(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

5/2019 FORU LEGEA, otsailaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzkoa Nota de Vigencia

BON N.º 36 - 21/02/2019



  I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak


  II. KAPITULUA. Familia gurasobakarrei edo gurasobakartasunegoeran daudenei aitorturiko onurak eta abantailak


  III. KAPITULUA. “Familia gurasobakar” titulua aitortzeko eta jaulkitzeko prozedura


  IV. KAPITULUA. Zehapen araubidea


ATARIKOA

Familia gizartearen funtsezko erakundeetako bat da, eta biztanleriaren gehiengoa hazi, hezi eta garatzen den eremua da. Familiek, beren tipologia guztietan, eta haien aldeko politika publikoek, garapen pertsonala eta gizarte kohesioa sortzen dute.

Espainiako Konstituzioaren 39. artikuluak xedatzen du botere publikoek familiaren babes sozial, juridiko eta ekonomikoa ziurtatzearen betebeharra dutela, bai eta seme-alabei babes integrala ematearena ere. “Familia” kontzeptua azken urteetan dibertsifikatzen joan da, Konstituzioaren testuak aipatzen duen babesa aitortuta eta bermatuta eduki behar duten eredu desberdinak jasoz. Familia-mota ezberdinen artean, familia gurasobakarrak aurkitzen ditugu, zeinak nabarmen ugaritu baitira azken urteetan, bai Nafarroako Foru Komunitatean, bai herrialde osoan ere. Familia-mota hau, gehienetan, ahuldade-egoeran edo gizarte bazterketarako arriskuan aurkitzen da. Egoera horrek eragin berezia du emakumeengan eta adingabeengan, bai eta haien zaintzapean dauden mendeko pertsonengan ere, eta larriago bilakatzen da foru administrazio publikoak eta administrazio nazionalak haren izaera berariazkoa ez aitortzeagatik.

Nafarroako Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen bitartez familia ugariek izan duten aitorpenetik heldu diren ondorio positiboek foru lege honetarako inspirazio-iturri behar dute izan.

Foruaren Hobekuntzak 44. artikuluan aitortzen duen bezala, Nafarroako Foru Komunitateak berdintasunerako politiken eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politiken arloko eskumena dauka. Familiak babesteko estrategia eta politika publiko desberdinak bermatzeko eta haien eraginkortasuna hobetzeko, ezinbestekoa da familia gurasobakarrak haien dibertsitate osoan definitzea eta haien aitorpenerako bide egokiak ezartzea.

Familia gurasobakarrek presentzia irabazi dute azken urte hauetan, eta gehien hazi diren familia-motetako bat izatera ere iritsi dira.

Bizikidetasuna dela-eta gero eta dibertsitate handiagoa dago. Biztanleen Bizitza Baldintzen Inkestaren arabera, etxerik ohikoena bikoteak eta seme-alabek osatzen dutena da. Baina gehien ugaldu diren etxe-motak guraso bakarrekoak eta pertsona bakarrekoak dira.

INE 2017ko datuen arabera, honako hau da Nafarroako etxeen egitura: Bikotea seme-alabekin, % 34,12; pertsona bakarreko etxea, % 26,9; seme-alabarik gabeko bikotea, % 21,1; etxe gurasobakarra, % 9,08; elkarren artean familia ez diren pertsonen familia-gunea, % 3,7; bi familia-gune baino gehiago, % 1,4.

Familiaren, haurren eta nerabeen egoerari eta Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako sistemari buruzko diagnostiko sozialaren arabera –zeina oinarri gisa hartu baita Nafarroako Gobernuaren Haurren eta Familien Babeserako II. Plana egiteko–, 8.632 dira beren kargura 18 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familia gurasobakarrak; hots, 18 urte baino gutxiagokoak dituzten etxeen % 12 dira. Familia horiek bazterketa sozialeko arriskurik handieneko taldeetako bat bihurtu dira, dela enplegua lortzearekin zerikusia duten arazoengatik (soldaten arrakalarekin hertsiki lotutakoak), dela lanaren eta familiaren bateragarritasunari dagozkionengatik, dela kolektibo horren beharrizanei erantzuteko zerbitzu publiko ezinbestekoen eskuratzea bermatzen duen politikarik ezagatik. Foru lege honek sustatzen duen aitorpenak aurrerapausoak emateko aukera emanen du adingabeen, mendekotasuna dutenen eta emakumeen babes sozialean.

Foru lege honek beste autonomia erkidego batzuetan jadanik egin diren aurrerapenak jasotzen ditu; bereziki, Valentziako Erkidegoan Consellaren azaroaren 22ko 179/2013 Dekretuaren bidez gauzatutakoa –dekretu horrek, izan ere, familia gurasobakarraren izaeraren aitorpena arautzen du Valentziako Erkidegorako– eta Kataluniako Erkidegoko Familiei Laguntzeko uztailaren 4ko 18/2003 Legean jasotakoa. Egiazki eraginkorra izateko, familia gurasobakarren aitorpenak erantzun egin behar die haiek direla-eta aipagai ditugun kasu desberdinei; izan ere, gutxienez ere bi mota desberdin aurkitzen ditugu: familia-osaera zehatz bati erantzuten diotenak eta, egoera zehatz baten arabera, bazterketa-egoeran edo bazterketa pairatzeko arriskuan egon daitezkeenak, familia gurasobakarrek bizi ahal dituztenen antzekoak.

