(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

13/2019 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 27KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA.

BON N.º 46 - 07/03/2019



  I. ERANSKINA. LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA


Atariko

Epai bat betearaziz, aldatzen dira plantilla organikoko bulegoburutza bat eskuratzeko beharkizunak -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan-, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, burutza bat eskuratzeko beharkizunei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra. Aldaketa plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa). Horren arabera, beharkizun berariazkoak aldatu dira Ekosistema Mediterraneoen Bulegoko burutza betetzeko (10267 zenbakidun lanpostua).

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko otsailaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Eskubide Sozialetako kontseilaria, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ordez (Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren otsailaren 14ko 1/2019 Foru Dekretua), Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA. LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

I. ERANSKINA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

-Ekosistema Mediterraneoen Bulegoko burutza:

10267 zenbakidun lanpostua.

Berariazko beharkizunak: Ez dago beharkizun berariazkorik.

Iragarkiaren kodea: F1902881

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web