(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

31/2019 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 20KOA, ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEK ETA HORIEN INSTALAZIOEK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZA HIGIENIKO-SANITARIOAK, ANIMALIEN ONGIZATEKOAK ETA ANTOLAMENDU ZOOTEKNIKOKOAK EZARTZEN DITUENA. Nota de Vigencia

BON N.º 80 - 26/04/2019



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN KOKAPENA


  III. KAPITULUA. BALDINTZA HIGIENIKOSANITARIOAK, ZOOTEKNIKOAK ETA ANIMALIEN ONGIZATEKOAK


  IV. KAPITULUA. IZAPIDE ADMINISTRATIBOAK


  V. KAPITULUA. IKUSKAPENAK ETA ARAUHAUSTEAK


  1. ERANSKINA. AZLUREN BALIOKIDETASUNEN TAULA, ARAU HONI DAGOKIONEZNota de Vigencia


  2. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN EDO INSTALAZIOEN SAILKAPENA TAMAINAREN ARABERA


  3. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU ETA INSTALAZIO BATZUETARAKO DISTANTZIAK


  4. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN ARTEKO DISTANTZIAK


  5. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN GEHIENEKO TAMAINA


  6. ERANSKINA. SIMAUR LIKIDOAK BILTEGIRATU ETA ERABILTZEKO LEKUETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK


  7. ERANSKINA. GOROZKI SOLIDOAK BILTEGIRATZEKO EDO ERABILTZEKO LEKUETATIK UTZI BEHARREKO DISTANTZIAK


  8. ERANSKINA. ZERRI USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK


  9. ERANSKINA. HEGAZTIEN ETA UNTXIEN USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK


  10. ERANSKINA. ARDIEN, AHUNTZEN, ZERBIDOEN, BEHIEN ETA ZALDIEN USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK


  11. ERANSKINA. ERLEEN KOKALEKUETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK


  12. ERANSKINA. ZERRI USTIATEGIETAKO HESIAK


  13. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIAK BAIMENTZEKO ETA ERREGISTRATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA


  14. ERANSKINA. ESPEZIEAK ETA ESPEZIE TALDEAK


  15. ERANSKINA. ABELTZAINTZA INTENTSIBOKO DENTSITATE TXIKIA DUTEN NAFARROA IPARRALDEKO UDALERRIAK


Zioen azalpena

Abeltzaintza jarduera ekonomiko garrantzitsua da Nafarroako Foru Komunitatean, bai kualitatiboki eta bai kuantitatiboki. Hori dela eta, komeni da zehatz eta ongi antolatuta ezartzea jarduera horrek bete behar dituen baldintzak, ingurumenari, egoera higieniko-sanitarioari, animalien ongizateari eta antolamendu zooteknikoari dagokienez.

Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak bere 7. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako abeltzaintzako ustiategiek Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuarekin bat. Abeltzaintzako ustiategien inskripzio hori arautzen du, hain zuzen, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko apirilaren 28ko Foru Aginduak, zeinak Abeltegien Atala sortzen baitu, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren barrenean.

Era berean, Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 5. artikuluko a) puntuak ezartzen du ustiategien titularrek honako betebehar hau dutela: “abereen osasunari buruzko arautegiak behartzen duenean, ustiategiak ezartzeko nahitaezko baimen administratiboa eskatzea”. 3. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenei buruzkoan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari esleitzen dio honako eskumen hau: “g) Abere kontzentrazioak, abeltzaintzako ustiategiak, hazitarako abereen egonlekuak, Estatuarenak ez diren ugalketa zentroak eta gune zoologikoak baimendu, sailkatu, erregistratu eta abereen osasunari dagokionez kontrolatzea”.

Azken urteetan zenbait arau argitaratu dira gai honen inguruan; adibidez, 324/2000 Errege Dekretua, zerri ustiategien oinarrizko antolamendu arauak ezartzen dituena; 209/2003 Errege Dekretua, erlezaintzako ustiategien antolamendu arauak ezartzen dituena; 1547/2004 Errege Dekretua, untxi ustiategien antolamendu arauak ezartzen dituena; 479/2004 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezarri eta arautzen duena; 1084/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa, haragitarako hegaztien hazkuntza arautzen duena; 1614/2008 Errege Dekretua, akuikulturari buruzkoa; 1221/2009 Errege Dekretua, zerri ustiategi estentsiboei buruzkoa; 804/2011 Errege Dekretua, ekainaren 10ekoa, zaldi ustiategietako antolamendu zooteknikoa, sanitarioa eta animalien ongizatearena arautzen dituena; 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa; eta 93/2006 Foru Dekretua, azken foru lege hori garatzen duena.

Arau horiek Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzaren baldintzetara egokitzeko eta araudi nazionalean arautu gabe dauden alderdi zehatz batzuk arautzeko, komenigarria da arau hau onestea.

Bestetik, eritasunak zabaltzeko arrisku epidemiologikoak eta horrek berekin dakartzan osasun eta ekonomia arazoak ekidite aldera, arau honek ustiategien artean utzi beharreko osasun distantzia arautzen du 5. artikuluan. Era berean, 6. artikuluan ustiategien gutxieneko tamaina arautzen da. Ustiategien artean eritasunak hedatzeak ondorio oso larriak izaten ahal ditu, hala ustiategiaren titularrarentzat nola administrazioarentzat, abeltzaintzako beste ustiategi batzuentzat eta sektore osoarentzat. Eritasun jakin batzuen ondorioz, kalte-ordaina ordaindu behar izaten da eraginpeko animalia hiltzeagatik, eta animaliak mugitzeko eta esportatzeko mugak ezartzen dira. Neurri horiek ukitutako ustiategiari, kontrol eta zaintza eremuko ustiategiei edo eskualde nahiz herrialde osoari eragiten ahal diote. Ustiategiaren titularrak eskura dituen biosegurtasun neurri guztiak ezarri behar ditu eta ustiapenaren tamaina mugatu behar du, animalia asko kontzentra ez daitezen, horrek arrisku eta eragin handiagoa ekartzen ahal baitu eritasunak hartu eta hedatzeko.

Horregatik guztiagatik, neurri higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta zooteknikoak betetzen direla hobeki kontrolatze aldera, ustiategi berriek, erregistratzeaz gain, administrazioaren baimena beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak kudeatzen dituen alderdiei dagokienez. Hala, beharrezkoa izanen da proiektuak Abeltzaintza Zerbitzuaren baimena eskuratzea obrak hasi aurretik, eta ustiategiaren berrikuspena egitea instalazio berrietan abeltzaintzako jarduerari ekin baino lehen.

Arau honek ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua osatzen du, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezartzea, gehieneko produkzio ahalmena barne, abeltzaintzaren arloko dagokion departamentuak “abeltzaintzako baimena” eman dezan.

2. artikulua . Aplikazio eremua.

Foru dekretu hau Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen diren edo aldatzen diren abeltzaintzako ustiategiei eta horien instalazioei aplikatuko zaie. Dena den, lehendik dauden abeltzaintzako ustiategiek ere lehen xedapen iragankorrean zehaztutako baldintzetara egokitu beharko dute.

3. artikulua . Definizioak.

Foru dekretu honen ondorioetarako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

- Abeltzaintzako ustiategia: Irabazi asmoekin nahiz gabe, produkziorako animaliak edukitzeko, hazteko, erabiltzeko edo jendaurrean jartzeko instalazioen, eraikinen edo, aire zabaleko hazkuntzaren kasuan, lekuen multzoa. Ondore horietarako, multzo horietan sartzen dira gune zoologikoak, hiltegiak eta animaliak hiltzeko beste leku batzuk, zezen ikuskizunak egiteko zentroak, operadore komertzialen instalazioak eta kontzentrazio zentroak.

- Produkziorako animaliak: Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan zehazten diren espezieei edo espezie taldeei dagozkienak. Espezieetan eta espezie taldeetan sailkatzen dira, 14. eranskinaren arabera.

- Abeltzaintzako instalazioa: Gune bakar batean kokatuta dauden eta multzo bat osatzen duten eraikinak, abeltzaintzako barrutiak eta ekipamenduak, baldin eta horietan hiltegiko abereak hazten, ekoizten edo ugaltzen badira. Tipologiaren, tamainaren eta 2. unitatean adierazitako abeltzaintzako unitateen arabera, abeltzaintzako instalazioak honela sailkatzen dira: etxekoak, edukiera txikikoak, edukiera ertainekoak eta edukiera handikoak.

- Lehendik dagoen instalazioa: Foru dekretu hau indarrean sartzen den unean martxan dagoen edo, oraindik ere martxan egon ez arren, dagokion ingurumen baimena eskuratu duen instalazio oro, baldin eta baimena lortu eta hurrengo hamabi hilabeteetan martxan jartzen bada, beranduenez.

- Bahitze puntua: Ustiategi estentsiboetan, animaliak ibilgetu behar izanez gero, horiek gordetzeko edo bahitzeko erabiltzen den itxitura edo instalazioa.

- Ustiategiko titularra: Animalien arduraduna den edozein pertsona fisiko edo juridiko (jabea edo hazlea), baita aldi baterako jabea edo hazlea bada ere.

- Abeltzaintzako ustiategi estentsiboa: Ustiategi hauetan, azienda aire zabalean egoten da nagusiki, eta azalerako unitate bakoitzeko azienda karga “4 AzLU/Ha-koa da; hala, landaredia edo jarritako laborantza bertan mantentzen da, nabarmentzeko moduko ukipenik gabe, kontuan hartu gabe animaliendako gutxieneko osasun azpiegiturarik (gobernatzeko mahuka edo “harrapatzekoa”, edo ibilgetzeko antzeko beste instalazioren bat) badagoen edo ez.

- Abeltzaintzako ustiategi intentsiboa: Ustiategi hauetan, bertako animaliak ukuiluratuta egoten dira beren produkzio zikloko zati handi batean, simaurrak edo mindak etengabe pilatuta. Hemen sartzen dira, halaber, ustiategi estentsiboen definizioan sartzen ez diren guztiak.

- AzLU, Azienda Larriko Unitatea: 1. eranskineko baliokidetzen taularen arabera, esnetarako behi heldu baten baliokidea (24 hilabete baino gehiagokoa).

- Arrisku epidemiologiko handiena duten ustiategiak: Operadore tratularien ustiategiak, kontzentrazio zentroak, ugalketa zentroak eta osasun arloko eskumeneko agintaritzek erabakitzen ahal dituztenak, arrisku epidemiologikoetan edo balio genetiko altuan oinarrituta.

- Tratulari eta operadore komertzialen instalazioak: Operadore komertzial gisa erregistratutako pertsona fisiko edo juridikoen titulartasuneko instalazioak, jardueraren xede diren animaliak erosi eta gehienez hurrengo 30 egunean gordetzen dituztenak.

- Kontzentrazio zentroak: Ustiategi desberdinetatik datorren azienda biltzen duten instalazioak, bilketa zentroak eta merkatuak barne; bertan animalien loteak osatzen dira, merkaturatzeko, lehiaketetarako edo erakusketetarako. Ez dira kontzentrazio zentrotzat hartzen tratulari eta operadore komertzialen instalazioak.