Horretarako, foru lege honek bi familia-mota bereizten ditu. Lehenbizi, guraso bakarra duten familia gurasobakarrak, egoera horren arrazoiak zein diren ere (familia horren jatorrian hartutako erabaki bat, heriotza, desagerpena, guraso-ahalaren galera eta abar). Eta bigarrenik, “guraso bakarreko egoera”n dauden familiak, seme-alabek eta bi gurasoek osatuak, baina une jakin batzuetan familia gurasobakarrek dauzkatenen antzeko ahuldade-baldintzetan egon daitezkeenak. Foru lege honek kasu horiek zein diren zehazten du.

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Foru legearen xedea.

1. Foru lege honen helburua da zehaztea zer baldintza bete beharko diren familia gurasobakarraren izaera edo gurasobakartasun-egoerako familiaren izaera aitortzeko.

2. Dokumentazioa familia osatzen duen pertsona bakoitzarentzat jaulkiko da, eta Nafarroako Foru Komunitate osoan izanen du balioa.

3. Foru lege honek ezarritako laguntzak erregelamenduz finkatuko den per kapita errentaren arabera arautuko dira.

2. artikulua. Aplikazioeremua Nota de Vigencia.

Foru lege honetako xedapenak aplikatuko zaizkie honako baldintza hau betetzen duten familia guztiei: beren kideek eskabide-aurkezpenaren egunera arteko aldia Nafarroako Foru Komunitateko egiazko egoiliar gisa igaro izana, etenik gabeko urte erdiz, gutxienez ere.

3. artikulua. Familia gurasobakarraren eta gurasobakartasunegoerako familiaren kontzeptuak.

1. “Familia gurasobakar”tzat jotzen da honako kasu hauetakoren batekoa:

a) Pertsona batek eta haren seme-alabek osatua, Erregistro Zibilean pertsona hori guraso bakartzat inskribatuta duela.

b) Alarguntasun-egoeran edo horren baliokidetzat jotako batean dagoen pertsona batek eta berak pertsona zendu edo desagertuarekin izandako seme-alabek osatzen dutena.

c) Pertsona batek eta horren seme-alabek osatuta dagoena, baldin eta guraso-ahala modu esklusiboan badu.

d) Pertsona batek eta urtebeterako edo gehiagorako harreran hartuta dituen adingabeek eta lehenago harrera iraunkorrean egon diren adindunek osatzen dutena.

2. “Gurasobakartasun-egoerako familia”tzat jotzen da honako kasu hauetakoren batean egotea aitortzen zaiona:

a) Semearen edo alabaren edo seme-alaben zaintza eta jagoletza esklusiboki gurasoetako batek duenekoa, baldin eta familia-unitatearen diru-sarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea.

b) Familia bat non bere kargura semeak edo alabak edo seme-alabak dituen gurasoak beste gurasoarengandik genero-indarkeria pairatu duen, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

c) Elkarrekin bizi diren gurasoetako bat urtebetez edo gehiagoz espetxeratuta daukana, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea.

d) Elkarrekin bizi diren gurasoetako bati Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortu dionekoa, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea. Kasu horretan, gurasobakartasun-egoerako familia-unitatea osatuko dute mendekotasun handiko edo baliaezintasun handiko egoeran ez dagoen pertsonak eta haren semeak edo alabak edo seme-alabek.

e) Elkarrekin bizi diren gurasoetako bat ebazpen irmoz kanporatze-agindua jaso izanaren ondorioz nazio-lurraldetik kanpo dagoenekoa, harik eta itzultzeko moduko bizileku-baimena lortzeko moduan egon arte, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea.

f) Elkarrekin bizi diren gurasoetako bat zaurgarritasun-egoeran dagoenekoa, elkarbizitza-kide duen beste pertsona non dagoen ez jakiteagatik, horrek bere jatorrizko herrialdea gatazka armatu baten ondorioz utzi ondoren edo migrazio-ibilbidean zehar harekiko kontaktua galdu ondoren, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazleaNota de Vigencia.

3. Alargun batek edo horren egoeraren baliokidetzat jotako batean dagoen pertsona batek inongo kasutan ere ezin izanen du lortu “familia gurasobakar” tituluaren onuradunaren izaera, baldin eta epai irmoz zigortua izan bada giza hilketako dolozko delitu batengatik, hilketa horren biktima izan denean pertsona hura (bikotea edo bikote ohia) zeinarekin ondorengoak partekatzen baitzituen, edo pertsona hura zeinarekin antzeko afektibitate-harreman baten bidez lotuta baitzegoen.

