78 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, taula honi jarraituz:

SOZIETATE MOTA

KONPLEXUTASUNAREN
ARABERAKO OSAGARRIA

URTEKO OINARRIZKO LANSARI GORDINA, EUROTAN

D

%0

56.  688,78

C

%10

62.  357,65

B

%30

73.  695,41

A

%55

87.  867,60

Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez sailkatuko dira sozietateak, motaren arabera”.

Bi. 14. artikuluko 1. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, gehienez ere 43.000.000 euro eginen dutenak.

Aurreko paragrafoko mugaren barruan, Garapen Ekonomikorako Departamentuari baimena ematen zaio abalak eta birrabalak emateko, enpresei finantzaketa eskuratzea errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetzen ahalko ditu elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-entitateekin”.

Hiru. 14. artikuluko 3. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo gisako beste bermeen gehieneko arrisku bizia 62.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, berriz, gehieneko arrisku bizia 108.000.000 eurokoa izanen da”.

Azken xedapen bakarra .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ezartzen dituen efektuekin.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko martxoaren 22an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1904076

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web