- Gune zoologikoak: Animalia autoktono, aloktono eta exotikoen bilduma zoologikoak osatzen dituzten zentroak edo establezimenduak; bilduma horien helburuak izaten ahal dira zientifikoak, kulturalak, aisialdikoak, komertzialak, ugalketakoak, berreskurapenekoak eta kontserbaziokoak. Hemen sartzen dira parke edo lorategi zoologikoak, zoosafariak eta erreserba zoologikoak edo animalien bankuak, bilduma zoologiko pribatuak, animaliak dituzten zirkuak, erakusketa zoologiko ibiltariak eta beste elkarte zoologiko batzuk.

- Zaldi ostatuak: Zaldiak aldi baterako edukitzeko instalazioak, landetxe, hotel edo beste mota bateko establezimendu turistikoetan.

- Ustiategi zinegetikoak: Helburu nagusi gisa dutenak abeltzaintzarako ustiategien erregistro orokorra ezarri eta arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren 1. eranskinean jasota dauden espezie batzuetako animaliak haztea, animalia horien aurrerakoen hazkuntza egitea, ekoiztea edo ugaltzea, ehiza barrutiak eta eremu zinegetikoak birpopulatzeko; azken xedeak izaten ahal dira animaliak eremu horietan askatzea, ehizatzea, beste ustiategi zinegetiko batzuk hornitzea edo hiltzea.

- Abeltzaintzako ustiategi edo instalazioen edukiera: Instalazio batek gehienez gobernatzen edo ustiatzen ahal dituen animalien kopurua (AzLUtan edo azienda unitateetan adierazita), funtzionamendu baldintza normaletan, aplikatzekoak zaizkion arau guztiak beteta eta dagokion administrazio baimena lortuta.

II. KAPITULUA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN KOKAPENA

4. artikulua . Beste elementu eta instalazio batzuetarako distantzia.

Abeltzaintzako ustiategiek beste elementu batzuetara izan behar duten gutxieneko distantziak 3. eranskinean ezartzen direnak izanen dira.

Distantziak neurtzeko, 3. eranskinean aipatzen diren elementuen eta abeltzaintzako instalazioen artean hurbilen dauden puntu sentikorrak hartuko dira erreferentzia gisa.

5. artikulua . Abeltzaintzako ustiategi edo instalazioen arteko osasun distantzia.

1. Arrisku epidemiologikoko arrazoiak direla eta, foru dekretu hau indarrean jarri ondoren ezartzen diren abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazio berriek, edo lehendik zeuden ustiategien alde berriek, 4. eranskinean zehaztutako abeltzaintzako instalazioen arteko gutxieneko distantziak gorde beharko dituzte.

2. Edukiera desberdineko ustiategi edo instalazioen arteko distantziak ezartzeko, kontuan hartuko da edukiera handiena edo arrisku epidemiologiko handiena duena.

3. Egoera jakin batzuetan, eta arrisku epidemiologikoak aurrez aztertu ondoren, animalien osasunaren arloko agintaritza eskudunak baimena ematen ahal du distantziak gehienez %20 murrizteko, hauen arabera: lurraren topografia berezia, haize nagusien orientazioa, koten arteko aldea, instalazioak kokatzeko baldintza espezifikoak, babes neurri espezifikoak, etab.

4. Abeltzaintzako ustiategi edo instalazioen arteko distantziak neurtzeko, erreferentzia puntu gisa hartuko dira osasun azpiegituratik hurbilen dauden puntu sentikorren arteko distantziak. Ustiategi estentsibo kaltegabeetan, osasun azpiegiturako puntu sentikor gisa ulertuko dira animaliak ukuiluratzeko barrutietako edo bahitze puntuetako horma edo hesiak.

5. Ustiategi misto ertain eta handien kasuan, osasun bereizketa egokia mantenduko da ustiategia osatzen duten familien edo espezie taldeen artean; alabaina, horrek ez du eragotziko animaliak modu tradizionalean gobernatzea eta une jakin batzuetan espezie desberdinak elkarrekin egotea.

6. Ustiategi intentsiboen kasuan, titular berarenak badira ere, ezin izanen dira gune zoologikoak edo antzekoak eduki osasun hesiaren barnean.

III. KAPITULUA. BALDINTZA HIGIENIKO-SANITARIOAK, ZOOTEKNIKOAK ETA ANIMALIEN ONGIZATEKOAK

6. artikulua . Abeltzaintzako ustiategien gehieneko tamaina.

Arrisku epidemiologikoko arrazoiak direla eta, abeltzaintzako ustiategien gehieneko tamaina mugatu egiten da; hain zuzen, ustiategi berriek edo lehendik dauden ustiategien alde berriek ezin dituzte gainditu 5. eranskinean jasota dauden gehieneko tamainak.

7. artikulua . Baldintza orokorrak.

1. Abeltzaintzako ustiategi guztiek eta horien instalazioek bete beharko dituzte indarrean dauden arau higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak, bereziki animalia espezie bakoitzarendako berariazko araudietan ezarritakoak.

2. Higiene baldintzei dagokienez, elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren 1. eranskinean jasotakoa bete beharko dute.

3. Araudi espezifikoa aplikatze aldera bete behar diren beste baldintza batzuk alde batera utzi gabe, ustiategiek animalien ongizateko baldintza hauek bete beharko dituzte gutxienez:

a) Instalazioak aireztapen egokia izanen du.

b) Ustiategi intentsiboak ur nahikoa eta kalitate higieniko egokikoa izan beharko du animalientzat, animaliak ukuiluratzeko instalazioan bertan, eta ura gordetzeko gailuak eduki beharko ditu, gutxienez egun bateko kontsumoaren baliokidea den edukierakoa, animaliek etengabe ura dutela bermatzeko.

c) Ustiategiak animaliak gobernatzeko sistemak izan beharko ditu, kasuan kasuko ustiategi eta azienda motarako egokiak; sistemek diseinatuta egon beharko dute neurri zooteknikoak aplikatzeko eta animaliak identifikatzeko eta kontrolatzeko lanak errazteko, betiere langileendako segurtasun baldintza egokiak bermatuz. Sistema horiek ustiategiaren tamainara egokitutako neurria izan beharko dute, saneamenduak edo beste osasun nahiz kontrol jarduketa batzuk eraginkortasunez egiteko eta langileen segurtasuna bermatzeko.

4. Araudi espezifikoa aplikatze aldera bete behar diren beste baldintza batzuk alde batera utzi gabe, instalazioek biosegurtasuneko baldintza hauek bete beharko dituzte gutxienez:

a) Zerrien, untxien eta hegaztien ustiategi intentsiboak eta, gainerako espezieen kasuan, edukiera handiko ustiategiak kanpotik isolatutako eremu mugatu batean egonen dira; horri esker, ibilgailuen, pertsonen eta animalien sarrerak eta irteerak kontrolatzen ahalko dira eta bermatuko da ustiategiko animaliak ez direla kontrolik gabe bertatik ateratzen.

b) Ustiategiek pentsuak biltegiratzeko silo, biltegi edo gune itxi bat izanen dute, pentsuak ez narriatzeko, agente exogenoen ondorioz ez kutsatzeko eta nahi ez diren beste animalia batzuk ez sartzeko.

c) Instalazioen diseinuak ahalbidetuko du ahalik eta modu eraginkorrenean garbitu eta desinfektatzea.

d) Zerri, untxi eta hegaztien ustiategi intentsiboek eta, gainerako espezieen kasuan, edukiera handiko ustiategiek berariazko sistema bat izanen dute honako hauek ongi garbitu eta desinfektatzeko: ibilgailuak, langileen eta bisitarien oinetakoak, lokalak, materialak eta animaliekin kontaktuan dauden tresnak.

e) Simaur likidoen putzuak hesituta egonen dira, ustiategitik kanpoko ugaztunik edo pertsonarik bertara sar ez dadin.

f) Simaur likidoen putzuak abeltzaintzako instalaziotik kanpo badaude, hesituta egon beharko dute eta 6. eranskinean jasotako distantziara egon beharko dute hornitzen duten instalazioa ez den gainerako instalazioetatik.

g) Zerrien, behien, zaldien, ardien eta ahuntzen edukiera handiko ugalketa ustiategiek berrogeialdiko lokalak izan beharko dituzte; bertan edukiko dira ustiategira sartzen diren animaliak, gainerako animaliengandik isolatuta, proba analitikoak egin eta horien osasun egoera aztertzen den bitartean.

h) Abeltzaintzako ustiategi guztiek izan behar dute animalien hilotzak deuseztatzeko sistema bat, zeinak indarreko legerian ezarritako baldintzak bete behar baititu.

5. Araudi espezifikoa aplikatze aldera bete behar diren beste baldintza batzuk alde batera utzi gabe, ustiategiek gobernuari dagozkion biosegurtasuneko baldintza hauek bete beharko dituzte gutxienez:

a) Jabeak garbi mantendu behar ditu abeltzaintzako instalazioaren sarbideak, espaloiak, galtzadak eta inguruak.

b) Garbiketa lanak, desinfekzioak eta intsektuak eta arratoiak kentzeko lanak eginen dira aldian behin eta instalazioa baldintza higienikoetan edukitzeko behar den guztietan.

c) Gorozki likidoak nekazaritzako ureztaketarako erabiltzeko, 6. eranskinean zehaztutako gutxieneko distantziak bete beharko dira, ukitutako ustiategiak osasun arrazoiengatik husten diren aldietan aplikatzen badira. Eritasunak zabaltzea ekiditeko ustiategiak husten diren aldian aplikatzen ez badira, 6. eranskineko distantziak bikoiztu eginen dira. Gorozki likidoak edo mindak lurreko sistemen bidez aplikatzen badira (hodi esekiak), bikoiztutako distantzia horiek %30 murrizten ahalko dira, eta lurperatze sistemen bidez aplikatzen badira (lurperatzailea-burdin sarea), berriz, %50.

d) Gorozki solidoak biltegiratu eta erabiltzeko, 7. eranskinean zehazten diren gutxieneko distantziak bete beharko dira, ukitutako ustiategiak osasun arrazoiengatik husten diren aldietan aplikatzen badira. Eritasunak zabaltzea ekiditeko ustiategiak husten diren aldian aplikatzen ez badira, 7. eranskineko distantziak bikoiztu eginen dira.

e) 6. eta 7. eranskinetan zehazten diren distantziak neurtzeko, osasun hesirako distantziak hartuko dira erreferentzia puntu gisa. Hesirik ezean, osasun azpiegiturako puntu sentikorrak erabiliko dira erreferentzia gisa. Ustiategi estentsibo kaltegabeetan, osasun azpiegiturako puntu sentikor gisa ulertuko dira animaliak ukuiluratzeko barrutietako edo bahitze puntuetako horma edo hesiak.

f) Azpiproduktuak, medikamentuen hondakinak, bioziden hondakinak eta horien ontziak kudeatzeko, kudeatzaile baimendu batek eginen du bilketa, edo horretarako gaitutako lekuetan utziko dira, ingurumena ez kutsatzeko.