4. artikulua. Familia gurasobakarraren edo gurasobakartasunegoerako familiaren egiaztagiria lortzeko baldintzak eta betekizunak

1. Seme-alabek bete beharreko baldintzak, familia gurasobakarraren edo gurasobakartasun-egoerako familiaren izaera aitortzeko edo mantentzeko.

a) Honako kasu hauetakoren batean egotea: 1. 21 urte baino gutxiagoko adina izatea. Muga hori 26 urtera arte luzatuko da, baldin eta lanpostu bat lortzea xede duten ikasketak egiten ari badira. 2. % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua, mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izatea, adina edozein dela ere.

b) Gurasoarekin bizitzea. Ulertzen da bi urte edo denbora laburragoko bereizte-aldi iragankorrak ez duela hausten gurasoaren eta seme-alaben arteko elkarbizitza -nahiz eta bereizita egote hori atzerrira aldi baterako joatearen ondorioa izan-, baldin eta bereiztearen arrazoia bada ikasketak egitea, lana, tratamendu mediko bat, errehabilitazioa edo antzeko beste arrazoi batzuk, horien barne direla ezinbesteko kasuak, gurasoak edo seme-alabak kartzelan sartzea edo adingabeen erantzukizun penalari buruzko araudiari jarraikiz zentro batean barneratzea.

c) Ekonomikoki gurasoaren mendekoa izatea. Mendekotasun ekonomikoa dagoela jotzen da seme-alabek, bakoitzak bere aldetik, diru-sarreretan ez dutenean lortzen OAEAParen % 100 baino gehiagorik, urtebeteko kontaketan eta aparteko soldatak barne. Ez dira kontatuko zurztasun-pentsioetatik heldutako diru-sarrerak.

2. Familia gurasobakar batek edo gurasobakartasun-egoerako batek bere izaera galduko du honako kasu hauetakoren batean aurkitzen den unean:

a) Familia-unitatearen burutza duen pertsona ezkontzea edo hark izatezko unitate bat eratzea, indarreko legeriari jarraituz.

b) Familia-unitatearen burutza duen pertsonak ez betetzea foru lege honetan ezarritako baldintzetatik edozein.

5. artikulua. Familia gurasobakarren eta gurasobakartasunegoerakoen kategoria:

Foru lege honetan jasotzen diren onurak eta abantailak emateari dagokionez, familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun-egoerakoak bi kategoriatan sailkatzen dira:

a) Berezia.

1. Hiru seme-alaba edo gehiagoko familiak.

2. Seme edo alaba bakarreko familiak, baldin eta familia-unitateak urtean lortzen dituen diru-sarrerek ez badute gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea.

3. Bi seme-alabako familiak, aitortuta badaukate % 33 edo gehiagoko desgaitasun-gradua, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

4. Bi seme-alabako familiak, baldin eta familia-unitateko buruak aitortuta badauka % 65 edo gehiagoko desgaitasun-gradua, mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

5. Genero-indarkeria jasan duen emakume batek osaturiko familiak, apirilaren 15eko 14/2015 Foru Legearen arabera.

b) Orokorra: 3. artikuluko baldintzetakoren bat beteta ere, aurreko apartatuan deskribatutako egoeretan ez dauden pertsonak.

II. KAPITULUA. Familia gurasobakarrei edo gurasobakartasun-egoeran daudenei aitorturiko onurak eta abantailak

6. artikulua. Unibertsitatez kanpoko hezkuntzako babesekintza.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren etapa guztietan, familia gurasobakarrei edo gurasobakartasun-egoeran daudenei berariazko baremoak aplikatuko zaizkie liburu, eskola-material, jantoki eta garraiorako laguntzak eta bekak ematerakoan.

7. artikulua. Unibertsitatehezkuntzako babesekintza.

Nafarroako Gobernuak erregelamenduz garatuko ditu familia gurasobakarren edo gurasobakartasun-egoeran dauden familien unibertsitate-hezkuntzarako laguntzak. Familia horiek beka bereziak izanen dituzte irakaskuntzako, joan-etorrietako eta ostatuko gastuak ordaintzeko.

8. artikulua. Hobarisistema.

Nafarroako Gobernuak gizarte-etxe, aterpetxe, toki-kanpaleku eta aisia-jardueren tarifetarako hobari-sistema bat garatuko du familia gurasobakar edo gurasobakartasun-egoerakoentzat, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoen mendekoak izan eta Foru Komunitatean garatzen diren ondasun kultural eta kirol- eta aisia-jardueretarako irispidea izateko ere.

9. artikulua. Garraio publikorako eta eskolagarraiorako hobariak.

Garraio publikoaren eta eskola-garraioaren erabilerarako hobariak aurreikusiko dira familia gurasobakarren edo gurasobakartasun-egoerakoen kideentzat.

10. artikulua. Neurri sozialak eta osasunarlokoak.

Nafarroako Gobernuak familia gurasobakarrentzako edo gurasobakartasun-egoeran dauden familientzako laguntzak edukiko ditu ortodontziako, entzumeneko, oftalmologiako, ortopediako, psikologiako, pedagogiako edo etxez etxeko laguntza zerbitzuetako tratamenduen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

11. artikulua. Etxebizitzaarloko babesekintza,

Babes ofizialeko etxebizitzen adjudikazioetan, zeinetan aginduzkoa den deialdi publikoa ateratzea eta baremoak aplikatzea, berariaz puntuatuko da eskatzailea familia gurasobakarra edo gurasobakartasun-egoeran dagoen familia izatea.

12. artikulua. Neurri fiskalak Nota de Vigencia.

