(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/2019 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 27KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA.

BON N.º 46 - 07/03/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu bat sortu da plantilla organikoan; ondotik aipatzen da, eta zuzkidura ekonomikoa du gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

-Aholkulari juridikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10646 zenbakia duena plantilla organikoan.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko otsailaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Eskubide Sozialetako kontseilaria, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ordez (Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren otsailaren 14ko 1/2019 Foru Dekretua), Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1902880

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web