6. Simaurrak eta mindak biogaseko instalazio batera eramateko edo simaurren kudeatzaile bati entregatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Biogaseko edo konposteko instalazioak edo simaurren kudeatzaileak baimenduta egon behar du eta erregistratuta gizakien kontsumorako ez diren animalia azpiproduktuen (SANDACH) kudeatzaile gisa.

b) Edozein arrazoirengatik simaurren kudeatzaileak edo biogaseko instalazioak simaurra edo minda jaso ezin badu, abeltzaintzako ustiategiak horiek kudeatzeko alternatiba bat izan beharko du aurreikusita.

8. artikulua . Zerri ustiategiek bete beharreko berariazko baldintzak.

Zerri ustiategiek, indarrean dagoen gainerako araudiez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Kokapenari buruzkoak:

a) 4. eta 8. eranskinetan zehazten diren distantziak aplikatuko dira. Distantzia horiek elkarrekikotasun izaera dute. Egoera jakin batzuetan, eta arrisku epidemiologikoak aurrez aztertu ondoren, animalien osasunaren arloko agintaritza eskudunak baimena ematen ahal du distantziak gehienez %20 murrizteko, hauen arabera: lurraren topografia berezia, haize nagusien orientazioa, koten arteko aldea, instalazioak kokatzeko baldintza espezifikoak, babesteko neurri espezifikoak, etab.

b) Ez dute kokapenari buruzko baldintza hau bete beharko autokontsumorako ustiategiek. Dena den, ezin dira halako ustiategiak jarri REGAn erregistratuta dauden eta edukiera ertain edo handia duten zerri ustiategietatik, zerri hiltegietatik eta ugalketa oiloen abeltegietatik 500 metro baino gutxiagora. 324/2000 Errege Dekretuan ustiategi murriztu gisa sailkatutako ustiategiei dekretu horretan lehen taldearentzat ezarritako distantziak aplikatuko zaizkie.

c) Animaliak aire zabalean egoten badira (kanpin sistemak eta/edo ustiategi estentsiboak), ustiategiak gutxienez 3.000 metrora jarriko dira 2. eranskinean edukiera handiko edo arrisku epidemiologiko handiko gisa sailkatutako zerri ustiategietatik.

2. Instalazioei buruzkoak:

a) Ustiategiak hesia izan beharko du inguruan, beste animaliarik eta pertsonarik sar ez dadin, 12. eranskineko zehaztapenekin bat. Animalien osasunaren arloko agintaritza eskuduna arduratuko da hesien baliozkotasuna eta hesirik ez jartzeko aukera zehazteaz (azken hori, lehendik dauden ustiategien edo hesiak jartzeko zailtasunak dituzten ustiategien kasuan).

b) Instalazioa nabe erakoa bada (parkerik gabe), leihoak eta bestelako sarrerak babestu egin beharko dira, txoririk sar ez dadin animaliak dauden nabeen barrualdera; horretarako, oihalak, sareak edo beste sistema batzuk erabili beharko dira, eta ongi zaindu.

c) Edukiera ertain eta handiko ustiategietan gobernatzeko mahukak edo antzekoak egonen dira, saneamendu kanpainak edo administrazioak ezartzen dituen beste osasun edo kontrol jarduketa batzuk ongi egin ahal izateko.

3. Gobernuari buruzkoak:

a) Mindak aplikatzeko 6. eranskineko distantziak errespetatu behar dira. Gorozki likidoak edo mindak lurreko sistemen bidez aplikatzen badira (hodi esekiak), distantzia horiek %30 murrizten ahalko dira, eta lurperatze sistemen bidez aplikatzen badira (lurperatzailea-burdin sarea), berriz, %50.

b) Gizentzeko edo aurrerakoen hazkuntzarako edukiera ertain edo handiko ustiategietan, nahitaezkoa izanen da “dena barnean, dena kanpoan” sistema erabiltzea, gutxienez nabean, nabean beste zerririk ez dagoela eta osasun arrazoiengatik ongi husten ahal dela bermatzeko.

c) Higienearen arloko jardunbide egokien gidak aplikatu beharko dira.

d) “Gizendegi” gisa sailkatutako ustiategien kasuan, helmuga posible bakarra hiltegia da; ezin dira animaliak beste gizendegi batzuetara eta beste ustiategi batzuetara (bizitzeko) eraman.

e) Zerrikumeak ekoizteko ustiategi gisa sailkatutako abeltzaintzako ustiategi bateko instalazioetan ugalketarako zerrien aurrerakoen hazkuntza egiten bada, xede bakarra izanen da ugalketarako zerriak berrezartzea, ustiategirako edo hiltzeko.

f) Ustiategiko titularraren ardura da animaliak une oro ofizialki identifikatuta izatea, animaliak identifikatzeari buruzko indarreko araudiarekin bat etorriz.

9. artikulua . Haragitarako edo arrautzatarako hegaztien ustiategiek eta untxien ustiategiek bete beharreko berariazko baldintzak.

Hegaztien ustiategiek, indarrean dauden gainerako arauez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Kokapenari buruzkoak:

a) 9. eranskinean zehazten diren distantziak aplikatuko dira. Distantzia horiek elkarrekikotasun izaera dute. Egoera jakin batzuetan, eta arrisku epidemiologikoak aurrez aztertu ondoren, animalien osasunaren arloko agintaritza eskudunak baimena ematen ahal du distantziak gehienez %20 murrizteko, hauen arabera: lurraren topografia berezia, haize nagusien orientazioa, koten arteko aldea, instalazioak kokatzeko baldintza espezifikoak, babesteko neurri espezifikoak, etab.

b) Ez dute kokapenari buruzko baldintza hau bete beharko autokontsumorako ustiategiek. Dena den, ezin dira halako ustiategiak paratu 500 metro baino gutxiagora edukiera ertain edo handia duten hegaztien edo untxien ustiategietatik edo hegaztien nahiz untxien hiltegietatik.

c) Animaliak aire zabalean egoten badira, ustiategiak gutxienez 3.000 metrora jarriko dira 2. eranskinean edukiera handiko edo arrisku epidemiologiko handiko gisa sailkatzen dituen hegaztien ustiategietatik.

2. Instalazioei buruzkoak:

a) Instalazioen diseinuak bermatuko du bertako ingurumen parametroak kontrolatuta egotea. Horretarako, kontuan hartuko dira eskualdeko klimatologia eta ohikoak diren muturreko baldintzak (hotza edo beroa).

b) Aireztapen artifiziala duten instalazio edo nabeek bermatu beharko dute gutxieneko emaria orduan 4 metro kubikokoa dela animalien pisu biziko kilo bakoitzeko. Aireztapen faltagatiko heriotza arriskuak saihesteko, instalazioek alarma sistema bat izan behar dute, baita larrialdi sistema bat ere, bizirauteko gutxieneko aireztapena bermatuko duena.

3. Gobernuari buruzkoak:

a) Gizentzeko edo arrautzatarako hegaztien edukiera ertain edo handiko ustiategietan, “dena barnean, dena kanpoan” sistema badute, ezin da beste hegaztirik egon ustiategian edo inguruetan, horrek osasun arrazoiengatik instalazioa ongi ez hustea eragiten ahal badu.

b) Higienearen arloko jardunbide egokien gidak aplikatu beharko dira.

c) Arrautzatarako oiloen kasuan, instalazioen barnean ustiategirako bakarrik egiten ahalko da oiloen aurrerakoen hazkuntza.

d) Arrautzatarako oiloen ustiategi bateko barrutian dauden arrautzak sailkatzeko zentroek ezin izanen dituzte beste abeltzaintzako ustiategi batzuetatik datozen arrautzak sailkatu. Arrautzak sailkatzeko beste zentro batetik arrautza sailkatuak eta ontziratuak jasoz gero, bermatu behar da arrautza horiek ez direla manipulatzen eta ez dakartela arriskurik ustiategiaren biosegurtasunerako. Osasun planean sartuko dira arrautzak sailkatzeko zentroan egiten diren gobernu eta lanak.

10. artikulua . Ardien, ahuntzen, zerbidoen, behien eta zaldien ustiategiek bete beharreko berariazko baldintzak.

Hausnarkarien eta zaldien ustiategiek, indarrean dauden gainerako arauez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Kokapenari buruzkoak:

a) 10. eranskinean zehazten diren distantziak aplikatuko dira. Distantzia horiek elkarrekikotasun izaera dute. Egoera jakin batzuetan, eta arrisku epidemiologikoak aurrez aztertu ondoren, animalien osasunaren arloko agintaritza eskudunak baimena ematen ahal du distantziak gehienez %20 murrizteko, hauen arabera: lurraren topografia berezia, haize nagusien orientazioa, koten arteko aldea, instalazioak kokatzeko baldintza espezifikoak, babesteko neurri espezifikoak, etab.

b) Ez dute kokapenari buruzko baldintza hau bete beharko etxeko ustiategiek. Ezin dira halako ustiategiak 50 metro baino gutxiagora jarri industria erabilerako edo edukiera handiko hausnarkarien ustiategietatik edota hausnarkarien hiltegietatik.

2. Instalazioei buruzkoak:

a) Gobernatzeko mahuka edo antzeko instalazioren bat izatea, ustiategiaren tamainara eta azienda bakoitzaren ezaugarri berezietara egokitua; horri esker, animaliak behar bezala gobernatzen ahalko dira osasun programak aplikatzeko, animaliei tratamenduak egiteko eta identifikazio eta kontrol lanetarako, eta, aldi berean, laneko arriskua murriztuko da azienda gobernatzen duten edo saneamendu lanak eta/edo kontrol ofizialak egiten dituzten pertsonentzat.

b) Esnetarako behien ustiategietan animaliak gordetzeko eraikinek lurzoru iragazgaitza izanen dute nabeen barnean, errazago garbitzeko, eta ura ere izanen dute, instalazio guztiak garbitu ahal izateko. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 853/2004 (EE) Erregelamenduaren III. eranskineko IX. ataleko I. kapituluan animalia jatorriko elikagaien higienerako ezarritako berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

c) Ustiategi estentsiboek animalien bahitze puntu bat izanen dute esleituta, osasun xedeetarako; kutsakortasun handiko epizootien kasuan animaliak gune horretan sartuko dira. Hesi edo azpiegitura bat izanen dute, bahitze puntu hori erabiltzeko.

d) Zezenketatarako arrazen edo arriskutsuak izaten ahal diren beste arraza batzuen kasuan (hezi gabeko behi aziendak, hezi gabeko zaldiak, etab.), behar bezainbateko segurtasuna izan beharko dute ustiategiko edo azienda dagoen lurzatiko itxiturek. Horrez gain, bereziki egokitutako gobernatzeko mahuka izanen dute, azienda hori gobernatzean laneko segurtasuna bermatuta egon dadin eta lanak modu eraginkorrean egin daitezen.

e) Edukiera handiko instalazio intentsiboen inguruan hesia jarri beharko da, animaliarik sar ez dadin ustiategira. Elikagaien biltegiek hesitutako eremuaren barnean egon beharko dute, animalia basatiak barrutira ez sartzeko.

f) Edukiera handiko instalazioen diseinuak ahalbidetu behar du, ahal den neurrian, ibilgailurik ez sartzea hesitutako gunearen barnera. Animalien zamalanak egokitutako kaietatik egin behar dira, ustiategiko mahukak eta tresnak erabili behar dira esnea biltzeko, pentsua hesiaren kanpoko aldetik deskargatu behar da, hilotzak hesiaren kanpotik jaso behar dira (behar bezala egokitutako gune batean), aldagelak eduki behar dira eta ustiategira sartzen diren langileak kontrolatzeko sistema bat jarri behar da, biosegurtasuneko neurri egokiak betetzen ez dituzten pertsonak sar ez daitezen. Hori guztia lortzeko behar diren neurriak hartuko dira. Ustiategiaren diseinuaren bidez ezin bada saihestu ibilgailuak bertara sartzea, ibilgailuen gurpilak desinfektazeko sistema bat jarriko da.

g) Edukiera handiko ustiategietan animalia susmagarriak edo eriak isolatzeko gune bat jarri beharko da.