Familia gurasobakarrek edo gurasobakartasun-egoeran daudenek araudi fiskalak familia ugariei aitortzen dien tratamendu bera izanen dute, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat Nafarroako Foru Komunitatearen araugintza-eskumenekoak diren tributuen kasuan.

13. artikulua. Bestelako onura eta abantailak.

Aurrekoez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onura eta abantailak sustatuko ditu “familia gurasobakar” titulua duten edo gurasobakartasun-egoeran daudenentzako, hala Administrazio publikoen arloan nola enpresa pribatuenean.

III. KAPITULUA. “Familia gurasobakar” titulua aitortzeko eta jaulkitzeko prozedura

14. artikulua. Prozeduraren hasiera.

“Familia gurasobakar” titulua aitortzeko eta jaulkitzeko prozedurak hasiko dira legezko gaitasuna izan eta familia-unitateko kide den edozein pertsonak eskatuta.

15. artikulua. Eskaeraeredua.

Eskaerak egin ahalko dira inprimaki normalizatuak erabiliz, familiaren arloan eskudun den departamentuak ezarri eta interesdunen eskura jarriko dituenak.

16. artikulua. Dokumentazio orokorra, 3. eta 4. artikuluetan ezarritako familiaegoeraren arabera aurkeztu beharrekoa.

1. Dokumentazio orokorra:

a) Eskaera-inprimakia, behar den moduan beteta.

b) Datu pertsonalen egiaztagiria:

I.–Nazionalitate espainiarra duten pertsonak: eskatzailearen eta familia-unitateko kide diren 14 urte baino gehiagoko seme-alaben nortasun agiri nazionalaren (NAN) kopia, organo kudeatzaileari hura egiaztatzeko baimena ematen ez zaionean.

II.–Atzerritarrak: atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren (AIZ) kopia, edo hura kontsultatzeko baimena, edo familia-unitateko kide diren pertsona guztien pasaportea edo Erregistro Zibileko hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Aurkeztutako dokumentu guztiek indarrean egon beharko dute.

Eta gaztelaniaz ez badaude, kopia aurkeztu beharko da, ofizialki homologatua, eta gaztelaniazko itzulpena.

III.–Familia-liburu osoaren edo familia-liburu osoen kopia konpultsatua edo adopzio, tutoretza edo familia-harrerari buruzko epai, notario-akta edo ebazpen administratiboa.

IV.–Familia-unitatea osatzen duten pertsonen erroldatze-ziurtagiria, organo kudeatzaileari hura egiaztatzeko baimena ematen ez zaionean.

V.–Erantzukizunpeko adierazpena, seme-alabek OAEAP baino gehiagoko diru-sarrerarik ez jasotzeari buruzkoa, aparteko ordainsariak barne.

2. 2. Aurkeztu beharreko dokumentazio berezia, aurreko puntuan adierazitako dokumentazio orokorraz gainerakoa.

3.1 artikuluan jasotako familia-egoeren arabera, arestian aipatutako dokumentazio orokorraz gainera:

a) Semea edo alaba edo seme-alabak Erregistro Zibilean guraso bakar batek inskribatuta egotearena. Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izateari buruzkoa.

b) Alarguna den edo egoera baliokidean dagoen pertsona batek semearekin edo alabarekin edo seme-alabekin osatzen duena: beste pertsona batekin bikote egonkorra (edo izatezko bikotea) ez osatzeari eta ezkonduta ez egoteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. Hil egin den aurreko ahaidearen heriotza-ziurtagiriaren kopia, familia-liburuan jasota ez badago.

c) Pertsona batek adingabe bat edo gehiago harreran hartzen dueneko kasua, dagokion ebazpen administratibo edo judizialaren bitartez, urtebeterako edo gehiagorako: beste pertsona batekin bikote egonkorra ez osatzeari eta ezkonduta ez egoteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena Harrerari buruzko ebazpen administratibo edo judiziala, haur-gaietan eskudun den zuzendaritza nagusiak emana. Dokumentazio hori ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Foru Komunitateko harrerako familien kasuan.

3.2. artikuluan jasotako familia-egoeren arabera, arestian aipatutako dokumentazio orokorraz gainera:

a) Aitak edo amak seme-alaben zaintza edo jagoletza esklusiboa edo erabatekoa duenean: erantzukizunpeko adierazpena, beste pertsona batekin bikote egonkorrik ez osatzearena eta ezkonduta ez egotearena.

b) Familia bat non seme-alabak bere kargura dituen amak genero-indarkeria pairatu duen, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko Foru Legearen 4. artikuluan jasotako arauen araberako frogagiria. Horri gehituko zaizkio, salbuespen-izaerarik gabe, honako hauen txosten teknikoak: 1. Oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuak, autonomia erkidegoko edo tokiko administrazio publikoarenak. 2. Osasun zerbitzuak, autonomia erkidegoko edo tokiko administrazio publikoarenak. 3. Osasun mentaleko zentroak. 4. Harrera-baliabideak, autonomia erkidegoko edo tokiko administrazio publikoarenak. 5. Emakumeentzako laguntzarako udal zerbitzuak, badauzkatenak arreta integralerako profesionalak. 6. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza.

c) Elkarrekin bizi diren gurasoetako batek mendekotasun handiko edo baliaezintasun handiko egoera bat aitortuta duenekoa: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak jaulkitako baliaezintasun handiaren ziurtagiria edo mendekotasun handiko gradua aitortzen duen ebazpen administratiboa, autonomia pertsonala sustatzearen eta mendekotasunerako laguntzaren arloan eskudun den departamentuak emana.

d) Gurasoen egoera zaintza partekatukoa denean: egoera hori frogatzen duen epai judiziala.

e) Elkarrekin bizi diren gurasoetako bat ebazpen irmoz kanporatze-agindua jaso izanaren ondorioz nazio-lurraldetik kanpo dagoenekoa, harik eta itzultzeko moduko bizileku-baimena lortzeko moduan dagoen arte: kanporatze-ebazpen administratibo edo judiziala.

f) Elkarrekin bizi diren gurasoetako bat zaurgarritasun-egoeran dagoenekoa, elkarbizitza-kide duen beste pertsona non dagoen ez jakiteagatik, horrek bere jatorrizko herrialdea gatazka armatu baten ondorioz utzi ondoren edo migrazio-ibilbidean zehar harekiko kontaktua galdu ondoren: nazioko edo nazioarteko erakunde eskudunen frogagiria eta/edo autonomia erkidego nahiz tokiko administrazio publikoaren oinarrizko laguntzako gizarte-zerbitzuek jaulkitako txosten teknikoa.

A, c, d, e eta f kasuetan beharrezkoa izanen da, gainera, azken PFEZ aitorpena aurkeztea, salbu eta horretarako betebeharrik ez dagoenean, ezen orduan zilegi izanen baita erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea, edo autonomia erkidegoko nahiz tokiko administrazio publikoko oinarrizko laguntzako gizarte-zerbitzuek jaulkitako txosten bat, non adierazten den ezen familia-unitatearen diru-sarrerek ez dutela 1,7 bider baino gehiago gainditzen ERREGEROSNA-Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren adierazleaNota de Vigencia.

3. 1 artikuluan jasotako familia-egoeren arabera, arestian aipatutako dokumentazio orokorraz gainera:

a) Seme-alabak Erregistro Zibilean guraso bakarrarekin soilik inskribatuta egoteari buruzkoa: Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izateari buruzkoa.

b) Alargunak edo baliokidetzat jotako egoeran dagoen pertsona batek seme-alabekin osatutakoa: Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat (edo izatezko bikote bat) ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izateari buruzkoa. Hil egin den aurreko ahaidearen heriotza-ziurtagiriaren kopia, familia-liburuan jasota ez badago.

c) Pertsona batek adingabe bat edo gehiago harreran hartzen dueneko kasua, dagokion ebazpen administratibo edo judizialaren bitartez, urtebeterako edo gehiagorako. Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izateari buruzkoa. Harrerari buruzko ebazpen administratibo edo judiziala, haur-gaietan eskudun den zuzendaritza nagusiak emana. Dokumentazio hori ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Foru Komunitateko harrerako familien kasuan.

3. 2 artikuluan jasotako familia-egoeren arabera, arestian aipatutako dokumentazio orokorraz gainera:

a) Aitak edo amak seme-alaben zaintza edo jagoletza esklusiboa edo erabatekoa duenean: Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izateari buruzkoa.

b) Familia bat non seme-alabak bere kargura dituen amak genero-indarkeria pairatu duen, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko Foru Legearen 4. artikuluan aitortutako arauen araberako egiaztagiria; horrez gain, salbuespen-izaerarik gabe, honako hauen txosten teknikoak gehituko dira: 1. Autonomia erkidegoko edo tokiko administrazio publikoaren oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuak. 2. Autonomia erkidegoko edo tokiko administrazio publikoko osasun zerbitzuak. 3. Osasun mentaleko zentroak. 4. Autonomia erkidegoko edo tokiko administrazio publikoko harrera zerbitzuak. 5. Emakumeentzako laguntzarako udal zerbitzuak, arreta integralerako profesionalak dituztenak. 6. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza.

c) Elkarrekin bizi diren gurasoetako batek mendekotasun handiko edo baliaezintasun handiko egoera aitorturik duenean. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak jaulkitako baliaezintasun handiaren ziurtagiria edo mendekotasun handiko gradua aitortzen duen ebazpen administratiboa, autonomia pertsonala sustatzearen eta mendekotasunerako laguntzaren arloan eskudun den departamentuak emana.

d) Gurasoen egoera zaintza partekatukoa denean: Egoera hori egiaztatzen duen epai judiziala.

a) c) eta d) letretako kasuetan PFEZaren azken aitorpena ere aurkeztu beharko da.

3. Aurkeztu beharreko berariazko dokumentazioa, 4. artikuluan ezarritako familia-egoeraren arabera.

a) Ezarritako adina luzatzea, ikasketak direla eta: Arrazoi horrengatik titulu horri eustekoak diren pertsonak egiten ari diren ikasketei buruzko egiaztagiria.

b) % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila: Desgaitasunari buruzko ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko desgaitasunaren arloko departamentu eskudunak emana. Maila eta iraungitze-data agertu beharko dira, kasua bada, edo hari buruz kontsulta egiteko baimena.

c) Mendekotasun handia edo baliaezintasun handia: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak jaulkitako baliaezintasun handiaren ziurtagiria edo mendekotasun handiko egoera aitortzen duen ebazpen administratiboa, autonomia pertsonala sustatzearen eta mendekotasunerako laguntzaren arloan eskudun den departamentuak emana.

d) Lan egiteko ezintasunaren aitorpena: Lan egiteko ezintasunari buruzko ebazpena, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak emana. Maila eta iraungitze-data agertu beharko dira, kasua bada, edo hari buruz kontsulta egiteko baimena.