3. Gobernuari buruzkoak:

a) Edukiera handiko ustiategiek oinarrizko osasun programa bat izan beharko dute eta higienearen arloko jardunbide egokien gidak aplikatu beharko dituzte. Bertan adieraziko dira instalazioak garbitzeko, desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko programatutako neurriak, baita diseinatuko den animalien profilaxi programa ere.

b) Animaliek ofizialki identifikatuta egon beharko dute une oro, dagokien animaliak identifikatzeko araudiari jarraikiz.

c) Oro har, ezin izanen dira abeltzaintzako bi ustiategitako aziendak nahasi eta/edo batera gobernatu, ezta bi animalia talde desberdinekin instalazio berak erabili ere. Hori soilik egiten ahalko da behar bezala justifikatutako kasu zehatzetan eta abeltzaintzaren arloko departamentu eskudunaren berariazko baimenarekin.

11. artikulua . Erleen ustiategiek bete beharreko berariazko baldintzak.

Erleen ustiategiek, indarrean dauden gainerako arauez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Kokapenari buruzkoak:

a) Erleen kokalekuek 11. eranskinean arautzen diren gutxieneko distantziak errespetatu beharko dituzte.

b) Erlauntza maldan eta 2 metro baino gehiagoko altueran edo desnibelean badago, errepideen eta bideen lerro horizontalarekin alderatuta, a) atalean ezarritako distantzia %50 murrizten ahalko da.

c) Erlauntzek gutxienez 2 metroko altuerako hesia badute distantzia neurtzen den lekura ematen duen aldean, distantziak %75era arte murrizten ahalko dira. Hesi horren xedea izanen da erleak 2 metrotik gora hegan egitera behartzea, eta funtzio hori betetzen duen edozein material erabiltzen ahalko da. Salbuespen hau ez da aplikatuko erleen kokalekuen eta herriguneen arteko distantzien kasuan.

2. Instalazioei buruzkoak:

a) Lurzatia beren jabetzakoa izan ezean, erleen ustiategiek jabearen baimena izan behar dute erlauntzak bertan paratzeko.

b) Erleen kokalekuetan kartelak egonen dira, erlauntzera daramaten bideetan, erleak daudela abisatzeko.

c) Erlezainak bere instalazioak erabiltzen baditu eztia prozesatu eta ontziratzeko (produkzio primarioa), instalazioek bete beharko dute elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren 1. eranskinean jasotakoa.

3. Gobernuari buruzkoak:

a) Erlauntz bakoitzak identifikazio bat izan beharko du, ikusteko eta irakurtzeko moduan jarrita, eta marka ezabaezin batekin. Bertan adieraziko da dagokion ustiategiko erlauntzei esleitutako identifikazio kodea. Gutxienez erlauntzaren beheko altxagarria markatuko da. Eransten den erlauntz berri oro identifikatuko da ustiategiko parte bihurtzen den unean bertan.

12. artikulua . Ustiategi zinegetikoek bete beharreko berariazko baldintzak.

Ustiategi zinegetikoek, indarrean dauden gainerako arauez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Kokapenari buruzkoak:

a) Espezie zinegetikoak leku hauetan bakarrik edukitzen ahalko dira preso: abeltegi zinegetikoetan, gune zoologikoetan eta ehiza barruti intentsiboetan.

b) Ustiategi zinegetikoek 8., 9. eta 10. eranskinetan zehazten diren gutxieneko distantziak errespetatu beharko dituzte, espezie bakoitzari dagokionaren arabera.

c) Ustiategi zinegetikoetatik gutxienez 500 metroko distantzia utzi beharko da epidemiologikoki lotura duten beste espezie batzuen ustiategietara.

2. Instalazioei buruzkoak:

Ustiategien titularrek bermatu beharko dute instalazioek euste eta segurtasun neurri egokiak dituztela animaliak ustiategiaren barnean gera daitezen. Animalia motaren arabera justifikatu beharko dira hartutako neurriak.

3. Gobernuari buruzkoak:

a) Ugaztun espezieen kasuan, ustiategiko animalia guztiek ikusteko moduko marka iraunkorrak izan beharko dituzte, animalia bera eta bere jatorrizko instalazioa identifikatu ahal izateko. Hegaztien kasuan, marka badaramate, horrek erreferentzia egiten ahal dio hazkuntza loteari.

b) Animalia bat ustiategian sartzeko, hau bermatu beharko da: 1) zuzkidura genetikoa bat datorrela baimendutakoarekin; 2) animaliak ez duela eritasunik, uztailaren 3ko 1082/2009 Errege Dekretuaren (haren bidez ezartzen dira animalien osasunari buruzko baldintzak ehiza ustiapenetako, kontinenteko akuikulturako eta gune zoologikoetako animaliak mugitzeko, baita basa faunako animaliak ere) 4. artikuluarekin bat etorriz; 3) animaliaren jatorria legezkoa dela.

c) Bizitzeko animalien mugimenduak baimenduko dira soilik emaitza negatiboak ematen badituzte 1082/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan edo indarreko araudian ezarritakoaren arabera.

13. artikulua . Zaldi ostatuak.

a) Herriguneetan dauden establezimendu turistikoek bezeroei aukera eskaintzen ahal diete beren zaldiak aldi baterako zaintzeko zerbitzuaz baliatzeko, baldin eta kasuan kasuko udalak berariazko baimena ematen badu horretarako.

b) Instalazioak establezimendu turistikoei erantsita edo gertuko beste leku batean egoten ahal dira, baina betiere establezimenduari lotuta. Hain zuzen, establezimendua izanen da instalazioek eta animalien zaintza eta gobernatze lanek bete behar dituzten baldintzen arduraduna.

c) Instalazioak diseinatuta egonen dira establezimenduan ostatu hartu duten edo inguruko etxeetan bizi diren pertsonei eragozpenik edo usainik ez jasanarazteko, ahal den heinean.

d) Instalazioak egunero garbituko dira. Animalia berriak sartu aurretik, horien box-ak garbitu eta desinfektatuko dira.

e) 10. artikuluan zehaztutako berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

f) Ezin izanen da zaldien produkzio edo ugalketa jarduerarik egin, ezta establezimenduan ostataturik ez dauden beste jabe batzuen zaldiak aldi baterako zaindu ere.

14. artikulua . Gune zoologikoak.

Gune zoologikoek arau hauek bete beharko dituzte: 31/2003 Legea, urriaren 27koa, basa fauna parke zoologikoetan zaintzeari buruzkoa; foru dekretu honetako baldintzak; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 104/2013 Foru Araua, apirilaren 12koa, Nafarroako gune zoologikoen baimena, kalifikazioa, erregistroa eta osasun kontrola arautzen dituena; eta aplikatzekoak zaizkien gainerako arauak.

Kasuan-kasuan eskatzen ahal zaien ingurumen lizentzia edo baimena izan beharko dute, eta Nafarroako Gune Zoologikoen Erregistroan edo Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, baldin eta abeltzaintzako saneamendu edo erregulazioaren mende dauden espezieak badituzte.

15. artikulua . Kontzentrazio zentroak eta tratulari eta operadore komertzialen instalazioak.

1. Kontzentrazio zentroek eta tratulari eta operadore komertzialen instalazioek urriaren 13ko 1716/2000 Errege Dekretuan ezarritako osasun baldintzak bete behar dituzte behi eta zerrien kasuan, eta irailaren 27ko 1941/2004 Errege Dekretuan ezarritakoak ardi eta ahuntzen kasuan.

2. Zaldien kasuan, 1716/2000 Errege Dekretuan behientzat ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

3. Ustiategi horiek 4. eranskinean, edukiera handiko edo arrisku epidemiologiko handiko ustiategietarako distantzien zutabean, zehaztutako distantziak errespetatu beharko dituzte.

IV. KAPITULUA. IZAPIDE ADMINISTRATIBOAK

16. artikulua . Nafarroako abeltzaintzako ustiategien baimena eta erregistroa.

1. Abeltzaintzako ustiategiak martxan jarri ahal izateko, beharrezkoa da baimenduta eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen departamentuaren Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea. Arrautzatarako eta haragitaratako hegaztien edo untxien ustiategi edo instalazio txiki edo etxekoak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Abeltzaintza Zerbitzuan sortuko den erregistro osagarri batean inskribatuko dira, baldin eta autokontsumorako bakarrik erabiltzen badira eta ez badute sektoreko araudi bakoitzean autokontsumorako ezarritako tamaina gainditzen.

2. Abeltzaintzako instalazioen proiektuek, baimenduak izateko, bete beharko dituzte indarrean dauden baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikooak. Horretarako, sustatzaileak 13. eranskinean zehaztutako dokumentazioa erantsi beharko du izapideak egitean, eta Abeltzaintza Zerbitzuak aztertuko du dokumentazio hori.

3. Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) izena emateko, beharrezkoa izanen da dagokion ingurumen baimena aurkeztea edo, halakorik ezean, ziurtagiri bat, ustiategia dagoen udalerriko udaletxean etxeko instalazioa dela eta, horrenbestez, jarduera sailkatuaren lizentzia izapiderik behar ez duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu izanari buruzkoa. Horrez gain, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko apirilaren 28ko Foru Aginduak ezartzen dituen gainerako baldintzak bete beharko ditu. Foru agindu horrek, hain zuzen, Abeltegien Atala sortzen du, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren (REAN) barrenean.

4. Abeltzaintza Zerbitzuak ebazpen bidez emanen die baimena eta erregistroa ustiategiei, baldintza zooteknikoak, higieniko-sanitarioak eta animalien ongizatekoak egokiak direla egiaztatu ondoren. Ezin izanen da jarduera hasi ustiategia erregistratu arte.