17. artikulua. Non aurkeztu.

Familia gurasobakarraren titulua emateko, berritzeko edo aldatzeko eskaerak, foru lege honen 16. artikuluan ezarritako dokumentazioarekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko edo Nafarroako toki entitateetako erregistro-arloko laguntzarako bulegoetan aurkeztuko dira, edo eskaerak aurkezteari begira, oro har, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aitortutako tokietatik edozeinetan.

Halaber, modu telematikoan aurkeztu ahalko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

18. artikulua. Espedientea izapidetzea.

Familiaren arloan eskudun den departamentuak, ezartzen den prozeduraren bitartez, egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioa foru lege honen 7. artikuluan exigitutakoa dela.

Eskaerak ez baditu exigitutako betekizunak betetzen, edo ez bazaio foru lege honen arabera exigitzekoa den dokumentazioa eransten, interesdunari aginduko zaio gehienez 10 eguneko epean akatsa zuzendu dezan edo eskatutako dokumentuak aurkez ditzan. Ohartaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela joko dela, aginduzkoa den ebazpena eman ondoren; ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritako moduan eman beharko da.

19. artikulua. Ebazteko eskumena duten organoak.

Aurkezten diren eskabideak helaraziko eta ebatziko ditu egitura organikoan familia-arloari dagokionez zehazten den organo eskudunak.

20. artikulua. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

1. Ebazpen espresa eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, ebazteko eskudun den organoaren edozein erregistrotan eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita.

2. Aipatutako epean ebazpen espresik ematen ez den kasuetan, ulertuko da eskaerak administrazio-isiltasunaren bidez baietsi direla.

3. Epea eten eginen da interesdunari ohartarazten zaionean eskabideko akatsen bat zuzendu behar duela, ohartarazpen hori jakinarazten zaionetik bete egiten den arte.

21. artikulua. Titulua eta banakako txartela ematea.

1. Familia gurasobakarraren izaera egiaztatzeko, familia osoarentzako titulu kolektibo bat emanen da, bai eta hura osatzen duten pertsona bakoitzarentzako banakako txartel bat ere, foru lege honetan ezarritako ereduei jarraituz.

2. Familia gurasobakarraren titulu kolektiboak honako datu hauek eduki beharko ditu, gutxienez ere:

a) Titulu zenbakia.

b) Espediente zenbakia.

c) Familiaren kategoria.

d) Titularraren izen-deiturak eta identifikazio-agiriak.

e) Seme-alaben izen-deiturak, jaioteguna eta nortasun-agiriaren zenbakia, bai eta aitorpenaren onuradun diren familia-unitateko pertsonen nortasun agiriaren zenbakia ere (halakorik baldin badute).

f) Familia-unitatearen helbidea.

g) Titulua zein egunetan eman edo, kasua bada, berritu zen.

h) Tituluaren indarraldia amaitzen den eguna.

i) Titulua jaulkitzeko eskudun den organoaren sinadura.

j) Titularraren sinadura.

3. Banakako txartelak artikulu honen 2. apartatuaren a), d), h), eta j) letretan jasotako datuak jaso beharko ditu.

22. artikulua. Eskaera eta eragindata.

1. Familia gurasobakarraren tituluaren eskaera edozein unetan egin ahalko da, familia-unitateak hura lortzeko baldintzak betetzen dituenetik aurrera.

2. Familia gurasobakarrei emandako onurek eragina izanen dute titulu ofiziala aitortzeko edo berritzeko eskaera aurkezten den egunetik aurrera, baldin eta ematen den ebazpen administratiboa aitortze edo berritze horren aldekoa bada.

3. Familia gurasobakarraren izaera aitortzen duen tituluak bere eraginak izanen ditu emateak edo berritzeak aipatzen duen aldi osoan, edo familia-unitatea sailkatuta dagoen kategoria aldatzea bidezkoa den unera arte edo familia gurasobakarraren aitorpena izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzeari uzten zaion unera arte.

4. Behin betiko titulua egin bitartean, zilegi izanen da behin-behineko tituluak egitea, ezaugarri hori adierazita, behin betiko tituluaren eduki, eragin eta baldintza berekin, baliozkotasun-epea izan ezik, zeina 6 hilabetekoa izanen baita gehienez.

23. artikulua. Bidezkoak diren errekurtsoak.

Prozedurari amaiera emanen dion ebazpena aurkaratzen ahalko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko arauetan ezarritakoari jarraituz.

24. artikulua. Tituluen indarraldia.

1. Oro har, familia gurasobakarraren tituluaren indarraldia determinatuko du seme-alabaren batek 21 urte betetzen dituen egunak, gurasobakartasun-egoera ez aldatzearen baldintzapean betiere, 4.1 eta 2. artikuluetan zehaztutako betekizunen arabera.