17. artikulua . Etxeko instalazioak.

Etxeko instalazioek ez dute baldintza teknikoen eta higieniko-sanitarioen memoriarik aurkeztu beharko proiektu fasean. Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan izena emateko, beharrezkoa izanen da ziurtagiri bat aurkeztea, ustiategia dagoen udalerriko udaletxean etxeko instalazioa dela eta, horrenbestez, ingurumen baimenik behar ez duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu izanari buruzkoa.

18. artikulua . Ustiategi estentsiboak.

1. Ingurumen baimenik behar ez duten eta instalaziorik ez duten ustiategi estentsiboetan, titular arduradunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dio Abeltzaintza Zerbitzuari, proiektuaren fasean edo REGAn inskribatzeko eskaera egitean:

a) Ziurtagiri bat, ustiategia dagoen udalerriko udaletxean abeltzaintzako ustiategi estentsiboa dela (3. artikuluko definizioaren arabera) eta, horrenbestez, ingurumen baimenaren izapiderik behar ez duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu izanari buruzkoa.

b) Memoria, hauek zehaztuta: abeltzaintzako jarduera, animalia espeziea, orientazio zooteknikoa, edukiera eta animaliak zer lurzatitan bazkatzen diren deklaratzea, izan horiek arduradunaren jabetzakoak, alokatuak edo herri-lurrak.

c) Gobernatze mahuka edo antzeko instalazioren bat duela egiaztatzen duen ziurtagiria, animaliak ibilgetu eta Nafarroako foru administrazioak ezartzen dituen nahitaezko osasun programak aplikatzeko. Azpiegitura horien kokapena plano batean zehaztu beharko da.

d) Epizootia baten kasuan animaliak bahitzeko hesi edo instalazio bat duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

19. artikulua . Ingurumen baimena behar duten ustiategiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ingurumenerako organoak emandako ingurumen baimena behar duten proiektuen kasuan, sustatzaileak 13. eranskinean zehaztutako dokumentazioa sartuko du ingurumen baimenaren proiektu teknikoan. Ondoren, ingurumenerako organoak abeltzaintzako baimena emateko behar duen informazioa emanen dio Abeltzaintza Zerbitzuari.

Jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten proiektuen kasuan, sustatzaileak 13. eranskinean zehaztutako dokumentazioa sartuko du jarduera sailkatuaren espedientean. Ondoren, Udalak abeltzaintzako baimena emateko behar duen informazioa emanen dio Abeltzaintza Zerbitzuari.

20. artikulua . Lehendik dauden ustiategien abeltzaintzako baimena eta erregistroa.

1. Foru dekretu hau indarrean sartu aurretik Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako ustiategiek ez dute abeltzaintzako baimena lortzeko prozesua egin beharko, baldin eta beren edukiera edo produkzioaren orientazioa aldatu ez badute.

2. Arau hau indarrean sartu baino lehen zeuden ustiategiek, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatu gabe baldin badaude eta, inskribatuta egonik ere, beren edukiera areagotu edo produkzio orientazioagatiko sailkapena aldatu badute aldaketa horren berri eman gabe, beren egoera erregularizatzeko eskaera egin beharko dute 12 hilabeteko epean, foru dekretu hau indarrean sartzen denetik hasita. Hala egin ezean, abeltzaintzako instalazio berritzat hartuko dira eta “abeltzaintzako baimena” lortzeko eta erregistratzeko espedientea abiaraziko zaie.

21. artikulua . Jardueren aldaketa.

1. Abeltzaintzako ustiategiaren titularrak ustiategiaren orientazio zooteknikoan izandako edozein aldaketaren berri emanen du; hartara, aldaketa hori ebazten ahal da eta datuak eguneratu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan, ingurumen baimenean eta udaletxean.

2. Abeltzaintzako espeziea aldatzen bada eta espezie berriak behar etologiko desberdinak baditu, jarduera berritzat joko da, eta dagokion abeltzaintzako baimenaren izapideak egin beharko dira Abeltzaintza Zerbitzuarekin. Sustatzaileak aldaketen azalpen memoria aurkeztu beharko dio Abeltzaintza Zerbitzuari, biosegurtasunerako eta animalien ongizaterako hartutako neurriak adierazita, 13. eranskinean zehaztutakoari jarraikiz.

3. Abeltzaintza Zerbitzuak orientazio zooteknikoa eta/edo espeziea aldatzeko eskaera guztiak ebatziko ditu, aurkeztutako dokumentazioa oinarritzat hartuta. Orientazio aldaketak kalteak eragiten ahal badizkio beste abeltzaintzako ustiategi bati edo hirugarren bati, prozesuan entzunaldia emanen zaie ukituei.

4. Lehendik zeuden ustiategietan espeziea aldatuz gero, aplikatu gabe uzten ahalko dira instalazioa eraiki ondoren onetsitako kokapen baldintzak, baldin eta agintaritza eskudunak horretarako baimena ematen badu eta aldaketak ez badie eragiten erregistratuta edo baimentze prozesuan dagoen beste ustiategi baten eskubideei.

22. artikulua . Jarduera etetea, lizentzia iraungitzea eta abeltzaintzako ustiategiaren erregistroa baliogabetzea.

1. Abeltzaintza Zerbitzuak, ofizioz, ustiategi bat jardunik gabe gisa sailkatzen ahalko du, baldin eta urtebetean erroldarik edo abeltzaintzako jarduerarik egon ez dela hautematen badu. Ustiategiari ofizioz baja ematen ahal dio, halaber, ustiategia jardunik gabeko gisa sailkatu zenetik bi urte iragan eta jarduera berriz abiatu ez bada edo jardunik gabeko egoera luzatzeko eskaera (behar bezala arrazoitua) egin ez bada.

2. Abeltzaintza Zerbitzuak udalei eta/edo ingurumeneko agintaritza eskudunari jakinaraziko dizkie abeltzaintzako jardueran baja emateagatik baliogabetzen diren inskripzioak.

3. Jardueraren udal lizentzia edo dagokion ingurumen baimena iraungitzeagatik jarduera eteten bada, ofizioz baja emanen zaio Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan. Abeltzaintzako jardueren lizentziak iraungitzea edo baliogabetzea erabakitzen duten udalek horren berri eman beharko diote Abeltzaintza Zerbitzuari, lehen aipatutako ondoreetarako.

4. Jarduera sailkatuaren udal lizentzia edo dagokion ingurumen baimenik izan gabe Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatuta dauden instalazioek titulartasuna aldatuz gero, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroko inskripzioari baja emateko espedientea abiaraziko da, Udalari eta interesdunei entzunaldia eman ondoren. Alabaina, ez da hala eginen behar bezala justifikatutako arrazoiengatik egokitzat jotzen bada inskripzioa titular berriaren izenean jartzea.

5. REGAn baja emanda egonda berriz ere alta emateko eskatzen duten ustiategiak berritzat joko dira. Kasu horretan, abeltzaintzako baimena lortzeko prozesua gauzatu beharko dute eta animalien antolamenduari, osasunari eta ongizateari buruz indarrean dagoen araudia bete beharko dute. Salbuespen gisa, aplikatu gabe uzten ahalko dira instalazioa eraiki ondoren onetsitako kokapen baldintzak, baldin eta agintaritza eskudunak horretarako baimena ematen badu eta aldaketak ez badie eragiten erregistratuta edo baimentze prozesuan dagoen beste ustiategi baten eskubideei.

6. Ustiategi batek betetzen ez baditu baldintza orokorrak eta espezie bakoitzerako berariazko baldintzak, foru dekretu honetan jasoak, Abeltzaintza Zerbitzuak, interesdunari entzunaldia eman ondoren, ofizioz baja ematen ahalko dio eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroko inskripzioa baliogabetzen ahal du.

V. KAPITULUA. IKUSKAPENAK ETA ARAU-HAUSTEAK

23. artikulua . Ikuskapenak eta kontrolak.

Abeltzaintzaren arloko departamentu eskudunak edo beste erakunde eskudun batzuek eginen dituzte foru dekretu honetan zehaztutako baldintzak eta eskakizunak betetzen ote diren egiaztatzeko kontrol eta ikuspenak.

24. artikulua . Arauhausteak.

1. Foru dekretu hau bete ezean, ustiategiak zehapena jasoko du, bat etorriz Lege hauekin: 11/2000 Foru Legea, azaroaren 16koa, abereen osasunari buruzkoa; 32/2007 Legea, azaroaren 7koa, animaliak zaintzekoa, ustiatu, garraiatu, saiakuntzak egin eta hiltzeko orduan; 7/1994 Foru Legea, maiatzaren 31koa, animalien babesari buruzkoa.

25. artikulua . Kalteordainak eta laguntzak saneamendu kanpaina ofizialen barnean animaliak hiltzeagatik.

Arau hau indarrean sartu baino lehenagotik dauden eta 5. eranskinean ezarritako gehieneko tamainak gainditzen dituzten ustiategiek ezin izanen dituzte jaso Nafarroako Foru Komunitateak, kanpaina ofizialetan animaliak hiltzeagatik, kalte-ordainen osagarri ezartzen dituen laguntzak. Laguntza horiek izaten ahal dira, besteak beste, lortu gabeko irabaziengatik, azienda ibilgetzeagatik, hildako animaliak berrezartzeko eta abar.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Aldatzea 148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

VI. eranskineko taulako (AzLU-ko baliokidetasun taula, simaurraren eta nitrogenoaren produkzioari dagokiona) balioak aldatuko dira, eta horren ordez foru dekretu honen 1. eranskinekoak ezarriko dira.

Lehen Xedapen Iragankorra. Lehendik dauden abeltzaintzako ustiategiak egokitzea.

Foru dekretu hau indarrean sartu eta gehienez bost urteko epean, abeltzaintzako ustiategi guztietako titularrek beren instalazioak egokitu beharko dituzte foru dekretu honetan ezarritako arauetara, argitaratzen den egunean baimendutako kokapenari eta tamainari buruzko arauetara izan ezik. Bereziki, honako hauetan jasotako eskakizunak betetzeko behar diren eraberritze lanak egin beharko dituzte: 7. artikuluko 4. puntua, 8. artikuluko 2. puntua, 9. artikuluko 2. puntua, 10. artikuluko 2. puntua, 11. artikuluko 2. puntua, 12. puntuko 2. puntua eta 15. artikulua.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Lehendik dauden abeltzaintzako ustiategiak handitzea.

Arau hau indarrean sartzen denean lehendik dauden abeltzaintzako ustiategiek 5. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen ez badituzte, eta tamaina eta bideragarritasun ekonomikoa egokitze aldera, animalia kopurua areagotzen eta lehendik dituzten espezieak mantentzeko azalera handitzen ahal dute, baldin eta agintaritza eskudunaren aldez aurreko baimena badute eta horretarako aukera ematen badu nazio eta toki mailako araudiak. Horrez gain, nahitaezkoa izanen da handitze hori ustiategiko titularrak, haren lehen mailako zuzeneko ahaide batek edo haren zuzeneko oinordeko batek egitea. Sozietateen kasuan, nahitaezkoa izanen da ustiategiaren titulartasuna duten bazkideen erdiak gutxienez bertan jarraitzea arau hau indarrean sartzen denean.