2. Familia gurasobakarra izatearen tituluak indarraldi berezia izanen du kasuotan:

a) Tituluak ikasketengatik berritzen badira, tituluak gehienez 26 urtera arteko indarraldia izanen du.

b) Iraupen jakin bat duen harreraren kasuan, tituluak iraupen bereko indarraldia izanen du. Harreran hartutako pertsonak 18 urte betetzen dituenean, titulua berritu ahalko da baldin eta familia-unitate berarekin bizitzen jarraitzen badu. Kasu horretan, indarraldia bi urtekoa izanen da.

c) Genero-indarkeriarengatik emandako tituluaren kasuan, tituluak bost urteko indarraldia izanen du.

d) Askatasun-gabetzearen, nazio-lurraldetik kanporatzearen edo elkarbizitzako beste pertsona non dagoen ez jakitearen ondoriozko zaurgarritasun-egoeraren kasuan, tituluak urtebeteko indarraldia izanen du.

e) Titulua edo kategoria desgaitasun-graduaren, mendekotasun-egoeraren, lanerako ezintasunaren edo baliaezintasun handiaren baitan badago, aitorpen bakoitzak ezartzen duen indarraldia izanen du.

f) Kategoria familia-unitatearen diru-sarreren baitan dagoenean, urtebeteko indarraldia izanen duNota de Vigencia.

25. artikulua. Tituluak berritzea.

Familia gurasobakarraren titulua berritu edo bertan behera utzi beharko da, haren indarraldia amaitu denean ez ezik, titulua jaulkitzeko edo hura ondoren berritzeko izan ziren baldintzetatik edozein aldatzen denean eta horren ondorioz kategoria-aldaketa bat gertatzen edo familia gurasobakarraren izaera galtzen denean. Halaber, berritu edo bertan behera utzi beharko da seme-alabetakoren batek familia gurasobakarreko kide gisa agertzeko baldintzak betetzeari uzten dionean, nahiz eta horren ondorioa ez izan sailkatuta dagoen kategoria aldatzea edo izaera hori galtzea.

26. artikulua. Berritzeko eskaerak.

Eskaerak eginen dira familiaren arloan eskudun den departamentuak ezarri eta interesdunen eskura jarriko dituen inprimaki normalizatuetan, horiei honako dokumentazio hau gehituta:

Titulua iraungi ondoren berritzearen kasuan, foru lege honen 16. artikuluan zehaztutako dokumentazioa baizik ez da aurkeztu beharko, betekizunak betetzen direla frogatzen duena.

Inguruabar familiarrak edo pertsonalak aldatzearen ondoriozko berritzeen edo aldaketen kasuan, aldaketa frogatzen duen dokumentazio orokorra aurkeztu beharko da, bai eta kasu jakinaren arabera behar den berariazko dokumentazioa ere.

27. artikulua. Titulua desagertzea edo galtzea.

Titulua desagertzen edo galtzen bada, kopia bat eskatzen ahalko da foru lege honen 25. artikuluan ezarritako eskabideen aurkezpenerako ezarritako lekuen bitartez.

28. artikulua. Komunikatzeko eta dokumentazioa aurkezteko betebeharrak.

Familia gurasobakarraren titulua aitortu zaien familia-unitateetako titularrak behartuta egonen dira familiaren arloan eskuduna den departamentuari komunikatzera inguruabar familiarretan edo pertsonaletan gertatzen diren aldaketak, gertatu eta gehienez ere hamabost eguneko epean, baldin eta horiek kontuan hartu beharrekoak badira emanda duten titulurako eskubidea aldatzearen edo azkentzearen eraginetarako.

29. artikulua. Egiaztapenahalmenak.

Familiaren arloko eskumenak dituen departamentuak edozein unetan egiaztatu ahalko du familia gurasobakarraren titulurako eskubidea mantentzeko inguruabarrek eta baldintzek beren horretan dirautela, eta tituluaren bertan behera uztea ebatzi eta jakinarazi ahalko du.

Familia gurasobakarraren izaera aitortu eta hari eusteko, seme-alabek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Honako kasu hauetakoren batean egotea:

Lehena.–21 urte baino gutxiagoko adina izatea.

Adinaren muga hori 25 urtera arte luzatuko da, baldin eta ziklo eta modalitate desberdinetako unibertsitate-hezkuntzako ikasketak egiten badira, goi mailako lanbide heziketako ikasketak egiten badira, unibertsitatekoen edo lanbide heziketakoen maila parekideko ikasketa espezializatuak egiten badira edo lanpostu bat lortzera bideratutako ikasketak egiten badira, behar den baimena duten ikastetxe publiko zein pribatuetan.

Bigarrena.–Desgaitasun bat edukitzea.

Foru lege honen eraginetarako, desgaitasuna duen pertsonatzat hartuko da ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-gradua aitortua duena.

Hirugarrena.–Lanerako ezintasun bat aitortua edukitzea, adina edozein dela ere. Foru lege honen eraginetarako, lanerako ezintasuna duen pertsonatzat hartuko da lanerako gaitasuna murriztua duena ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiaren pareko gradu batean.

b) Aurreko ahaidearekin bizitzea.