Egiten ahal diren handitze lanetarako baimena emanen da, baldin eta arrisku epidemiologikoa nabarmen areagotzen ez bada, ustiategien arteko distantzia bere horretan uzten bada eta arrisku epidemiologikoaren gorakada konpentsatzeko biosegurtasunerako neurri gehigarriak ezartzen badira.

Ez da zerri edo hegazti ustiategiak handitzeko baimenik emanen errespetatzen ez badira 5. artikuluan ezarritako distantziak, beste zerri eta/edo hegazti ustiategi batzuetara artekoak.

Ustiategien tamaina gehienez %150 areagotzen ahalko da arau hau onartzen den unean ustiategiak duen tamainaren aldean. 200 AzLU baino gehiagoko ustiategien tamaina gehienez 300 AzLU areagotzen ahalko da arau hau onartzen den unean ustiategiak duen tamainaren aldean. Edonola ere, ustiategiaren alde berriak ezin izanen ditu arau honen 6. artikuluan ezarritako gehieneko tamainak gainditu.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetuta geldituko dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren azaroaren 7ko 207/2005 Foru Dekretuaren 9. artikulua; dekretu horrek Aujeszkyren gaitza kontrolatu eta desagerrarazteko programa nazionala Nafarroan gauzatu eta aplikatzeko beste neurri osagarri batzuk hartzen ditu.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko ahalmena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarrean jartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

1. ERANSKINA. AZLU-REN BALIOKIDETASUNEN TAULA, ARAU HONI DAGOKIONEZNota de Vigencia

1. ERANSKINA

(1) Barnean hartzen ditu sistema hauek: ekoizpen ekologikoa, landakoa, zorukoa eta kaiolakoa.

2. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN EDO INSTALAZIOEN SAILKAPENA TAMAINAREN ARABERA

2. ERANSKINA

ETXEKOA

EDUKIERA
TXIKIA

EDUKIERA ERTAINA

EDUKIERA
HANDIA

(gehienez),
animaliendako plazei
dagokienez

(gehienez),
animaliendako plazei
dagokienez

(gehienez), animaliendako plazei
dagokienez

(baino gehiago), animaliendako plazei
dagokienez

ARRAUTZATARAKO ETA UGALKETARAKO OILOAK

100

20.000

40.000

40.000

OILASKOAK

200

30.000

85.000

85.000

UGALK. AHATEAK

100

15.000

38.000

38.000

GIZENTZ. AHATEAK

100

30.000

76.500

76.500

GALEPERRAK

400

240.000

600.000

600.000

EPERRAK

400

60.000

150.000

150.000

USOAK

400

60.000

300.000

300.000

FAISAIAK

200

30.000

75.000

75.000

OSTRUKAK

10

600

1.500

1.500

GIZENTZ. OSTRUKAK

20

2.400

6.000

6.000

GIZENTZ. ZERRIAK

20

1.000

2.500

2.500

UGALK. URRIXAK

5

360

750

750

ZERRI MISTOAK

3 AzLU

120 AzLU

240 AzLU

240 AzLU

ESNETARAKO BEHIAK (1)

3

120

300

300

HARAGITARAKO BEHIAK (1)

4

150

400

400

GIZENTZ. BEHIAK

6

300

600

600

ARDIAK-AHUNTZAK (1)

30

1.000

2.000

2.000

ESNETARAKO ARDIAK-AHUNTZAK (1)

30

1.000

2.000

2.000

UNTXIAK (1)

40

10.000

20.000

20.000

ZALDI HELDUAK (2)

5

150

400

400

GIZENTZ. ZALDIAK

6

300

600

600

ERLEAK

15

150

300

300

AKUIKULTURA (3)

500 t

500 t

MISTOA, ESPEZIE UGARI

5 AzLU

120 AzLU

360 AzLU

360 AzLU

(1) Ugalketarakoei egiten die erreferentzia.

(2) Zaldiak aldi baterako zaintzeko zerbitzua eskaintzen duten ostatuen, landetxeen, hotelen edo bestelako establezimendu turistikoen kasuan, etxeko gisa hartzen dira 10 zaldira arte.

(3) Produktu tonak, urte bakoitzeko.

3. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU ETA INSTALAZIO BATZUETARAKO DISTANTZIAK

3. ERANSKINA

ELEMENTUAK ETA INSTALAZIOAK

ERRESPETATU BEHARREKO DISTANTZIAK

1.  1. eta 2. kategoriako hiltegietara eta SANDACHak eraldatzeko instalazioetara. (1)

Etxeko edo edukiera txikiko ustiategientzat, 200 metro.

Edukiera ertaineko ustiategientzat, 500 metro.

Edukiera handiko edo arrisku epidemiologiko handiko ustiategientzat, 1.000 metro. (2)

2.  Zabortegi publikoetara, simaurrak eta/edo etxeko hondakin organikoak kudeatzeko zentroetara eta simaurtegietara.

Etxeko edo edukiera txikiko ustiategientzat, 100 metro.

Edukiera ertaineko ustiategientzat, 250 metro.

Edukiera handiko edo arrisku epidemiologiko handiko ustiategientzat, 500 metro. (2)

3.  Abeltzaintzako ustiategiko animalia espezieak ez diren beste espezie talde batzuk dituzten gune zoologikoetara.

50 metro.

4.  Abeltzaintzako ustiategiko animalia espezie berak dituzten gune zoologikoetara.

200 metro.

5.  Eranskin honetan aintzat hartu ez diren beste elementu batzuetatik.

Ingurumenari buruzko araudian edo indarra duten beste batzuetan ezarritakoak.

(1) Hiltegirako distantzia ez da aplikatuko edukiera txikiko hiltegiak direnean edo ustiategian bertan daudenean, 852/2004 eta 853/2004 Erregelamenduetan (EE) jasotako salbuespenei jarraikiz.

(2) Hauek hartzen dira arrisku epidemiologiko handiko ustiategitzat: operadore tratularien ustiategiak, kontzentrazio zentroak, ugalketa zentroak eta osasun arloko eskumeneko agintaritzek ezartzen ahal dituztenak, arrisku epidemiologikoetan edo balio genetiko altuan oinarrituta.

4. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN ARTEKO DISTANTZIAK

4. ERANSKINA

Indarrean dauden araudi sektorialek edo bestelako udal, foru edo nazio mailako arauek ezarritakoez gain, abeltzaintzako ustiategi berriek eta lehendik dauden ustiategien alde berriek honako gutxieneko distantzia hauek mantendu beharko dituzte lehendik dauden instalazioetara. Espezie bakoitzari dagozkion berariazko eranskinetan distantzia horri buruzko berariazko araurik badago, dagokion eranskin hori aplikatuko da.

INSTALAZIO HAUEN ARTEKO
DISTANTZIAK

A - EDUKIERA TXIKIKO ETA/EDO
ETXEKO USTIATEGIEN ARTEKOA

B - USTIATEGIEN ARTEKOA, ORO HAR

C - EDUKIERA HANDIKO EDO ARRISKU
EPIDEMIOLOGIKO HANDIKO USTIATEGIEN (1)
ETA BESTE BATZUEN ARTEKOAK

1.  Zerritegiak

324/2000 Errege Dekretua, gutxienez 500 metro

324/2000 Errege Dekretua, gutxienez 500 metro 1. taldekoen artean eta 1.000 metro gainerakoetan

324/2000 Errege Dekretua, gutxienez 1.500 metro

2.  Hegazti ustiategiak

1084/2005 Errege Dekretua, gutxienez 500 metro

1084/2005 Errege Dekretua, gutxienez 500 metro

750 metro

3.  Untxi ustiategiak

1547/2004 Errege Dekretua, gutxienez 500 metro

1547/2004 Errege Dekretua, gutxienez 500 metro

750 metro

4.  Ardi-ahuntzen ustiategiak

50 metro

100 metro

200 metro

5.  Esnetarako, zezenketarako eta gizentzeko behien ustiategiak

50 metro

100 metro

500 metro

6.  Haragitarako behien ustiategiak

50 metro

100 metro

200 metro

7.  Zaldi ustiategiak

25 metro

50 metro

804/2011 Errege Dekretua, gutxienez 200 metro

8.  Erle ustiategiak

235 metro kokalekuen artean

500 metro kokalekuen artean

500 metro kokalekuen artean

8.  Beste espezie edo espezie talde batzuenak

50 metro

100 metro

200 metro

9.  Espezie edo espezie talde desberdinen artean

25 metro

Hegazti ustiategi eta zerri ustiategien artean, 100 metro

50 metro

Hegazti ustiategi eta zerri ustiategien artean, 300 metro

200 metro

Hegazti ustiategi eta zerri ustiategien artean, 700 metro

(1) Hauek hartzen dira arrisku epidemiologiko handiko instalazio edo ustiategitzat: operadore tratularien ustiategiak, kontzentrazio zentroak, ugalketa zentroak eta osasun arloko eskumeneko agintaritzek ezartzen ahal dituztenak, arrisku epidemiologikoetan oinarrituta.

5. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN GEHIENEKO TAMAINA

5. ERANSKINA

USTIATEGI MOTA

GEHIENEKO TAMAINA.
Plazetan edo AzLU-n (1)

Zerri ustiategiak

864 AzLU

Gizentzeko oilaskoenak eta hegaztienak oro har

300.000 plaza

Arrautzatarako eta aurrerakoen hazkuntzarako oiloenak

300.000 plaza

Ugalketarako oiloenak eta aurrerakoen hazkuntzarakoak

60.000 plaza

Parkeetarako irteera duten hegaztienak

50.000 plaza

Galeperrenak

600.000 plaza

Esnetarako behienak

1.250 AzLU

Haragitarako behienak (2)

1.250 AzLU

Esnetarako ardi eta ahuntzenak

Ugalketarako 6.000

Haragitarako ardi eta ahuntzenak

Ugalketarako 8.000

Zaldi ustiategiak

1.250 AzLU

Untxi ustiategiak

600 AzLU

Erleen kokalekuak (3)

200 erlauntz

Zenbait espezieko ustiategiak

1.250 AzLU

(1) AzLU. Taula honetako AzLU-ak kalkulatzeko, aintzat hartu dira 1 eranskineko AzLU-ren baliokidetasunak.

(2) Zezenketarako azienden ustiategiak barne.

(3) Gehieneko tamaina hori erleen kokalekuei dagokie, baina ustiategi batean kokaleku bat baino gehiago egoten ahal da.

6. ERANSKINA. SIMAUR LIKIDOAK BILTEGIRATU ETA ERABILTZEKO LEKUETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK

6. ERANSKINA

Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan edo indarrean dauden beste udal edo foru araudi batzuetan ezarritakoez gain, erabilera distantzia hauek beteko dira adierazitako elementuetatik eta simaurra ekoizten duen ustiategia ez den beste abeltzaintzako ustiategi batzuetatik.

DISTANTZIAK HAUETARA

ERRESPETATU BEHARREKO
DISTANTZIAK

1.  Hiltegietara eta animalia hilak edo animalia jatorriko hondakinak eraldatzen dituzten industrietara.

100 metro.

2.  Espezie edo espezie talde berdinen instalazioetara.

Berariazko araudiaren arabera, gutxienez 50 metro eta, edukiera handikoa edo arrisku epidemiologiko handikoa bada, 100 metro.

3.  Beste espezie talde batzuen instalazioetara.

Berariazko araudiaren arabera, gutxienez 25 metro eta, edukiera handikoa edo arrisku epidemiologiko handikoa bada, 50 metro.

4.  Zerrien mindaren kasuan, beste hegaztien ustiategi batzuetara.

Berariazko araudiaren arabera, gutxienez 50 metro eta, edukiera handikoa edo arrisku epidemiologiko handikoa bada, 100 metro.

5.  Eranskin honetan aintzat hartu ez diren beste elementu batzuetara.

Ingurumenari buruzko araudian edo indarra duten beste batzuetan ezarritakoak.

7. ERANSKINA. GOROZKI SOLIDOAK BILTEGIRATZEKO EDO ERABILTZEKO LEKUETATIK UTZI BEHARREKO DISTANTZIAK

7. ERANSKINA

Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan edo indarrean dauden beste udal edo foru araudi batzuetan ezarritakoez gain, osasun distantzia hauek beteko dira.

DISTANTZIAK HAUETARA

ERRESPETATU BEHARREKO DISTANTZIAK

1.  Hiltegietara eta animalia hilak edo animalia jatorriko hondakinak eraldatzen dituzten industrietara.

100 metro.

2.  Espezie edo espezie talde berdinen instalazioetara.

Berariazko araudiaren arabera, gutxienez 20 metro eta, edukiera handikoa edo arrisku epidemiologiko handikoa bada, 50 metro.

3.  Beste espezie talde batzuen instalazioetara.

Berariazko araudiaren arabera, gutxienez 10 metro. Edukiera handikoa edo arrisku epidemiologiko handikoa bada, 25 metro.

5.  Eranskin honetan aintzat hartu ez diren beste elementu batzuetara.

Ingurumenari buruzko araudian edo indarra duten beste batzuetan ezarritakoak.

8. ERANSKINA. ZERRI USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK

8. ERANSKINA

DISTANTZIAK HAUETARA

ERRESPETATU BEHARREKO
DISTANTZIAK

1.  Zerri hiltegietara.

2.000 metro.

2.  Beste hiltegi batzuetara eta animalia hilak edo animalia jatorriko azpiproduktuak eraldatzen dituzten industrietara.

1.000 metro.

“ 4,8 AzLU-ko ustiategien kasuan, 300 metro.

3.  Zabortegi publikoetara, simaurrak eta/edo etxeko hondakin organikoak kudeatzeko zentroetara eta simaurtegietara.

1.000 metro.

4.  Titular beraren beste espezie bateko instalazioetara. (1)

30 metro.

5.  Edukiera handiko zerrien haragi industrietara. (2)

1.000 metro.

6.  Gainerako haragi industrietara.

300 metro.

7.  Biogas instalazioetara.

500 metro.

(1) Etxeko edo edukiera txikiko ustiategiak salbu.

(2) 1.000 t/urte baino gehiagoko produkzioa.

9. ERANSKINA. HEGAZTIEN ETA UNTXIEN USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK

9. ERANSKINA

DISTANTZIAK HAUETARA

ERRESPETATU BEHARREKO
DISTANTZIAK

1.  Hiltegietara eta animalia hilak edo animalia jatorriko azpiproduktuak eraldatzen dituzten industrietara.

500 metro.

2.  Zabortegi publikoetara, simaurrak eta/edo etxeko hondakin organikoak kudeatzeko zentroetara eta simaurtegietara.

500 metro.

3.  Titular beraren beste espezie talde bateko instalazioetara. (1)

30 metro.

4.  Haragi industrietara.

300 metro.

5.  Biogas instalazioetara.

500 metro.

(1) Etxeko edo edukiera txikiko ustiategiak salbu.

10. ERANSKINA. ARDIEN, AHUNTZEN, ZERBIDOEN, BEHIEN ETA ZALDIEN USTIATEGIETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK

10. ERANSKINA

DISTANTZIAK HAUETARA

ERRESPETATU BEHARREKO DISTANTZIAK

1.  Titular beraren beste espezie bateko instalazioetara. (1)

10 metro.

2.  Haragi industrietara.

300 metro.

3.  Biogas instalazioetara.

300 metro.

(1) Etxeko edo edukiera txikiko ustiategiak salbu.

11. ERANSKINA. ERLEEN KOKALEKUETATIK BESTE ELEMENTU BATZUETARAKO DISTANTZIAK

11. ERANSKINA

DISTANTZIAK HAUETARA

ERRESPETATU BEHARREKO DISTANTZIAK

1.  Establezimendu kolektibo publikoetarako eta herrigune edo biztanleria guneetara.

400 metro.

2.  Landako etxeetara eta abeltzaintzako ustiategietara.

100 metro.

3.  Errepide nazionaletara.

200 metro.

4.  Eskualde mailako errepideetara.

100 metro.

5.  Gainerako errepideetara eta auzo bideetara.

25 metro.

6.  Mendiko pistetara.

10 metro.

12. ERANSKINA. ZERRI USTIATEGIETAKO HESIAK

12. ERANSKINA

1. Hesiak eta itxiturak.

Nahitaezkoa da elementu hauek jartzea ustiategiaren tamainaren arabera.

a) Zerri ustiategiak (murriztuak eta autokontsumoak izan ezik): eranskin honen 2. puntuan ezarritako inguruko hesia. Animaliak nabeen kanpoaldera ateratzeko aukera badute, bigarren barrera bat jarri beharko da, basa fauna sartzea eta animaliekin kontaktuan egotea saihesteko. Lehen hesia eranskin honen 2. edo 3. puntuetan deskribatutakoaren arabera, eta bigarren hesia 2., 3. edo 4. puntuetan deskribatutakoaren arabera. Bi itxituren arteko distantzia gutxienez 30 cm-koa eta gehienez 60 cm-koa izanen da.

b) Ustiategi murriztuak (324/2000 EDko definizioaren arabera): eranskin honen 3. puntuan zehaztutako ezaugarriak betetzen dituen hesi bat jarri beharko da, zeina gainerako eraikinetan integraturik egoten ahalko baita (etxea, ukuiluak, biltegiak, etab.). Zerriek nabeen kanpora ateratzeko aukera badute, bigarren hesi bat jarri beharko da, eranskin honen 4. puntuko edo 2. eta 3. puntuetako ezaugarriak beteko dituena. Bi itxituren arteko distantzia gutxienez 30 cm-koa eta gehienez 60 cm-koa izanen da.

Animalien osasunaren arloko agintaritza eskudunak gutxienez 1,80 metroko altuerako hesia jartzeko eskatzen ahal du, biosegurtasunagatik.

c) Autokontsumorako ustiategiak (324/2000 EDko definizioaren arabera): Gizentzea itxitako eraikinetan egiten bada, basurdeekiko kontaktu zuzena ekiditeko moduan, ez da beharrezkoa izanen itxitura paratzea; eraikina itxi gabe badago eta/edo animaliak lurzati batera ateratzen badira, lurzati horretan itxitura bat paratu beharko da, zeina gainerako eraikinetan integraturik egoten ahalko baita (etxea, ukuilua, biltegiak, etab.).

d) Zenbait udalerritan kanpora ateratzeko aukera ematen duten ustiategiak. Ustiategi alternatiboen ezarpena malgutze aldera, 15. eranskinean zehaztuta dauden udalerrietan ezartzen diren eta kanpora ateratzeko aukera ematen duten ustiategiek ez dituzte bete beharko aurreko puntuetan jasotako berariazko baldintzak. Dena den, bete egin beharko dute gai honen inguruko araudi nazionala eta bermatu beharko dute zerri ustiategiaren inguruan hesi bat edo antzeko sistemaren bat badagoela, animalien edo ibilgailuen kontrolik gabeko joan-etorria saihesteko.

2. Zerri ustiategietako hesi edo itxituren ezaugarriak.

-Hesiak gutxienez 1,80 metroko altuera izanen du, basa fauna eta etxeko animaliak, konparaziorako txakurrak eta katuak, sar ez daitezen.

-Ez dute objektu zorrotz edo ziztatzailerik izan behar; hortaz, debekatuta dago txarrantxa erabiltzea.

-Zutoinen arteko distantziak hesiari eusteko adinakoa izan beharko du.

3. Ustiategi murriztuetako hesien ezaugarriak.

-Hesiak gutxienez 1,20 metroko altuera izanen du, basa fauna eta etxeko animaliak, konparaziorako txakurrak eta katuak, sar ez daitezen.

-Ez dute objektu zorrotz edo ziztatzailerik izan behar; hortaz, debekatuta dago txarrantxa erabiltzea.

-Zutoinen arteko distantziak hesiari eusteko adinakoa izan beharko du.

Hesi elektrikoaren deskribapena:

-Gutxienez 0,40 metroko altuera eta bi hari izanen ditu, bat lurretik 20 zentimetrora eta gainerakoak gehienez 20 zentimetroko tarteekin.

13. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIAK BAIMENTZEKO ETA ERREGISTRATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

13. ERANSKINA

Instalazioak antolamendu zooteknikoaren, biosegurtasunaren eta animalien ongizatearen arloko araudiarekin bat datozela egiaztatzeko, jarduera espedientea izapidetzeko unean memoria bat aurkeztu beharko da Abeltzaintza Zerbitzuan; bertan, jarraian zehaztutako alderdi guztiak jaso beharko dira. Memoria jarduera sailkatuaren espedientean bertan sartzen ahal da, betiere alderdi hauek zehazten baditu:

1. Alderdi orokorrak:

a) Kokapenaren planoa.

b) Instalazioen planoak, honako elementu hauen kokapena zehaztuta: ustiategiko gune guztiak, askak, ur puntuak, manieatzeko mahukak, hesiak eta azienda gobernatzeko gainerako materialak edo instalazioak.

c) Hazkuntza sistemari buruzko informazioa, estentsiboa edo intentsiboa den, produkzio orientazio nagusia eta bigarren mailakoa, etab.

d) Ustiategi berean beste animalia espezie batzuk dauden edo ez.

2. Antolamendu zooteknikoko baldintzekin lotutako alderdiak:

a) Instalazioen kokapena, poligonoa eta lurzatia edo koordenatu geografikoak adierazita.

b) Beste abeltzaintza ustiategi batzuetarako distantziak, animaliak dituzten eta gertuen dauden ustiategietako zatietatik neurtuta.

c) Hiltegietarako distantziak, simaurrak tratatzeko zentroak, biogas instalazioak eta epidemiologikoki abeltzaintzako ustiategiarekin lotutako beste edozein elementu.

d) Maneiatzeko mahukaren edo antzeko sistemaren baten deskribapena.

e) Eskatzen duen sailkapen zooteknikoa.

f) Hazkuntza sistema alternatiboren batean erregistratua izatea eskatzen duen.

g) Aurreikusitako gehieneko edukiera.