Ulertzen da bereizte-aldi iragankorrak ez duela hausten gurasoaren eta seme-alaben arteko elkarbizitza -nahiz eta bereizita egote hori atzerrira aldi baterako joatearen ondorioa izan-, baldin eta bereiztearen arrazoia bada ikasketak egitea, lana, tratamendu mediko bat, errehabilitazioa edo antzeko beste arrazoi batzuk, horien barne direla ezinbesteko kasuak, aurreko ahaidearen edo seme-alaben askatasungabetzea edo adingabeen erantzukizun penalari buruzko araudiari jarraikiz zentro batean barneratzea. Foru lege honen eraginetarako aurreko ahaidetzat aita edo ama hartuko dira. Aurreko ahaidearen baldintzaren parekidetzat jotzen da norberaren tutoretzapean edo familia-harreran seme-alabak edukitzea, betiere norberarekin eta norberaren kontura bizi badira.

c) Ekonomikoki aurreko ahaidearen mendekoa izatea.

Mendekotasun ekonomikoa dagoela jotzen da seme-alabetako bakoitzak ez duenean jasotzen, urteko kopuruari begiratuta, urte bakoitzean indarrean den OAEAP-ondorio askotarako errenta-adierazle publikotik gorako diru-sarrerarik, aparteko ordainsariak barne.

30. artikulua. Titulubateragarritasunari buruzko araubidea.

Familia gurasobakarraren titulua bateragarria da familia ugariaren tituluarekin, baina titulu horietatik heldu diren mota edo izaera bereko onurak ezin izanen dira metatu, salbu eta berariazko araudi batek kontrakoa ezartzen duenean.

31. artikulua. Datu pertsonalak babestea.

Familia gurasobakarraren titulua lortzeko eman behar diren izaera pertsonaleko datuak, foru lege honetan arautzen direnak, eragin horietarako fitxategi automatizatu batean jasoko dira. Datu horiek babestuta egonen dira; hain zuzen, Datu-pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatzekoak diren gainerako arauen babespean.

IV. KAPITULUA. Zehapen araubidea

32. artikulua. Zehapenaraubidea.

1. Foru lege honetan xedaturikoaren administrazio-urraketak hurrengo apartatuan tipifikaturiko jokabideak eta gertaerak dira, baldin eta haietan doloa, errua edo besterik gabeko zabarkeria badago.

Alde horretatik, erantzule izanen dira urraketa gisa tipifikaturiko jokabideetakoren bat egiten duten familia-unitateko kideak.

2. Urraketak arinak, astunak edo oso astunak izan daitezke.

a) Urraketa arina izanen da organo eskudunari ez jakinaraztea familian gertatzen den edozein aldaketa, kontuan hartzekoa denean titulurako eskubidea aldatu edo iraungitzeari dagokionez.

b) Honakoak dira urraketa astunak:

1. Hiru urraketa arin egitea, zehapen irmoa ezarririk dagoenean.

2. Familia gurasobakarraren izaera lortu edo mantendu ahal izateari dagokionez foru legeak ezartzen dituen betebehar edo baldintzetan daturen bat ezkutatu edo faltsutzea.

3. Titulua lagatzea horren pean ez dauden beste pertsona batzuei.

4. Familia gurasobakarraren titulua bidegabeki edo abusuz edukitzea edo erabiltzea.

c) Urraketa oso astuna izanen da bi urraketa astun edo gehiago egitea, zehapen irmoa ezarririk dagoenean.

3. Izan litezkeen bestelako erantzukizunak deusetan galarazi gabe, honakoak dira aurreko apartatuan aipatzen den urraketetakoren bat egiten duten pertsonei ezartzen ahalko zaizkien zehapenak:

a) Urraketa arinengatik:

1. Banakako kargu-hartzea, idatziz.

2. Familia gurasobakarraren tituluaren onuradunei dagokien edozein eskubide bertan behera uztea, gehienez ere hilabetez.

b) Urraketa astunengatik:

1. Familia gurasobakarraren tituluaren onuradunei dagozkien eskubide guztiak bertan behera uztea, hilabete bat baino gehiagoz eta, gehienez, sei hilabetez.

2. Familia gurasobakarraren tituluaren onuradunei dagozkien eskubideetatik baten bat bertan behera uztea, sei hilabete baino gehiagoz eta bi urte baino gutxiagoz.

c) Urraketa oso astunengatik:

1. Familia gurasobakarraren tituluaren onuradunei dagozkien eskubide guztiak bertan behera uztea, sei hilabetetik bi urtera bitarte.

2. Onuradun izaera galtzea.

3. Ezarri beharreko zehapenak mailakatzeko, kontuan hartuko da familia gurasobakarraren titulua erabiltzeagatik lorturiko onuraren izaera eta zenbatekoa.

Xedapen gehigarri bakarra.

“Familia gurasobakar” titulua lortzeko prozeduraren araubideari buruz II. kapituluan jasotzen diren arauak erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauindargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena .–Garapena.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak, zeinak familiaren arloko eskumena baitauka, sei hilabeteko epean emanen ditu foru lege honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren erregelamendu-xedapenak.

Azken xedapenetan bigarrena .–Indarra hartzea.

Foru lege honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko otsailaren 7an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1901968

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web