3. Baldintza higieniko-sanitarioekin eta biosegurtasuneko neurriekin lotutako alderdiak:

a) Isolatzeko eta berariazko baimenik ez duten ibilgailuen, pertsonen edo animalien sarbidea eragozteko hesiak edo antzeko babes sistemak.

b) Titularraren edo beste batzuen ibilgailuen mugimenduen, aparkalekuen eta zamalanen deskribapena.

c) Ustiategirako beharrezkoak diren pertsonen ibilgailuetatik babesteko sistemak; pertsona horiek dira, konparaziorako, albaitariak, merkatariak, elikagaien hornitzaileak (pentsuak, bazkak,...), animalien zamalanak egiten dituztenak, hilotzak eramaten dituztenak, etab. Ustiategiaren beraren ibilgailuetatik babesteko sistemak; ibilgailu horiek dira, konparaziorako, simaurra eta mindak zabaltzeko makinak, traktoreak eta nekazaritzako tresnak, etab.

d) Aldagelen, bisitariei uzteko arropen eta bisita liburuen deskribapena.

e) Hilotzak kentzeko puntua, eta hilotzak kontserbatzeko eta desinfektatzeko sistemen deskribapena. Simaurtegiak eta/edo hegazti nekrofagoak elikatzeko guneak erabili nahi dituzten hausnarkarien ustiategiek, baimena eskuratzeko eskaera aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, bat etorriz otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduan ezarritako baldintzekin. Eskaera horretan, hilotzak uzteko puntu horren kokapena zein den adierazi beharko dute.

f) Mugimenduen deskribapena, gutxi gorabeherako datak eta beste ustiategi batzuekiko harremanak, kasu hauetan: transhumantzia, kanpoko artzaintza, artzaintza norberaren lurzatietan baina instalazio nagusitik kanpo, baterako artzaintza, etab.

g) Bertako lanen eta/edo hirugarrenei eginikoen deskribapena, elikagaiak hornitzeko gutxi gorabeherako datak (batez ere bazkak), simaurrak eta mindak bertako eta/edo kanpoko makinekin zabaltzeko lanen datak, etab.

h) Leihoak, ateak eta halakoak babesteko sistemak. Ustiategi intentsibo edo ez-intentsiboetan, animaliak aire zabalean daudenetan, erreferentzia eginez solteko elikagaiei (siloak, etab.), bazka piloei, zereal multzoei, etab.

i) Instalazio nagusien kanpoaldea garbitzeko programa (landareak, hondakinak).

j) Instalazio nagusiak desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak kentzeko programak.

k) Biosegurtasuneko beste neurri batzuk, ustiategiaren ezaugarri berezien araberakoak.

l) Berrogeialdiko lokalen deskribapena, neurriak eta ustiategiaren kokapena.

4. Ustiategiko animalien ongizatearekin lotutako alderdiei dagokienez, memoriak gutxienez hauek jasoko ditu:

a) Animaliak gobernatzeko lanen deskribapena.

b) Animaliekin kontaktuan dauden material eta tresnen deskribapena.

c) Aireztatzeko sistemen deskribapena. Aireztapen artifiziala bada, gehieneko aireztatze ahalmena eta aurreikusitako larrialdi eta alarma sistemak adieraziko dira.

d) Berotzeko, hozteko eta halako sistemen deskribapena, eta, oro har, instalazioetako ingurumen kontrolerako sistema guztien deskribapena.

e) Hiri sareko ura jasotzen duela edo ura edateko ur bihurtzeko sistema duela egiaztatzen duen justifikazioa. Ur hornikuntzarako puntuen kokapena eta deskribapena. Erreserbako ura biltegiratzeko ahalmenaren justifikazioa.

f) Arrautzatarako oiloen ustiategietan: kaiolen ezaugarri teknikoak, oiloek duten leku erabilgarria eta oilo bakoitzeko edontziaren eta askaren neurria.

g) Haragitarako hegaztien ustiategietan: aurreikusten den leku erabilgarria, animalia bakoitzeko edontziaren eta askaren neurria, leku erabilgarriaren metro koadro bakoitzeko aurreikusitako pisu bizia kilotan, adin desberdinetako kumeen dentsitateak.

h) Haragitarako edo arrautzatarako hegaztien ustiategietan: kanpoko parkeen ezaugarriak, neurriak, dentsitateak, babes neurriak, hesiak, sarbideen ezaugarriak (zenbakia, kokapena eta neurriak zehaztuta).

i) Zerri ustiategietan: parriladuraren ezaugarriak, korta edo boxen neurriak, fase bakoitzean animalia bakoitzeko erabilgarri dagoen lekua. Aurreikusitako animaliak gobernatzeko lanak, bereziki hauek zehaztuta: titia kentzeko eta fasez aldatzeko adinak, eta aurreikusitako animaliak gobernatzeko lanak.

14. ERANSKINA. ESPEZIEAK ETA ESPEZIE TALDEAK

14. ERANSKINA

ESPEZIE FAMILIA

ESPEZIEA

BEHIAK

BEHIAK, BUFALOAK, BISONTEAK

ZERRIAK

ZERRIAK

HAUSNARKARI TXIKIAK

ARDIAK-AHUNTZAK

ZALDIAK

ZALDIAK, ASTOAK, MANDOAK, ZEBRAK, ONAGROAK

ESKORTAKO HEGAZTIAK

GALINAZEOAK, INDIOILARRAK, PINTADAK, ANTZARAK, GALEPERRAK, USOAK, FAISAIAK, EPERRAK, RATITEAK

UNTXIAK

UNTXIAK, ERBIAK

ERLEAK

ERLEAK

LARRUGINTZARAKO ESPEZIEAK

BISOIA, AZERRI GORRIA, IGARABA, TXINTXILLA

EHIZA LARRIKO ESPEZIE ZINEGETIKOAK

ORKATZAK, OREINAK, ADARZABALAK, BASURDEAK, BESTE BATZUK

AKUIKULTURAKO ANIMALIA ESPEZIEAK

“AGNATHA” SUPERKLASEKO ETA “CHONDRICHTHYES” ETA “OSTEICHTHYES” KLASEETAKO ARRAINAK, “MOLLUSCA” FILUMEKO MOLUSKUAK, “CRUSACEA” AZPIFILUMEKO KRUSTAZEOAK

15. ERANSKINA. ABELTZAINTZA INTENTSIBOKO DENTSITATE TXIKIA DUTEN NAFARROA IPARRALDEKO UDALERRIAK

15. ERANSKINA

ESKUALDEKO NEKAZARITZA BULEGOA

UDAL.

UDALERRIA

ELIZONDO

050

Baztan

ELIZONDO

239

Urdazubi

ELIZONDO

264

Zugarramurdi

LIZARRA

013

Ameskoabarrena

LIZARRA

021

Aranaratxe

LIZARRA

100

Eulate

LIZARRA

143

Larraona

IRURTZUN

010

Altsasu

IRURTZUN

020

Araitz

IRURTZUN

024

Arano

IRURTZUN

027

Arbizu

IRURTZUN

031

Areso

IRURTZUN

037

Arruazu

IRURTZUN

044

Bakaiku

IRURTZUN

049

Basaburua

IRURTZUN

055

Betelu

IRURTZUN

073

Ziordia

IRURTZUN

084

Etxarri Aranatz

IRURTZUN

091

Ergoiena

IRURTZUN

117

Goizueta

IRURTZUN

126

Imotz

IRURTZUN

130

Iturmendi

IRURTZUN

138

Lakuntza

IRURTZUN

144

Larraun

IRURTZUN

149

Leitza

IRURTZUN

189

Olazti

IRURTZUN

240

Urdiain

IRURTZUN

908

Lekunberri

OTSAGABIA

003

Abaurregaina

OTSAGABIA

004

Abaurrepea

OTSAGABIA

033

Aria

OTSAGABIA

034

Aribe

OTSAGABIA

059

Burgi

OTSAGABIA

071

Gazteluberri

OTSAGABIA

093

Ezkaroze

OTSAGABIA

095

Espartza Zaraitzu

OTSAGABIA

111

Galoze

OTSAGABIA

112

Garaioa

OTSAGABIA

113

Garde

OTSAGABIA

115

Garralda

OTSAGABIA

119

Gorza

OTSAGABIA

128

Izaba

OTSAGABIA

133

Itzaltzu

OTSAGABIA

134

Jaurrieta

OTSAGABIA

181

Nabaskoze

OTSAGABIA

185

Otsagabia

OTSAGABIA

195

Orbaizeta

OTSAGABIA

196

Orbara

OTSAGABIA

198

Orontze

OTSAGABIA

210

Erronkari

OTSAGABIA

222

Sartze

OTSAGABIA

245

Urzainki

OTSAGABIA

247

Uztarroze

OTSAGABIA

252

Bidankoze

OTSAGABIA

256

Hiriberri Aezkoa

IRUÑA

017

Anue

IRUÑA

040

Atetz

IRUÑA

136

Txulapain

IRUÑA

140

Lantz

IRUÑA

156

Lizoain

IRUÑA

186

Odieta

IRUÑA

188

Olaibar

IRUÑA

236

Ultzama

IRUÑA

237

Untzitibar

IRUÑA

243

Urrotz-Hiria

ZANGOZA

019

Agoitz

ZANGOZA

028

Artzibar

ZANGOZA

058

Auritz

ZANGOZA

092

Erro

ZANGOZA

098

Esteribar

ZANGOZA

132

Itzagaondoa

ZANGOZA

158

Longida

ZANGOZA

199

Orotz-Betelu

ZANGOZA

203

Petilla Aragoi

ZANGOZA

209

Erromantzatua

ZANGOZA

211

Orreaga

ZANGOZA

241

Urraulgoiti

ZANGOZA

242

Urraulbeiti

ZANGOZA

248

Luzaide

DONEZTEBE

022

Arantza

DONEZTEBE

054

Bertizarana

DONEZTEBE

081

Donamaria

DONEZTEBE

082

Etxalar

DONEZTEBE

087

Elgorriaga

DONEZTEBE

090

Eratsun

DONEZTEBE

102

Ezkurra

DONEZTEBE

129

Ituren

DONEZTEBE

137

Beintza-Labaien

DONEZTEBE

153

Lesaka

DONEZTEBE

187

Oitz

DONEZTEBE

213

Saldias

DONEZTEBE

221

Doneztebe

DONEZTEBE

226

Sunbilla

DONEZTEBE

244

Urrotz

DONEZTEBE

250

Bera

DONEZTEBE

259

Igantzi

DONEZTEBE

263

Zubieta

Iragarkiaren kodea: F1904025

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web